Graduak

Graduetara sarrera eta onarpena 2017-2018ko ikasturetako

Gradu sarrerak

MONDRAGON UNIBERTSITATEan 2017-2018 ikasturtean gradu bat egin nahi duen ororentzako prestatuta dago webguneko atal hau.

Bertan, graduetara sarrera eta onarpenari buruzko informazioa jasotzen da eta ikasturtean zehar, bertan joango dira sarrera eta onarpenari dagozkien eguneraketak jasotzen. 

AccesoUNIBERTITATERA SARRERA

 

Unibertsitatera sarrera: Espainiako unibertsitateetan Graduko ikasketa ofizialak egiteko beharrezkoak diren baldintzak. Unibertsitatean onartua izan aurretik bete behar dira.

AdmisiónONARPENA

 

Onarpena: Graduko unibertsitate-ikasketak egiteko Espainiako unibertsitateek eskaintzen dituzten plazak esleituko dira, sartzeko baldintzak bete eta eskaera egin dutenen artean. Onarpena zuzenean egin daiteke, aurretik plaza eskatuta, edo onarpen-prozeduraren bidez.

ProcedimientoONARPEN-PROZEDURA

 

Onarpen-prozedura: Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko Espainiako unibertsitateek eskaintzen dituzten plazak esleitzeko jarduketen multzoa da. Plaza horiek, sartzeko baldintzak bete eta eskaera egin dutenen artean esleituko dira. Jarduketa horiek probak edo ebaluazioak izan daitezke, edo aurreko prestakuntza egiaztatzen duten dokumentuen balorazioa, elkarrizketak eta unibertsitateek plazak betetzeko hautagaien merituak baliozkotze aldera erabil ditzaketen beste formatu batzuk ere bai.