Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Gradua
Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzaan graduatuek enpresen sorrera eta talde autogestionatuak eraginkortasunez kudeatzeko prestakuntza dute. Dauden enpresetan aldaketa kudeatzeko eta enpresa berriak sortu eta garatzeko gaitasunak azpimarra ditzakegu. Mundu globalizatuan eta eleaniztasunean lan egiteko prestatuta daude. Hala, berrikuntza lehiakortasunaren oinarri duen ezagutzaren gizartea garatzeko ekarpena egiten dute.
Gaitasun horiek eskuratzeko ekarpena metodoa eginez ikastea (learning by doing) eta talde autogestionatuen lana dira. Horretarako, ikasleek lehenengo eguntetik bertatik enpresak sortu eta erabilko dituzte, eta bezero errealentzat lan egingo dute proiektu errealekin. Gradu hau berez taldean lan egiten duten pertsonentzat diseinatuta dago, kultura berriak ezagutu, metodologia berriak esperimentatu eta atzerrira bidaiatu nahi duten pertsonentzat.
Zerk bereizten gaituen
LEINN Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra da: ikaskuntza metodo hau Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egitea ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Bere elementu bereizgarrietako beste bat nazioarteko esperientziekin egindako kontrastea da, ikaskuntza prozesuan egiten diren hiru learning journeys-en bitartez.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara Mondragon Unibertsitatean.
Horretarako, zure eskueran bai ofizial dirulaguntzak bai gure unibertsitate berezkoak- BEKABIDE programa. Deitu edo jarri harremanetan gurekin. Oso gustora erantzungo dizugu. Tel: 943718009. Rosa Igarza/ rigarza@eteo.mondragon.edu
Gehiago irakurriGradua amaitu ostean, zer?
Zain duzu irtenbide profesionalik onena / You will create the job of your future. Zuren lan eskaintza: Berrikuntzaren kudeatzailea (Open Innovation); Talde autogestionatuetako coach-a; Negozio berrietako sustatzailea; Ekintzailea enpresaria; Marketin globaleko kudeatzailea eta 2.0 komunitatea; Ekitaldien kudeatzailea...
Gehiago irakurriLaburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Mondragon Unibertsitateko graduatua (1393/2007 Errege Dekretua egokituta, BOE 2007ko urriaren 30a)
- Nori zuzendua
- Ikasteko, amets egiteko eta bidaiatzeko gogoa duten jokalarien bila gabiltza
- Kreditu kopurua
- 240 ECTS
- Hizkuntzak
- Euskera-Gaztelania-Ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Oñati eta Bidasoa
- Iraupena
- 10 hilabete- Irailetik Ekainera
Informazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Rosa Igarza - Campus Oñati; Iraitz Oiartzabal - Campus Bidasoa
- Telefonoa
- Oñati: 943 718009 Bidasoa: 943 639129
- E-posta
- Campus Oñati: rigarza@mondragon.edu; Campus Bidasoa: ioiartzabal@mondragon.edu
Gure ikasketa eredua
Metodologia
LEINN Gradua ezagutzak eta edukiak barneratzean baino gehiago, trebetasun eta konpentetzien garapenean oinarritzen da. Honako elementu hauek nagusiak dira:
- Filandiako hezkuntza eredua-Finnish Educational Model. Gure programako kontzeptu eta erremintak honako hauek dira beste batzuen artean: autonomia arduratsua eta sormena, elkarrizketa, lantalde ekintzaileak, komunitate zentzua eta abar. You will experience the Finnish learning methods. The roots of LEINN are in the learning methods that Team Academy Finland has been developing for more than 15 years.
- International Experience. Nazioarteko esperientzia. Bidaiatu eta herritar globlalak. You will travel in order to become a global citizen. Ikasle guztiek egingo dute bi hilabeteko egonaldi bat Finlandiako Team Academyn, lehenengo ikasturtean. Gainera, formazio bidaietara joango dira (learning-journey) AEBra bigarrren ikasturtean eta gutxienez garapen bidean dagoen herrialde batera (Txina, India, Brasil, Mexiko,...) hirugarren ikasturtean.
- Taldean ikasi.Team Learning. Ikasteko tresna nagusienetako bat taldea da. Taldean lan eginez praktikan ikasten dira graduko trebetasun eta konpetentziak. Irakaslearen rola aldatu egiten da, taldeko coach-a izatera pasatzen da, kirol prestatzaile baten antzera. Bere lana orientatzea, aholkatzea, galderak egin, esperientziak kontatzea...da.
- Enpresa errealak. Real Companies. Zure enpresa propioa taldean sortuko duzu (Team Cooperative). Garapen pertsonalaren eta ikasketaren gakoa mundu errealarekin etengabeko interakzioan egotea da: enpresa erreal bat sortu, bezero errealentzako eta proiektu errealetan lan egin. Ikasleak dira protagonistak eta taldean euren enpresak sortzen dituzte, coach-ak prozesu hau lagundu eta sustatzen du, eta ez gidatu.
- Grina eta gogoa, ikaslea protagonista.Passion and enthusiasm. Eta konturatuko zara ikastea erronka zoragarria dela. You will discover that learning can be a challenge full of passion. Gure abiapuntua beti ikasleek taldean ikasteko eta ekiteko grina eta nahia izatea da, bere kirol edo kultura taldeetan jarduteko duten pasio bera hemen jartzea.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
- Gradu Amaierako Proiektua. Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Amaierako Proiektua egin ahal izango du. Prioektu hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta Erasmus for young entrepreneurs prioektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.
- Praktika espezializatuak enpresan: Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.
Gure ikasketa eredua
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Atzerrian egonaldiak
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasle guztiek egonaldiak egingo dituzte atzerrian. Horretarako, ondorengo aukera hauek izango dituzte eskura:
- Prestakuntza-bidaiak edo learning journeys. Lehen mailako aurreneko seihilekoan, ikasle guztiek bi hileko egonaldia egingo dute Finlandian, eta hango Team Academy bisitatuko dute. Bigarren mailako lehenengo seihilekoan, berriz, Estatu Batuetako Silicon Valleyra joango dira. Azkenik hirugarren mailako lehenengo seihilekoan herrialde gorakorren batean izango dira (edo BRICMko herrialde batean: Brasil, Errusia, India, Txina eta Mexico).
- Gradu Amaierako Proiektua. Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Amaierako Proiektua egin ahal izango du. Prioektu hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta Erasmus for young entrepreneurs prioektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.
- Praktika espezializatuak enpresan: Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Lidergo Ekintzailearen eta Berrikuntzaren gaineko Graduatu tituluaren helburu orokorra da enpresak eta talde autogestionatuak eraginkortasunez sortzeko gai izango diren profesionalak prestatzea; horiengan nabarmentzen da dagoeneko badauden enpresetan aldaketaren eragileak izateko eta enpresa berriak sortzeko eta garatzeko gaitasuna, eta mundu globalizatuan eta eleaniztunean lan egiteko prestaketa, ezagutzaren gizartearen garapenaren mesedetan, zeinak berrikuntza duen lehiakotasunaren giltzarritzat. Profesional horien helmuga industriaren sektorea eta oro har zerbitzuena izango dira, baita ezagutzaren inguruko enpresa intentsiboak ere, espezialitate hauek dituztenak bereziki:
- Enpresa digitalak (sare sozialak, web 2.0 negozioak, eBanking, eMedia, eProcurement, eService, eLogistics, eGovernement, eGamming, B2B eta B2C...)
- Enpresa bioteknologikoak (Bioosasuna, Bionekazaritza...)
- Experience economy:
-Industri enpresak (Diseinua, Industri zerbitzuak eta marketina, Negozio ereduen berrikuntza, teknologikoa...)
-Osasun zerbitzuetako enpresak
-Aldaketa kudeatzeko zerbitzuen enpresak (Coaching, Erakunde ikaskuntza...)
- Enpresa sozialak: Gizarte zerbitzuak, immigrazioa, ekologia, ingurumena, birziklapena, Hirugarren adina, piramidearen oinarriko fortuna...)
Titulazio honetako graduatuek barneratzen dituzten konpetentziak bi multzotan sailkatzen dira:
- Ezagutzak ulertzea eta interpretatzea: (1) Enpresa eta bere ingurunea (2) Ezagutza instrumentalak eta (3) Enpresaren sorrera eta kudeaketa.
- Egiazko proiektuak garatuz lortutako konpetentziak: (1) Talde ikasketa gauzatzea, (2) Talde lidergoa gauzatzea eta (3) Talde ekintzailetza gauzatzea. Tituluaren hezkuntza eskeman dauden 21 konpetentziak praktikan kontrastatu dira 15 urtez baino gehiagoz Finlandiako Team Academyn, eta lankidetzan oinarritutako testuinguru batean ikasteko, liderrak izateko eta ekintzaileak izateko beharrari erantzuten diote.
Competences and skills
§ Taldean ikasi
1. Informazioaren teknologiak eta abilezia digitalak
2. Taldean ikasteko teknikak
3. Ikasteko metodo pertsonalak eta jarrerak (eredu mentalak)
4. Sormena
5. Nazioarteko ikuspegia
6. Komunikatzeko trebetasunak
7. Auto-orientazioa
§ Taldean lider izan
8. Autogestiorako trebetasunak
9. Prioektuen kudeaketa
10.Taldeetan lider izateko ahalmena
11.Planifikatzeko teknikak
12. Coaching trebetasunak
13. Trebetasun estrategikoak
14.Erabakiak hartzea eta erabakitasuna
§ Taldean ekin
15. Kontsumitzailerantzako zerbitzua eta negoziatzeko eta saltzeko teknikak
16. Finantza elementuen ulermena
17. Marketina
18. Berrikuntza
19. Ekintzaile baten trebetasun teorikoak eta modelizazio teknikak
20. Sareak sortzea edo networking-a
21. Mugak gainditzeko adorea eta borondatea
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Ikasketa Plana 4 urtekoa, 8 seihilabete, da eta 7 modulutan antolatuta dago:
- Enpresen sorkuntza eta kudeaketaren oinarriak- Foundations of Creating and Managing Companies
- Lidergoa eta ezagutzaren kudeaketa- Leadership and Knowledge Management
- Ekitea eta bezeroaren ikuspegia- Entrepreneurship and Client Focus
- Sareko berrikuntza balioa sortzeko motor gisa- Innovation and Knowledge Creation
- Herritar globalak - Global Citizens
- Enpresak sortzeko prozesua eta espezializazioa- The Process of Creating Companies and Specialization
- Gradu amaierako proiketua - Final Thesis Based On a Project
Katalogo osoa ikusi nahi izanez gero klikatu hemen:
Katalogo Digitala (Acrobat PDF)
| TITULAZIOA: | Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua 1393/2007 Errege Dekretua egokituta, BOE 2007ko urriaren 30a. |
|---|---|
| CAMPUSAK: | OÑATI eta BIDASOA |
| KREDITU KOPURUA: | 240 ECTS |
| IRAUPENA: | 4 urte |
| Maila | Derrigorrezkoak | Hautazkoak | Oinarrizko Prestakuntza | GUZTIRA |
|---|---|---|---|---|
| 1. | 26 | 0 | 34 | 60 |
| 2. | 26 | 8 | 26 | 60 |
| 3. | 42 | 18 | 0 | 60 |
| 4. | 56 | 4 | 0 | 60 |
| Guztira | 150 | 30 | 60 | 240 |
| Oinarrizko Prestakuntza | Derrigorrezkoak | |
|---|---|---|
| 1. |
|
|
| Oinarrizko Prestakuntza | Derrigorrezkoak | |
| 2. |
|
|
| Hautazkoak | Derrigorrezkoak | |
|
3. |
|
|
| Hautazkoak | Derrigorrezkoak/ Graduko Azken Proiektua. | |
| 4. |
|
|
|
(*) HAUTAZKOAK
|
(*) HAUTAZKOAK
|
Espezializazioak:
- Enpresak eta Gizarte-Ekintzaileak
-
Biozientzia-Enpresak
-
Enpresa Digitalak
- Esperientziaren Ekonomia.
Atzerrian Egonaldiak:
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasle guztiek egonaldiak egingo dituzte atzerrian:
-
Prestakuntza-bidaiak edo Learning Journeys. 1. mailako aurreneko seihilekoan, ikasle guztiek bi hileko egonaldia egingo dute Finlandian eta hango Team Academy ezagutuko dute. 2. mailako lehenengo seihilekoan, berriz, Estatu Batuetako Silicon Valleyra joango dira enpresa berritzaileenak ezagutzeko eta bertako ekintzaileekin egoteko. Azkenik, 3. mailako lehenengo seihilekoan herrialde gorakorren batean izango dira enpresa berritzaileenak ere ezagutzeko (BRICMeko herrialde batean: Brasil, Errusia, India, Txina, Mexiko).
-
Karrera Amaierako Proiektua. 4. mailako bigarren seihilekoan ikasleek Karrera Amaierako Proiektua atzerrian ere egin dezakete.
- Praktika Espezializatuak enpresan: 4. mailan ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera; enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.
Hezkuntza Eredua
Gradua amaitu ostean, zer?
Zain duzu irtenbide profesionalik onena / You will create the job of your future. Zuren lan eskaintza: Berrikuntzaren kudeatzailea (Open Innovation); Talde autogestionatuetako coach-a; Negozio berrietako sustatzailea; Ekintzailea enpresaria; Marketin globaleko kudeatzailea eta 2.0 komunitatea; Ekitaldien kudeatzailea...
Zehaztasun gehiago:
- Barne-Ekintzailetza. Funtzioak: Diziplina anitzeko taldeen, tade autogestionatu eta errendimendu altukoen lidergoa, lidergo ekintzailea eta barneko lidergoa.
- Liderra izan / Kudeatu. Funtzioak: Berrikuntzaren eta aldatetaren kudeaketa, enpresa proiektuen kudeaketa.
- Kudeatu. Funtzioak: Enpresa iniziatiba berriak enpresa dibertsidikazio ekintzak, laguntza prozesuak.
- Diseinatu. Funtzioak: Negozio ereduak, antolaketa egiturak, berrikuntzari laguntzeko sistema eta ekintzailetasuna.
- Komunikatu. Funtzioak: Inspiratzailea, ideia emailea, ezagutza integratzailea.
- Aholkuak eman. Funtzioak: Zerbitzuak eta industria marketina, antolaketaren aldaketa.
- Berritu. Funtzioak: Negozio, merkatu, produktu eta zerbitzuetako kontzeptu berriak. Antolatzeko modu berriak.
- Coaching. Funtzioak: Taldeko Coaching-a, irakaskuntza, ikerketa, ikaskea prozesuaren bideratzailea.
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
Logse Batxilergotik edo Baliokidetik:
Lehentasuna USP-Selektibitateko aukera: Zientifiko-Teknikoa, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak.
Ez da plaza mugarik jarri.
Goi Mailako Heziketa Zikloetatik:
Lehentasuna adar hauei: Nekazaritza eta Abelzaintza, Administrazioa eta Kudeaketa, Arte Grafikoak (Diseinua eta Ekoizpen Editoriala), Merkataritza eta Markentinga, Komunikazio, Irudi eta Soinua (Ikusentzunezkoen Ekoizpena, Irratia eta Ikuskizunak), Hostalartitza eta Turismoa, Irudi Pertsonala (Irudi Pertsonalaren Aholkularitza), Informatika eta Komunikazioak.
% 15 eta 30 bitarteko plazak erreserbatzen dira.
25 urtetik gorakoentzat eta 45 urtetik gorakoentzat sarrera:
Gutxieneko % 15 plazak erreserbatzen dira eta %30en azpitik
Unibertsitate tituludunentzat sarrera:
Ez da mugarik jarri.
%33ko ezintasun.maila edo handiagoa dutenentzat sarrera:
Ez da mugarik jarri.
Hautaketa eta Onarpena:
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikaketetan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz:
Onarpena jakinaraztea: 2011ko ekainaren 20a
Unibertsitatean sartzeko proba -PAU: 2010 urtetik aurrerako haztatze parametroak, fase espezifikoko modalitateko gaien kalifikazioei aplikatzekoak.

Ikasle berriak
Inskripzioa eta matrikula
Inskripzioa:
Izena emateko Epea: 2011/12/01etik 2012/06/15ra.
Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Nahi duenka unibertsitatearen webgunetik ezena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikaturen bidez. Bigarren kasu honeta, dagokion Fakultatearekin harremanetan jarri behar da, honek insdirpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
- Inskripzioaren eskaera beterik
- NAN-aren fotokopia.
Inskripzioa eta gero aurkezteko beste dokumentazioa:
- Batxilergoa: Selektibitate txartela eta eskola-liburuaren fotokopia bat.
-
Goi Graduko Prestakuntza Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
- Tituludun unibertsitarioak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokionean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen zirutagiria.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenak, aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.
Hautaketa
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz:
Onarpen jakinarazpena: ekainaren 21a.
Matrikula
Matrikula, ikaslea inskribatu zen fakultatean egin behar da:
EPEA: 2012ko uztailaren 2tik 9ra
ORDUTEGIA: 8:30etik 12:30era
-
Ikastetxe Nagusian zein Egoitzan matrikulatzeko epeak eta ikasketenak berdinak izango dira kasu guztietan.
- Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase batirekiz gero kontuan harutak izan daitezen, uztailean eta irailean.
-
Leku libreak geratu diren karreratan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da, irailaren 5etik 8ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.
-
Edonola ere, izen-ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean inskribatutakoen aldean.
Ikasle berriak
Prezioak
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua. Kreditu kopurau: 60 ECTS
Urteko zenbatekoa 2011-12: 6.006€
(Urteko zenbateko hau 2011-12 ikasturteari dagokio. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-13 ikasturtearen hasieran. Modu zatikatutan ordiandu ahal izango da).
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure Unibertsitatean ikasteko. Zure ikasketak finanziatzeko, BEKABIDE
Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu. Horretarako ondorengo dirulaguntzak dituzu:
- Beka ofizialak:
- Matrikula *
- Material didaktikoa *
- Joan-etorriak *
- Egoitza *
- Osabidezkoa *
- Garraiorako beka-deialdia *
- Lehen ikasmailako ikasleentzat dirulaguntzak
- Ikerketa proiektuetan parte hartzeagatik bekak.
- Irakaskuntzarekin lotutako ihardueretan laguntzeagatik bekak.
- Atzerriko Unibertsitateetan ikasten dutenentzat bekak.
- Mugikortasunerako dirulaguntza osagarriak (ERASMUS).
- Ikasketa Bukaerako Proiektua egiten ari direnentzat laguntza poltsa.
- Unibertsitateko departamentuetan laguntzeko bekak *.
- Ikasi eta lan egiteagatik dirulaguntzak.
- Biteri Ikastetxe Nagusiko Bekak.
- Familia ugariagatik dirulaguntzak *.
- Familian kideren bat elbarritua duten familientzako dirulaguntzak *.
- Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak *.
- Batxilergoan ateratako ohorezko matrikulagatik dirulaguntzak.
Aurreko guztiaz gain, BEKABIDErekin:
- Laguntza Bereziak emango dizkizugu.
- Egin beharreko ordainketak zure posibilítate ekonomikoetara egokituko ditugu.
- Planifikatutako dirulaguntzak emateko konpromisoa hartzen dugu.
Ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zure familiarentzat BEKABIDE
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.
Enpresagintza Fakultatea
Tel: 943718009
Rosa Igarza/ rigarza@eteo.mondragon.edu
* Urtero berritzen da.
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikastegitik gertu bizi zaitezen.
- Batetik, Arrasateko Ikastetxe Nagusian ostatu hartzeko aukera eskaintzen dizu.
- Baina Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean, beste ikasle batzuekin bizi nahi baduzu, orrialde honen bitartez, etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, baita pisua bilatu ere, orrialdean bertan eskaintzen direnen artean.
Horrela, pisua eta pisukideak bilatzen lagunduko dizugu.
Garraioa
Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak
Mondragon Unibertsitateak 2009-10 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Hain zuzen ere, bi autobus lerro ezarri ditu, bata Urola Kostatik datorrena, bestea Durangaldetik eta astelehen eta ostiraletan Bilbotik. Bi autobusak Arrasateko Eroskiko gunean elkartuko dira eta batek Oñatiko Fakultatera eta besteak Arrasatera eta Eskoriatzaraino jarraituko du bidea. Horrela, hiru Fakultateetako jatorri ezberdinetako ikasleek erabili ahal izango dute zerbitzua.
Izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:
Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00
HUHEZI: 943.71.41.57
Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09
Pesako zerbitzua Gasteizetik eta Donostiatik
Lurraldebuseko zerbitzua
Ordutegiak ikusi: http://www.lurraldebus.com/Default.aspx?lan=eu
Ba Goaz
Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?
BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.
Campusa
Aurkezpena
Oñatiko campusa Ibarra Zelaia kaleko 2. zenbakian dago. 2010eko urrian inauguratu zen.
Bidasoko campusa Irungo Hendaia kaleko 8. zenbakian dago, Ducourau Jauregian. Campusaren zabalkunde hau 2011ko martxoan inauguratu zen.
Campusa
Instalazioak
Oñatiko Campusa. Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Baditu irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak, kafetegia eta indarra biltzeko officeak. Gainera, eraikin moderno honetako espazioa partekatzen duten pertsona guztien topalekua da. Baditu, halaber, liburutegi argitsu bat taldeentzako langelekin, irakurketa gela, isiltasun gela, mediateka, eta baita 250 pertsona har dezakeen Areto Nagusi bat ere, funtzionala eta polibalentea dena. Parking handi batek osatzen ditu instalazio orokorrak.
Bidasoko Campusa. Frantziar tankerako jauregi eder batean dago eta jauregiak eraikin moderno bat dauka erantsita. Instalazio horiek 1.500 m2 inguru daukate eta bertan uztartzen dira, batetik, jauregiaren edertasuna, eta bestetik, bertako gela eta espazioetako funtzionaltasuna, handitasuna eta argitasuna. Baditu irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak, indarra biltzeko officeak. Gainera, eraikin bakan honetako espazioa partekatzen duten pertsona guztien topalekua da.
Jauregia birmoldatzea aurreikusten da eta horrek ekarriko du campuseko instalazioak hobeto aprobetxatzea eta campuseko jardueraren hazkundeak sortu dituen beharrei erantzutea.
Campusa
Zerbitzuak
Ostatua eta Garrio zerbitzuez gain, Fakultateak hainbat zerbitzu interesgarriak ditu:
- Idazkaritza Birutala: http://idazkaritza.mondragon.edu/inicio.html
- Liburutegia: http://www.mondragon.edu/eu/biblioteka, http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/15-unibertsitateko-liburutegia/
- Servicio de Deportes: http://www.mondragon.edu/es/kirol-zerbitzua
- Kafetegia/Jantokia: MUko campus guztietan jantokia eta kafetegia daude, eta ikasleek egnera bazkal dezakete bertan, merke, beren ikasketa lekutik alde egin beharrik gabe. http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/18-unibertsitatean-jaten/
Campusa
Graduondoko tituluak
Zure ikasketetan sakondu nahi baduzu, Mondragon Unibertsitateak graduatu ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan, bai Ikerketan Sartzeko Master Ofizialetan, bai Master, Aditu Ikastaro eta Ikastaro Aurreratu mailako Titulu Propioetan. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lotura honen bidez lor dezakezu: http://www.mondragon.edu/es/estudios/posgrados
Ikerketa
Ikerketa zure garapen profesionalerako alorra izan daitekeela uste baduzu, sar zaitez lotura honetan. Fakultatean 40 pertsonako talde bat dago Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan diharduena, batez ere MIK-en bitartez bideratzen den Erakunde Gestioaren arloan.
http://www.mondragon.edu/es/empresariales/investigacion
Campusa
Online Formazioa
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketako Masterrak bere Online bertsioa dauka dagoeneko. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, sar zaitez lotura honetan:
Kalitatea
Kalitatea
Sortu zenetik, Enpresa Zientzien Fakultateak, Mondragon Unibertsitatearekin batera, etengabeko hobekuntzaren bideari jarraitu dio, bere bezero ikasleei, enpresei eta, oro har, jendarteari, kalitatezko prestakuntza eta zerbitzu hobea emate aldera.
Bertako pertsonen kezken eta lanaren ondorioz, Fakultatea EFQM (European Foundation for Quality Management) Gestio Ereduan hasi zen lanean Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik, eta 2006. urtean Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen duen Zilarrezko Q ziurtagiria lortu genuen: http://www.euskalit.net/nueva/index.php.
Gaur egun, etengabeko hobekuntzaren helburuarekin jarraituz, erakunde egitura berri bat ari gara lantzen. Egitura horren gestio oinarria Mondragon Korporazioko kooperatibek aplikatzen dugun eta EFQM Eredutik oso gertu dagoen Gestio Eredu Korporatiboa da, eta arreta berezia jartzen diegu gure erakunde kooperatiboa ezaugarritzen duten balio eta printzipio kooperatibistei.
2009an, gainera, hizkuntza gestio onaren errekonozimendua jaso genuen, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Urrezko Bikain saria - Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren bidez: http://www.euskalit.net/bikain/
Era berean, 2010ean, gure Fakultatea izan zen, Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako erakunde kolaboratzaile gisa, Emakunderen ziurtagiria jaso zuen lehen unibertsitate zentroa. http://www.mondragon.edu/eu/enpresagintza/albisteak/201cemakume-eta-gizonen-arteko-aukera-berdintasunerako-lankide201d-aitortza-eta-ziurtagiria.
Emakundek lan eta gizarte arloan aukera berdintasunaren alde sortzen diren ekimenak sustatzen ditu. Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateari dagokionez, Berdintasunerako Plan bat landu dugu eta Euskal Herrian halako ekimen bat aurrera atera duen lehen unibertsitatea izan gara. http://www.emakunde.euskadi.net/u72-igualorg/es/contenidos/informacion/entidades/es_emakunde/entidades_colaboradoras_es.html#Marca44
2010ko maiatzean, Extremadurako Juntako lehendakariak Ekintzailetza Sustatzeko Praktika Onen Laranja saria eman zion Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko taldeari, "ikasleen lidergo gaitasuna esperimentatzeko, ekiteko eta garatzeko espazio irekia eskaintzegatik, enpresa berritzaileak martxan jartzeko talde ekintzaileak sortzeko". Informazio gehiago: http://www.mondragon.edu/eu/enpresagintza/albisteak/2010-laranja-saria-extremadurako-junta?searchterm=Lidergo
UNIBASQ-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia), 2007an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ANECArekin (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) Unibertsitate Prestakuntzaren Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak Ikuskatzeko programan (AUDIT) parte hartzeko.
Gure etengabeko hobekuntza bideari jarraituz, Enpresagintza Fakultateak, UNIBASQ-eko AUDIT programan oinarrituta, bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak- KBBS- diseinatu du. Horrela Enpresagintza Fakultateak AUDIT programan aurkeztu zuen bere KBBSa eta 2011an ebaluazio-prozesua bukatu ondoren Balorazio Positiboa jaso zuen. Gure KBBSa irakurri edo kontsulta egin nahi izanez gero sartu link honetan: Sistema de Garantía Interna de Calidad de Enpresagintza AUDIT-UNIBASQ.
