Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan Gradua
Tituluaren helburu nagusia da balio erantsia duten produktu, kontzeptu eta zerbitzu berriak sortzeko gai diren profesionalak prestatzea. Horretarako sortze prozesuan komunikazioa, erabilera eta teknika integratu behar dira. Titulu honetako graduatuek euren jarduera profesionala diziplina anitzeko ingurunean burutuko dute, non diziplina eta trebetasun batzuek, hala nola adierazpen grafikoa, materialen hautaketa, ergonomia, kontzeptu berritzaileak sortzeko erreminten erabilera, edota IKTak sartzea produktuetan, garrantzia handia hartujko baitute.
Zerk bereizten gaituen
Gaitasunetan oinarrituta ikaskuntzak. Gaitasun horiek egungo gizartearen benetako arazoei irtenbidea emateko helburua duten proiektuen bidez lantzen dira. Ikasleek gertuko enpresa-inguruneko produktuen diseinuari begira garatzen dituzte proiektuak, irakasgai bakoitzeko irakasle tutoreek eta adituek lagunduta.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu
Gehiago irakurriGradua amaitu ostean, zer?
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako graduatuak, gradua amaitutakoan, ikasten jarraitu, lan-merkatura irten edo bere enpresa sortzea aukera dezake
Gehiago irakurriPraktikak eta Gradu bukaerako lanak
Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.
Gehiago irakurriLaburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua
- Kreditu kopurua
- 240 ECTS
- Hizkuntzak
- Euskara, Gaztelania eta Ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Arrasate
- Iraupena
- 4 urte
- Modalitatea
- Presentziala
Informazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Jone Gantxegi
- Telefonoa
- 943739632
- E-posta
- jgantxegi@eps.mondragon.edu
Zerk bereizten gaituen

Gaitasunetan oinarrituta ikaskuntzak. Gaitasun horiek egungo gizartearen benetako arazoei irtenbidea emateko helburua duten proiektuen bidez lantzen dira. Ikasleek gertuko enpresa-inguruneko produktuen diseinuari begira garatzen dituzte proiektuak, irakasgai bakoitzeko irakasle tutoreek eta adituek lagunduta.
Industria Diseinuko eta Produktuen Garapeneko graduatuaren diziplina anitzeko profilak. Profil hori indartu egiten dute Ingeniaritza Fakultateko gainerako ezagutza-arloek: Mekanikak, Industria Antolakuntzak, Elektronikak, Telekomunikazioek... Horrez gain, arlo horietan guztietan, baita Industria Diseinuaren Berrikuntzan ere, ikasleek hainbat laborategi dituzte, haientzat ikastea jarduera dinamiko eta praktikoagoa izan dadin.
Industria Diseinua 12 urte luzez Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurunean soilik irakatsi izanak. Gainera, etengabeko eboluzioan egon den irakasgaia dugu, irakasleak Italian, Frantzian, Holandan eta Danimarkan trebatuta daudelako eta Industri Diseinuko kabinete profesionalekin elkarlanean jardun ohi dugulako.
Erakusketak eta hitzaldiak antolatzeko eta diseinu-azoketan parte hartzeko dinamismoak.
Diseinuaren garrantzia hedatzea eta ikasleak hedatze-lan horretan partaide bihurtzea dira dinamismo horren helburuak, ikasleek gerora beteko duten eginkizunaren garrantzia gizartean eta enpresen artean ezagutarazteko.
Gure ikasketa eredua
Metodologia
Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.
Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.
Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.
Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Praktikak enpresan

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.
Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.
Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.
Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.
Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.
Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.
Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.
Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.
Gradu Bukaerako Lana
Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.
Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.
Gradu bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.
Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.
Gradu bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek gradu bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.
Gure ikasketa eredua
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Erasmus – Atzerrian Ikasi
Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da hitzarmenak sinatuz atzerrian ikasketa egonaldiak garatzeko.
Mugikortasun programa honekin ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleari "learning agreement"-en adostu diren kredituko errekonozimendua emango zaio
Proiektua Atzerrian
Programa honen bitartez ikasleek proiektua egiten dute atzerriko Unibertsitate, ikerketa zentru edo enpresatan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-en adostu diren kredituko errekonozimendua emango zaio.
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Industria Diseinua eta Produktuen Garapenean Ingeniaritza tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:
- Produktu, kontzeptu eta zerbitzuak diseinatu, birdiseinatu eta garatu.
- Merkatu globalizatuan berrikuntzarako aukerak aztertu eta identifikatu, oraingo beharrrizan sozialei eta etorkizunekoei erantzuteko.
- Produktu guztiek beraien bizitza zikloan ingurumenean duten eragina idenrifikatu eta murriztu
- Produktuaren erabiltzailearen beharrizanak aztertu eta identifikatu: ergonomia (fisikoa eta mozionala), erabilera eremua, pertzepzioa...
- Produktuarekin desio sentsazioak sortu erabiltzailearengan, horretarako komunikazio estrategiez, estetikaz, eta abarrez baliatuz.
- Materialen eta prozesuen ikuspuntutik teknikoki eta ekonimikoki bideragarriak izan daitezkeen soluzioak proposatu.
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia
| Ikasmaila | 1. | 2. | 3. | 4. |
|---|---|---|---|---|
|
Txanda |
Goizez |
Arratsaldez |
Goizez |
Arratsaldez |
|
Ordutegia |
7:45-13:00 | 13:15-18:30 | 7:45-13:00 | 13:15-18:30 |
Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.
Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.
Ikasketa Plana
| 1. MAILA | ||||||
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Matematika Oinarriak I | OP | 6 | Matematika Oinarriak II | OP | 6 | |
| Adierazpen Grafikoa I | OP | 6 | Adierazpen Grafikoa II | OP | 6 | |
| Programazioa | OP | 6 | Fisika Mekanikoa II | OP | 6 | |
| Fisika Mekanikoa I | OP | 6 | Adierazpen Artistikoa I | OP | 6 | |
| Estetika I | D | 3 | Ingeles Teknikoa I | D | 3 | |
| POPBL I: Diseinu Tailerra I | D | 3 | POPBL II: Diseinu Tailerra II |
D | 3 | |
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| 2. MAILA | ||||||
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
| Kimika | OP | 6 | Mekanika I | D | 6 | |
| Adierazpen Grafikoa III | D | 3 | Fabrikazio Prozesuak II | D | 4,5 | |
| Fabrikazio Prozesuak I | D | 4,5 | Diseinuaren Metodologia I | D | 3 | |
| Adierazpen Artistikoa II | D | 3 | Estatistika | OP | 6 | |
| Teknologia Elektrikoa eta Elektronika | D | 6 | Estetika II | D | 3 | |
| Ingeles Teknikoa II | D | 3 | Materialak I | D | 3 | |
| POPBL III: Diseinu Tailerra III |
D | 4,5 | POPBL IV: Diseinu Tailerra IV |
D |
4,5 | |
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| 3. MAILA | ||||||
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
| Diseinua eta Produktua I | D | 6 | Diseinua eta Produktua II | D | 3 | |
| Diseinuaren Metodologia II | D | 6 | Marketina eta Publizitatea | D | 3 | |
| Ordenagailuz Lagundutako Diseinua I | D | 6 | Enpresa | D | 6 | |
| Materialak II | D | 3 | Ordenagailuz Lagundutako Diseinua II | D | 3 | |
| Mekanika II | D | 3 | Sormena | D | 6 | |
| Diseinua eta Gizartea | H | 3 | Diseinu Grafikoa | D | 6 | |
| POPBL V: Diseinu Tailerra V |
D | 3 | POPBL VI | D | 3 | |
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| 4.MAILA | ||||||
| Aukera: ENPRESA | ||||||
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
| Lege Gaiak | D | 3 | Praktikak Enpresan (2. zatia) | H | 18 | |
| Ingurumen Ingeniaritza | H | 3 | Gradu Amaierako Lana Enpresan | GBL | 12 | |
| Bulego Teknikoa | D | 6 | ||||
| Mekanismoen Diseinua | D | 6 | ||||
| Praktikak Enpresan (1.go zatia) | H | 12 | ||||
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| Aukera: INTERAKZIO DISEINUA | ||||||
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
| Lege Gaiak | D | 3 | Erabiltzailera zuzendutako diseinua | H | 6 | |
| Bulego Teknikoa | D | 6 | Interakzioa | H | 6 | |
| Mekanismoen Diseinua | D | 6 | Ekintzailetza: Diseinuaren kudeaketa | H | 6 | |
| Materialen Zabalkundea | H | 4,5 | Pertzepzioa | H | 6 | |
| Prozesuen Zabalkundea | H | 4,5 | Gradu Bukaerako Lana (2. zatia) | GBL | 6 | |
| Gradu Bukaerako Lana (1. zatia) | GBL | 6 | ||||
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| Aukera: EKO-BERRIKUNTZA | ||||||
| IKASGAIA |
MOTA | ECTS | IKASGAIA | MOTA | ECTS | |
| Lege Gaiak | D | 3 | Eko-Berrikuntza | H | 6 | |
| Bulego Teknikoa | D | 6 | Tresna Informatikoak Ekodiseinurako | H | 6 | |
| Mekanismoen Diseinua | D | 6 | Ekintzailetza: Diseinuaren Kudeaketa | H | 6 | |
| Materialen Zabalkundea | H | 4,5 | Pertzepzioa | H | 6 | |
| Prozesuen Zabalkundea | H | 4,5 | Gradu Bukaerako Lana (2. zatia) | GBL | 6 | |
| Gradu Bukaerako Lana (1. zatia) | GBL | 6 | ||||
| Guztira | 30 | Guztira | 30 | |||
| OP.- Oinarrizko Prestakuntza |
|---|
| D.- Derrigorrezkoak |
| H.- Hautazkoak |
| (*) POPBL.- Problema/Proiektuetan oinarrituriko aprendizaia |
| GBL.- Gradu Bukaerako Lana |
Hezkuntza Eredua
Gradua amaitu ostean, zer?
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako graduatuak, gradua amaitutakoan, ikasten jarraitu, lan-merkatura irten edo bere enpresa sortzea aukera dezake. Egin ditzakeen ibilbide akademikoak honako hauek dira:
Master-ibilbidea, ikasten jarraitu nahi duten ikasleentzat edo, lan-merkatura irten nahi badute, azken urtea hainbat gai ikasteko aprobetxatu nahi dutenentzat. Ibilbide horretan 12 ECTSko gradu-bukaerako lana egingo dute. Ikasle bakoitzak bakarka egingo du lana, eta berak nahi duen motakoa izango da: benetako proiektua, proiektu solidarioa, ikerlana edo nazioarteko lehiaketa.
Enpresa-ibilbidea, beren karrera enpresa batentzako proiektu bat garatuz amaitu nahi duten ikasleentzat. Karrera-bukaerako proiektuek 42 ECTS dituzte eta enpresan edo Unibertsitatean bertan egin daitezke. Enpresarako benetako proiektu bat edo Unibertsitateko ikerkuntza-lerro baten garapena izan behar dute.
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzak honako irteera profesional hauek eskaintzen ditu:
- Produktu Garapenaren Departamentuko diseinatzailea.
- Berrikuntza Departamentuko diseinatzailea.
- Marketin eta Komunikazio Departamentuko diseinatzailea.
- Industria Diseinuko kabinete bateko diseinatzailea.
- Freelance diseinatzailea, nork bere enpresa sortuta. Titulazioaren 13 urteko ibilbidean, 5 diseinu-estudio sortu dira ikasleen ekimenez.
- Garatutako produktu propioa ustiatzeko bere enpresa sortzen duen ekintzailea. Eko3r enpresa Industria Diseinuko karrera-bukaerako proiektu baten ondorioz jaio zen. Diseinuko eta Mekanikako ikasleek jarri zuten abian, Saiolan ekintzailetza-zentroak lagunduta.
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
LEKU KOPURUA
Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 80 da.
SARRERA
Hauetako edozein baldintza betetzen duten ikasleak sartu ahal izango dira Industria Diseiunuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduan:
- LOGSE Batxilergoko titulua edo baliokidea edikutzea eta unibertsitatean sartzeko probak gaindituta izatea.
- Goi Mailako Heziketa Zikloko titulu bat edukitzea.
- Indarrean dagoen legediaren arabera, Batxilergoarekin edo Goi Mailako Heziketa Zikloko titulu batekin homologa daitekeen atzerriko tituluren bat edukitzea.
Ikasketak egiteko lehentasuna izango dute :
- LOGSE Batxilergoko Teknologia edo Zientzien modalitateko titulua duten eta Aureka Zientifiko-Teknikoan unibertsitatean sartzeko probak gainditu dituzten ikasleek.
- Halaber, sartzeko lehentasuna izango dute, Mantenketa eta Produkzio zerbitzuak, Fabrikazio Mekanikoa, eta Proiektu Mekanikoen Garapenaren familiako Goi Mailako Heziketa Ziklo bat gaindituta duten ikasleek.
Sartzeko beste modalitate batzuk:
| Sarrera mota | Erreserbatutako plaza |
|||
|---|---|---|---|---|
| C |
D |
E |
F |
G |
| Ez da mugarik jarri |
Ez da mugarik jarri |
------------------ |
Ez da mugarik jarri |
|
C: 25 urtetik gorakoentzat sarrera
D: 45 urtetik gorakoentzat sarrera
E: Unibertsitate tituludunentzat
F: Goi-mailako kirolarientzat
G: %33ko ezintasun-maila edo handiagoa dutenentzat
ONARPENA
Aurreko eskakizunak betez gero, selektibitatean ateratako notaren edo, Lanbide Heziketaren kasuan, espedienteko batez besteko notaren arabera egingo da onarpena. Lehentasuna izango dute selektibitatea amaitu dutenek eta aurreko ikasturtean prestakuntza zikloa amaitu dutenek.
Era berean, lehentasuna izango dute Unibertsitateak ezarritako epe arruntean izena eman duten ikasleek, ezohiko epean izena eman dutenen kaltetan.
Unibertsitatean sartzeko proba: haztatze parametroak
Ondoko taulak Unibertsitatean sartzeko frogetako fase espezifikoko gaien kalifikazioei aplikatzeko haztatze parametroak jasotzen ditu, Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Graduen arabera.

Hizkuntz Betekizunak
Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.
| Hizkuntza | Irakurri | Hitz egin | Idatzi |
|---|---|---|---|
| Euskera | C | C | C |
| Erdara | C | C | C |
| Ingelesa | B | C | B |
C: zuzen.
B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.
Ikasle berriak
Inskripzioa eta matrikula
Izena emateko plazoak
|
Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifIkatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
• Inskripzioaren eskaera beterik.
• NANaren fotokopia.
Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.
Dokumentazio osagarria
- Batxilergoa: selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
- Goi Graduko Prestakuntza Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
- Tituludun unibertsitarioak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokionean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenek aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.
Hautaketa
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz Ekainaren 20an.
Matrikula
|
Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.
|
Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen, uztailean eta irailean. Leku libreak geratu diren karreretan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da,irailaren 3tik 9ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean. |
|---|
Ikasle berriak
Prezioak
5.316€
URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2012-2013 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-2013 ikasturtearen hasieran
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
BEKA OFIZIALAK:
- Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)
- Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
- Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
- Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)
- Errendimendu handiko ikasleak aintzatentsi eta saritzeko bikaintasun akademikoko bekak (Eusko Jaurlaritza)
BEKA PROPIOAK:
- Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
- Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik Graduko 1.mailako ikasleentzat laguntza
- Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
- Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
- Giza-Eskuragarritasun laguntza
- Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturte osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.
Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.
Garraioa
Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak
Mondragon Unibertsitateak 2011-12 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.
Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.
Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:
Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00
HUHEZI: 943.71.41.57
Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09
Garraio publikoaren ordutegiak
Ba Goaz
Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?
BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.
sartuCampusa
Aurkezpena

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.
Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:
- INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
- INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea
zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.
- I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
- ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan
2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.
2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.
Campusa
Instalazioak
Laborategiak eta baliabideak
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko ikasleek hainbat laborategi dituzte, graduan zehar erabiltzeko. Laborategi horietan ikasturte bakoitzeko praktikak egiten dituzte eta seihilekoetako POPBLak laguntzeko materiala dute eskura. Horrela, mekanikarekin eta materialekin zerikusia duten teoriak hobeto barneratu, maketa fisikoak egiteko trebetasunak garatu eta edozein lan-ingurunetan ordena, garbitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko behar diren trebetasunak landuko dituzte ikasleek.
Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroan (DBZ) erabilgarri dauden laborategiak honako hauek dira:
Maketa-, pintatze- eta akabera-lantegia
Lantegi horretan maketa estatikoak eta funtzionalak egiteko behar diren materialak eta ekipamenduak daude.
Materialak (poliuretano, DM…) ebaki eta lixatzeko espazio bat dago, baita maketak eta prototipoak eskuz edo pistolaz pintatzeko kabina bat ere.
Sormenerako espazioa
Ikasleek espazio malgu batzuk dituzte, talde-dinamikak errazteko: mahai mugikor eta desmuntagarriak, arbelak, panelak eta antzeko komunikazio-euskarriak…
Irudia atzitu eta tratatzeko laborategia
Agertoki itxurako espazioa du, eta kalitateko irudiak atzitzeko hondo neutroa, ikasleek beren maketen argazkiak atera eta, ondoren, argazkiak zenbait software erabiliz manipulatzeko. Orobat, Bamboo, Intuos eta Cintiq txartel grafikoak dituzte, errenderrak zuzenean eta formatu digitalean marraztu eta koloreztatzeko. Azkenik, laborategian argazki-kamera eta bideo-kamera eramangarria daude, landa-ikasketak egiteko.
Prototipatu azkarreko laborategia
Laborategi horretan, birtualki modelatutako produktuak 3Dan inprimatzen dituen (ABS materialekin) plotter bat dago. Horrela, produktuak 3Dan marraztu ondoren, produktu fisikoa zenbait ordutan sor daiteke, eta horren neurriak eta formak ikasleek irudikatu nahi zituztenak direla egiaztatu.
Industri Diseinurako berariazko softwareak
Graduan zehar, diseinatzeko tresnak erabiltzen ikasiko dute ikasleek. Gehien erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira: 2Dan maketatzeko berariazko softwarea, 3Dan modelatzekoa, errendatzekoa, diseinu zehatzekoa eta diseinu parametrikokoa. Jarraian, ikasturte honetan erabilitako softwareak ikus daitezke (urtero-urtero berrikusten dira, eguneratuta mantentzeko).

Campusa
Zerbitzuak
Idazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:
Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak
Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:
Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:
- Izena ematea eta matrikula
- Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
- Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
- Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
- Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
- Doktoregoa kudeatzea
Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko. Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.
Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.
Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.
Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:
-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
Habitatarekin harremanetan
Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.
Kafetegia eta autozerbitzu makinak
Irakaslegoa
Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.
Kalitatea
Kalitatea
SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema
| Kalitate-manuala |
|
|---|---|
| Prozesuak |
|
| Prozedurak |
|
| Hobekuntza plana |
Ez daude |
-
Verifica

