Graduak

Gradua Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritzan

Gradua Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritzan

Tituluaren helburu nagusia graduatuei telekomunikazioen arloko prestakuntza zientifiko eta teknologikoa ematea da. Gailu programagarriei, sareei, zirkuitu elektronikoei eta programazioari buruzko ezagutzek irteera profil balioanizdun bat ematen dute eta lanpostu askotara sartzeko aukera eskaini. Diziplina anitzeko formazioan oinarritzen da arlo teoriakoa eta proiektuetan oinarritutako formazio praktikoa uztartuz.

1

Zerk bereizten gaituen

• Hezkuntza eredu propioa: berritzailea eta praktikoa
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
• Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
• Urte bateko gradu bukaerako lana bekarekin
• Espezializatutako laborategi modernoak

2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.”
• BEKABIDE
• Lan-ikaste partekatzeagatik beka
• Gradu bukaerako lanagatik beka
• Beka ofizialak

3

Irteera profesionalak

• Erreferentziazko sektorea
• Irteera profesionalak
• Atribuzio profesionalak
• Enpleagarritasun maila altua

    4

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    • Erreferentziazko sektorea
    • Irteera profesionalak
    • Atribuzio profesionalak
    • Enpleagarritasun maila altua

    Informazioa eta izen ematea

    Kontaktua
    Josune Benito
    Telefonoa
    664298547
    E-posta
    jbenito@mondragon.edu

    Zatoz gu ezagutzera

    Laburpen taula

    Titulazio ofiziala
    Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzan graduatua
    Titulu honetan Telekomunikazioko Ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko prestakuntza jasotzen da
    Kreditu kopurua
    240 ECTS
    Hizkuntzak
    Euskara, gaztelania eta ingelesa
    Eskaintzen den tokia
    Arrasate
    Iraupena
    4 urte
    Modalitatea
    Presentziala

    Zerk bereizten gaituen

    Zerk bereizten gaituen / Qué nos diferencia

    HEZKUNTZA EREDU PROPIOA: BERRITZAILEA ETA PRAKTIKOA

    Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzen irakaskuntza ereduak honako ezaugarriak ditu:
             - Konpetentzietan oinarritutako heziketa
             - Formazio guztiz praktikoa
             - Ikasle eta irakasleen arteko harreman estua
             - Enpresatik gertutasuna
             - Talde-lana
             - Ebaluazio jarraia eta orokorra
             - Nazioarteko mugikortasuna

     

    PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Metodologia honen filosofia honako hau da: ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Seihileko bakoitzaren amaieran klaseak eteten dira ikasleek taldean proiektu bat garatu dezaten. Arazo erreal bat planteatzen zaie eta klaseetan ikasitako ezagutza horiek eta ezagutza berriak ikasiz irtenbidea eman behar diete.

    Egin diren zenbait proiektuen adibideak:

         - Irrati bidez kontrolatutako robota

         - Etxebizitza baten kontrol domotikoa

     

    LANA ETA IKASKETAK PARTEKATZEKO AUKERA

    Lana eta ikasketak partekatzeko aukera dago. Lan-esperientzia eta heziketa uztartzea heziketa proposamen gisa ikusten dugu, laneko egoerak ikasteko egoeretan bilakatuz. Ekintza honek  ikasleari hainbat kredituen aitorpena eta bere ikasketak finantzatzeko diru-iturri garrantzitsua (hileko 500€ gutxi gora-behera) eskaintzeaz gain, enpresa munduan esperientzia hartzeko aukera ematen dio.

    Lan hau enpresetan, zentro teknologiko edota gure ikerkuntza laborategietan egin daiteke.

     

    URTE BATEKO GRADU BUKAERAKO LANA BEKAREKIN

    Graduko azken urtean, ikasleak dedikazio osoz 10 hilabeteko gradu bukaerako proiektu bat gauzatzen du, non ingurune erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerkuntza laborategi) graduan zehar jasotako ezagutza eta gaitasunak praktikan jartzen dituen.

    Kasu gehienetan hileko 500€-ko beka dute ikasleek.

    Informazio gehiago praktikak eta Gradu bukaerako lanak atalean.

     

    PUNTA-PUNTAKO INSTALAZIO ETA LABORATEGIAK

    Gure laborategiak, zalantzarik gabe, ikasketa prozesuko indarguneetako bat dira: egiten ari zaren ikasgaiekin erlazionatutako oinarrizko ezagutzak praktikan jarri ahal izango dituzu eta gainera, gai teknologikoak lantzeko, gradu bukaerako lanak eta lan-ikaste partekatzean Goi Eskola Politeknikoko ikerketa lerroek erailtzen duten ekipamendu berdina erabiliko duzu. Laborategiak honako hauek dira:
         • Sistema Txertatuen laborategia
         • Ikusmen artifizialeko laborategia
         • Seinale eta Telebista laborategia
         • Telematikako laborategia

    Instalazioen arloan informazio gehiago.

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

    Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


    • Taldea osatu
    • Arazoaren ertz guztiak aztertu
    • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
    • Ikertu
    • Eztabaidatu
    • Probak egin
    • Frogatu

    Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

    Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

    Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

    Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    Mondragon Unibertsitatean, enpresetatik gertu gaudenez, ingeniaritza mekanikoa oso modu praktikoan eskaintzen dugu.

    Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketen bukaerako fasean gauzatzen dira 10 hilabetez lanaldi osoko dedikazioarekin. Esan dezakegu prestakuntza izaera duen jarduera bat dela eta horiek gauzatzea ezinbesteko baldintza direla titulua lortzeko.

    Modu egokian garatzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politeknikoan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua kudeatzeko eta Gradu Bukaerako Lan hauek esleitu eta ikuskatzeko.

    Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

    2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan. (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetariko bat)

    Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek laguntza-poltsa bat jasotzen dute 500€ ingurukoa. (azken 5 urtetan gradu honetan ikasle guztiek lortu zuten beka hau).

     

    TEstigantzak

    Jon Olaizola Alberdi 2013-2014 GBL: "Deskarga Partzialen detekzio eta sailkapena" Ormazabal Velatiarentzat (Goi Eskola Politeknikoko laborategietan, Arrasaten)

    Testimonio. Jon_Olaizola

     

    “Ormazabal Velatiaren adarretako bat tentsio ertaineko kableteria eta gailuen diseinu, fabrikazio eta mantenketa da. Nire proiektuaren helburua hainbat arrazoirengatik tentsio ertaineko sistemetan sortutako deskarga-partzial edota “txinpartak” detektatu eta sailkatzea izan da. Horrela kable edota gainerako gailuak guztiz matxuratu aurretik aldatu edo konpon daitezke. Gradu amaierako lan honek telekomunikazioetako ingeniari batek lanean jarduteko duen eremu zabalaz ohartzeko balio izan dit, baita landutako kontzeptuen bidez nire perfila osatzeko ere.”

     

    Miriam Ugarte Querejeta 2013-2014 GBL: "Kontrol Sistema baten Software-aren berdiseinua berrerabilpenaren ikuspuntutik" Centro Stirling-en

     

    “Graduko 4. mailan zure formakuntza atzerrian osatzeko aukera ere daukazu, ikasitako guztia praktikan jarriz enpresen errealitatea ezagutuz. Nire kasuan europa mailan erreferente bat den EPFL-n (École polytechnique fédérale de Lausanne) 6 hilabetetako estantzia bat egin ondoren, bueltan etorri nintzenean nire Gradu Bukaerako Lana CENTRO STIRLING-en egin nuen eta orain, INMARSAT UK-n nago lanean sateliteen arteko komunikazio loturak garatzen.”

     

    Informazio gehiago

    Gure ikasketa eredua

    Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

    Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

    MUGIKORTASUN DATUAK

    Ondoren Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Graduko ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira.

    IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasi SICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
    2014-2015 Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua 37,5 % 0 % 0 % 37,5 %

    Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

    Beste aldetik, hauek dira beste gradu guztietako mugikortasun datuak:

    IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
    2014-2015 Graduak 24,78 % 0,45 % 9,91 % 35,14 %

    Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Graduko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

    Nazioartekotzea

    Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

    ERASMUS

    Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

    GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

    Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

    SICUE

    SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

    Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

    Irakaskuntza programa

    Helburuak eta Konpetentziak

    Telekomunikazio sistemen ingeniaritzako helburuak Mondragon Unibertsitatean. Objetivos del grado de Ingeniería en Sistemas de Telecomunicación de Mondragon Unibertsitatea.

    Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzan tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

    • Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien eremuan proiektuak garatu.
    • Arazoak ebatzu ekimena, sormena eta erabakimena erabiliz; eta ezagutzak, abileziak eta trebetasunak komunikatu eta transmititu, betiere jarduerak IKTen eremuan duen erantzunkizun etiko eta profesionala ulertzeko.
    • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, ikerketak, txostenak, zereginen plangintza eta beste hainbat lan egin.
    • Nahitaez bete beharreko zehaztapen, erregelamendu eta araudiak ongi erabili bere lan eremuan.
    • Telekomunikazioetako sareak, sistemak, zerbitzuak eta azpiegiturak hainbat testuingurutan sortu, zabaldu, antolatu eta kudeatu, horiek abiarazteaz eta etengabeko hobekuntzaz arduratuz. Era berean, aipatutakoen inpaktu ekonomiko eta soziala ezagutu.

    Titulu honek Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (20/02/2009) CIN/352/2009 Aginduak arautzen duen.

    Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

    Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

    Irakaskuntza programa

    Ikasketa plana

    2014KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

    E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

    1. MAILA 1. seihilekoa 1.MAILA 2. sehilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Programazioa I OP 6 E Programazioa II OP 6 E
    Fisika I OP 6 E Elektronika analogikoa OP 6 E
    Kalkuloa I OP 6 E Kalkuloa II OP 6 E
    Komunikazio sareen oinarriak D 6 C Algebra lineala OP 6 E
    Enpresen administrazioa eta kudeaketa OP 6 E Elektronika digitala D 3 E
    Oinarri metodologikoak D 3 E
    Guztira 30 Guztira 30
    2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Sistema logiko programableak D 4,5 E Ingelesa II
    H 3 I
    Fisika II
    OP 6 E Konputagailuen arkitektura I
    D 6 E
    Programazio aurreratua
    D 6 C Datu baseak
    D 6 E
    Komunikazio sareak I D 6 C Estatistika metodoak OP 6 C
    Zirkuitoen teoria D 4,5 E Komunikazio sareak II D 4,5 C
    Ingelesa I H 3 I Elektronika aurreratua D 4,5 C
    Laborategi teknologikoa
    H 3 E Sistema mugikorren laborategia
    H 3 C
    Alternantziako praktikak I
    H 3 E Alternantziako praktikak II
    H 3 E
    Guztira 30 Guztira 30
    3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Kanpo elektromagnetikoak
    D 4,5 I Transmisio lineak D 6 E
    Komunikazio sistemak D 6 I Telekomunikazio instalazioen araudiak D 4,5 E
    Sistema eragileak D 6 I Sareak eta telekomunikazio zerbitzuak D 6 E
    Komunikazioaren teoria D 4,5 I Ikus-entzuneko komunikazio eta multimedia teknologiak D 4,5 I
    Seinalearen teoria D 4,5 I Konputagailuen arkitektura II D 4,5 E
    Komunikazio sistemen laborategia H 4,5 I Segurtasuna H 4,5 E
    Alternantziako praktikak III H 4,5 E Sistema grafiko elkarreragileen laborategia H 4,5 C
    Alternantziako praktikak IV H 4,5 E
    Guztira 30 Guztira 30
    4. MAILA 7. seihilekoa 4. MAILA 8. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Goi maiztasuneko zirkuitoak D 6 Euskara
    H 6 E
    Proiektuen kudeaketa D 6 Praktikak enpresan II H 12
    Praktikak enpresan I H 18 Gradu Bukaerako Lana GBL 12
    Berrikuntza eta ekintzailetza H 6 Sarean txertatutako sistemak H 6
    Sistema txertatuak eta denbora errealean H 6 Humanitateak eta gizarte zientziak H 3
    Komunikazio industrialak H 6 Pertsonen kudeaketa H 6
    Ahotsaren eta irudiaren tratamendua H 6 Ingeniaritzako deontologia H 3
    Guztira 30 Guztira 30
    • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
    • D.- Derrigorrezkoak
    • H.- Hautazkoak
    • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

    2012KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

    Gehiago irakurri

    2009KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

    Gehiago irakurri

    Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

    Egutegi akademikoa Imagen pdf

    Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
    Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
    Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

    Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

    TUTORETZA

    Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

    Irakaskuntza programa

    Gida eta Arautegiak

    Mondragon Unibertsitateko graduko gida eta arautegia.

     

    Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

    Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

     

    Arautegi akademikoa pdf
    Egokitza ikastaroen arautegi akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
    Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

    Irakaskuntza programa

    Irteera profesionalak

     Telekomunikazio sistemen ingeniaritzako irteera profesionalak Mondragon Unibertsitatean.Salidas profesionales de ingeniería en sistemas de telecomunicacion en Mondragon Unibertsitatea.

    ERREFERENTZIAZKO SEKTOREA

    IKTen sektorea, Eustateko 2011ko datuen arabera, BPGaren %3,2a izan zen. Sektore hau 2.000 enpresa eta 22.000 langile baino gehiagok osatzen dute. Gainera, gainontzeko sektoreek baino ikerketa eta garapen jarduera handiago du. Sektore oso berritzailea da.

    Gainera, kontuan izan behar dugu, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sektore guztietan ezinbestekoak bilakatu direla. Kasu batzuetan produktuaren barnean daude: igogailuak, trenak, elektratresnak, makina-erreminta, aerosorgailuak… eta beste batzuetan, beharrezkoak dira enpresako salmentak, produkzioa, marketina edo erosketak kudeatzeko.

     

    IRTEERA PROFESIONALAK

    LAN ESPARRUAK:
         - Haririk gabeko teknologiak (Wifi, Bluetooth, Zigbee)
         - Telekomunikazioen azpiegitura komunen diseinu eta balidazioa (TDT, seinaleen banaketa, irratia, telefonia, datuak)
         - Mikroprozesadoreen bidezko sistema programarrien diseinua
         - Sareen diseinu eta konfigurazioa (LAN, WAN, VPN)
         - Audio eta bideo prozesamendu digitala

    EREMU PROFESIONALAK:
         - Banda zabaleko azpiegiturak eta etxe digitala
         - Telekomunikazioko sare eta sistemak
         - Telematika
         - Komunikazioko elektronika

    ATRIBUZIO PROFESIONALAK

    Telekomunikazio Sistemetako Ingeniaritza Graduak bere titulatuei eskaintzen dien malgutasun eta enpleagarritasunaz gain, Telekomunikazioetako Ingeniari tekniko gisa lan egiteko prestatzen zaitu, hau erregulatuta dagoen lanbide bat da. Hau da, badaude zenbait lan telekomunikazioetako ingeniari batek bakarrik egin ditzakeenak dituen atribuzio profesionalengatik, hori guztia Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialean ikusi daiteke.

    Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren atribuzio hauek Telekomunikazio Sistemetako Ingeniaritzako graduatuari honako lan hauek egitea ahalbidetzen dio:
         • Txosten edo irizpenak egitea eta peritu-praktikak egitea.
         • Instalazioen eraikuntza, instalakuntza, kontrol teknikoa eta mantentze-lanak zuzentzea .
         • Proiektua idatzi eta sinatzea.

    Informazio gehiago hemen.

     

    ENPLEAGARRITASUN MAILA ALTUA

    2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan. (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetarikoa bat).

    Irakaskuntza programa

    Egokitzapen ikastaroa

    Telekomunikazio Sistemetan Ingeniaritza Teknikoa gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

    • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
    • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
    • Profesionalki eguneratzea.

    Gehiago irakurri

    Irakaskuntza programa

    Ikasten jarraitzeko aukera

    Bere formazioa osatu nahi duen Telekomunikazioko Sistemen Ingeniariak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

    Eta ikasgai osagarriak egiten dituenak, master hauetara sarrera izango du:

       

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

        PLAZA KOPURUA:

          Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

           

            SARRERA ETA ONARPENA

            2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

             

            Hizkuntz Betekizunak

            Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

            HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
            Euskera C C C
            Erdara C C C
            Ingelesa B C B

            C: zuzen.

            B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

            Ikasle berriak

            Inskripzioa eta matrikula

            Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

            INSKRIPZIOA

            2017-2018 Ikasturtean ez dago inskribatzeko aukerarik

            Ikasle berriak

            Prezioak

            Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

            Kreditu kopurua: 60 ECTS

            2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

            Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

            Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

            Ikasle berriak

            Bekak eta diru laguntzak

            Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

            Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
            Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
            Goi Eskola Politeknikoa
            Irati Lamariano
            Tel: 664268352 /  ilamariano@mondragon.edu


            UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

            BEKABIDE
            BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

            • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
            Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 500€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

            • GRADU BUKAERAKO LANAGATIK BEKA
            Gradu bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez lanaldi-osoko iraupenarekin, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
            Beka hau hileko 500€ ingurukoa da.


            BEKA OFIZIALAK

            • Deialdi orokorrak
            Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

            Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

            • Prezio publikoen diru-laguntzak
                           - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                           - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                           - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                           - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

            Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

             

              Ikasle berriak

              Ostatua eta Garraioa

              Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

              Ostatua

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

              PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

              Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

              Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

              Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

              Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

              • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
              • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

              *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

              PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

              Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

              GARRAIOA

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

              GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

               

                Ikasle berriak

                Kredituak aitortzea

                probarako irudia

                1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.


                Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

                Campusa

                Aurkezpena

                Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena

                Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

                Arrasateko campusa

                Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

                • Mekanikako Ingeniaritza
                • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
                • Industria antolakuntzako ingeniaritza
                • Industria elektronikako ingeniaritza
                • Informatikako ingeniaritza
                • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
                • Ingeniaritza Biomedikoa

                Campusa

                Instalazioak

                LaboratoriosInfor-Telecos

                1.Multimedia laborategia / 2.Automatizazio laborategia / 3.Elektrizitate eta Elektronika analogikoko laborategia

                AZPIEGITURAK ETA LABORATEGIAK

                • Tematikako laborategia:
                  Telematikako laborategia irakaskuntza eta ikerketara bideratutako espazio bat da, non ikasleek LAN sareen eta WAN sareen diseinu, muntaketa, konfigurazio eta administrazioko praktikak egiten dituzten. Horretarako CISCO router profesionalak, Catalys switch-ak, IP telefonoak, sareko zerbitzariak, hargune edo entxufeen eta kable armairuen muntaketarako erremintak, sare analizagailuak, sareko ziurtagiriak eta firewall-ak daude. Gainera, simulagailu bat erabiltzen da eszenatoki ezberdinak inplementatu aurretik probatzeko.

                • Multimedia laborategia: Irakaskuntza eta ikerketa jardueretan, bideo grabaketako, muntaketako eta edizioko praktikak egiten diren, baita LAN sareen eta internet bidezko multimedia komunikazioko praktikak ere. Horretarako, bideoak editatzeko software profesionala duten ordenagailuak dituzte, kamara profesionalak, edizio pantailak, magnetoskopioak, bideoko txartel kapturatzaileak eta multimedia zerbitzariak.
                • PCetako Hardware laborategia: Hardware laborategia irakaskuntza eta ikerkuntzara bideratutako espazio bat da, non ikasleek ordenagailuen barruko osagaiak muntatu eta desmuntatzeko praktikak egiten dituzten. Baita ere, Windows eta Linux sistema eragileen instalazio praktikak egiten dituzte mahaigaineko ordenagailuetan, eramangarrietan eta zerbitzarietan.
                  Horretarako, ordenagailuak, eramangarriak, zerbitzariak, sistema eragileak instalatzeko programak eta administraziorako erremintak dituzte eskuragarri.
                • Automatizazio laborategia: Automatizazio industrialaren inguruko formazio praktikoa jasotzeko laborategia. Besteak beste, diseinuaren garapena, muntaketa, programazioa edo kontrolerako automatismoak abian jartzea. Honetarako hainbat ekipamendu eta software ditugu: automata programagarriak, ukipen-pantailak, erregulagailuak, Ikuskapen sistemak, robotak, …
                • Elektrizitate eta Elektronika analogikoko laborategia: Elektrizitate eta elektronika analogikoko praktikak egiteko espazioa. Ikasle talde bakoitzak bere ekipamendu osoa du: erreminta kaxa, polimetroa, elikatze-iturria, uhin sorgailua eta osziloskopioa.
                • Seinalearen tratamendu eta telekomunikazio laborategia: Laborategia lan eremu bat da, non transmisio eta harreraren kontzeptuak praktikan jartzen diren, kable bidezko gailuenLaboratorioSeñalzein haririk gabekoen bitartez. Laborategia hornitzen duten elementuak dira espektro analizagailuak, neurgailu profesionalak eta telebista digitaleko eremua (satelitea, klabea, lurrekoa), baita ere hainbat seinale generadore eta osziloskopioa, seinaleak harrapatzeko eta analizatzeko. Gainera, FPGA bidez prototipatzeko ekipamendu ugari eta DSP mikroprozesagailuak ere baditu.

                 

                • Segurtasun laborategiak: Segurtasun laborategian ikasleek suebakiekin, intrusioak antzemateko sistemekin eta eskuragarritasun handiko sistemekin egin ditzakete praktikak. Honako ekipamendua eta softwarea aurkitu daiteke: Suekiak (Fortigate, Juniper eta Astaro), intrusioak antzemateko sistemak (Fortigate eta Microtik), HP Proliant (DL360 y DL398 Gen9) zerbitzariak eta Cisco sareko elektronika.

                • Seinalea eta irudia prozesatzeko laborategiak: Seinale Teoriaren eta irudiaren Laborategiak proiektu generikoak, enpresetarako proiektuak eta doktore tesiak bultzatzen ditu. Laborategiak komunikazioetarako seinale digitala prozesatzeko ahalmenak eta ekipamenduak ditu, Osasunaren Zaintzarako, Industri komunikazioetarako eta Ingurune arrotzetarako, baita haririk gabeko komunikazioetarako ere.
                  Laboratorio procesamiento de imagen
                • Telekomunikazioetako irakaskuntza laborategia: Laborategi honek neurtzeko RF aparatuak, zirkuitu optikoak neurtzeko eta sortzeko sistemak eta lurreko telebista digitala banatzeko sistemak sortzeko tresnak ditu. Laborategian hau aurkitu dezakegu: Espektro analizagailuak, seinale generadoreak, zuntz optikoa fusionatzeko gailua, OTDR, zuntz optikoko seinale igorle eta hartzailea, satelite instalazioa eta seinalearen banaketa, …

                Campusa

                Zerbitzuak

                Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

                ZERBITZU OROKORRAK

                HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                • Erakundeko enpresa medikua
                • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                • Titulu koordinatzailea
                • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                  Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                  • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                  • Zerbitzu Akademikoak:
                    • Izena ematea eta matrikula
                    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                    • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                    • Doktoregoa kudeatzea
                  • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                  • Erreprografia Zerbitzua.
                  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                  • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                    • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                    • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                    • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                  • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                  Irakasleak

                  Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritza Graduko irakasleak.

                  Campusa

                  Graduondoko tituluak

                  Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                  Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                  Kalitatea

                  Kalitatea

                  Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                  • GEPeko zuzendaria
                  • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                  • AZPko ordezkari bat
                  • Departamentuetako koordinatzaile bat
                  • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                  • Ikasle bat

                   

                  SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                  EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                  Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                  Gehiago irakurri

                   

                  verifica

                  Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                  ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                  Homologaziorako eskari-txostenak

                  ANECAren behin-betiko informeak

                  Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                   

                  Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua

                  2009 2009 
                  2012 2012

                  RUCTeko linka

                  2014 2014

                   

                  MONITOR

                  Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                  Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                  Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua

                  2014/15 2014/15

                   

                  Jarraipen Adierazleak14-1513-1412-13
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 13 11 14
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.64    
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.08
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.92 1.00  
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.86 7.29 6.66
                  Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.37 9.50  
                  Irakasle ikertzaile doktoreek Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduko  tituluan ematen dituzten kredituen portzentajea    

                   

                  MODIFICA

                  Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                  Aldaketen behin-betiko

                  informea

                  Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua

                   

                  2012 
                  2014 

                  ACREDITA

                  Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                   

                  Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                  Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                  Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                   

                  DOCENTIA

                  Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                  Gehiago irakurri