Graduak

Gradua Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan

Gradua Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan
Titulu honen helburua ikasleak fabrikazio teknologietan trebatzea da, ingurumenean duten eragina kontuan hartuz. Gradu honetako ingeniariak prozesu industrialak menperatzeko eta enpresetan ekoizpen berdearen kontzeptuak txertatzeko gai izango dira. Horrela, arlo industrialeko ingeniari hauek produktu lehiakorrentzako jasangarriak diren fabrikazio prozesuak diseinatzeko eta garatzeko gai izango dira, euren bizi-ziklo osoan oinarrituz eta baliabideen berrerabiltze- eta birziklatze-metodo ezberdinak aintzat hartuz.
1

Zerk bereizten gaituen

• Industria ingeniaritza arloari ingurumen ikuspegia gehitzea
• Ikasketa praktikoak eta industriara bideratuak
• Hezkuntza eredu propioa
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
• Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
• Urte bateko gradu bukaerako lana bekarekin
• Punta-puntako instalazio eta laborategiak

2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.”
• BEKABIDE
• Lan-ikaste partekatzeagatik beka
• Gradu bukaerako lanagatik beka
• Beka ofizialak

    3

    Irteera profesionalak

    - Prozesu industrialetako arduraduna

    - Prozesu ingeniaria

    - Materialen ingeniaria

    - Ingurumen ingeniaria

    - Kalitate teknikaria

    - I+G teknikaria

    4

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    • Urte bateko iraupena
    • Ingurune erreal batean: Enpresa, Zentro Teknologiko, Unibertsitateko Laborategiak
    • Lan mundura sartzeko kanala
    • Gradu bukaerako lanagatik beka

    Informazioa eta izen ematea

    Kontaktua
    Josune Benito
    Telefonoa
    664298547
    E-posta
    jbenito@mondragon.edu

    Inskripzioa eta matrikula

    Zatoz gu ezagutzera

    Laburpen taula

    Titulazio ofiziala
    Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua
    Kreditu kopurua
    240 ECTS
    Hizkuntzak
    Euskara, gaztelania eta ingelesa
    Eskaintzen den tokia
    Orona Ideo
    Iraupena
    4 urte
    Modalitatea
    Presentziala

    Zerk bereizten gaituen

    Ekoteknologiak eta prozesu industrialetan ingeniaritza Mondragon Unibertsitatean. Orona IDeO-innovation city. Grado en ingeniería en procesos industriales en Mondragon Unibertsitatea.

    HEZKUNTZA EREDU PROPIOA: BERRITZAILEA ETA PRAKTIKOA

    Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzen irakaskuntza ereduak honako ezaugarriak ditu:
             - Konpetentzietan oinarritutako heziketa
             - Formazio guztiz praktikoa
             - Ikasle eta irakasleen arteko harreman estua
             - Enpresatik gertutasuna
             - Talde-lana
             - Ebaluazio jarraia eta orokorra
             - Nazioarteko mugikortasuna

     

    PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Metodologia honen filosofia honako hau da: ez irakatsi, ikas dezaten utzi.
     
    Seihileko bakoitzaren amaieran klaseak eteten dira ikasleek taldean proiektu bat garatu dezaten. Arazo erreal bat planteatzen zaie eta klaseetan ikasitako ezagutza horiek eta ezagutza berriak ikasiz irtenbidea eman behar diete.

    Egindako proiektuen adibideas: adibidea blog-eko post-etarako enlazeetan
         - Kontrapisuzko garabi baten diseinua eta gauzapena (2. kurtsoa, 1. seihilekoa)
         - Ekodiseinua, teknologia garbiak eta efizientzia energetikoa – Hidrogenoa ekoizten duen enpresa baten azterketa (1. kurtsoa, 2. seihilekoa)
         - Efizientzia energetikoa igogailuetan – Flywheel baten diseinua (1. kurtsoa, 1.seihilekoa)

     

    LANA ETA IKASKETAK PARTEKATZEKO AUKERA

    Lana eta ikasketak partekatzeko aukera dago. Lan-esperientzia eta heziketa uztartzea heziketa proposamen gisa ikusten dugu, laneko egoerak ikasteko egoeretan bilakatuz. Ekintza honek  ikasleari hainbat kredituen aitorpena eta bere ikasketak finantzatzeko diru-iturri garrantzitsua (hileko 500€ gutxi gora-behera) eskaintzeaz gain, enpresa munduan esperientzia hartzeko aukera ematen dio.

    Lan hau enpresetan, zentro teknologiko edota gure ikerkuntza laborategietan egin daiteke.

     

    URTE BATEKO GRADU BUKAERAKO LANA BEKAREKIN

    Graduko azken urtean, ikasleak dedikazio osoz 10 hilabeteko gradu bukaerako proiektu bat gauzatzen du, non ingurune erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerkuntza laborategi) graduan zehar jasotako ezagutza eta gaitasunak praktikan jartzen dituen.

    Kasu gehienetan hileko 500€-ko beka dute ikasleek.

    Informazio gehiago praktikak eta Gradu bukaerako lanak atalean.

     

    PUNTA-PUNTAKO INSTALAZIO ETA LABORATEGIAK

    Gure laborategiak, zalantzarik gabe, ikasketa prozesuko indarguneetako bat dira: egiten ari zaren ikasgaiekin erlazionatutako oinarrizko ezagutzak praktikan jarri ahal izango dituzu eta gainera, gai teknologikoak lantzeko, gradu bukaerako lanak eta lan-ikaste partekatzean Goi Eskola Politeknikoko ikerketa lerroek Donostialdean eta Arrasaten erailtzen dituzten laborategi berdinak erabiliko dituzu.

    Erakundeen ingurumen aztarna. Zerk bereizten gaituen. Ekoteknologiako gradua.

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

    Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


    • Taldea osatu
    • Arazoaren ertz guztiak aztertu
    • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
    • Ikertu
    • Eztabaidatu
    • Probak egin
    • Frogatu

    Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

    Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

    Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

    Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    Mondragon Unibertsitatean, enpresetatik gertu gaudenez, ingeniaritza mekanikoa oso modu praktikoan eskaintzen dugu.

    Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasea gauzatzen dira lanaldi osoko 10 hilabeteko iraupenarekin, non aktibitate hezigarria den eta bere burutzea nahitaezko betebeharra den titulua lortzeko.

    Ondo burutzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politekniko honetan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua gestionatu eta ikasleek egindako Gradu Bukaerako Lanak izendatu eta ikuskatzeaz arduratzen direnak.

    Ikasleak Gradu Bukaerako Lana burutzen duen bitartean Enpresetan, Unibertsitate eta Zentro teknologikoetan, nazional eta atzerrikoetan, dituzten beharrak beteko dituen esperientzia profesionala bizitzeko aukera profesionala dute. Proiektuan zehar, ingurugiro erreal batean ikasleek formazio akademikoan zehar ikasitako konpetentziak aplikatzen dituzte eta berri batzuk eskuratzen dituzte, hauen bitartez jarduera profesionaletara prestatzen diote eta garatutako instituziotan integrazioa errazten dute edota beraien enpresa propioarekin hasteko ekimen enpresariala bultzatuz..

    MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoko LANBIDEKO 2012ko hirugarren hiruhileko txostenaren arabera, ingeniaritzako ikasleen %30a kontratatuak izan ziren gradu bukaerako lana bukatu ostean enpresa berdinean (unibertsitateko sistema barneko tasarik altuenetariko bat).

    Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek ikasteekiko laguntza-poltsa bat jasotzen dute hileko 500€ ingurukoa.
     

    Informazio gehiago

    Gure ikasketa eredua

    Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

    Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

    Nazioartekotzea

    Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

    ERASMUS

    Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

    GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

    Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

    SICUE

    SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

    Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

    Irakaskuntza programa

    Helburuak eta Konpetentziak

    Zeintzuk dira ekoteknologiak eta prozesu industrialetan ingeniaritza graduaren helburuak?Objetivos del grado en ingeniería en ecotecnologías y procesos industriales de Mondragon Unibertsitatea.

    Titulu honen helburua ikasleak fabrikazio teknologietan trebatzea da, ingurumenean duten eragina kontuan hartuz. Gradu honetako ingeniariak prozesu industrialak menperatzeko eta enpresetan ekoizpen berdearen kontzeptuak txertatzeko gai izango dira.Horrela, ondorengo eremuetan lan egiteko prestatuak egongo dira : 
    • Teknikoki, ekonomikoko eta ingurumenaren ikuspuntutik jasangarriak diren prozesuen diseinua.
    • Produktu lehiakorren diseinua, euren bizi-zikloan oinarrituta, lehengaien produkziotik hasi eta merkatutik atera arte.
    • Produktuen material egokiaren aukeraketa, ekoizpenak materialen azken propuetatetan duen eragina kontuan hartuta.
    • Energiaren sorkuntza elektriko, termiko eta berriztagarrien azterketa erabilpen arduratsu bat emateko.
    • Baliabideen berrrerabiltze-eta birziklatze-metodoen inplementazioa, lur, aire eta lur tratamenduak aintzat hartuz.

    Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

    Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

      Irakaskuntza programa

      Ikasketa plana

      Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza mekanikako ordutegi eta egutegia

      E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

      1. MAILA 1. seihilekoa 1. MAILA 2. seihilekoa
      IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
      Oinarri Matematikoak I
      OP 6 E Oinarri Matematikoak II
      OP 6 E
      Adierazpen grafikoa I
      OP 6 E Adierazpen grafikoa II
      D 6 E
      Fisika mekanikoa
      OP 6 E Kimika
      OP 6 E
      Informatika oinarriak
      OP 6 E Fisika Elektrikoa
      OP 6 E
      Teknologia eta garapen iraunkorreko tailerra
      D 6 C Industria, ingurumena eta gizartea
      D 6 C
      Guztira 30 Guztira 30
      2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
      IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
      Oinarri Matematikoak III OP 6 E Fabrikazio teknologiak
      D 6 C
      Materialen zientzia eta hautaketa
      D 4,5 C

      Erabilera iraunkorrerako material metalikoen teknologiak

      D 4,5 E
      Makina elektrikoak eta eragingailuak
      D 6 E Enpresen administrazio eta kudeaketa
      OP 6 E
      Estatistika OP 6 E Jariakinen mekanika
      D 4,5 E
      Materialen erresistentzia eta elastikotasuna
      D 4,5 C Ingeniaritza termikoa
      D 6 I
      Energia sortzeko sistemak
      H 3 C Material ordezkoak eta iraunkorrak H 3 C
      Ingelesa I
      H 3 I Ingelesa II
      H
      3
      I
      Alternantziako  kanpo praktikak I
      H 3 E Alternantziako kanpo praktikak II
      H
      3
      E
      Guztira 30 Guztira 30
      *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da                                          *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
      3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
      IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
      Ingurumen eraginaren optimizazioa prozesuetan: galdeketa D 6 I Ingurumen eraginaren optimizazioa prozesuetan: mekanizazioa D 6 E
      Elektronika eta automatizazioa
      D 3 C Energia elektrikoaren bihurketa
      D 4,5 E
      Ur eta aire tratamendurako teknolgiak
      D 6 I Elektronika eta tresneria D 4,5 E

      Ingurumen eraginaren optimizazioa prozesuetan: plastikoak eta konposatuak

      D 6 I

      Materialen erabilera eraginkorra eta birziklapena

      D 4,5 E
      Kalitatearen ingeniaritza
      D 4,5 I

      Ingurumen eraginaren optimizazioa prozesuetan: konformazioa

      D 6 E
      Bizi-zikloaren azterketa H 4,5 I Prozesu eta produktuen ingurumen diseinua H 4,5 E
      Alternantziako kanpo praktikak III H 4,5 E Makina eta mekanismoen teoria H 4,5 E

      Alternantziako kanpo praktikak IV
      H 4,5 E
      Guztira 30 Guztira 30
      *Hautazko 2 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da                                          *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
      4.MAILA 7. seihilekoa 4.MAILA 8. seihilekoa
      IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA

       

      Kudeaketa eta proiektuen bulegoa
      D 4,5 E Industri hondakinen kudeaketa eta tratamendua D 3 E

       

      Industri antolakuntza
      D 4,5 E Humanitate eta gizarte zientziak II H 3 E
      Humanitateak eta gizarte zientziak I
      H 3 E Praktikak enpresan II
      H
      12
      E, C, I
      Praktikak enpresan I
      H 18 E, C, I Gradu Bukaerako Lana
      GBL
      12
      E, C, I
      Guztira 30 Guztira 30
      ZEHAZTUGABEKO MAILA
      IKASGAIAMOTAECTS
      Euskara Teknikoa I H 3
      Euskara Teknikoa II H 3

       

      • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
      • D.- Derrigorrezkoak
      • H.- Hautazkoak
      • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

      Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

      Egutegi akademikoa Imagen pdf

      Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
      Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
      Ordutegia 8:00-13:15 13:30-18:45 8:00-13:15 13:30-18:45

      Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

      TUTORETZA

      Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

      Irakaskuntza programa

      Gida eta Arautegiak

      Gida eta arautegiak / Guías y normativas

       

      Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

      Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

       

      Arautegi akademikoa pdf
      Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
      Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
      Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

      Irakaskuntza programa

      Irteera profesionalak

      Mondragon Unibertsitateko Ekoteknologiak eta prozesu industrialetan ingeniariatza gradua, Orona IDeO-innovation cityn, Donostialdeko campusean.

      ERREFERENTZIAZKO SEKTOREA

      Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduaren ardatza fabrikazio aurreratuari eta materialen prozesuari buruzko ezagutza zabala duten graduatuak prestatzea da, horien iraunkortasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa sustatzeko helburuarekin.

      Fabrikazio aurreratuak enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen du Euskadin.

      Manufaktura-industria Europa eta Euskadiko ekonomiaren bizkarrezurra da, Europako esportazioen eta berrikuntza pribatuen %80 da. Krisi ekonomikoaren ondorioz fabrikazioa BPGaren %15 izatera jaitsi den arren, Europako batzordearen helburua da 2020rako fabrikazioak BPGaren %20 hartzea. Horretarako, hainbat ekimen jarri dira martxan Europar Batasunetik eta SPRItik (Eusko Jaurlaritza). Ekimen horietan fabrikazioa aurreratua iraunkortasunaren ikuspegitik lantzen da eta horrela lehiakortasuna sustatu nahi da.

      Iturriak: http://ec.europa.eu/growth/industry/index_en.htm
                   http://www.spri.eus/es/es/actualidad-spri/noticias/facbricacion_avanzada_genera

       

      IRTEERA PROFESIONALAK

      Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzako graduatuek honako lanpostu hauek bete ditzakete: prozesuetako, materialetako edo ingurumeneko ingeniaria edo zeharkako lanpostuak, I+G+b-ko, kalitateko edo komertzialeko teknikaria.

      Honako lan hauek egiteko gai dira:

           • Teknikoko, ekonomikoki eta ekologikoki iraunkorrak diren fabrikazio prozesuak diseinatu, ezarri eta optimizatu.  
           • Produktu lehiakorrak diseinatu bere bizi zikloa zainduz, produktuaren lehengaitik hasi eta merkaturik erretiratu arte.
           • Produktu bakoitzarentzako materilalik egokiena aukeratu, prozesatuaren eta amaierako propietateen erlazioa kontuan hartuz.
           • Baliabideak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko metodo eta sistemak ezarri, baita lurra, ura eta airea tratatzeko teknologiak ere.

      ENPLEGUTZE MAILA ALTUA

      2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan, unibertsitate sistema barneko tasa altuenetarikoa bat.

      Irakaskuntza programa

      Ikasten jarraitzeko aukera

      Bere formazioa osatu nahi duen Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniariak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

       

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

        plaza kopurua

        Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

         

          SARRERA ETA ONARPENA

          2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

           

          Hizkuntz Betekizunak

          Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

          HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
          Euskera C C C
          Gaztelania C C C
          Ingelesa B C B

          C: zuzen

          B: ahoz zuzen adierazten da, nahiz eta zailtasunak dituen irakurriz eta idatziz

          Ikasle berriak

          Inskripzioa eta matrikula

          Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

          INSKRIPZIOA

          NOIZ EGIN DAITEKE?

          • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
          • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

           

          NON EMAN DAITEKE IZENA? 

           Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

          NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

           

          MATRIKULA

           Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

          OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

          EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

          Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

          Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

          Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

          Matrikulatutako ECTSak

           

          Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan Gradua

          GUTXIENEKOA - 15 ECTS
          GEHIENEKOA - 60 ECTS

          ikasle berrientzako informazio baliagarria

          Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
          • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
          • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
          • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
          • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
          • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
          • 15,6 hazbeteko pantaila
          • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

            Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

            Ikasle berriak

            Prezioak

            Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

            Kreditu kopurua: 60 ECTS

            2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

            Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

            Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

            Ikasle berriak

            Bekak eta diru laguntzak

            Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

            Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
            Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
            Goi Eskola Politeknikoa
            Irati Lamariano
            Tel: 664268352 /  ilamariano@mondragon.edu


            UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

            BEKABIDE
            BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

            • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
            Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 500€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

            • GRADU BUKAERAKO LANAGATIK BEKA
            Gradu bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez lanaldi-osoko iraupenarekin, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
            Beka hau hileko 500€ ingurukoa da.


            BEKA OFIZIALAK

            • Deialdi orokorrak
            Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

            Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

            • Prezio publikoen diru-laguntzak
                           - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                           - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                           - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                           - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

            Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

              Ikasle berriak

              Ostatua eta Garraioa

              Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

              Ostatua

               

              Donostialdeko eskualdean ostaleku eskaintza zabala dago: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.

              Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.

               

              Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak

              http://www.enalquiler.com/alquilar/alquiler-pisos-baratos-donostia-san-sebastian_2_17702_23.html

              http://www.pisocompartido.com/alquiler-habitaciones-donostia_san_sebastian

              http://www.easypiso.com/guipuzcoa/piso-compartido-san-sebastian

              http://www.milanuncios.com/pisos-compartidos-en-san-sebastian%7Cdonostia-guipuzcoa/

               

              Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak

              RESIDENTZIAK ETA IKASTETXE NAGUSIAKHELBIDEA
              COLEGIO MAYOR OLARAIN Pº Ondarreta 24. Donostia – San Sebastián
              RESIDENCIA LA SALLE Paseo Maddalen Jauregiberri, 2 . Donostia-San Sebastián
              RESIDENCIA EL CARMELO Ilumbe, 8. Donostia-San Sebastián
              RESIDENCIA MARIA INMACULADA Avda. Ategorrieta, 17. Donostia-San Sebastián
              RESIDENCIA VILLA ALAIDI Pº de Heriz, 95. Donostia-San Sebastián
              RESIDENCIA COMPAÑIA DE MARIA Camino Alto de San Bartolomé. 24. Donostia-San Sebastián
              RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL (RESA) Paseo de Berio, 9. Donostia-San Sebastián

              Garraioa

              Orona Ideo Galarretan (Hernani) dago.  Kokaleku horretatik hurbil daude Hernani, Donostia, Lasarte, Andoain, Pasaia… hiriguneak.

              Gaur egun Galarretan geldialdia egiten duten garraio publikoaren (Lurraldebus) lineak ondorengoak dira:

              Lurraldebus

              G1: Hernani-Aiete-Donostia (15 minututik behin).

              G2: Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (30 minututik behin).

              G3: Andoain-Osasun Hiria (ordubetetik behin).

              E70: Usurbil-Lasarte-Hernani-Astigarraga (30 minututik behin, eskolen hasiera eta amaiera orduetan).

              Gainera, Euskotrenek eta Renfek Galarretatik gertu geralekuak dituzte, goian aipatutako autobus lineekin konexioak dituztenak

              Garraio publikoaren ordutegiak

              Lurraldebus

              Euskotren

              Renfe

              Moveuskadi

              Ikasle berriak

              Kredituak aitortzea

              probarako irudia

              1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

              Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

              Campusa

              Aurkezpena

              Aurkezpena / Presentación

              Orona Ideo berrikuntzaren ekosistema bat da; bertan, ezagutzak (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan-IK4) bat egiten dute berrikuntza sare bat sortzeko helburuarekin.

              Agente guztiek sinergiak batuz lan egingo dute ondorengo helburuekin: etorkizuneko erronkei erantzun, berrikuntzaren emaitzak aplikatu eta ingurunea ezagutza berriekin aberastu.

              EZAGUTZA - ENPRESA - IKERKETA

               

              Hiru arlo horien arteko gertutasunari esker, gure ikasketak praktikoagoak, errealagoak eta aplikagarriagoak dira. Parke osoa etorkizuneko teknologien eta esperimentazioaren laborategi bat da. Bertan ikasleak, ikasketak – heziketa programa eguneratua dutenak- eta praktikak aldi berean egiteko aukera izango du.

              Orona Ideo hiri-ingurunean modu ezin hobean txertatuta dagoen berrikuntza zentroa da. Zero energiako eraikuntzak eta arkitektura garaikidea izan dira iraunkortasunaren ardatzak proiektu hau eraikitzerakoan. Eraikuntza guztiek prozesu berriztagarrien bidez energia ekoizteko gaitasuna dute, hori guztia `Energy Service Company`ren bidez kudeatuta.

              Nabarmenki funtzionala den diseinua du, eta beste zerbitzu batzuen artean ondorengoak ditu: irakasteko eta ikerketarako laborategiak, proiektuen gelak, ikasgelak eta liburutegia. Proiektua bere osotasunean bukatzen denean, aisialdirako guneak eta hiri-gune berritzaileak izango ditu, esate baterako EcoBoulevard-a.

              Campusa

              Zerbitzuak

              Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

              ZERBITZU OROKORRAK

              HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

              Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

              • Erakundeko enpresa medikua
              • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
              • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
              • Titulu koordinatzailea
              • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                • Zerbitzu Akademikoak:
                  • Izena ematea eta matrikula
                  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                  • Doktoregoa kudeatzea
                • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                • Erreprografia Zerbitzua.
                • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                  • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                  • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                  • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                 

                 

                Irakasleak

                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Graduko irakasleak.

                Campusa

                Graduondoko tituluak

                Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                Kalitatea

                Kalitatea

                Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                • GEPeko zuzendaria
                • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                • AZPko ordezkari bat
                • Departamentuetako koordinatzaile bat
                • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                • Ikasle bat

                 

                SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                Gehiago irakurri

                 

                verifica

                Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                Homologaziorako eskari-txostenak

                ANECAren behin-betiko informeak

                Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                 

                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Gradua

                2013 2013
                2014 2014

                RUCTeko linka

                2017

                 

                 

                MONITOR

                Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Gradua

                2015/16 pdf logoa Jasotzeke

                 

                Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 7 18 22
                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.05 0.05 0.05
                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.70 6.83 6.91
                Prozesu Industrialetako Ekoteknologien ingeniaritzako doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 10.00 7.00 4.00

                 

                ACREDITA

                Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                 

                Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                 

                DOCENTIA

                Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                Gehiago irakurri