Graduak

Gradua Mekanikako Ingeniaritzan

Gradua Mekanikako Ingeniaritzan

Ingeniaritza Mekanikoa askotariko makinak eta ekipamenduak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da, eta industri prozesu eta planta ugariren diseinua, garapena, instalazioa, ekoizpena eta mantentze lanak ere egiten ditu.

Ingeniari Mekanikoek makina esaten zaion oro fabrikatu eta ustiatu dezakete, hau da, mugimendua duen edo energia sortzen eta/edo kontsumitzen duen oro. Euren lanak, enpresa jardueretan garatzen dituzte, horien artean eraikuntza aeronautiko eta espaziala, metalurgia eta energiaren sorkuntza, Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak, hezkuntza, etab. Ingeniari Mekanikoaren zeregina funtsezkoa da industria horien guztiek garapen eta berrikuntzarako.

1

Zerk bereizten gaituen

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak EUR-ACE nazioarteko zigilua lortu du. EUR-ACE zigilua  baimendutako agentzia batek MONDRAGON UNIBERTSITATEAri Mekanikako Ingeniaritzako Graduko tituluagatik ematen dion ziurtagiria da, Europako Goi Mailako  Hezkuntza Eremuan aurreikusten diren kalitate printzipioen arabera.

sello-eurace

2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu.

3

Irteera profesionalak

Ingeniaritza Mekanikoak irteera profesional ugari ditu sektore oso ezberdinetan. Gainera, ingeniari mekanikoek produktu, makina, egitura, fabrikazio prozesu eta instalazioen garapeneko hainbat urratsetan egin dezakete lan.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizartean gertatzen diren aldaketetara irekia dagoen unibertsitatea da. Praktikara bideratua dago eta honek etengabe lan munduarekin eta enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea ahalbidetzen du, ikasleari praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak enpresetan egitea errazten diolarik.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Mekanikako Ingeniaritzan Graduatua
Titulu honetan Industria Mekanikako Ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko prestakuntza jasotzen da
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate eta Goierri
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zer bereizten gaituen. Que nos diferencia

punta-puntako instalazio eta laborategiak

Goi Eskola Politeknokoan Mekanika graduko praktikak egiteko punta puntako 13 laborategi izango dituzu zure eskura, bai ikerketarako eta baita ikasgaiekin lotutako ezagutzak praktikan jar ditzazun ere. Inolako zalantzarik gabe, instalazioak eta laborategiak gure indargunetako bat dira.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Arazo errealei soluzioa emanez seihileko bakoitzean proiektuak landuko dituzu, ingeniaritza mekanikoko konpetentzia ezberdinak barnera ditzazun.

Lanbide atribuzioak

Titulazio honek lanbide-atribuzioak ematen dizkizu, zerbitzuekin proiektu ofizialak zuzendu, idatzi eta sinatu, eta tasazioak eta peritatzeak egiteko aukera daukazun. Gainera, Industri Ingeniaritzako Masterrerako sarbide zuzena izango duzu.

Ikasi eta lan egin

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoan duela 60 urtetik erabili dugu ikasi eta lana uztartzeko aukera. Ikasteko modu honetan Unibertsitateko ordutegi normala amaitu ondoren, egunean lau orduz lana egingo duzu. Beti ere Ingeniari Mekanikoaren lan-esparruan, bai enpresan edo unibertsitatean bertan. Gainera lan esperientzia eta independentzia ekonomikoa lortzeaz gain, lan-mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.

mugikortasuna

Ingeniaritza mekanikoko gradua atzerrian bukatu, edo Europan zehar gradu amaierako proiektua egiteko aukera izango duzu.

Informazio gehiago “Mugikortasuna eta Nazioarteratzea” atalean .

Enplegagarritasun maila altua

Lan munduratzeari buruz LANBIDEk emandako azken datuen arabera, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ingeniarien %10a besterik ez dago langabezian.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

sello-euraceMONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


  • Taldea osatu
  • Arazoaren ertz guztiak aztertu
  • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
  • Ikertu
  • Eztabaidatu
  • Probak egin
  • Frogatu

Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Praktikak eta bukaerako lanak. Prácticas y trabajo fin de curso

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

 

Informazio gehiago

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mugikortasuna eta nazioartekotasuna / Movilidad e Internacionalización

Mugikortasun Datuak

Ondoren Mekanika Ingeniaritza Graduko ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira.

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Mekanika Ingeniaritza Gradua % 25,67  % 0 % 8,11 % 33,78

Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

Beste aldetik, hauek dira beste gradu guztietako mugikortasun datuak:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Graduak

% 24,78

% 0,45

% 9,91

% 35,14

Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Graduko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

Nazioartekotzea

Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

ERASMUS

Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

SICUE

SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

MUGIKORTASUN DESTINOAK

ERASMUS KOD ERAKUNDEA HERRIALDEA
ERASMUS IKASKETAK
D AACHEN02 Fachhochschule Aachen (Aachen University of Applied Sciences) ALEMANIA
D FURTWAN01 Fachhochschule Furtwangen ALEMANIA
D CLAUSTH01 Technische Universität Clausthal (Clausthal University of Technology) ALEMANIA
B LEUVEN01 Katholike Universiteit Leuven BELGIKA
SK BRATISL01 Slovenská Technická Univerzita v Bratislave (STU) (Slovak University of Technology in Bratislava) ESLOVAKIA
SF TURKU05 Turun Ammattikorkeakoulu FINLANDIA
F NANTES07 Ecole Centrale de Nantes FRANTZIA
F TOULOUS14 Institut National des Sciences Appliquées FRANTZIA
I TORINO02 Politecnico di Torino ITALIA
I MILANO02 Politecnico di Milano ITALIA
PL WARSZAW02 Politechnika Warzawska POLONIA
P LISBOA01 Universidad Católica Portuguesa PORTUGAL
CZ BRNO01 Vysoké Ucení Technické v Brne (Brno University of Technology) TXEKIAR ERREPUBLIKA
S SKOVDE01 Högskolan i Skövde (University of Skövde) SUEZIA
CH LAUSANN06 Ecole Polytechnique Federale de Lausanne SUIZA
ERASMUS
Praktikak eta GBL
-- AMPO, S.Coop. TXINA
-- Fagor Arrasate S.COOP TXINA
-- Gorenje Orodjarna, d.o.o., Velenje ESLOVENIA
--

Rolls-Royce

ERRESUMA BATUA
SICUE -- Universidad Carlos III ESPAINIA

Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

Helburuak eta konpetentziak / Objetivos y competencias

Mekanikako Ingeniaritzako graduko titulua eskuratzen duten ikasleek honako gaitasunak lortuko dituzte.

  • Diseinu, fabrikazio, muntaketa, optimizazio, esplotazio eta ekipo mekanikoen mantentze proiektuak, fabrikazio prozesuak eta industri guneak garatu.
  • Neurketak, kalkuluak, tasazioak, peritazioak, ikerketak, eta beste hainbat lan burutu.
  • Bete beharrezko zehaztapen eta araudiak ongi erabili.
  • Ekimena, talde-lana eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna garatu, ingurune global eta deslokalizatuetan lanean aritzeko prest agertu.

Titulu honek Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (20/02/2009) CIN/351/2009 Aginduak arautzen duen.

Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Ikasketa Plana / Plan de estudios

 

2012KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa     -     * Arrasateko Campusa / ** Goierriko Campusa

1. MAILA 1. seihilekoa 1. MAILA 2. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Irudikapen Grafikoa I OP 6 E Irudikapen Grafikoa II D 6 E
Fisika I OP 6 E*, C** Fisika II OP 6 E*, C**
Informatika
OP 6 E**, C* Matematika Oinarriak II OP 6 E*, C**
Matematika Oinarriak I OP 6 E*, C** Metodologia Oinarriak II D 6 E
Metodologia Oinarriak I D 6 E Kimika OP 6 E**, C*
Guztira 30 Guztira 30
2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Estatistika OP 6 E*, C** Enpresa OP 6 E
Materialen Zientzien Oinarriak D 4,5 E**, C* Materialeen Elastikotasuna eta Erresistentzia I D 4,5 E
Matematika Oinarriak III OP 6 E Materialen Ingeniaritza D 4,5 I
Humanitate eta Gizarte Zientziak H 3* E Prozesu Ingeniaritza D 4,5 E
Atzerriko Hizkuntza I H 3* I Diseinu Mekanikorako Sarrera D 6 C
Mekanika OP 6 E*, C** Termodinamika D 4,5 E
Fabrikazio Teknologiak D 4,5 E
Guztira 30 Guztira 30
*Hautazko 2 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Eragingailu Elektrikoak D 4,5 E Industri Egiturak eta Eraikuntzak D 6 E*, I**
Diseinu Mekanikoa D 4,5 E Makinen Diseinu eta entsegua D 4,5 E
Materialeen Elastikotasuna eta Erresistentzia II D 4,5 E**, C* Elektronika eta Automatika D 6 E**, I*
Kalitate Ingeniaritza D 4,5 E**, C* Ingurumen-Ingeniaritza D 4,5 C
Jariakin Mekanika D 6 E*, C** Industriako Jariakin Sistemak D 4,5 E**, I*
Mekanismoen Teoria D 6 E*, C** Ingeniaritza Termikoa D 4,5 C**, I*
Guztira 30 Guztira 30
4. MAILA 7.sehilekoa 4. MAILA 8.sehilekoa
Aukera: DISEINU MEKANIKOA (30 kreditu lortu arte aukeratu beharko dira hautazko ikasgaiak) Aukera: DISEINU MEKANIKOA (30 kreditu lortu arte aukeratu beharko dira hautazko ikasgaiak)
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Pertsonen Kudeaketa
H 3 E Praktikak enpresan
H 18 E, C, I
Atzerriko Hizkuntza II
H 3 I Gradu bukaerako lana
GBL 12 E, C, I
Produkzio Ingeniaritza
D 3 E*, C**
Bulego teknikoa: proiektu mekanikoak
D 3 C
Produktu Ingeniaritza
H 4,5 C
Diseinurako zenbakizko modelizazioa
H 4,5 E
Diseinurako teknika esperimentalak
H 4,5 C
Praktikak enpresan 1.1
H 6 E, C, I
Praktikak enpresan 1.2
H 6 E, C, I
Guztira 30 Guztira 30
Aukera: MATERIAL ETA PROZESUAK (30 kreditu lortu arte aukeratu beharko dira hautazko ikasgaiak) 7.sehilekoa Aukera: MATERIAL ETA PROZESUAK (30 kreditu lortu arte aukeratu beharko dira hautazko ikasgaiak) 8.sehilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Pertsonen Kudeaketa
H 3 E Praktikak enpresan
H 18 E, C, I
Atzerriko Hizkuntza II
H 3 I Gradu bukaerako lana
GBL 12 E, C, I
Produkzio Ingeniaritza
D 3 E*, C**
Bulego teknikoa: proiektu mekanikoak
D 3 C
Industri prozesuen azterketa
H 4,5 C
Fabrikaziorako zenbakizko modelizazioa
H 4,5 E
Fabrikaziorako teknika esperimentalak
H 4,5 C
Praktikak enpresan 1.1
H 6 E, C, I
Praktikak enpresan 1.2
H 6 E, C, I
Guztira 30 Guztira 30
  • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
  • D.- Derrigorrezkoak
  • H.- Hautazkoak
  • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

2008KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

Gehiago irakurri

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa (Arrasate) Imagen pdf

Egutegi akademikoa (Goierri) Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

TUTORETZA

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Gida eta arautegia / Guías y normativas

Tituluak honako Gidalerro eta Araudi hauek ditu.

Horiek guztiek ikasleek, irakasleek eta laguntzaileek irakaskuntzaren garapen egokirako behar duten Araudi Esparrua osatzen dute.

 

Arautegi akademikoa pdf
Egokitzapen ikastaroen arautegi akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

Irakaskuntza programa

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak / Salidas profesionales

Ingeniaritza Mekanikoak irteera profesional ugari ditu sektore oso ezberdinetan. Gainera, ingeniari mekanikoek produktu/makina, egitura, fabrikazio prozesu eta instalazioen garapeneko edozein urratsetan egin dezakete lan.

Sektoreak

  • Industri sektorea: automobilgintza, kontsumo-ondasunen industria, eraikuntza, makina-erreminta, aeronautika…
  • Ikerketa eta aholkularitza.
  • Osasun-zientzia: medikuntza industria, farmazia-industria, kirol eta aisialdirako industria.
  • Irakaskuntza: instituzio publiko eta pribatuak.

Lan teknikoak

  • Diseinu ingeniaria
  • Prozesu ingeniaria
  • Kalitate-teknikaria
  • Teknikari komertziala
  • I+G+b-ko teknikaria

Kudeaketa lanak

  • Proiektu burua
  • Ingeniaritza saileko arduraduna
  • Fabrikazio arduraduna
  • Kalitate saileko arduraduna
  • Komertzial saileko arduraduna
  • Berrikuntza saileko arduraduna
  • Eta beste asko…

        Irakaskuntza programa

        Egokitzapen ikastaroa

        Egokitzapen ikastaroak

        Graduko titulua lortzeko Ingeniaritza Teknikoko titulua duten ikasle ohiei zuzendutako formazioa.

        Mekanikan Industri Ingeniaritza Teknikoa gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

        • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
        • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
        • Profesionalki eguneratzea.

        Gehiago irakurri

        Irakaskuntza programa

        Ikasten jarraitzeko aukera

        sello-euraceBere formazioa osatu nahi duen Ingeniari Mekanikoak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

         

          Ikasle berriak

          Sarrera eta Onarpena

          Sarrera eta onarpena / Acceso y admisión

          plaza kopurua:

            Titulu honetan 95 plaza daude (Goierrikoak eta Arrasatekoak batuz).

             

              sARRERA ETA ONARPENA

              2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

               

                HIZKUNTZ BETEKIZUNAK

                Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

                HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
                Euskara C C C
                Gaztelania C C C
                Ingelesa B C B

                C: Zuzen

                B: Ahoz zuzen adierazten da, nahiz eta zailtasunak dituen irakurriz eta idatziz

                Ikasle berriak

                Inskripzioa eta matrikula

                Inskripzioak eta matrikulak

                INSKRIPZIOA

                NOIZ EGIN DAITEKE?

                • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
                • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

                 

                NON EMAN DAITEKE IZENA?

                Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30

                NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

                 

                MATRIKULA

                Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

                OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

                EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

                Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

                Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

                Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

                Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

                 

                Matrikulatutako ECTSak

                 

                Mekanikako Ingeniaritzan Gradua

                GUTXIENEKOA - 20 ECTS
                GEHIENEKOA - 60 ECTS

                 

                IKASLE BERRIENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

                Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

                • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa
                • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
                • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
                • Disco gogorra: 500Gb edo gehiagokoa
                • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
                • 15,6 hazbeteko pantaila
                • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

                Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

                  Ikasle berriak

                  Prezioak

                  Prezioak / Precios

                  Kreditu kopurua: 60 ECTS

                  2017-18 aurreikusitako zenbatekoa: 6.060€

                  Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

                  Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

                   

                  Ikasle berriak

                  Bekak eta diru laguntzak

                  Bekak eta diru laguntzak / Becas y ayudas

                  BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.

                  MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.

                  Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.

                  BEKA OFIZIALAK

                  Deialdi orokorrak

                  Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

                  Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

                  Prezio publikoen diru-laguntzak

                  • Familia ugarientzako diru-laguntzak
                  • Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                  • Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                  • Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak

                  Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

                  UNIBERTSITATEAREN DIRU-LAGUNTZAK

                  • Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
                  • Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
                  • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
                  • Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
                  • Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik

                  KONTAKTUAK

                  Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE

                  Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

                  Goi Eskola Politeknikoa
                  Tel: 664268352
                  Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu

                    Ikasle berriak

                    Ostatua eta Garraioa

                    Ostatua eta garraioa / Alojamiento y transporte

                    Ostatua

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                    PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                    Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                    Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                    Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                    Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                    • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                    • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                    *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                    PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                    Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                    GARRAIOA

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                    GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                    Ikasle berriak

                    Kredituak aitortzea

                    Kredituak aitortzea / Reconocimiento de créditos.

                    1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.


                    Mekanikako Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia jasotzen da

                    Campusa

                    Aurkezpena

                    Aurkezpena / Presentación

                    Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

                    Arrasateko campusa

                    Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

                    • Mekanikako Ingeniaritza
                    • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
                    • Industria antolakuntzako ingeniaritza
                    • Industria elektronikako ingeniaritza
                    • Informatikako ingeniaritza
                    • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
                    • Ingeniaritza Biomedikoa

                    Goierriko campusa

                    Duela hamarkada bat baino gehiago eskaintzen du MONDRAGON UNIBERTSITATEAK Ingeniaritza Mekanikoa Ordiziako Udalerrian. Goierriko Campusa gainera, Goierri Berrikuntza Gunean kokatuta dago eta horrek esan nahi du ikasleak, bere ikasketak burutu ahal izateko beharrezkoak izango zaizkion instalakuntzak izango dituela bere zerbitzura: liburutegia, praktiketarako laborategiak, taberna, enpresa ingurunea…

                    Campusa

                    Instalazioak

                    sello-euraceMONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako Graduko praktikak eta proiektuak egiteko 13 laborategi ditugu, eta hauek puntako ekipamendua daukate, bai ikerketarako eta baita ikasgaiekin lotutako ezagutzak era praktikoan lantzeko ere. Inolako zalantza barik gure instalazio eta laborategiak ikasketen indargunetako bat dira.

                    Gure laborategien artean eskura izango dituzu oinarrizko ezagutzak praktiken bidez lantzeko hainbat gune, adibidez, fisika, kimika, fluidoak, elektrizitate eta teknologia.

                    Gai teknologikoetan, gradu amaierako lanetan eta lan-ikaste partekatzean berriz, Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako arloan ditugun ikerketa lerroetako ekipamenduak erabiliko dituzu. Besteak beste honako laborategiak izango dira erabiliko dituzunak:

                    • Materialen portaera
                    • Materialen prozesaketa, txirbil-harroketa eta konformazioa
                    • Akustika eta bibrazioa
                    • Fluidoen portaera eta propietateak
                    • Material plastikoen eta konpositeen prozesaketa
                    • CAD-CAM-CAE
                    • Automatizazio eta kontrola
                    • Sistema pneumatiko eta hidraulikoak
                    • Prototipoak

                    Campusa

                    Zerbitzuak

                    Zerbitzuak / Servicios

                    ZERBITZU OROKORRAK

                    HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                    Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                    • Erakundeko enpresa medikua
                    • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                    • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                    • Titulu koordinatzailea
                    • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                      Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                      • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                      • Zerbitzu Akademikoak:
                        • Izena ematea eta matrikula
                        • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                        • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                        • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                        • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                        • Doktoregoa kudeatzea
                      • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                      • Erreprografia Zerbitzua.
                      • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                      • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                        • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                        • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                        • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                      • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                      Irakasleak

                      Mekanika Ingeniaritza Graduko irakasleak.

                      Campusa

                      Graduondoko tituluak

                      Graduondoko titulauk / Títulos de posgrado

                      Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                      Kalitatea

                      Kalitatea

                      Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                      • GEPeko zuzendaria
                      • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                      • AZPko ordezkari bat
                      • Departamentuetako koordinatzaile bat
                      • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                      • Ikasle bat

                      SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                      Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.


                      Arrazoi hori dela eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.

                      Gehiago irakurri

                       

                      verifica

                      Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                      ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                      Homologaziorako eskari-txostenak

                      ANECAren behin-betiko informeak

                      Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                       

                      Mekanikako Ingeniaritza Gradua

                      2008 2008
                      2012 2012

                      RUCTeko linka

                       

                      MONITOR

                      Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                      Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                      Mekanikako Ingeniaritza Gradua

                      2014/15 pdf logoa 2014/15 pdf logoa

                       

                      Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
                      Mekanikako Ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 97 107 149
                      Mekanikako Ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.73 0.51 0.77
                      Mekanikako ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.16 0.13 0.30
                      Mekanikako Ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.91 0.84 0.94
                      Mekanikako Ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.88 7.17 7.34
                      Mekanikako Ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.61 8.91 9.17
                      Mekanikako Ingeniaritza graduko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 33 33 30 

                       

                      MODIFICA

                      Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                      Aldaketen behin-betiko

                      informea

                      Mekanikako Ingeniaritza Gradua

                      2012 

                       

                      ACREDITA

                      Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik,  titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                      Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

                       

                      Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                      Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                      Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                      ACREDITA PLUS

                      Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

                      AutotxostenaBehin betiko txostenaInformazio gehiago

                      Mekanikako Ingeniaritza Gradua

                      2014ko Otsaila pdf logoa

                      2014ko Abuztua pdf logoa

                      EUR-ACE®

                       

                      ANECA

                      Mekanikako Ingeniaritza Graduak "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortu du 2014ko Abuztuaren 1etik 2020ko Abuztuaren 1arte

                       

                      sello-eurace

                       

                      DOCENTIA

                      Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                      Gehiago irakurri