Graduak

Gradua Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan

Gradua Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan

Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan graduatuz gero,  enpresen sorrera eta talde autogestionatuak eraginkortasunez kudeatzeko prestakuntza jasoko duzu. Mundu globalizatuan eta eleaniztasunean lan egiteko gaitasunak bereganatuko dituzu, eta  berrikuntza lehiakortasunaren oinarri duen ezagutzaren gizartea garatzeko ekarpenak egiteko prestatuko zara.

1

Zerk bereizten gaituen

  • Ekintzailetzan dagoen Espainiako lehenengo gradua eta bakarra
  • Talde lanean ikasi (team learning)
  • Finlandiako hezkuntza eredua (Team Academy)
  • Enpresa errealak (team company)
  • Naziorteko esperientzia (Finlandia, Estatu Batuak, Txina, India)
2

Bekak eta Diru Laguntzak

Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Horretarako dauzkagu bai dirulaguntza ofizialak, baita gure unibertsitatekoak ere:  BEKABIDE programa.

3

Irteera profesionalak

Zain duzu irtenbide profesionalik onena. Zure lan eskaintza:

  • Berrikuntzaren kudeatzailea (Open Innovation)
  • Talde autogestionatuetako coach-a
  • Negozio berrietako sustatzailea
  • Enpresari ekintzailea
  • Marketin globaleko kudeatzailea eta 2.0 komunitatea
  • Ekitaldien kudeatzailea
4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Gure ikasleak laugarren mailan Gradu Bukaerako Lana egin behar izango du. Horrez gain, laugarren mailan baita ere, ikaslea enpresa batean praktikak egitera sartu ahal izango da, bere espezialitatearen arabera.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Rosa Igarza - Campus Oñati; Iraitz Oiartzabal - Campus Bidasoa
Telefonoa
Oñati/Bilbo: 943 718009; Bidasoa: 943 639129
E-posta
Campus Oñati/Bilbo: rigarza@mondragon.edu; Campus Bidasoa: ioiartzabal@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Mondragon Unibertsitateko graduatua (1393/2007 Errege Dekretua egokituta, BOE 2007ko urriaren 30a)
Nori zuzendua
Ikasteko, amets egiteko eta bidaiatzeko gogoa duten jokalarien bila gabiltza
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskera-gaztelania-ingelesa
Eskaintzen den tokia
Campus: Oñati eta Bidasoa. Labs-ak: Bilbo, Madrid, Bartzelona, Balentzia, Holanda, Mexiko, Zaragoza eta Txina.
Iraupena
10 hilabete- Irailetik Ekainera
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen. Qué nos diferencia

  • Taldean ikasi, 'Team Learning': Ikasteko tresna nagusienetako bat taldea da. Taldean lan eginez ikasten dira graduko trebetasun eta konpetentziak. Irakaslearen rola aldatu egiten da, taldeko coach-a izaten da, kirol prestatzaile baten antzera.
  • Finlandiako hezkuntza eredua, 'Team Academy': munduko 17 unibertsitateetara transferitua. Elkarrizketa, irakurketa, ekintza eta autogestioa dira eredu honen lau ardatzak.
  • Enpresa errealak, 'Team Company': Zure enpresa kooperatibo propioa taldean sortuko duzu. Garapen pertsonalaren eta ikasketaren gakoa mundu errealarekin etengabeko interakzioan egotea da: enpresa erreal bat sortu, bezero errealentzako eta proiektu errealetan lan egin.
  • Nazioarteko esperientzia: Ikasleak munduan zehar bidaiatzen duten herritar globlalak dira. Ikasle guztiek egingo dute bi hilabeteko egonaldi bat Finlandiako Team Academyn, lehenengo ikasturtean. Gainera, formazio bidaiak ('learning-journey') egingo dituzte AEBra bigarrren ikasturtean eta Txina, India, Brasil edo Mexikora, hirugarrenean.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Metodologia.  Metodología.

LEINN Gradua ezagutzak eta edukiak barneratzean baino gehiago, trebetasun eta konpentetzien garapenean oinarritzen da. Honako elementu hauek dira nagusiak:

    Filandiako hezkuntza eredua

    Gure programako kontzeptu eta erremintak honako hauek dira beste batzuen artean: autonomia arduratsua eta sormena, elkarrizketa, lantalde ekintzaileak, komunitate zentzua eta abar. You will experience the Finnish learning methods. The roots of LEINN are in the learning methods that Team Academy Finland has been developing for more than 15 years.

      International Experience

      Bidaiatu eta herritar globlalak. You will travel in order to become a global citizen. Ikasle guztiek egingo dute bi hilabeteko egonaldi bat Finlandiako Team Academyn, lehenengo ikasturtean. Gainera, formazio bidaietara joango dira (learning-journey) AEBra bigarrren ikasturtean eta gutxienez garapen bidean dagoen herrialde batera (Txina, India, Brasil, Mexiko,...) hirugarren ikasturtean.

        Taldean ikasi

        Ikasteko tresna nagusienetako bat taldea da. Taldean lan eginez praktikan ikasten dira graduko trebetasun eta konpetentziak. Irakaslearen rola aldatu egiten da, taldeko coach-a izatera pasatzen da, kirol prestatzaile baten antzera. Bere lana orientatzea, aholkatzea, galderak egin, esperientziak kontatzea da.

          Enpresa errealak

          Zure enpresa propioa taldean sortuko duzu (Team Cooperative). Garapen pertsonalaren eta ikasketaren gakoa mundu errealarekin etengabeko interakzioan egotea da: enpresa erreal bat sortu, bezero errealentzako eta proiektu errealetan lan egin. Ikasleak dira protagonistak eta taldean euren enpresak sortzen dituzte, coach-ak prozesu hau lagundu eta sustatzen du, eta ez gidatu.

            Grina eta gogoa, ikaslea protagonista.Passion and enthusiasm

            Eta konturatuko zara ikastea erronka zoragarria dela. You will discover that learning can be a challenge full of passion. Gure abiapuntua beti ikasleek taldean ikasteko eta ekiteko grina eta nahia izatea da, bere kirol edo kultura taldeetan jarduteko duten pasio bera hemen jartzea.

              Gure ikasketa eredua

              Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

              Praktikak eta gradu bukaerako lanak. Prácticas y tranajo fin de grado.

              Gradu Bukaerako Lana

              Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Amaierako Proiektua egin ahal izango du. Proiektu hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta 'Erasmus for Young Entrepreneurs' proiektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.

              Praktika espezializatuak enpresan

              Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.

              Gure ikasketa eredua

              Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

              Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

              Atzerrian egonaldiak

              Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasle guztiek egonaldiak egingo dituzte atzerrian. Horretarako, ondorengo aukera hauek izango dituzte eskura:

              • Prestakuntza-bidaiak edo learning journeys: lehen mailako aurreneko seihilekoan, ikasle guztiek bi hileko egonaldia egingo dute Finlandian, eta hango Team Academy bisitatuko dute. Bigarren mailako lehenengo seihilekoan, berriz, Estatu Batuetako Silicon Valleyra joango dira. Azkenik hirugarren mailako lehenengo seihilekoan herrialde gorakorren batean izango dira (edo BRICMko herrialde batean: Brasil, Errusia, India, Txina eta Mexico).
              • Gradu Bukaerako Lana. Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Bukaerako Lana egin ahal izango du. Lan hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta Erasmus for young entrepreneurs proiektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.
              • Praktika espezializatuak enpresan: Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.

              Irakaskuntza programa

              Helburuak eta Konpetentziak

              Helburuak eta konpetentziak.Objetivos y competencias

              HELBURUAK

              Gradu honen helburua da enpresak sortzeko eta talde autogestionatuak eraginkortasunez kudeatzeko profesionalak prestatzea. Graduta berria mundu globalizatuan eta eleaniztuan lan egiteko gai izateaz gain, berrikuntza lehiakortasunaren oinarri duen ezagutzaren gizartea garatzeko ekarpenak egiteko prestakuntza jasoko du.

              Talde-lanean aritu, kultura berriak ezagutu, metodologia berriak esperimentatu eta herrialde ezberdinetako berrikuntza esperientziak eta ekintzaileak bertatik bertara ezagutuko ditu leinner graduatuak.

              Besteak beste, honako gaitasun hauetan prestakuntza jasoko du:

              • Ikaskuntzarako eta talde-lidergoko teknikak.
              • Sormena eta berrikuntza.
              • Nazioarteko ikuspegia.
              • Komunikazio eta autogestio trebetasunak.
              • Proiektuen kudeaketa.
              • Sareak sortzea edo networking-a.

              KONPETENTZIAK

              Titulazio honetako graduatuek barneratzen dituzten konpetentziak bi multzotan sailkatzen dira:

              • Ezagutzak ulertzea eta interpretatzea: Enpresa eta bere ingurunea, Ezagutza instrumentalak eta Enpresaren sorrera eta kudeaketa.
              • Egiazko proiektuak garatuz lortutako konpetentziak: Talde ikasketa gauzatzea, Talde lidergoa gauzatzea eta Talde ekintzailetza gauzatzea. Tituluaren hezkuntza eskeman dauden 21 konpetentziak praktikan kontrastatu dira 15 urtez baino gehiagoz Finlandiako Team Academy-n, eta lankidetzan oinarritutako testuinguru batean ikasteko, liderrak izateko eta ekintzaileak izateko beharrari erantzuten diote.

              Irakaskuntza programa

              Ikasketa plana


              1. MAILA 1.seihilekoa 1.MAILA 2.seihilekoa
              IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
              Enpresako ingelesa OP -- Enpresako ingelesa
              OP 8
              Enpresaren ekonomia
              OP -- Enpresaren ekonomia
              OP 6
              Informatika OP -- Informatika OP 8
              Enpresa zuzenbidea
              OP -- Enpresa zuzenbidea
              OP 6
              Finantza matematikak
              OP -- Finantza matematikak
              OP 6
              Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza I
              D 3 Bakarka ikasteko trebetasunak I
              D 3
              Lidergoa I D 3 Produkturaren garapena I
              D 3
              Ezagutzaren kudeaketa I
              D 3 Autokudeaketa eta taldeen kudeaketa I
              D 3
              Nazioarteko taldeak: Finlandia
              D 5 Gizarte-sareen kudeaketa I
              D 3
              Guztira 14 Guztira 46
              2.MAILA 3.seihilekoa 2.MAILA 4.seihilekoa
              IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
              Produktuaren ingeniaritza
              OP -- Produktuaren ingeniaritza
              OP 8
              Estatistika OP -- Estatistika
              OP 6
              Kontabilitatea OP -- Kontabilitatea OP 6
              Etika enpresariala
              OP -- Etika enpresariala
              OP 6
              Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza II
              D 3 Pentsamendu estrategikoak I
              D 3
              Lidergoa II
              D 3 Sormena eta berrikuntza I
              D 3
              Marketina I
              D 3 Markaren kudeaketa I
              D 3
              Bezeroaren zerbitzua eta salmentak I D 3 HAUTAZKOAK H 8
              Silicon Valley: AEB D 5
              Guztira 17 Guztira 43
              3.MAILA 5.seihilekoa 3.MAILA 6.seihilekoa
              IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS

              Espezializazio-programa: enpresak eta

              ekintzaileak

              H --

              Espezializazio-programa: enpresak eta

              ekintzaileak
              H 10
              Espezializazio-programa: biozientzia-enpresak
              H -- Espezializazio-programa: biozientzia-enpresak H 10
              Espezializazio-programa: enpresa digitalak
              H -- Espezializazio-programa: enpresa digitalak H 10

              Espezializazio-programa: esperientziaren ekonomia

              H -- Espezializazio-programa: esperientziaren ekonomia H 10
              Marketina II
              D 3 Autokudeaketa eta taldeen kudeaketa II
              D 3
              Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza III
              D 3 Bakarka ikasteko trebetasunak II
              D 3
              Lidergoa III
              D 3 Pentsamendu estrategikoak II
              D 3
              Ezagutzaren kudeaketa II
              D 3 Sormena eta berrikuntza II
              D 3
              Bezeroaren zerbitzuak eta salmentak II
              D 3 Produktuaren garapena II
              D 3

              Herrialde gorakorretako aukerak: BRIC-eko

              herrialdeak

              D 6 Gizarte-sarren kudeaketa II
              D 3
              HAUTAZKOAK
              OP 4 Markaren kudeaketa II
              D 3
              HAUTAZKOAK H 4
              Guztira 25 Guztira 35
              4.MAILA 7.seihilekoa 4.MAILA 8.seihilekoa
              IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
              Azken proiektua: sorkuntza berria
              GBL -- Azken proiektua: sorkuntza berria GBL 20
              Azken proiektua: barne-ekintzailetza
              GBL -- Azken proiektua: barne-ekintzailetza GBL 20
              Azken proiektua: Erasmus
              GBL -- Azken proiektua: Erasmus GBL 20
              Praktika espezializatuak enpresetan
              H -- Praktika espezializatuak enpresetan
              H 30

              Gradu Bukaerako Lana: Start up memoria estrategikoa

              GBL 6
              HAUTAZKOAK H 4
              Guztira 10 Guztira 50
              HAUTAZKO IRAKASGAIEN ZERRENDA (3.mailako espezializazio-programa izan ezik)
              Elkarrizketazko txinera I H 4
              Elkarrizketazko txinera II
              H 4
              Elkarrizketazko txinera III H 4
              Tailerra: lidergoa
              H 4
              Tailerra: Marketin pertsonala
              H 4
              Tailerra: berrikuntzaren kudeatzailea
              H 4
              Tailerra: taldeen coaching-a
              H 4
              • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
              • D.- Derrigorrezkoak
              • H.- Hautazkoak
              • GBL.- Gradu Bukaerako Lana


              ikasketa planaren egitura

              Ikasketa Plana 4 urtekoa, 8 seihilabete, da eta 7 modulutan antolatuta dago:

              • Enpresen sorkuntza eta kudeaketaren oinarriak- Foundations of Creating and Managing Companies
              • Lidergoa eta ezagutzaren kudeaketa- Leadership and Knowledge Management
              • Ekitea eta bezeroaren ikuspegia- Entrepreneurship and Client Focus
              • Sareko berrikuntza balioa sortzeko motor gisa- Innovation and Knowledge Creation
              • Herritar globalak - Global Citizens
              • Enpresak sortzeko prozesua eta espezializazioa- The Process of Creating Companies and Specialization
              • Gradu amaierako proiketua - Final Thesis Based On a Project

              Katalogo osoa ikusi nahi izanez gero klikatu hemen:

              Katalogo Digitala

              MAILADERRIGORREZKOAKHAUTAZKOAKOINARRIZKO PRESTAKUNTZAGUZTIRA
              1 26 0 34 60
              2 26 8 26 60
              3 42 18 0 60
              4 56 4 0 60
              GUZTIRA 150 39 60 240


              Irakaskuntza programa

              Irteera profesionalak

              Irteera profesionalak. Salidas profesionales

              Zain duzu irtenbide profesionalik onena

              LEINN graduatuak ekintzailetza eta berrikuntzarekin lotutako esparru profesional zabal batean aritzeko gai izango dira:

              • Berrikuntzaren kudeatzailea (Open Innovation).
              • Talde autogestionatuetako coach-a.
              • Negozio berrietako sustatzailea.
              • Ekintzaile enpresaria.
              • Marketing globaleko eta 2.0 komunitateen kudeatzailea.
              • Ekitaldien kudeatzailea.

              Ondoko esparru hauetan espezializatutako enpresetan jarduteko prestatuta izango dira:

              • Enpresa digitalak (Sare Sozialak, web 2.0 negozioak, eBanking, eMedia, eProcurement, eServices, eLogistics, eGovernment, eGamming, B2B eta B2C).
              • Enpresa Bioteknologikoak (Bio-Osasungintza, Bio-Nekazaritza).
              • Experience Economy.
              • Industri Enpresak (Diseinua, Zerbitzuak eta Marketin Industriala, Negozio ereduetan berrikuntza, Teknologikoak).
              • Zerbitzu sanitarioen enpresak.
              • Aldaketa Kudeaketaren Zerbitzu Enpresak (Coaching, Antolakuntzari buruzko ikastea).
              • Enpresa sozialak: zerbitzu sozialak, immigrazioa, ekologia, ingurugiroa, birziklapena, Hirugarren Adina, piramidearen oinarrian zoria, eta abar.

              Irakaskuntza programa

              Ikasten jarraitzeko aukera

              LEINN gradua bukatu ostean ikasten jarraitzea bada zure asmoa, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN, graduondoko master aukera zabalera sarrera izango duzu:

               

              Ikasle berriak

              Sarrera eta Onarpena

              Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

              Logse Batxilergotik edo Baliokidetik

              • Lehentasuna USP-Selektibitateko aukera: Zientifiko-Teknikoa, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak.
              • Ez da plaza mugarik jarri.

              Goi Mailako Heziketa Zikloetatik

              % 15 eta 30 bitarteko plazak erreserbatzen dira.

              • Lehentasuna adar hauei:
                • Nekazaritza eta Abelzaintza
                • Administrazioa eta Kudeaketa
                • Arte Grafikoak (Diseinua eta Ekoizpen Editoriala)
                • Merkataritza eta Markentinga
                • Komunikazio, Irudi eta Soinua (Ikusentzunezkoen Ekoizpena, Irratia eta Ikuskizunak)
                • Hostalartitza eta Turismoa
                • Irudi Pertsonala (Irudi Pertsonalaren Aholkularitza)
                • Informatika eta Komunikazioak.

              25 urtetik gorakoentzat eta 45 urtetik gorakoentzat sarrera

              Gutxieneko % 15 plazak erreserbatzen dira eta %30en azpitik

              Unibertsitate tituludunentzat sarrera

              Ez da mugarik jarri.

              %33ko ezintasun maila edo handiagoa dutenentzat sarrera

              Ez da mugarik jarri.

              Hautaketa eta Onarpena

              Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikaketetan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz:

              • Onarpena jakinaraztea: Komunikazioa pertsonalki emango zaio kandidatu bakoitzari, hautaketa prozesua bukatzerakoan.
              • Unibertsitatean sartzeko proba -PAU: 2010 urtetik aurrerako haztatze parametroak, fase espezifikoko modalitateko gaien kalifikazioei aplikatzekoak.

              EuskerazPAUParametroakEnpresagintza201011.jpg


              Ikasle berriak

              Inskripzioa eta matrikula

              Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

              INSKRIPZIOA

               

              NOIZ EGIN DAITEKE?

              • Epe arrunta: 2015-12-01etik 2016-06-10era
              • Epe apartekoa: 2016-07-11tik 2016-09-05era (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

              NON EMAN DAITEKE IZENA?

              NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

              AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

              • Batxilergoa: selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
              • Goi Mailako Heziketa Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
              • Unibertsitate tituludunak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Ziurtagiri akademikoa eta, dagokienean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

              Dokumentazio hau matrikula garaian entregatu ahal izango da: 2016ko ekainaren 21a.

              HAUTAKETA

               

              Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei 2016ko ekainaren 27an.

              Onarpen jakinarazpena: Komunikazioa pertsonalki emango zaio kandidatu bakoitzari, hautaketa prozesua bukatzerakoan.

              MATRIKULA

               

              Ikaslea inskribatu den fakultatean egin behar da:

              epea:  2016ko uztailaren 4tik 8ra
              ordutegia: 8:30etatik 12:30etara

              Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

              Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen, uztailean eta irailean.

              Leku libreak geratu diren karreretan, uztailaren 11tik irailaren 5era izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

              Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

              MATRIKULAREN MODALITATEA ETA KREDITU KOPURUA

              • Modalitatea: Presentziala
              • Kreditu Kopurua:
                • Matrikula lehen aldiz: Sartu berriak diren ikasle berriek derrigor egin beharko dute lehen urteari dagozkion kreditu guztien matrikula. Hezkuntza arloko behar bereziak direla eta, edo salbuespen moduan, ikaslearen egoera pertsonalaren arabera eta Fakultateko dekanoari zuzendutako eskaera bidez, hark baimendu ahal izango du matrikulako kreditu kopurua aurreko paragrafoan azaltzen dena baino txikiagoa izatea. Dena den, sekula ezingo du izan hurrengo matrikuletako ikasleei eskatu ohi zaien gutxieneko kreditu kopurua baino baxuagoa.
                • Hurrengo matrikulak:
                  Unibertsitatean irauteko baldintza gainditu ostean, ikasleak, gutxienez, 30 kredituko matrikula egin beharko du titulazioa amaitzeko geratzen zaion kredituen guztizko kopurua ezarritako gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa den kasuetan izan ezik. Azken kasu horretan, geratzen zaizkion kreditu horien guztien matrikula egin beharko du.
                • Ikasleak aukeratutako ikasgaien baitan, derrigor sartu beharko ditu aurreko ikasturtean egin, baina gainditu ez zituenak, nahiz eta ikasgai horiekin titulaziorako ezarritako kredituen gutxieneko kopurua gainditu.
              • Irautea: Lehen ikasturteko ikasle berriek, lehen urtean, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 20 gainditu beharko dituzte.
                Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 4. deialdiarekin mugatu ohi da. Dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da.

                Ikasle berriak

                Prezioak

                Prezioak. Precios.

                Urteko zenbatekoa:

                • Oñati, Bidasoa eta Bilboko Lab-ak: 8.000€
                  • Graduko lehen urtean, 2.000 euro ordainduko dira matrikula gisa eta, hurrengo urteetan, 6.000 euro, zatika, urria eta uztaila arteko bederatzi kuotatan.
                • Madril, Bartzelona eta Holandako Lab-ak: 9.500€
                  • Graduko lehen urtean, 2.400 euro ordainduko dira matrikula gisa eta, hurrengo urteetan, 7.100 euro, zatika, urria eta uztaila arteko bederatzi kuotatan.

                Zenbateko hauek behin-behinekoak dira. Errektore kontseiluaren onarpenaren faltan.

                * Bidaiek ez dute aparteko kostu bat suposatzen, hauen kostua unibertsitatearen eta ikasleen enpresen artean ordaindua izango baita.

                Ikasle berriak

                Bekak eta diru laguntzak

                  Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

                  Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen garaMONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Horretarako dauzkagu bai dirulaguntza ofizialak, baita gure unibertsitatekoak ere:  BEKABIDE programa.

                  Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasi ahal izateko. Helburu hau betetzen laguntzeko, BEKABIDE dugu. Programa honen bidez, ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa aztertzen dugu, ikasketa bakoitzari dagozkion ordainketak egokitzeko eta, bere kasuan, beka bat aurkitzen eta bideratzen laguntzeko. Honako beka eta laguntza hauek eskaintzen dira:

                  BEKA OFIZIALAK - DEIALDI OROKORRAK

                  Beka ofizialak: Matrikula, Material didaktikoa, Joan-etorriak, Egoitza, Osabidezkoa, Garraiorako bekadeialdia, Lankidetza bekak (4. mailakoentzat).

                  UNIBERTSITATEAREN LAGUNTZAK

                  • Familia ugarientzako dirulaguntzak.
                  • Familian kideren bat elbarritua duten familientzako dirulaguntzak.
                  • Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak.
                  • Batxilergoan ohorezko matrikulak lortzeagatiko dirulaguntzak.

                  ERASMUS BEKAK

                  • Ikasketak atzerrian egiteko dirulaguntzak.
                  • Mugikortasunerako dirulaguntza osagarriak.

                  UNIBERTSITATEAK KUDEATURIKO BEKAK

                  • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeko bekak.
                  • Gradu Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa.

                  ALECOP

                  Ikasketak eta lana aldi berean.

                  KONTAKTUAK

                  Enpresagintza fakultatea: Rosa Igarza (rigarza@eteo.mondragon.edu, 943718009)

                  * Urtero berritzen da.


                  Ikasle berriak

                  Ostatua eta Garraioa

                  Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                  OSTATUA

                  MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                  PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                  Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                  Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                  Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                  Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                  • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                  • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                  *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                  PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                  Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                  GARRAIOA

                  MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                  GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                    Ikasle berriak

                    Kredituak aitortzea

                    Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos

                    Kredituen baliozpen eta transferentzia icono pdf

                    * Oharra: PDF-a gaztelaniazko bertsioa da.

                    Campusa

                    Aurkezpena

                    Aurkezpena. Presentación

                    Enpresagintza Fakultateak, bere bi campus, Oñatin eta Bidasoan, eta Madril, Barcelona eta Haarlem (Herbehereak) hirietako laborategiekin, eguneratua eta Europako Esparrura egokitua den Enpresa Kudeaketa, Ekintzailetza eta Berrikuntzako prestakuntza eskaintzen dizu.

                    Oñatiko Campusa

                    Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea.
                    Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu:

                    • irakaskuntzarako gelak
                    • informatika gelak
                    • bilera gelak
                    • pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak
                    • atseden hartzeko guneak
                    • kafetegia eta office-ak
                    • liburutegi argitsua taldeentzako lan gelekin
                    • irakurketa gela,
                    • isiltasun gela
                    • mediateka
                    • 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea
                    • parking handia

                    Bidasoako campusa

                    Irunen dago, Frantziar tankerako jauregi eder batean eta, ondoren, eraikin moderno bat dauka. Instalazioek 1.500 m2ko azalera daukate eta bertan uztartzen dira, batetik, jauregiaren edertasuna, eta bestetik, bertako gela eta espazioetako funtzionaltasuna, handitasuna eta argitasuna.

                    Zerbitzuak:

                    • irakaskuntzarako gelak
                    • informatika gelak
                    • bilera gelak
                    • pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak
                    • atseden hartzeko guneak eta office-ak

                    Campusa

                    Instalazioak

                    Oñatiko Campusa. Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu: irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak,  eta kafetegia eta office-ak. Honetaz gain, taldeentzako lan gelak dituen liburutegi argitsu bat ere badauka, eta baita ere irakurketa gela,  isiltasun gela, mediateka, 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea eta parking handi bat.

                    Bidasoko Campusa. Irunen dago, Frantziar tankerako jauregi eder batean eta, ondoren, eraikin moderno bat dauka. Instalazioek 1.500 m2ko azalera daukate eta bertan uztartzen dira, batetik, jauregiaren edertasuna, eta bestetik, bertako gela eta espazioetako funtzionaltasuna, handitasuna eta argitasuna. Ondoko zerbitzu hauek ditu: irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak eta jendearen bilgune diren office-ak.

                    Campusa

                    Zerbitzuak

                    Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

                    ZERBITZU OROKORRAK

                    IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

                      • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                      • Zerbitzu Akademikoak:
                        • Izena ematea eta matrikula
                        • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                        • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                        • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                        • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                        • Doktoregoa kudeatzea
                      • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                      • Erreprografia Zerbitzua
                      • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                      • Irakaskuntzarako gelak

                     

                      • Informatika gelak

                     

                      • Bilera gelak

                     

                      • Liburutegia

                     

                      • Irakurketa gela

                     

                      • Isiltasun gela

                     

                      • Mediateka

                     

                    • Areto polibalentea

                      Campusa

                      Graduondoko tituluak

                      Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                      Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propietan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                      Ikerketa

                      Ikerketa. Investigación.

                      Ikerketa zure garapen profesionalerako alorra izan daitekeela uste baduzu, sar zaitez lotura honetan. Fakultatean 40 pertsonako talde bat dago Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan diharduena, batez ere MIK-en bitartez bideratzen den Erakunde Gestioaren arloan.

                      Kalitatea

                      Kalitatea

                      SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                      Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.

                      Arrazoi hori dela eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.

                      Kalitate-manuala

                      Prozesuak Prozedura

                      SGICa ezarri izanaren ziurtagiriaren lorpena   

                      Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  . Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                      VERIFICA

                      Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                      ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                      Homologaziorako eskari-txostenak

                      ANECA / UNIBASQeren behin-betiko informeak

                      Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                       

                      Gradua Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan

                      2013  2013 
                      2015  2015 

                      RUCTeko linka

                      MONITOR

                      Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                      Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                      Gradua

                      Lidergo Ekintzailea

                      eta Berrikuntzan

                       

                       

                      2012/13 
                      2013/14 

                      MODIFICA

                      Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                      Aldaketen behin-betiko

                      informea

                       

                      Gradua Lidergo

                      Ekintzailea eta Berrikuntzan

                      2013 
                      2014 
                      2015  

                      ACREDITA

                      Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik,  titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte. 

                      DOCENTIA

                      Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                      DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
                      KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA

                       

                       

                      • 2010eko maiatzean Extremadurako Batzordearen lehendakariak 2010eko ‘Laranja Saria’ eman zion MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultatearen Berrikuntza eta Lidergo Ekintzaileko Graduko taldeari  honengatik: “enpresa berritzaileak abiarazteko gaiak izango diren ekintzaileen taldeak sortzeko esperimentazioko, ikasketako eta ikasleen lidergoaren ahalmenaren garapeneko espazio irekia eskaintzeagatik”.