Graduak

Gradua Lehen Hezkuntza

Gradua Lehen Hezkuntza

Tituluaren helburua da haurren garapen integrala bideratzeko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Profesional horiek haurren familia, gizarte, eta kulturaingurua kontuan hartuko dute eta, ondorioz, haien beharrei erantzun egokia emango diete. Profesional burutsuak, sortzaileak eta konprometituak dira, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak.

1

Zerk bereizten gaituen

Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Lehen Hezkuntza Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Ikasleen kanpo-praktikak hezkuntza-programari eusten dioten zutabe nagusietako bat dira. Haur Hezkuntzako Irakasle Graduaren plangintzak 44 ECTS ditu derrigorrez egin beharreko kanpo-praktiketarako (8 kreditu bigarren mailan, 6 kreditu hirugarren mailan, eta 30 kreditu laugarren mailan), “Practicum” izeneko gaiaren barruan sartuta denak.

Informazioa eta izen ematea

Telefonoa
943714157

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Lehen Hezkuntzan Gradua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskaraz
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza
Iraupena
4 urte

Zerk bereizten gaituen

Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Lehen Hezkuntza Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin.
Profesional horiek material didaktikoa diseinatzen edo hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete, hala nola egoera berezian dauden haurrak hezten, ikastetxetik kanpo.

EGONALDIAK ATZERRIAN:

  • Practicum-a atzerrian egiteko aukera dute.
  • Erasmus programaren bidez Europako beste herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera dute.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Mondragon Unibertsitateko heziketa proiektuak Mendeberri du izena.

Delors txostenaren (1996) gomendioei jarraituz, gure hezkuntza-sistemak lau oinarri nagusi izan behar zituen:

  • Ezagutzen ikasi: Informazioa ulertzeko eta hura lortzen eta hautatzen jakiteko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea, eta memoria biologikoa zein memoria artifiziala erabiltzea.
  • Egiten ikasi: ezagutzak aplikatzea eta, hartara, norberaren ingurunean eragin ahal izatea.
  • Elkarrekin bizitzen ikasi: giza jarduera guztietan parte hartzen eta besteekin batera lan egiten ikasi.
  • Izaten ikasi: aurreko hiruetatik hartutako elementuak dituen oinarrizko prozesua, pertsonari bere burua ezagutzeko eta askatasunean erabakitzeko tresnak ematen dizkiona.

Hori dela eta, honela definitzen dugu Mendeberri Proiektuaren helburu nagusia:
“Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-proiektuaren berringeniaritza egitea, proiektu horretan sartuz bai tituluei dagozkien ezagutza tekniko espezifikoak, bai ekintza eta balio gaitasunekin zerikusia duten alderdiak, eta hori guztia gizartearen behar guztiei erantzuteko helburuarekin egitea, informazio eta komunikazio teknologia berrien ahalmen osoa erabiliz horretarako.”

Metodologiaren inguruko informazio gehiago hemen.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

HUHEZIk Haur Hezkuntzako ikastetxe-sare bat sortu du, Irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleek Practicuma bertan egin ahal izan dezaten. Era berean, ikasleek hezkuntza-lana edo prestakuntza-lana egiten duen edozein erakundetan egin ditzakete praktikak (eskoletan, erietxeetan, eskolatik kanpoko ekipamenduetan, jolas zentroetan, etab.).

Esan beharra dago Fakultateak garrantzi handia eman diola hasieratik bertatik Unibertsitatearen eta Eskolaren arteko harremanari. Izan ere, bistan denez, etorkizuneko irakasleen hezitzaileek ongi ezagutu behar dute eskola eta bere garapena, premia aldakor horietara egokitzeko ikasleen prestakuntza. Hori dela eta, HUHEZIren hezkuntza-eskaintzen artean jardunean dagoen irakaslearen Etengabeko Prestakuntza dago, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren GARATU izeneko eskaintzaren bidez, bai eskuarki parte hartu ohi dugun beste bide batzuen bidez. Horrek Unibertsitate-Eskola arteko harremana indartzen du, eta gure ikasleen komunikazioa eta praktikak egiteko eskoletarako sarbidea errazten.

Kanpo-praktikek mugikortasuna ematen die titulazioko ikasleei, nazio barruko erakundeetan zein naziotik kanpoko erakundeetan, eta aukera gauzen ikuspegi desberdina izateko eta bere prestakuntza-programa osatzeko. Mugikortasun-mekanismoak prestakuntza programaren helburuetara egokitzen dira. Europakoen artean aipagarriak dira ETEN (European Teacher Education Network) izeneko unibertsitate-sareko eskolak, NETT (Network for the education and training of teachers) sarekoak eta Eskoziako eta Galeseko beste eskola batzuek egindako itunari atxikitakoak. Ameriketako eskolei dagokienez, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako zenbait herrialderekin dugu egina ituna, hala nola Venezuela, Nikaragua, Guatemala eta Brasilekin.

Hona hemen egindako itunen zerrenda:

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bidez eskola publiko guztiekin egindako hitzarmena.
  • ERKIDE elkartearen bidez Euskadiko irakaskuntza-kooperatiba guztiekin egindako hitzarmena.
  • Arizmendi KOOP.E.
  • Kristau Eskolaren barruko eskola itundu guztiekin egindako hitzarmena.
  • Ikastolen Konfederazioko eskola guztiekin egindako hitzarmena.
  • Eusko Jaurlaritzaren Haur Eskolen Partzuergoa.
  • ASPACE
  • GAUTENA
  • Euskal Herriko Down Sindroremaren Fundazioa.
  • ARANSGI
  • Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea.
  • ATHLON
  • Txatxilipurdi Elkartea.
  • MUNDUKIDE (praktikak garabidean dauden herrialdeetan).
  • GARABIDE
  • TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa.

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mundura erabat konektatuta lan egin nahi dugu, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Venezuela, Nikaragua, Guatemala, Brasil, Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Eskozia, Ingalaterra, Gales eta Amerikako Estatu Batuak.

Atzerrian egonaldia egiteko bi era nagusi dituzu:

ERASMUS egonaldi akademikoak atzerriko unibertsitateetanPRAKTIKAK nazioartean, eskola edo enpresetan, batzuk  Erasmus-Praktika Programaren bidez Harremanetarako:

Txema Egaña, Nazioarteko Harremanen burua. Erasmus egonaldien arduraduna. Telefonoa: +34 943714157, luz. 119
Julia Barnes, Praktika arduraduna Irakasle ikasketetan Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlandarako. Telefonoa: +34 943714157, luz. 141
Joxe Aranzabal, Europako praktika arduraduna Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 192
Onintza Belategi, Praktika arduraduna Hegoamerikako kasuetan Irakasle Ikasketak eta Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 191

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

Lehen Hezkuntzako Irakasle tituluaren helburu nagusia da ikasleen hezkuntzapremia integralei aurre hartzeko eta, beraz, beren ikasleen egungo eta etorkizuneko premiei erantzuteko gai izango diren profesionalak prestatzea
(ikasleen ingurune familiarra eta soziokulturala kontuan hartuta). Inguruabarrak kontuan hartuta eta eduki berriak, haiek antolatzeko modu berriak, metodologia berriak, tresna didaktiko berriak eta abar baliatuz, gizarte aldakor honi egokitzen jakingo duten profesional zuhurrak, sortzaileak eta konprometituak prestatzea. Horretarako ezinbestekoa da profesional horiek beren lanbidearen ikuspegi integratzailea eta orobiltzailea izatea eta argi edukitzea prestakuntza ez dela bizitzako jarduera puntual bat, baizik eta bizitzan zehar norberaren ahaleginez eta ohartuki haziz doan prozesua.

Lehen Hezkuntzako irakasleek hezkuntza arautu eta derrigorrezko jarduera esparruetan betetzen dute beren lana, 6tik 12 urtera bitarteko ikasleekin. Profesional gehienek eskolaren esparruan dihardute, izan eskola publikoan, pribatuan edo itundutako eskolan. Bestalde, eskolatik kanpo ematen diren eskola programak ere badira, eritasun kroniko eta luzeak dituzten, edota, beste edozergatik egoera berezietan dauden ikasleei zuzenduta. Salbuespen gisa, profesional horiek material didaktikoak diseinatzen jardun dezakete, edota hezkuntzarekin zerikusia duen beste edozertan.

Mondragon Unibertsitateko zeharkako konpetentziak

Mondragon Unibertsitateak erabaki zuen Mendeberri Hezkuntza Proiektuaren barruan hezkuntza-gaitasun komun batzuk garatzea ikasleen artean. Honako dokumentu honetan bilduta daude gaitasun horiek:

Hona hemen zehaztuta gaitasun edo konpetentzia horiek, bai eta haien definizioa ere:

  • Talde-lana: Helburu komunak lortzera zuzendutako lanetan beste batzuekin batera aritzea, ekintzak modu koordinatuan planifikatuz, informazioa trukatuz, erantzukizunak nork bere gain hartuz, eta gertatzen diren gatazka eta arazoei aurre eginez.
  • Komunikazio eraginkorra: Han-hemen dagoen informazioa eskuratu, egiaztatu eta tratatzetik hasita, informazioa erabili, transmititu eta/edo sortu, dokumentazioa, gauzak egiteko modu berriak eta harreman errazak eta eraginkorrak sortuz egin beharreko lanen testuinguruan.
  • Arazoak konpontzera bideratutako pentsamendua: Proaktiboki jardun agertzen diren arazoen aurrean, erantzun alternatibo desberdinak planteatuz eta egin beharreko lanen testuinguruan aplikatzeko eta ebaluatzeko orduan erantzunik eraginkorrena hautatzeko aukera emango duten erantzun posible batzuk aurreratuz.
  • Erabaki-hartzea: Neurri bat, proposamen bat hautatu eta aplikatu, egin beharreko lanen testuinguruan planteatutako premiei eta/edo halabeharrei denbora eta modu egokian erantzuteko.
  • Lanaren ikuspegi orokorra: Ikasturtean zehar aurrera eraman beharreko zeregin eta jardueren irudi zabala izan, modu planifikatu eta antolatuan jokatu ahal izateko, baliabideak aurreratuz eta indarrak neurtuz, egin beharreko lanen arabera; heziketa-aldiak irauten duen bitartean irudi zabala eraikiz hautatuko lanbideaz, lanbidea horrek gizartean duen garrantziaz, eta denboran izan dezakeen bilakaeraz, irakaslea lan-munduan txertatzea errazteko eta haren karrera profesionala modu egokian planifikatu ahal izateko.
  • Buruzagitza: Beste pertsona batzuekin batera lan egiten jakin, pertsona horiek helburu komun bat lortzera zuzendutako dinamika batean inplikatzen eta gidatzen jakin, egin beharreko lanaren eta lan horrek dituen ezaugarrien (kalitatea, epeak, eta abar) ikuspegi orokorra eskainiz, norberaren eta taldearen interesak orekatuz.
  • Ikasten ikasi: Aurretiaz eskuratutako ezagutzak eta estrategiak aplikatu, ikaskuntza berriak sortzeko, prozedura eta testuinguru egokienez hausnartuz, sortzen diren egoera guztietan ezagutza eskuratu, garatu, eta beste egoera batzuetara transferitzeko.

Horiek dira, beraz, titulu desberdinetan lantzeko asmoz oro har zehaztu ziren zazpi zeharko gaitasunak edo konpetentziak, baina esan beharra dago, ikasgai bakoitzetik xeheago eta zehatzago landu beharreko gaitasunak identifikatuko direla, gaiaren eta aurrera eraman nahi diren agertoki metodologikoen arabera. Gaitasun horiek lan-sistema desberdinen bidez lantzen dira, gradu-tituluaren aldi desberdinetan.

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

IKASKETA PLANA

1. MAILA

MATERIA
Kredituak
Lehen Hezkuntzako irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua.
10
Begirada orokorra errealitateari: pertsona, jendartea eta natura.
6
Hezkuntza Europan eta mundu globalean.
6
Guztiontzako eskola.
6
Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak.
8
Eskola-komunitatearen barruko aniztasunari erantzuteko printzipioak eta estrategiak.
6
Hezkuntza-premia bereziko ikasleei emandako erantzuna esku-hartze esparru arruntetan.
6
Hizkuntza-prestakuntza diziplinarra I. 6
Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta teknologiaren irakaskuntza-ikaskuntza I.
6

2. MAILA

MATERIA
Kredituak
Hezkuntzaren erronkak eta funtzioak.
6
Eskola-antolamendua eta familiaren parte-hartzea.
6
Behaketa ikasgelan irizpide didaktiko orokorretatik abiatuta.
6
Ahozko hizkuntzaren, hizkuntza idatziaren eta literaturaren irakaskuntza-ikaskuntza.
6
Hizkuntzen irakaskuntza-iakskuntza curriculum-edukien bidez H2 curriculumeko hizkuntza den testuinguruetan.
10
Matematikaren irakaskuntza-ikaskuntza.
4
Informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzan.
6
Kulturarteko hezkuntza eta balioen hezkuntza 6
Practicum I
8
LH Ibilbidea: Kalitatezko bizitza baterako hezkuntza: norberaren zaintza, bestearen zaintza eta bizikidetzarako hezkuntza Lehen Hezkuntzan. 6
HF Ibilbidea: Sarrera-modulua. Gorputz Heziketaren testuingururatzea. 6
AH Ibilbidea: Informazio eta komunikazio teknologien ekarpena gaitasun eleaniztasunaren garapenari. 6
HB Ibilbidea: Laguntza sistema XXI. mendeko hezkuntzan. Esparru barne-hartzailea esku-hartzerako esparruak, zereginen profilak. 6

3. MAILA

MATERIA
Kredituak
Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren irakaskuntza-ikaskuntza eta bere zailtasunak.
6
Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta matematiken ikaskuntza II.
9
Musika, plastika eta gorputz adierazpenaren oinarriak.
6
Arte hezkuntzaren diziplinarteko tratamendua eta esku-hartzea. 9
Gorputz-heziketa, osasuna eta ongizatea 6
Jarduera soziokulturalak: diziplinarteko proiektuen kudeaketa.
6
Practicuma II
6
LH Ibilbidea: Kultur ondarearen azterketa.
6
LH Ibilbidea: Astialdirako hezkuntza.
6
HF Ibilbidea: Haurraren garapena eta motrizitatea.
6
HF Ibilbidea: Heziketa fisikoa eta bere didaktika I. Curriculuma.
6
AH Ibilbidea: Hirugarren hizkuntzen didaktika: hizkuntza eta curriculuma.
6
AH Ibilbidea: Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruetan.
6
HB Ibilbidea: Autodeterminazioa eta bizi-kalitatea.
6
HB Ibilbidea: Laguntza behar espezifikoei eman beharreko hezkuntza-erantzuna I.
6

4. MAILA

MATERIA
Kredituak
Hizkuntza-prestakuntza dizplinarra II.
6
Ikuspegi globalizatzailea eta integratzailea Lehen Hezkuntzan.
6
Practicuma III.
30
Gradu bukaerako lana.
6
LH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua. 6
LH Ibilbidea: Ikerketa eskolan. 6
HF Ibilbidea: Heziketa fisikoa eta bere didaktika II.
12
LH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua. 6
LH Ibilbidea: Ikerketa eskolan. 6
HB Ibilbidea: Ikasteko zailtasunetan esku_hartzeko estrategiak. 6
HB Ibilbidea: Laguntza behar espezifikoei eman beharreko hezkuntza-erantzuna II. 6

Hezkuntza Eredua

Gida eta Arautegiak

Graduko Arautegi Akademikoa
pdf
Erasmus egonaldien gida eta arautegia pdf

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

1) Izena emateko epeak

2012.12.03tik 2013.06.14ra. Ordutegia: 8:30-12:00 eta 14:30-17:30.

Eskabidea aurkeztea: Inskripzioa egiteko: www.mondragon.edu/inskripzioak. Erantsi beharreko dokumentazioa: NAren fotokopia.

 

2)   Dokumentazioa ekarri

  • Batxilergoa: selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa (bertan batezbesteko kalifikazioa agertu behar da).
  • Unibertsitate tituludunak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Ziurtagiri akademikoa eta, dagokienean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

Dokumentazioa ekartzeko epea: ekainaren 21era arte.

 

3) Onartuen jakinarazpena

Hautatze prozesua amaitzen denean, ikasleei onartuak izan diren edo ez jakinaraziko zaie inskripzioa egin duten plataformaren bitartez, data honetan: uztailaren 1ean.

Matrikula epea bukatutakoan, erreserban gelditzen diren hautagaiekin telefonoz jarriko gara harremanetan plaza libreak sortzen diren heinean.

 

4) Matrikula formalizatu

Onartua izan bazara, matrikula egitera etorri behar duzu HUHEZIra, honako datetan:

DATA: uztailaren 1etik 8ra.

ORDUTEGIA: 8:30-12:30.

Matrikula egiteko ekarri beharrekoa:

  • Argazki bat, originala, karneterako neurrikoa (izen-abizenak idatzita atzekaldean).
  • NAren fotokopia.
  • Kontu korronteko libretaren fotokopia.

Oharra: uztailean plaza libreak geldituz gero irailean beste matrikula epe bat zabalduko da.

Ikasle berriak

Prezioak

Zentroa Ikasketak 1.mailako kreditu kopurua Ikasturtearen
zenbatekoa

GRADUAK
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Ikus-Entzunezko Komunikazioa
60 ECTS
4.683 €
Haur Hezkuntza
60 ECTS
4.332 €
Lehen Hezkuntza
60 ECTS
4.332 €

UNIBERTSITATE MASTERRAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra
60 ECTS
5.458 €
Berrikuntza Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan (BERRIMET) unibertsitate masterra
60 ECTS 5.458 €
Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan (EKOMU) unibertsitate masterra 60 ECTS 5.458 €
  • Zenbateko hauek 2012/2013 ikasturteari dagozkie.

  • Modu zatikatuan ordaindu ahal izango da, lehenengo ordainketa eginez eta gero hainbat ordainketa eginez.

  • Araudi Akademikoaren 1.2 artikuluaren arabera, ezabatutako matrikulengatik ordaindutako diru-kopuruak ez dira inolaz ere itzuliko.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Mondragon Unibertsitateak ziurtatu nahi du inork ez dituela ikasketak utziko gure unibertsitatean arrazoi ekonomikoengatik. Horretarako, honako beka eta diru laguntzak ditu matrikula, ikas-material, garraioa, egoitza, eta osabidezko laguntza ordaintzen laguntzeko.

  • Beka horiek, garraiorako beka izan ezik, lehenengo deialdian eskatzen dira. Beka guztiak urtero berritu behar dira.
  • Familia ugari bateko kideentzat eta ohorezko matrikulak lortzen dituztenentzat
  • Familian kideren bat elbarritua duren familientzako dirulaguntzak
  • Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak
  • Biteri Ikastetxe Nagusian bizi direnentzat ere badaude bekak.
  • Leonardo eta Erasmus bekak, urte betean atzerrian ikasi nahi duten ikasleentzat.
  • Bekak karrera amaierako proiektua egiteko.
  • Diru laguntzak ikasten eta lanean ari direnentzat. Ikasleak uztar ditzake ikasketak eta lana ALECOP kooperatiban edo beste enpresa batzuetan.
  • Bekak unibertsitateko departamentuetan kolaboratzeagatik
  • Aurreko guztiaz gain, Bekabide programa dago, eta horren bidez ikasleak jasotzen ditu laguntza bereziak eta laguntasuna ziurtatzeko ordaindu ahal izango dituela ikasketak.

Mondragon Unibertsitateak konpromisoa hartzen du diru laguntzak emateko, baldin eta ikasleak erakunde honetan egiten baditu ikasketak eta egoki parte hartzen badu bertako jardueretan.

Zalantzarik izanez gero, edo zure kasua aurreikusi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz hartuko zaitugu.

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

Mondragon Unibertsitateak 2012-13 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.

Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.

Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:

Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00

HUHEZI: 943.71.41.57

Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09

2012-13rako geltokiak eta ordutegiak ikusi

Eskutitza eta tarifak

Izen-emate orria

Fitxa administratiboa

Ibilbideen grafikoa

Garraio publikoaren ordutegiak

Lurraldebus

Bizkaibus

Euskotren

Renfe

Ba Goaz

Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?

BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.

sartu

Ikasle berriak

Kredituak aitortzea

KREDITUAK AITORTZEAZ

Hauxe esan nahi du kredituak aitortzeak: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Graduko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.

Espedientea beste edozein unibertsitatetatik Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera lekualdatzekotan, edo, Mondragon Unibertsitatean bertan, irakaskuntza ofizialak aldatzekotan, oinarrizko formazioko kredituak automatikoki aitortuko zaizkio ikasleari, baldintza hauek betetzen badira:

  • Gizarte eta Zuzenbide Zientzia adarrekoak izatea kredituak.
  • Baliokideak izatea bai edukietan eta baita kreditu kopuruan ere.

Gainerako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Graduan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera.

Aurreko paragrafoetan jasotakoaren arabera aintzat harturiko kredituak zenbakizko noten bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

KREDITUEN TRANSFERENTZIA

Kredituen transferentzia terminoak hauxe adierazten du: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.

Campusa

Aurkezpena

Nagusia1.jpg

Lehenengotan Irakasle Eskola izan zen, 1976an sortua, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Gero Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu zen, HUHEZI, eta horren jarduera nagusia zabaltzen joan da beste arlo batzuetara, hezkuntzaz kanpo: Humanitateak, Psikopedagogia eta Komunikazioa eremuak.

Fakultate honek hiru helburu ditu: prestatu hezkuntzako profesionalak, gai izango direnak gazteak hezteko, jakintzak eta gaitasunak landuta; prestatu enpresako profesionalak, batez ere enpresak kudeatzeko eta pertsonak koordinatzeko; eta sortu komunikazio profesionalak, gai izango direnak arlo teorikoak zein praktikoak erabiltzeko komunikazioan.

Eskolak Eskoriatzan ematen dira. Hala ere, ikasleek aukera dute zenbait ikasketa on line egiteko, hala nola Psikopedagogia lizentzia eta hainbat master eta graduondo.

Campusa

Zerbitzuak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie bere ikasleei ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

Batetik, HUHEZIko ikasleek ostatu har dezakete Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzan. Hala ere, nahiago duenak beste ikasle batzuekin bizi etxebizitza batean, balia dezake horretarako unibertsitatearen zerbitzua pisuak alokatzeko.

Eskoriatzan, bestalde, fakultateko tabernan ez ezik, ingurukoetan ere prezio onean jan dezakete bai ikasleek eta baita langileek ere, horrela nahi izanez gero.

Ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte ikasketa tokietara joateko, garraio bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta azkenik, baina ez azkena, fakultateak kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirolaz goza dezaten.

Modalitatea

Egokitzapen ikastaroak

SARRERA

HUHEZIk, 2013-2014 ikasturtean, Gradurako Egokitze Kurtsoak eskainiko ditu blended modalitatean (semi-presentziala) Irakasle Ikasketetan diplomatuak direnentzat. Beraz, edozein irakaslerentzat irekitzen den eskaintza da: duela gutxi diplomatura ikasketak bukatu dituenarentzat zein urteetan irakasle lanetan aritu denarentzat.

Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko prozesuan ezarritako planen arabera (RD 1393/2007), Irakasle Ikasketak graduko ikasketak izatera pasatu dira, hau da, Goi Mailako Ikasketak. Gure eskaintzaren helburua da aukera ematea aurretik diplomatuak direnei gradu titulua lortzeko.

Egungo legedi unibertsitarioarekin bat etorrita, graduko ikasketek aukera ematen dute ondoren graduondo bat egiteko, eta, horrela nahi izanez gero, doktorego ikasketetan sartzeko. Beste alde batetik, aukera zabaltzen dute lan merkatuari begira, izan ere goi mailako tituluak sarbidea ahalbidetzen du hainbat lanpostutan.

ANECAk, Kalitate eta Egiaztatze Agentzia Nazionalak, onartutako Gradurako Egokitze Kurtsoak irakasleentzat.

 

XEDEA

Ikasketa hauen xedea da diplomatura titulua daukatenei gradu titulua lortzeko aukera ematea, eta aldi berean ikasketak norberaren bizimoduarekin uztartzeko erraztasunak ematea. Blended modalitatea mixtoa da, alegia, on-lineko ikasketak eta presentzialitate mugatua uztartzen dira.

Aurrez aurreko eskolak HUHEZIn izango dira, bi astetik behin, arratsaldez (18:00-21:00 bitartean). Horrez gain, izango dira bestelako saio batzuk ere materiak ebaluatzeko.

 

HARTZAILEAK

Irakasle ikasketetan diplomatuak, hau da, irakasleak izan behar dira. Hauetariko titulu baten jabe izan behar da:

  • Irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere. (RD 1440/1991)
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere.
  • Lehen Hezkuntzako irakaslea (1967ko ikasketa plana)
  • Lehen Hezkuntzako irakaslea (1950eko ikasketa plana)

 

ANTOLAKETA

Norberak dituen helburuen arabera, hainbat aukera eskaintzen ditugu:

Hurrengo laburpen-taulan ikus daitekeen moduan, aukera edo egokitze kurtso bakoitzari kreditu kopuru zehatza dagokio, jatorrizko titulazioaren eta helburu den titulazioaren araberakoa.

 

IKASKETA PLANAK

Hauek dira eskaintzaren araberako ikasketa planak:

 

HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).

Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
  • HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
  • Diplomatura HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Dekretuaren erreferentzia: https://euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_41?c&201201701

Ingelesa

  • HUHEZIn lehenengo diplomaturako ikasketak eginda edukitzea (2003/2004 ikasturtetik 2012/13 ikasturtera)
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria.

Aginduen erreferentzia: http://www.boe.es/boe/dias/2007/12/29/pdfs/A53747-53750.pdf

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia: http://www.boe.es/boe/dias/2011/11/09/pdfs/BOE-A-2011-17630.pdf

 

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

- Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.

- Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.

- Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

 

INSKRIPZIOA ETA MATRIKULA

Inskripziorako epeak martxoaren 1etik maiatzaren 31 arte iraungo du. Inskripzioa Idazkaritza Birtualaren bidez egin behar duzu. Inskripziorako prozeduraren eta beharrezko dokumentazioaren berri lotura hauetan daukazu:

Izena emateko eta matrikulatzeko pausoak

Inskripziorako orri osagarria

Onartuen jakinarazpena: ekainaren erdialdean ikasleei onarpenaren berri emango zaie inskripzioa egin duten plataformaren bitartez. Aldi berean, hizkuntza-proba egin behar dutenei korreo elektronikoz probaren hitzordua komunikatuko zaie.

Matrikula epea uztailean irekiko da.

Ikasturte bakoitzaren prezioa, 2012-13 Ikasturtean (*): Matrikula + ikasturte horren kredituen kostua.

  • Matrikula: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €

Ordainketa: Irailean ikasturte bakoitzeko 900 €-ko sarrera kuota ordainduko da. Urritik ekainera, ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuota edo epetan banatuta ordainduko da.

(*) 2013-14 ikasturteari dagokion prezioa Kontseilu Errektoreak finkatuko du uztailean.

 

ATE IREKIAK

Maiatzaren 16an, 18:00etan, Ate Irekien jardunaldien barruan, HUHEZIn ikasketa hauen inguruan bilera informatiboa egingo da. Bilera horretara joan ahal izateko aurretik izena eman behar da. Aukerak:

 

INFORMAZIOA

HUHEZIko Idazkaritza Akademikoa

943-714157; idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Modalitatea

2 gradua edo aipamena

SARRERA

2013-2014 ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, aukera zabalduko du Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bigarren gradu edo aipamena ONLINE egiteko. Modalitate honen bidez, Hezkuntza Graduak online eta euskaraz eskuratzeko aukera duzu: ikasketak zure erritmo eta beharretara egokitu ditzakezu, prozesuan zehar saio presentzialak ere tartekatuz. Eskaintza honek aukera emango dizu hobetzeko hezkuntza arloko zure gaitasun profesionala, zure neurrira diseinaturiko modalitate baten bitartez.

Aurrez aurreko eskolak HUHEZIn izango dira, bi astetik behin, arratsaldez (18:00-21:00 bitartean). Horrez gain, izango dira bestelako saio batzuk ere materiak ebaluatzeko.

NORENTZAT: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatuak (HUHEZIkoak zein HUHEZItik kanpokokoak).

 

ESKAINTZAREN ZEHAZTAPENAK

Norberak dituen helburuen arabera, hona hemen aukerak:

Bigarren gradu bat lortzeko:

  • Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara (Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia aipamenetan).
  • Lehen Hezkuntzatik Haur Hezkuntzara (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza aipamenan).

Bigarren aipamen bat lortzeko:

  • Haur Hezkuntza (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza).
  • Lehen Hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Hezkuntza Fisikoa).

Hurrengo laburpen-tauletan ikus daitekeenez, aukera bakoitzari kreditu kopuru zehatza dagokio, jatorrizko titulazioaren eta lortu nahi denaren araberakoa:

Iraupena: Bi erritmo aukeran: A, bi ikasturte eta B, hiru ikasturte.

Oharra: 61 eta 67 ECTSeko aukeretan, A erritmoa, ikasturte bat (*) da, eta B erritmoa, bi ikasturte.

 

OHAR GARRANTZITSUA: Beste aipamen batetik etorriz gero (adibidez, Musikala, Artistikoa...) kasuz kasu aztertuko da bete beharreko kreditu-kopurua.

Iraupena: Bi erritmo aukeran: A, ikasturte bat (*) eta B, bi ikasturte.

(*) A erritmoa aproposa da ikasketetarako egun osoko dedikazio aukera daukaten ikasleentzat; bestelako kasuetan B erritmoa da aholkatzen dena.

 

HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).

Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).

Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2).
  • HUHEZIn gradua eginda edukitzea.
  • Gradua HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Ingelesa

  • HUHEZIn gradua eginda edukitzea.
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria.

Aginduen erreferentzia: http://www.boe.es/boe/dias/2007/12/29/pdfs/A53747-53750.pdf

OHAR GARRANTZITSUA: Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren aipamenerako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazio ofiziala beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia: http://www.boe.es/boe/dias/2011/11/09/pdfs/BOE-A-2011-17630.pdf

Materiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Haur Hezkuntzan materia bat.
  • Atzerriko Hizkuntzako aipameneko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

 

INSKRIPZIOA ETA MATRIKULA

Inskripziorako epeak maiatzaren 6tik ekainaren 30ra arte iraungo du. Inskripzioa Idazkaritza Birtualaren bidez egin behar duzu. Inskripziorako prozeduraren eta beharrezko dokumentazioaren berri lotura hauetan daukazu:

Izena emateko eta matrikulatzeko pausoak


Onartutako ikasleen zerrenda uztailaren bigarren astean ezagutzera emango da.

Matrikula egiteko ohiko epea uztailean izango da, 16, 17 eta 18ean.

Ikasturte bakoitzaren prezioa: Matrikula + ikasturte horren kredituen kostua.

  • Matrikula: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa: 95 €

 

ATE IREKIAK

Maiatzaren 16an, 18:00etan, Ate Irekien jardunaldien barruan, HUHEZIn ikasketa hauen inguruan bilera informatiboa egingo da. Bilera horretara joan ahal izateko aurretik izena eman behar da. Aukerak:

 

INFORMAZIOA

HUHEZIko Idazkaritza Akademikoa

943-714157; idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Modalitatea

Hezkuntza gradua online

SARRERA

2013-2014 ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, aukera zabalduko du Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan gradua ONLINE egiteko. Modalitate honen bidez, Hezkuntza Graduak online eta  euskaraz eskuratzeko aukera duzu: ikasketak zure erritmo eta beharretara egokitu ditzakezu, prozesuan zehar saio presentzialak ere tartekatuz.

Aurrez aurreko eskolak HUHEZIn izango dira, bi astetik behin, arratsaldez (18:00-21:00 bitartean). Horrez gain, izango dira bestelako saio batzuk ere materiak ebaluatzeko.

Praktikak presentzialak izango dira, ikasleak aukeratutako zentroan.

NORENTZAT: Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau. Hona hemen:

  1. Aurretik edozein goi-mailako ikasketak eginda dituztenak (diplomatu, lizentziatu, ingeniari edo arkitektoak).
  2. Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu duten pertsonak.
  3. Lanbide Heziketako Goi-Mailako Moduluak (Hezkuntza alorrekoak) + 5 urteko eskarmentua dutenak.
  4. Goi-mailako kirolariak.

ESKAINTZAREN ZEHAZTAPENAK

Norberak dituen helburuen arabera, hona hemen aukerak:

  • Haur Hezkuntza (Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza).
  • Lehen Hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia eta Hezkuntza Fisikoa).

Aurretiko ikasketen edo titulazioaren arabera, HUHEZItik hurrengo titulazio-multzo hauen aurrean oinarrizko kredituen konbalidazio posibleak aurreikusten dira. Hona hemen:

TITULAZIOAAITORTUTAKO KREDITU KOPURUA
Pedagogia gradua 64
Pedagogia lizentzia 64
Psikologia lizentzia 22
Gizarte Hezkuntza diplomatura 64

Konbalidazio taula honetan agertzen den kreditu-kopuruaz gain, ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera eta berak horrela eskatuz gero, kreditu gehiago aitortu daitezke (ikasleak bere aurretiko ikasketetan ibilbide espezifikoan egindako materien araberakoak).

Kredituen behin behineko aitortza matrikula aurretik egingo da. Behin betiko kredituen aitortza espedientearen eta materien programen azterketaren ostean egingo da, behin ikaslea matrikulatuta dagoenean (irailean jasoko du erantzuna).

Gizarte Zientzietako beste edozein titulazio batetik etorriz gero, kasuz kasu aztertuko da bete beharreko kreditu-kopurua. Gainontzeko titulazioetan ikasketa plangintzako materia guztietan eta mailen araberako denboralizazioan egingo dela ibilbidea ulertzen da.

Hezkuntza graduetan guztira 240 ECTS dira egin beharrekoak, lau urtetan banatuta. Materien kategoriak hurrengo hauek dira:

MATERIAKHAUR HEZKUNTZALEHEN HEZKUNTZA
Oinarrizko formazioa 60 ECTS 100 ECTS
Formazio didaktiko-disziplinarra 100 ECTS 60 ECTS
Hautazkoak 30 ECTS 30 ECTS
Praktikak 44 ECTS 44 ECTS
Gradu Bukaerako Lana (GBL) 6 ECTS 6 ECTS
GUZTIRA 240 ECTS 240 ECTS

Dena dela, 240 kreditu horiek egiteko aurreikusten dira 3 ibilbide edo erritmo posible:

  • Aitortutako kreditu kopurua 60 baino gehiagokoa bada, aukera egongo da 1. eta 2. mailako materiak ikasturte bakar batean egiteko. Beraz, iraupena 3 ikasturte.
  • Aitortzeko krediturik ez daudenean, urtero 60 ECTS inguruan egin. Beraz, iraupena 4 ikasturte.
  • Aitortutako krediturik ez daudenean, urtero 30 ECTS egin. Beraz, iraupena 8 ikasturte.

Oharra: Kurtsoz kurtso matrikula egin ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienezko kreditu kopurua 30 ECTS izatea.

HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

Inskripzioa egiterakoan hizkuntza-mailarik ez bada egiaztatu behar ere, hurrengo hizkuntza-mailak izatea edo oso gertu egotea aholkatzen dira ikasketei modu egokian aurre egiteko:

  • Euskara-maila: C1(edozein aipamenetarako).
  • Ingeles- maila: B1(oso garrantzitsua AHko aipamenetan).

OHAR GARRANTZITSUA: Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren aipamenerako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazio ofiziala beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia: http://www.boe.es/boe/dias/2011/11/09/pdfs/BOE-A-2011-17630.pdf

Materiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan materia batzuk ingelesez egingo dira.
  • Atzerriko Hizkuntzako aipameneko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

INSKRIPZIOA ETA MATRIKULA

Inskripziorako epeak maiatzaren 17tik ekainaren 21ra arte iraungo du.

Inskripziorako prozeduraren eta beharrezko dokumentazioaren berri aurrerago webgune honetan zehaztuko da.

Onartutako ikasleen zerrenda ekainaren 27an ezagutzera emango da.

Matrikula epeak uztailaren 16tik 18ra arte iraungo du.

Ikasturte bakoitzaren prezioa: Matrikula + ikasturte horren kredituen kostua.

  • Matrikula: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  95 €

Oharra: Aitortzen edo konbalidatzen diren kredituak ez dira ordaintzen.

INFORMAZIOA

HUHEZIko Idazkaritza Akademikoa

943-714157; idazkaritza.huhezi@mondragon.edu