Graduak

Gradua Ingeniaritza Biomedikoan

Gradua Ingeniaritza Biomedikoan
Titulu honetan xedea zera da: ingeniaritza alorreko printzipioak, ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak medikuntzara pasatzea; Osasun Zientzietako esparru teknologikoetan pertsonnal kualifikatuen hutsuneak bete ahal izateko.
Osasun Zientziak eta medikuntza bereziki, teknologietatik etekin gehien atera duten esparruetako bat da. Izan ere, gero eta aukera gehiago zabaltzen direnez, aurrerapen teknologiko hau sortu eta kudeatuko dituzten ingeniarien ikasketak definitu eta sortu ditugu.
1

Zerk bereizten gaituen

• Hezkuntza eredu propioa: berritzailea eta praktikoa
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
• Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
• Urte bateko gradu bukaerako lana bekarekin

2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko”

• BEKABIDE
• Lan-ikaste partekatzeagatik beka
• Gradu bukaerako lanagatik beka
• Beka ofizialak

3

Irteera profesionalak

• Erreferentzi sektorea
• Funtzio profesionalak
• Enplegutze maila altua

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

• Urte bateko iraupena
• Ingurune erreal batean: Enpresa, Zentro Teknologiko, Unibertsitateko Laborategiak
• Lan mundurako sarbide kanala
• Gradu bukaerako lanagatik beka

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Ingeniaritza Biomedikoa
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

    Mondraogn unibertsitateko ingeniaritza biomedikoko ezaugarriak.

    HEZKUNTZA EREDU PROPIOA: BERRITZAILEA ETA PRAKTIKOA

    Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzen irakaskuntza ereduak honako ezaugarriak ditu:

                                  - Konpetentzietan oinarritutako heziketa
                                  - Praktiketan nabarmendutako heziketa
                                  - Ikasle eta irakasle arteko harreman estua
                                  - Enpresarekin gertutasuna
                                  - Talde-lana
                                  - Ebaluaketa jarrai eta orokorra
                                  - Mugikortasun internazionala


    PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Metodologia honen filosofia honako hau da: ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Seihileko bakoitzaren amaieran klaseak eteten dira ikasleek taldean proiektu bat gara dezaten. Arazo erreal bat planteatzen zaie eta klaseetan ikasitako ezagutza horiek eta ezagutza berriak ikasiz irtenbidea eman behar diete.


    LANA ETA IKASKETAK PARTEKATZEKO AUKERA

    Lana eta ikasketak partekatzeko aukera existitzen da. Lan-esperientzia eta heziketa konbinatzea heziketa proposamen bezala burutzen da laneko egoerak ikaste egoeran bilakatuz. Ekintza honek, ikasleari hainbat kredituen onarpena eta bere ikasketak finantzatzeko ingresu iturri garrantzitsua (hileko 500€ gutxi gora-behera) eskaintzeaz gain, enpresa munduarekin kontaktuan jartzeko esperientzia esanguratsua da.

    Lan hau enpresetan, zentro teknologiko edota gure ikerkuntza laborategietan egin daitezke.

     

    URTE BATEKO GRADU BUKAERAKO LANA BEKAREKIN


    Graduko azken urtean, ikasleak dedikazio osoz 10 hilabeteko gradu bukaerako proiektu bat gauzatzen du, non ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerkuntza laborategi) graduan zehar ikasitako ezagutza eta kapazitateak praktikan jartzen dituen.

    Kasu gehienetan hileko 500€ beka dute ikasleek.

    Informazio gehiago Praktikak eta Gradu bukaerako lanak atalean.

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

    Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


    • Taldea osatu
    • Arazoaren ertz guztiak aztertu
    • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
    • Ikertu
    • Eztabaidatu
    • Probak egin
    • Frogatu

    Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

    Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

    Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

    Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    Praktikak eta gradu bukaerako lana / Prácticas y trabajo fin de grado

    Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasea gauzatzen dira lanaldi osoko 10 hilabeteko iraupenarekin, non aktibitate hezigarria den eta bere burutzea nahitaezko betebeharra den titulua lortzeko.

    Ondo burutzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politekniko honetan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua gestionatu eta ikasleek egindako Gradu Bukaerako Lanak izendatu eta ikuskatzeaz arduratzen direnak.

    Ikasleak Gradu Bukaerako Lana burutzen duen bitartean Enpresetan, Unibertsitate eta Zentro teknologikoetan, nazional eta atzerrikoetan, dituzten beharrak beteko dituen esperientzia profesionala bizitzeko aukera profesionala dute. Proiektuan zehar, ingurugiro erreal batean ikasleek formazio akademikoan zehar ikasitako konpetentziak aplikatzen dituzte eta berri batzuk eskuratzen dituzte, hauen bitartez jarduera profesionaletara prestatzen diote eta garatutako instituziotan integrazioa errazten dute edota beraien enpresa propioarekin hasteko ekimen enpresariala bultzatuz..

    MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoko LANBIDEKO 2012ko hirugarren hiruhileko txostenaren arabera, ingeniaritzako ikasleen %30 a kontratatuak izan ziren gradu bukaerako lana bukatu ostean enpresa berdinean (unibertsitateko sistema barneko tasarik altuenetariko bat).

    Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek ikasteekiko laguntza-poltsa bat jasotzen dute hileko 500€ ingurukoa.

     

    Informazio gehiago

    Gure ikasketa eredua

    Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

    Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

    Nazioartekotzea

    Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

    ERASMUS

    Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

    GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

    Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

    SICUE

    SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

    Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

    Irakaskuntza programa

    Helburuak eta Konpetentziak

    Zeintzuk dira Mondragon unibertsitateko ingeniaritza biomedikako helburuak?

    Titulu honen xedea zera da: ingeniaritza alorreko printzipioak, ezagutzak, jarreraketa gaitasunak medikuntzara pasatzea; Osasun Zientzietako esparru teknologikoetanpertsonal kualifikatuen hutsuneak bete ahal izateko.

    Osasun Zientziak, eta medikuntza bereziki, teknologietatik etekin gehien atera dutenesparruetako bat da. Izan ere, gero eta aukera gehiago zabaltzen direnez, aurrerapenteknologiko hau sortu eta kudeatuko dituzten ingeniarien ikasketak definitu etasortu ditugu.

    Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

    Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

    Irakaskuntza programa

    Ikasketa plana

    Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza mekanikako ordutegi eta egutegia

    E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

    1. MAILA 1. seihilekoa 1. MAILA 2. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Fisika I
    OP 6 C Fisika II
    OP 6 C
    Matematika I
    OP 6 E Matematika II
    OP 6 E
    Kimika
    OP 6 E Biomaterialak I
    D 6 E
    Informatika oinarriak
    OP 6 E Adierazpen grafikoa I
    OP 6 E
    Sistema elektrikoak
    D 6 E Biologia
    OP 6 E
    Guztira 30 Guztira 30
    2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Medikuntzako tresneria, protesiak eta inplanteak D 4,5 C
    Fisiologia
    OP 6 E
    Biomekanika
    D 4,5 C
    Matematika III
    OP 6 E
    Biomaterialak II
    D 3 I

    Biomedikuntzako seinaleen monitorizazioa eta egokitzapena

    D 6 C
    Fabrikazio teknologiak
    D 4,5 C Biomedikuntzako seinale eta irudien prozesamendua
    D 6 E
    Giza anatomia
    OP 6 E Komunikazio sareak
    D 3 I
    Adierazpen grafikoa II
    D 4,5 C Alternantziako kanpo praktikak II
    H 3 E, C, I
    Alternantziako kanpo praktikak I
    H 3 E, C, I

    Sentsoreak eta monitorizazio ekipamendu aurreratuak

    H
    3
    C
    Alderantzizko ingeniaritza eta CAM
    H 3 I Ingelesa II
    H
    3
    I
    Ingelesa I
    H 3 I
    Guztira 30 Guztira 30
    *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
    3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Medikuntzako ekipamendu teknologikoak
    D 4,5 I Ospitaleko ingeniaritza
    D 6 E
    Produktu berrien industri diseinua
    H 4,5 I Informazio sistemak osasungintzan
    D 6 I
    Ekipamendu medikoaren diseinu mekanikoa D 6 I Osasungintzako ziurtagiri eta arautegiak D 4,5 E
    Medikuntzako sistema elektronikoak
    D 6 I Datuen prozesaketa
    D 3 I
    Kontrol eta robotika teknologiak
    D 4,5 I Patologi orokorra
    D 6 E
    Alternantziako kanpo praktikak III
    H 4,5 E, C, I Alternantziako kanpo praktikak IV
    H 4,5 E
    Medikuntzako ekipamenduaren fabrikazioa
    D 4,5 I Osasun unitateeen kudeaketa
    H 4,5 E
    Guztira 30 Guztira 30

     

    *Hautazko 2 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da

    4.MAILA 7. seihilekoa 4.MAILA 8. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Ekintzailetasuna eta jabetza industriala
    D 4,5 E Teknologia sanitarioen praktikak
    D 12 E
    Proiektu eta pertsonen kudeaketa
    D 3 E Praktikak enpresan II
    H 6 E, C, I
    Enpresen administrazioa eta kudeaketa
    D 4,5 E Gradu Bukaerako Lana
    GBL
    12
    E, C, I
    Deontologia biomedikoa
    H 3 E
    Zahartzaroa eta hirugarren adina
    H 3 E
    Praktikak enpresan I
    H 12 E, C, I
    Guztira 30 Guztira 30
    • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
    • D.- Derrigorrezkoak
    • H.- Hautazkoak
    • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

    Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

    Egutegi akademikoa Imagen pdf

    Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
    Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
    Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00

    13:15-18:30

    Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

    Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

    Irakaskuntza programa

    Gida eta Arautegiak

    Gida eta arautegiak / Guías y normativas

     

    Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

    Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

     

    Arautegi akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
    Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

    Irakaskuntza programa

    Irteera profesionalak

      Irteera profesionalak / Salidas profesionales

      ATERATAKO SEKTOREA

      Medikuntza arloko azken urteetako enpresa teknologikoen ugaritze eta sendotzeak garrantzi gehiago ematen dio jakintza hauetako ikasleak izateko. Osasun arloko espezializazioak aukera anitzeko etorkizuna eskaintze du.

      Gainera, biomedikuntza eta giza osasun arloak Euskadiko espezializazio zentzudunen lehentasunezko estrategia modura ezagutarazi du Eusko Jaurlaritzak. Zentzu honetan, azpimarratzekoa da sektoreko puntako ekipamendu eta azken teknologiaz inguraturik gauzatuko dituzula zure ikasketa, unibertsitateak Osakidetza eta beste ospitale, sektoreko puntako enpresa eta erreferentziazko atzerriko unibertsitateekin dituen hitzarmenei esker.


      FUNTZIO PROFESIONALAK

      • Diseinatu, garatu eta produktuak, ekipoak, prozesuak eta zerbitzuak mantendu, beraien kalitatea bermatuz ondorengo esparruetan:

                             - Diagnostiko ekipamendua (eskanerrak, ekografiak, “lab on a chip”…).
                             - Tratamendu eta errehabilitazio ekipamenduak (desfibrilatzaileak, inplanteak, beso robotikoak…).
                             - Bizi kalitatea hobetzen duten ekipamendua (teleasistentzia, telemonitorizazioa…).
                             - Kirol errendimenduaren hobekuntzarako ekipamendua (pultsometroak, monitorizazioa, material berriak…).

      • Ingeniaritza biomedikuntzako proiektuak zuzendu, aukerak antzematetik merkatuan inplementatzerarte.
      • Osasun instalakuntzak gestionatu eta optimizatu.
      • Ingeniaritza Biomedika arlo ezberdineko produktu eta instalakuntzetan pertsonak formatu.

       

      ENPLEAGARRITASUN MAILA ALTUA

       LANBIDE MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoko 2012ko hirugarren hiruhilabetekoaren arabera, ingeniaritzako ikasleen %30 gradu bukaerako lana egindako enpresan kontratatua izan da proiektua amaitu ostean (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetariko bat).

      Irakaskuntza programa

      Ikasten jarraitzeko aukera

      Bere formazioa osatu nahi duen Ingeniari Biomedikoak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

       

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

        plaza kopurua

        Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

         

          SARRERA ETA ONARPENA

          2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

           

          Hizkuntz Betekizunak

          Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

          HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
          Euskera C C C
          Gaztelania C C C
          Ingelesa B C B

          C: zuzen.

          B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

          Ikasle berriak

          Inskripzioa eta matrikula

          Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

          INSKRIPZIOA

          NOIZ EGIN DAITEKE?

          • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
          • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

           

          NON EMAN DAITEKE IZENA? 

           Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

          NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

           

          MATRIKULA

           Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

          OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

          EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

          Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

          Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

          Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

          Matrikulatutako ECTSak

           

          Ingeniaritza Biomedikoan Gradua

          GUTXIENEKOA - 10 ECTS
          GEHIENEKOA - 60 ECTS

          ikasle berrientzako informazio baliagarria

          Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
          • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
          • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
          • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
          • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
          • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
          • 15,6 hazbeteko pantaila
          • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

            Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

            Ikasle berriak

            Prezioak

            Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

            Kreditu kopurua: 60 ECTS

            2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

            Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

            Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

            Ikasle berriak

            Bekak eta diru laguntzak

            Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

            Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
            Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
            Goi Eskola Politeknikoa
            Irati Lamariano
            Tel: 664268352 /  ilamariano@mondragon.edu


            UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

            BEKABIDE
            BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

            • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
            Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 500€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

            • GRADU BUKAERAKO LANAGATIK BEKA
            Gradu bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez lanaldi-osoko iraupenarekin, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
            Beka hau hileko 500€ ingurukoa da.


            BEKA OFIZIALAK

            • Deialdi orokorrak
            Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

            Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

            • Prezio publikoen diru-laguntzak
                           - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                           - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                           - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                           - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

            Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

             

              Ikasle berriak

              Ostatua eta Garraioa

              Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

              Ostatua

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

              PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

              Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

              Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

              Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

              Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

              • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
              • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

              *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

              PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

              Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

              GARRAIOA

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

              GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

               

              Ikasle berriak

              Kredituak aitortzea

              probarako irudia

              1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

              Ingeniaritza Biomedikoa Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

              Campusa

              Aurkezpena

              Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena

              Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

              Arrasateko campusa

              Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

              • Mekanikako Ingeniaritza
              • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
              • Industria antolakuntzako ingeniaritza
              • Industria elektronikako ingeniaritza
              • Informatikako ingeniaritza
              • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
              • Ingeniaritza Biomedikoa

              Campusa

              Instalazioak

              Goi Eskola Politeknikoak goi mailako ekipamendua duten 3 laborategi prestatzen ari dira Ingeniaritza Biomedikoa Graduko praktika eta proiektuak egiteko. Ikerketarako eta ikasgaietan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko erabiliko dira. Laborategi hauek, zalantzarik gabe, ikasketa prozesuko indargune bat dira.

              Gure laborategietan hainbat arlotako ezagutzak praktikan jarri ahalko dituzu, hemen adibide batzuk: fisiologia, inplantologia, elektromedikuntza, ekipamendu medikoa.

              Gainera gai teknologikoetan, gradu bukaerako lanak eta ikasketak eta lana partekatzea, Goi Eskola Politeknikoan arlo biomedikoan dauden ikerketa lerroek erabiltzen duten ekipamendu berdina erabiliko duzu. Honako laborategi hauek daude:

              • Biomaterial, biomekanika eta inplantologiako laborategia
              • Elektromedikuntzako laborategia
              • Medikuntzako ekipamendu teknologikoko laborategia

              Campusa

              Zerbitzuak

              Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

              ZERBITZU OROKORRAK

              HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

              Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

              • Erakundeko enpresa medikua
              • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
              • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
              • Titulu koordinatzailea
              • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                • Zerbitzu Akademikoak:
                  • Izena ematea eta matrikula
                  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                  • Doktoregoa kudeatzea
                • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                • Erreprografia Zerbitzua.
                • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                  • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                  • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                  • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                 

                 

                Irakasleak

                Ingeniaritza Biomedikoan Graduko irakasleak.

                Campusa

                Graduondoko tituluak

                Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                Kalitatea

                Kalitatea

                Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                • GEPeko zuzendaria
                • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                • AZPko ordezkari bat
                • Departamentuetako koordinatzaile bat
                • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                • Ikasle bat

                 

                SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                Gehiago irakurri

                 

                verifica

                Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                Homologaziorako eskari-txostenak

                ANECAren behin-betiko informeak

                Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                 

                Biomedikako Ingeniaritza Gradua

                2013 2013
                2017

                RUCTeko linka

                 

                MONITOR

                Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                Biomedikako Ingeniaritza Gradua

                2015/16 pdf logoa Jasotzeke

                 

                Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
                Ingeniaritza Biomediko graduan matrikulatutako ikasle berriak 41 39 43
                Ingeniaritza Biomediko graduaren uzte-tasa 0.14 0.14 0.09
                Ingeniaritza Biomediko graduko ikasleen asebetetze maila 6.40 6.78 6.78
                Ingeniaritza Biomediko graduko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 20.00 12.00 4.00

                 

                MODIFICA

                Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                Aldaketen behin-betiko

                informea

                Biomedikako Ingeniaritza Gradua

                2013 

                 

                ACREDITA

                Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                 

                Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                 

                DOCENTIA

                Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                Gehiago irakurri