Graduak

Gradua Informatika Ingeniaritzan

Gradua Informatika Ingeniaritzan

Informatika gaur egun eskaririk handienetakoa duen lanbideetako bat da eta oso etorkizun oparoa du. Hori dela eta, lanbide horretarako profesionalak prestatzea du xede titulazio horrek. Gradu horretarako diseinatutako prestakuntza zeharkakoa eta oso erabilera anitzekoa da, ikasleak hainbat lanetarako trebatzen baititu: zenbait plataforma erabiliz (ordenagailuak, sistema txertatuak, telefono mugikorrak…) informatika-produktuak garatzeko eta enpresa bateko informazio-sistema konfiguratu, kudeatu eta mantentzeko, besteak beste.

Hortaz, ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira.

1

Zerk bereizten gaituen

  • Punta-puntako ekipoz hornitutako laborategiak
  • Ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista
  • Ikasi eta lan egin
  • Atzerrian ikasi
  • Enplegagarritasun maila altua
2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu.

3

Irteera profesionalak

Informatika Ingeniaritzako graduatuak, gradua bukatu ondoren, ikasten jarrai dezake, master baten bidez informatikako arlo zehatzagoetan espezializatzeko, edo bestela, lan-merkatura jo dezake.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizartean gertatzen diren aldaketetara irekia dagoen unibertsitatea da. Praktikara bideratua dago eta honek etengabe lan munduarekin eta enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea ahalbidetzen du, ikasleari praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak enpresetan egitea errazten diolarik.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Informatika Ingeniaritzan graduatua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Mondragon Unibertsitateko informatika ingeniaritzako ezaugarriak. Caracterísiticas del grado de ingeniería informática de Mondragon Unibertsitatea.

Bestelako ikasteko eredua erabiltzen da. Seihilabeteko bakoitzean, ikasleek informatika-ingeniaritzako zenbait arlotako benetako arazoei irtenbidea emateko diziplina anitzeko proiektuak garatzen dituzte elkarlanean. Horixe da gaitasunetan oinarritutako ikaskuntzaren ereduaren funtsa.

Ikasteko prozesuan, ikaslea da ardatza. Seihileko bakoitzeko irakasle-taldeak arazo bat planteatzen du, irakasgai guztietako kontzeptuak erabiltzeko. Ikasleak arazoa aztertu, irtenbideak pentsatu eta bere irtenbidea proposatzen du. Ondoren, irakasleek proposamen hori ikuskatu egingo dute. Irtenbidea baliozkotu ondoren, ikasleak prototipoa diseinatzen eta sortzen hasiko dira, seihilekoan landutako gaietako kontzeptuak erabiliz. Proiektua garatzen ari den bitartean, ikasleak bere lanaren jarraipena egiteko bilerak egingo ditu gai horietan adituak diren irakasleekin. Ikaste-prozesuan, irakasleak ikaslea gidatuko eta ikasleak bere ikasketa kudeatzen ikasiko du.

Ikaslearen prestakuntza-etapa guztian zehar, irakasleek ikaslearen eboluzioa bideratuko dute, seihilekoan zehar egingo diren feedbacken bidez. Bilera horiek oso aberasgarriak dira, bai ikasleentzat, baita irakasleentzat ere.

Ematen den prestakuntzak osagai praktiko handia dauka, ikasleak ”egiten jakitea” ahalbidetuko dion ezagutza maila lortzea nahi baita. Horrez gain, irakasleek enpresaren munduarekin duten harreman etengabearen ondorioz, bai edukiak, bai ikasgaietan erabilitako teknologiak enpresen gaur egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzen dira.

Ikasleek punta-puntako ekipamenduez hornitutako laborategiak eskura dituzte, hala nola Segurtasun eta Sistema, Sare eta Telematika laborategiak. Horrez gain, titulazioaren antolamenduak ikasketa-lana ereduan parte hartzera bultzatzen du ikaslea. Horri esker, ikasleak bere burua finantza dezake eta lanbide-ingurune batean ikas dezake, departamentuko ikertzaileekin batera.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


  • Taldea osatu
  • Arazoaren ertz guztiak aztertu
  • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
  • Ikertu
  • Eztabaidatu
  • Probak egin
  • Frogatu

Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatean, enpresetatik gertu gaudenez, ingeniaritza mekanikoa oso modu praktikoan eskaintzen dugu.

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

 

Informazio gehiago

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

Mugikortasun datuak

Ondoren Informatikako Ingeniaritza Graduko ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira.

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Informatikako Ingeniaritza Gradua % 10,53 % 0 % 5,26 % 15,79

Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

Beste aldetik, hauek dira beste gradu guztietako mugikortasun datuak:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Graduak

% 24,78

% 0,45

% 9,91

% 35,14

Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Graduko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

Nazioartekotzea

Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

ERASMUS

Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

SICUE

SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

Mondragon Unibertsitateko informatika ingeniaritzaren helburuak zein dira?Objetivos del grado de ingeniería informática de Mondragon Unibertsitatea.

Informatikako Ingeniaritzan tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Teknologiari eta enpresari buruzko ikuspegi orokorra duten sistema informatikoak (IKT aktiboak etaIT zerbitzuak) aztertu, diseinat, garatu eta gauzatu.
  • Negozio estrategiak eta IKTak lerrokatuz irtenbide berritzaileak proposatu (produktuen nahiz prozesu eta zerbitzuen alorrean) erakunde desberdinentzat.
  • Etengabeko hobekuntzari eta zaintza teknologikoari erantzuteko probentziozko mantenimendua eta mantenimendu zuzentzailekmetodologiak erabiliz, sistema informatikoak ebaluatu, optimiziatu eta mantendu.
  • Diziplina anitzeko lan talde eleaniztunetan lan egin, autonomia pertsonala eta lan taldeetatik eratorritako ardurak uztartuz. Lan taldeak iraunkorrak edo 'ad hoc' sortutakoak izango dira eta testuinguru lokal edo deslokalizatuetan arituko dira.

Titulu honek ez du erregulatutako lanbideetan jarduteko gaitasunik ematen.

Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza mekanikako ordutegi eta egutegia

 

2014KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

1. MAILA 1. seihilekoa 2. sehilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Programazioa I OP 6 E Programazioa II OP 6 E
Fisika OP 6 E Elektronika analogikoa OP 6 E
Kalkuloa I OP 6 E Kalkuloa II OP 6 E
Komunikazio sareen oinarriak OP 6 E Algebra lineala OP 6 E
Enpresen administrazioa eta kudeaketa OP 6 E Elektronika digitala D 3 E
Oinarri metodologikoak D 3 E
Guztira 30 Guztira 30
2. MAILA 3. seihilekoa 4. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Industri informatika D 4,5 E Estatistika metodoak
OP 6 C
Programazio aurreratua
D 6 E Konputagailuen arkitektura I
D 6 E
Komunikazio sareak I
D 6 E Datu baseak
D 6 E
Azpiegiturak eta sistemak D 6 E Komunikazio sareak II D 4,5 E
Sistema logiko programableak D 4,5 E Software analisi eta diseinua D 4,5 C
Ingelesa I
H 3 I Ingelesa II
H 3 I
Laborategi teknologikoa
H 3 E Sistema mugikorren laborategia
H 3 C
Txandakako kanpo praktikak I: Informatika
H 3 E Txandakako kanpo praktikak II: Informatika
H 3 E
Guztira 30 Guztira 30
3. MAILA 5. seihilekoa 6. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Web ingeniaritza I
D 6 I Segurtasuna
D 4,5 E
Sistema eragileak
D 6 I Informazio sistemak
D 4,5 E
Software ingeniaritza D 4,5 I Adimen artifiziala D 6 I
Datu baseen laborategia
D 4,5 I Web ingeniaritza II
D 4,5 E
Gizona-makina interfaza
D 4,5 I Sistema banatuak eta pilatuak
D 6 C
Informazio eta komunikazio teknologiaren laborategiak
H 4,5 I Konputagailuen arkitektura II
H 4,5 E
Txandakako kanpo praktikak III: Informatika
H 4,5 E Sistema grafiko elkarreragileen laborategia
H 4,5 E
Txandakako kanpo praktikak IV: Informatika H 4,5 E
Guztira 30 Guztira 30
4. MAILA 7. seihilekoa 8. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Proiektuen kudeaketa H 6 E Praktikak enpresan II
H 12 E , C , I
Berrikuntza eta ekintzailetza
H 6 E Gradu Bukaerako lana
GBL 12 E , C , I
Osagaietara bideratutako teknologia H 6 E Humanitate eta gizarte zientziak H 3 E
Sistema txertatuak eta denbora errealean H 6 E Ingenieroentzako deontologia H 3 E
Praktikak enpresan I H 18 E , C , I Pertsonen kudeaketa H 6 E
Datu base aurreratuak H 6 E Euskara H 6 E
Sistema txertatuen analisi eta diseinua H 6 E
Guztira 30 Guztira 30
  • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
  • D.- Derrigorrezkoak
  • H.- Hautazkoak
  • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

2008KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

Gehiago irakurri

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

TUTORETZA

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Mondragon Unibertsitateko graduko gida eta arautegia.

 

Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

 

Arautegi akademikoa pdf
Egokitza ikastaroen arautegi akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

Irakaskuntza programa

Irteera profesionalak

Irteera profesional handiko gradua, informatika ingeniaritza. Un grado con muchas salidas profesionales: ingeniería informática de Mondragon Unibertsitatea.

Informatikako graduatuaren irteera profesionalak oso zabalak eta askotarikoak dira, izan ere, informatika funtsezko teknologia bihurtu da edozein enpresarentzat, bai informatikako produktuak eta zerbitzuak ematen dituztenentzat, bai, beren produktuak softwarerik izan gabe ere, produkzioa, marketina, salmentak eta abar kudeatzeko behar dutenentzat.

Informatika Ingeniaritzako graduatuak, gradua bukatu ondoren, ikasten jarrai dezake, master baten bidez informatikako arlo zehatzagoetan espezializatzeko, edo bestela, lan-merkatura jo dezake.

Informatika Ingeniaritzako graduatuentzako irtenbide profesionalen artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Sistema informatikoak aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea.
  • Sistema informatikoak ebaluatu, optimizatu, mantendu eta administratzea.
  • Enpresen produktuak, prozesuak eta zerbitzuak teknologikoki antolatu eta berritzea.
  • Azken erabiltzaileak aholkatu eta trebatzea.
  • Informatika-proiektuetan parte hartzea.
  • Produktu edo zerbitzu informatikoak garatzeko enpresak sortzea.

Informatika Ingeniaritzako graduatuek erakunde hauek izan ditzakete helburu:

  • IKTetako aktiboak (produktu informatiko berriak, finantza-sistemak, kudeaketa-sistemak, diseinu grafikoa, kontrol-softwarea, sistema txertatuak, sistema adimendunak…) eta ITetako zerbitzuak (aholkularitza, integratzaileak…) garatzen dituzten enpresak.
  • Erakundeak oro har (herri-administrazioak, industria-lantegiak, zerbitzu-enpresak..).
  • IKTetako aktiboak eta ITetako zerbitzuak ikertzen dituzten teknologia-zentroak.

Irakaskuntza programa

Egokitzapen ikastaroa

Egokitzapen ikastaroak. Cursos de adaptación

Graduko titulua lortzeko Ingeniaritza Teknikoko titulua duten ikasle ohiei zuzendutako formazioa.

Kudeaketa edo Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

  • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
  • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
  • Profesionalki eguneratzea.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza programa

Ikasten jarraitzeko aukera

Bere formazioa osatu nahi duen Ingeniari Informatikoak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

 

    Ikasle berriak

    Sarrera eta Onarpena

    Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

    PLAZA KOPURUA:

      Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

       

        SARRERA ETA ONARPENA

        2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

         

        Hizkuntz Betekizunak

        Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

        HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
        Euskera C C C
        Erdara C C C
        Ingelesa B C B

        C: zuzen.

        B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

        Ikasle berriak

        Inskripzioa eta matrikula

        Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

        INSKRIPZIOA

        NOIZ EGIN DAITEKE?

        • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
        • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

         

        NON EMAN DAITEKE IZENA? 

         Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

        NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

         

        MATRIKULA

         Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. Datei buruz jakinaraziko da. 

        Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

        Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

        Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

        Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

         

        Matrikulatutako ECTSak

         

        Informatika Ingeniaritzan Gradua

        GUTXIENEKOA - 9 ECTS
        GEHIENEKOA - 60 ECTS

         

        IKASLE BERRIENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

        Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

          • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa
          • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
          • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
          • Disco gogorra: 500Gb edo gehiagokoa
          • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua
          • 15,6 hazbeteko pantaila
          • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

            Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

            Ikasle berriak

            Prezioak

            Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

            Kreditu kopurua: 60 ECTS

            2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

            Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

            Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

            Ikasle berriak

            Bekak eta diru laguntzak

            Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

            BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.

            MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.

            Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.

            BEKA OFIZIALAK

            Deialdi orokorrak

            Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

            Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

            Prezio publikoen diru-laguntzak

            • Familia ugarientzako diru-laguntzak
            • Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
            • Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
            • Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak

            Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

            UNIBERTSITATEAREN DIRU-LAGUNTZAK

            • Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
            • Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
            • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
            • Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
            • Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik

            KONTAKTUAK

            Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE

            Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

            Goi Eskola Politeknikoa
            Tel: 664268352
            Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu

             

              Ikasle berriak

              Ostatua eta Garraioa

              Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

              Ostatua

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

              PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

              Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

              Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

              Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

              Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

              • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
              • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

              *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

              PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

              Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

              GARRAIOA

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

              GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

              Ikasle berriak

              Kredituak aitortzea

              probarako irudia

              1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

              Informatika Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

              Campusa

              Aurkezpena

              Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena

              Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

              Arrasateko campusa

              Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

              • Mekanikako Ingeniaritza
              • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
              • Industria antolakuntzako ingeniaritza
              • Industria elektronikako ingeniaritza
              • Informatikako ingeniaritza
              • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
              • Ingeniaritza Biomedikoa

              Campusa

              Instalazioak

              LaboratoriosInfor-Telecos

              1.Multimedia laborategia / 2.Automatizazio laborategia / 3.Elektrizitate eta Elektronika analogikoko laborategia

              AZPIEGITURAK ETA LABORATEGIAK

              • Tematikako laborategia:
                Telematikako laborategia irakaskuntza eta ikerketara bideratutako espazio bat da, non ikasleek LAN sareen eta WAN sareen diseinu, muntaketa, konfigurazio eta administrazioko praktikak egiten dituzten. Horretarako CISCO router profesionalak, Catalys switch-ak, IP telefonoak, sareko zerbitzariak, hargune edo entxufeen eta kable armairuen muntaketarako erremintak, sare analizagailuak, sareko ziurtagiriak eta firewall-ak daude. Gainera, simulagailu bat erabiltzen da eszenatoki ezberdinak inplementatu aurretik probatzeko.

              • Multimedia laborategia: Irakaskuntza eta ikerketa jardueretan, bideo grabaketako, muntaketako eta edizioko praktikak egiten diren, baita LAN sareen eta internet bidezko multimedia komunikazioko praktikak ere.  Horretarako, bideoak editatzeko software profesionala duten ordenagailuak dituzte, kamara profesionalak, edizio pantailak, magnetoskopioak, bideoko txartel kapturatzaileak eta multimedia zerbitzariak.
              • PCetako Hardware laborategia: Hardware laborategia irakaskuntza eta ikerkuntzara bideratutako espazio bat da, non ikasleek ordenagailuen barruko osagaiak muntatu eta desmuntatzeko praktikak egiten dituzten. Baita ere, Windows eta Linux sistema eragileen instalazio praktikak egiten dituzte mahaigaineko ordenagailuetan, eramangarrietan eta zerbitzarietan.
                Horretarako, ordenagailuak, eramangarriak, zerbitzariak, sistema eragileak instalatzeko programak eta administraziorako erremintak dituzte eskuragarri.
              • Automatizazio laborategia: Automatizazio industrialaren inguruko formazio praktikoa jasotzeko laborategia. Besteak beste, diseinuaren garapena, muntaketa, programazioa edo kontrolerako automatismoak abian jartzea. Honetarako hainbat ekipamendu eta software ditugu: automata programagarriak, ukipen-pantailak, erregulagailuak, Ikuskapen sistemak, robotak, …
              • Elektrizitate eta Elektronika analogikoko laborategia: Elektrizitate eta elektronika analogikoko praktikak egiteko espazioa. Ikasle talde bakoitzak bere ekipamendu osoa du: erreminta kaxa, polimetroa, elikatze-iturria, uhin sorgailua eta osziloskopioa.
              • Seinalearen tratamendu eta telekomunikazio laborategia: Laborategia lan eremu bat da, non transmisio eta harreraren kontzeptuak praktikan jartzen diren, kable bidezko gailuenLaboratorioSeñalzein haririk gabekoen bitartez. Laborategia hornitzen duten elementuak dira espektro analizagailuak, neurgailu profesionalak eta telebista digitaleko eremua (satelitea, klabea, lurrekoa), baita ere hainbat seinale generadore eta osziloskopioa, seinaleak harrapatzeko eta analizatzeko. Gainera, FPGA bidez prototipatzeko ekipamendu ugari eta DSP mikroprozesagailuak ere baditu.

               

              • Segurtasun laborategiak: Segurtasun laborategian ikasleek suebakiekin, intrusioak antzemateko sistemekin eta eskuragarritasun handiko sistemekin egin ditzakete praktikak. Honako ekipamendua eta softwarea aurkitu daiteke: Suekiak (Fortigate, Juniper eta Astaro), intrusioak antzemateko sistemak (Fortigate eta Microtik), HP Proliant (DL360 y DL398 Gen9) zerbitzariak eta Cisco sareko elektronika.

              • Seinalea eta irudia prozesatzeko laborategiak: Seinale Teoriaren eta irudiaren Laborategiak proiektu generikoak, enpresetarako proiektuak eta doktore tesiak bultzatzen ditu. Laborategiak komunikazioetarako seinale digitala prozesatzeko ahalmenak eta ekipamenduak ditu, Osasunaren Zaintzarako, Industri komunikazioetarako eta Ingurune arrotzetarako, baita haririk gabeko komunikazioetarako ere.
                Laboratorio procesamiento de imagen
              • Telekomunikazioetako irakaskuntza laborategia: Laborategi honek neurtzeko RF aparatuak, zirkuitu optikoak neurtzeko eta sortzeko sistemak eta lurreko telebista digitala banatzeko sistemak sortzeko tresnak ditu.  Laborategian hau aurkitu dezakegu:  Espektro analizagailuak, seinale generadoreak, zuntz optikoa fusionatzeko gailua, OTDR, zuntz optikoko seinale igorle eta hartzailea, satelite instalazioa eta seinalearen banaketa, …

              Campusa

              Zerbitzuak

              Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

              ZERBITZU OROKORRAK

              HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

              Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

              • Erakundeko enpresa medikua
              • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
              • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
              • Titulu koordinatzailea
              • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                • Zerbitzu Akademikoak:
                  • Izena ematea eta matrikula
                  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                  • Doktoregoa kudeatzea
                • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                • Erreprografia Zerbitzua.
                • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                  • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                  • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                  • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                Irakasleak

                Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda

                Campusa

                Graduondoko tituluak

                Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                Kalitatea

                Kalitatea

                Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                • GEPeko zuzendaria
                • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                • AZPko ordezkari bat
                • Departamentuetako koordinatzaile bat
                • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                • Ikasle bat

                 

                SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                Gehiago irakurri

                 

                verifica

                Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                Homologaziorako eskari-txostenak

                ANECAren behin-betiko informeak

                Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                 

                Informatikako Ingeniaritza Gradua

                2008 2008
                2012 2012

                RUCTeko linka

                2014 2014

                 

                MONITOR

                Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                Informatikako Ingeniaritza Gradua

                2013/14 

                 

                Ez dago

                MODIFICA

                Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                Aldaketen behin-betiko

                informea

                 Informatikako Ingeniaritza Gradua

                2012 

                 

                Jarraipen Adierazleak14-1513-1412-13
                Informatikako ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 40 28 40
                Informatikako ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.55 0.71 0.85
                Informatikako ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.50 0.32 0.32
                Informatikako ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.89 0.96 0.97
                Informatikako ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.91 7.31 7.03
                Informatikako ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.00 8.83 7.33
                Irakasle ikertzaile doktoreek Informatikako ingeniaritza graduko  tituluan ematen dituzten kredituen portzentajea    

                 

                ACREDITA

                Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                AutotxostenaBehin betiko txostena

                 Informatikako Ingeniaritza Gradua

                2014/2015

                2016

                 

                Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

                 

                Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                 

                DOCENTIA

                Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                Gehiago irakurri