Graduak

Gradua Industria Elektronikako Ingeniaritzan

Gradua Industria Elektronikako Ingeniaritzan

Ingeniari elektronikoak prozesu industrialen kontrol eta automatizazioan eta sistema elektronikoen integrazioan egin dezakete lan besteak beste. Gainera, sektore desberdinetan aurkitu ditzateke irteerak: makina erreminta, produktu industrialen ekoitzpena, automozioa, aeronautika…

1

Zerk bereizten gaituen

• Hezkuntza eredu propioa: berritzailea eta praktikoa
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
• Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
• Urte bateko gradu bukaerako lana bekarekin
• Espezializatutako laborategi modernoak

2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.”
• BEKABIDE
• Lan-ikaste partekatzeagatik beka
• Gradu bukaerako lanagatik beka
• Beka ofizialak

3

Irteera profesionalak

• Erreferentziazko sektorea
• Irteera profesionalak
• Enpleagarritasun maila altua

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

• Urte bateko iraupena
• Ingurune erreal batean: Enpresa, Zentro Teknologiko, Unibertsitateko Laborategiak
• Lan mundura sartzeko kanala
• Gradu bukaerako lanagatik beka

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua
Titulu honetan Industria Elektronikako Ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko prestakuntza jasotzen da
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen / Qué nos diferencia

HEZKUNTZA EREDU PROPIOA: BERRITZAILEA ETA PRAKTIKOA

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzen irakaskuntza ereduak honako ezaugarriak ditu:

                              - Konpetentzietan oinarritutako heziketa
                              - Formazio guztiz praktikoa
                              - Ikasle eta irakasleen arteko harreman estua
                              - Enpresatik gertutasuna
                              - Talde-lana
                              - Ebaluaketa jarrai eta orokorra
                              - Mugikortasun internazionala

 

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Metodologia honen filosofia honako hau da: ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

Seihileko bakoitzaren amaieran klaseak eteten dira ikasleek taldean proiektu bat garatu dezaten. Arazo erreal bat planteatzen zaie eta klaseetan ikasitako ezagutza horiek eta ezagutza berriak ikasiz irtenbidea eman behar diete.

 

LANA ETA IKASKETAK PARTEKATZEKO AUKERA

Lana eta ikasketak partekatzeko aukera dago. Lan-esperientzia eta heziketa uztartzea heziketa proposamen gisa ikusten dugu, laneko egoerak ikasteko egoeretan bilakatuz. Ekintza honek  ikasleari hainbat kredituen aitorpena eta bere ikasketak finantzatzeko diru-iturri garrantzitsua (hileko 500€ gutxi gora-behera) eskaintzeaz gain, enpresa munduan esperientzia hartzeko aukera ematen dio.

Lan hau enpresetan, zentro teknologiko edota gure ikerkuntza laborategietan egin daiteke.

 

URTE BATEKO GRADU BUKAERAKO LANA BEKAREKIN

Graduko azken urtean, ikasleak dedikazio osoz 10 hilabeteko gradu bukaerako proiektu bat gauzatzen du, non ingurune erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerkuntza laborategi) graduan zehar jasotako ezagutza eta gaitasunak praktikan jartzen dituen.

Kasu gehienetan hileko 500€-ko beka dute ikasleek.

Informazio gehiago praktikak eta Gradu bukaerako lanak atalean.

 

PUNTA-PUNTAKO INSTALAZIO ETA LABORATEGIAK

Gure laborategiak, zalantzarik gabe, ikasketa prozesuko indarguneetako bat dira: egiten ari zaren ikasgaiekin erlazionatutako oinarrizko ezagutzak praktikan jarri ahal izango dituzu eta gainera, gai teknologikoak lantzeko, gradu bukaerako lanak eta lan-ikaste partekatzean Goi Eskola Politeknikoko ikerketa lerroek erailtzen duten ekipamendu berdina erabiliko duzu.

 

Gure ikasketa eredua

Metodologia

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


  • Taldea osatu
  • Arazoaren ertz guztiak aztertu
  • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
  • Ikertu
  • Eztabaidatu
  • Probak egin
  • Frogatu

Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz

Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketen bukaerako fasean gauzatzen dira 10 hilabetez lanaldi osoko dedikazioarekin. Esan dezakegu prestakuntza izaera duen jarduera bat dela eta horiek gauzatzea ezinbesteko baldintza direla titulua lortzeko.

Modu egokian garatzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politeknikoan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua kudeatzeko eta Gradu Bukaerako Lan hauek esleitu eta ikuskatzeko.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan. (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetariko bat)

Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek laguntza-poltsa bat jasotzen dute 500€ ingurukoa. (azken 5 urtetan gradu honetan ikasle guztiek lortu zuten beka hau).

Informazio gehiago

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mugikortasun datuak

Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduan izandako mugikortasun datuak, ondorengo fitxategian izango dituzu ikusgai:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua % 28 % 0 % 8 % 36

Portzentai hauek, aipatu titulazioan matrikulatutako ikasleek egindako mugikortasunari dagozkionak dira

Bestetik, Gradu guztien mugikortasun datuak, hauek dira:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Graduak

% 24,78

% 0,45

% 9,91

% 35,14

Portzentai hauek, adierazitako ikasturtean graduko titulazio guztietan matrikulatutako ikasleek egindako mugikortasunari dagozkionak dira.

Nazioartekotzea

Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

ERASMUS

Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

SICUE

SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

Mondragon Unibertsitateko industria elektronikako ingeniaritzaren helburuak. Objetivos del grado en ingeniería en electrónica industrial de Mondragon Unibertsitatea.

Industria Elektronikako Ingeniaritzan tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Indarrean dauden araudiak ezarritako kalitate eta segurtasun arauak betetzen dituzten instalazio, produktu eta sistema elektronikoak diseinatu..
  • Ekipo elektronikoak diseinatu, gauzatu eta prest jarri, zehaztapenetan ezarritako eskakizunak (teknikoak, ekonomikoak, kalitate arlokoak eta segurtasunekoak) beteaz.
  • Prozesu industrialen diseinua, kontrola eta automatizazioa gauzatu hardwarea eta softwarea integratuz. Horrela ekoizpen sistema osatzen duten unitate ezberdinen funtzionamendua optimizatu daiteke.
  • Ekoizpen sistemetako ekipo elektronikoen mantenuaren gaineko antolaketa lanak burutu, eta baita zuzendaritza eta gainbegiratze lanak ere.

Titulu honek Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (20/02/2009) CIN/351/2009 Aginduak arautzen duen.

Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

 

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza mekanikako ordutegi eta egutegia

2012KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

1. MAILA 1. seihilekoa 1.MAILA 2. sehilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Kalkuloa I
OP 6 E Kalkuloa II
OP 6 E
Fisika mekanikoa
OP 6 C Algebra lineala OP 6 C
Kimika OP 6 E Fisika elektriko eta elektromagnetikoa
OP 6 E
Irudikapen grafikoa
OP 6 E Estatistika
OP 6 E
Informatika oinarriak
OP 6 E Enpresa
OP 6 E
Guztira 30 Guztira 30
2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Ingeniaritza termiko eta jariakorra D 6 E Teknologi elektronikoa
D 6 E
Materialeen Zientzia, kimika eta teknologia
D 6 E Oinarrizko industri automatizazioa
D 4,5 E
Elektroteknia
D 4,5 E Makina eta mekanismoen teoria
D 4,5 E
Zirkuitoen teoria D 4,5 E Instrumentazio elektronikoa D 4,5 C
Elektronika analogikoaren oinarriak
D 4,5 E

Sistema mutifisikoen modelatze, simulazio eta kontrola

D 4,5 E
Elektronika digitalaren oinarriak
D 4,5 E Mikroprozesadoreak D 6 E
Guztira 30 Guztira 30
3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Erregulazio automatikoa D 6 I Industri automatizazio aurreratua D 6 E
Potentzia elektronika D 6 I Industri komunikazioak D 4,5 I
Ekipo elektrikoen diseinua D 6 I Industri informatika D 6 I
Datuak eskuratzeko sistemak eta denbora errealen kontrola D 6 I Sistema robotizatuak D 4,5 E
Eragingailu elektrikoak D 6 I Industri elektronika D 4,5 E
Kontrol aurreratua D 4,5 E
Guztira 30 Guztira 30
4. MAILA 7. seihilekoa 4. MAILA 8. seihilekoa

Aukera: ENPRESA

Aukera: ENPRESA

IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Industria antolakuntza
D 3 E Praktikak enpresetan II
H 18 E,C,I
Bulego teknikoa eta proiektuen kudeaketa
D 3 E Gradu Bukaerako Lana GBL 12 E,C,I
Kalitate metodoak, segurtasuna eta ingurumena
D 3 E
Produkzio sistemak eta elektroteknologiak D 3 E
Humanitate eta gizarte zientziak H 6 E
Praktikak enpresetan I H 12 E,C,I
Guztira 30 Guztira 30

Aukera: ERASMUS

7. seihilekoa

Aukera: ERASMUS

8. seihilekoa

2008KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

Gehiago irakurri

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

TUTORETZA

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Gida eta arautegiak. Guías y normativas

Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

Arautegi akademikoa pdf
Egokitza ikastaroen arautegi akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

Irakaskuntza programa

Irteera profesionalak

Mondragon Unibertsitateko industria elektronikako ingeniaritza graduko irteera profesionalak. Salidas profesionales del grado en ingeniería electrónica industrial de Mondragon Unibertsitatea.

ERREFERENTZIAZKO SEKTOREA

Historiagile batzuk elektrizitatearen eta elektronikaren aurkikuntza harri lanketaren, gurpilaren, suaren, idazkuntzaren, penizilinaren, inprentaren edo lurrunezko makinaren aurkikuntzen parean jartzen dute.

Elektrizitatea gure bizitzako arlo guztietan dago. Irrati edo telebistatik hasi eta ehunka elektratresna edo industria edo ikerketa gailuetara. Ezinbestekoa bilakatu da, edozein arrazoiengatik mozten bada hiri modernoak gelditu egiten dira.

Elektronikan ez dago asmatzaile bat, hainbat aurkikuntzen baturaren emaitza da. 70. hamarkadatik aurrera, transistoreak eta informazioa biltegiratzen zuten zirkuitu integratuak ekoizten hasi ziren momentuan, gaur egun ezagutzen dugun informatikaren eta telekomunikazioen iraultza hasi zen. Mundua zeharo aldatu da hiru hamarkadatan: Internet, satelite bidezko komunikazioak edo CD ROM diskoak. XXI. mendea definitzen duen pertsonen, ideien eta kapitalen globalizazioa, aurkikuntza honen emaitza da.

Elektrizitatea eta elektronika ez dira industria sektore bat bere horretan, baina, industriako sektore guztietan eta gure bizitzan oro har presente dago.

 

IRTEERA PROFESIONALAK

Sektoreak:

  • Industriako SEKTORE ia guztietan: makina erreminta, industriako produktuen ekoizpena, automobilgintza, aeronautika….
  • Ikerketa eta aholkularitza
  • Irakaskuntza: erakunde publiko eta pribatuak

Lan teknikoak

  • Kontrol eta automatizazio ingeniaria
  • Robotikako ingeniaria
  • Kalitateko teknikaria
  • Komertzialeko teknikaria
  • I+G+bko teknikaria

Kudeaketa lanak:

  • Proiektu zuzendaria
  • Ingeniaritza departamentuko arduraduna
  • Komertzial departamentuko arduraduna
  • Berrikuntza departamentuko arduraduna
  • Beste hainbat

 

ENPLEAGARRITASUN MAILA ALTUA

2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan. (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetarikoa bat).

    Irakaskuntza programa

    Egokitzapen ikastaroa

    Egokitzapen ikastaroak. Cursos de adaptación

    Graduko titulua lortzeko Ingeniaritza Teknikoko titulua duten ikasle ohiei zuzendutako formazioa.

    Industri Elektronikan Ingeniaritza Teknikoa gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

    • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
    • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
    • Profesionalki eguneratzea.

    Gehiago irakurri

    Irakaskuntza programa

    Ikasten jarraitzeko aukera

    Formakuntza espezialitatu bat lortu nahi dutenak, honako Unibertsitate Masterretara sarbide zuzena dute :

    Ikasle berriak

    Sarrera eta Onarpena

    Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

    PLAZA KOPURUA:

      Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

       

        SARRERA ETA ONARPENA

        2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

         

        Hizkuntz Betekizunak

        Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

        HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
        Euskara C C C
        Gaztelania C C C
        Ingelesa B C B

        C: Zuzen

        B: ahoz zuzen adierazten da, nahiz eta zailtasunak dituen irakurriz eta idatziz

        Ikasle berriak

        Inskripzioa eta matrikula

        Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

        INSKRIPZIOA

        NOIZ EGIN DAITEKE?

        • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
        • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

         

        NON EMAN DAITEKE IZENA? 

         Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

        NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

         

        MATRIKULA

         Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

        OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

        EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

        Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

        Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

        Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

        Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

         

        Matrikulatutako ECTSak

         

        Industria Elektronikako Ingeniaritzan Gradua

        GUTXIENEKOA - 9 ECTS
        GEHIENEKOA - 60 ECTS

         

        IKASLE BERRIENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

        Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

            • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa
            • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
            • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
            • Disco gogorra: 500Gb edo gehiagokoa
            • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
            • 15,6 hazbeteko pantaila
            • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

                Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

                  Ikasle berriak

                  Prezioak

                  Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

                  Kreditu kopurua: 60 ECTS

                  2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

                  Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

                  Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

                  Ikasle berriak

                  Bekak eta diru laguntzak

                  Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

                  Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
                  Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
                  Goi Eskola Politeknikoa
                  Irati Lamariano
                  Tel: 664268352 /  ilamariano@mondragon.edu


                  UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

                  BEKABIDE
                  BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

                  • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
                  Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 500€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

                  • GRADU BUKAERAKO LANAGATIK BEKA
                  Gradu bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez lanaldi-osoko iraupenarekin, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
                  Beka hau hileko 500€ ingurukoa da.


                  BEKA OFIZIALAK

                  • Deialdi orokorrak
                  Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

                  Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

                  • Prezio publikoen diru-laguntzak
                                 - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                                 - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                                 - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                                 - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

                  Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

                    Ikasle berriak

                    Ostatua eta Garraioa

                    Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                    Ostatua

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                    PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                    Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                    Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                    Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                    Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                    • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                    • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                    *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                    PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                    Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                    GARRAIOA

                     

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                    GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                    Ikasle berriak

                    Kredituak aitortzea

                    Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos

                    1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

                    Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduari dagokionez, ondoren Kredituen aitortzea eta transferentziarako sistemaren esparru araudia jasotzen da: pdf

                    Campusa

                    Aurkezpena

                    Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena

                    Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

                    ARRASATEKO CAMPUSA

                    Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

                    • Mekanikako Ingeniaritza
                    • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
                    • Industria antolakuntzako ingeniaritza
                    • Industria elektronikako ingeniaritza
                    • Informatikako ingeniaritza
                    • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
                    • Ingeniaritza Biomedikoa

                    Campusa

                    Instalazioak

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoan elektronika industrialeko graduko praktikak egiteko punta puntako laborategiak izango dituzu eskura, ikasgaiekin lotutako ezagutzak praktikan jartzeko eta proiektu errealak gauzatzeko. Zalantzarik gabe gure instalazio eta laborategiak ikasketen indargunetako bat dira.

                    Gure laborategietan eskura izango dituzu praktikak burutzeko beharrezko material eta ekipamendua. Besteak beste honako laborategiak erabiliko dituzu:

                    • Erabilera orokorreko laborategiak
                    • Automatizazio laborategia
                    • Robotika laborategia
                    • Instalazio elektrikoen laborategia
                    • Makina elektrikoen laborategia

                    Campusa

                    Zerbitzuak

                    Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

                    ZERBITZU OROKORRAK

                    HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                    Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                    • Erakundeko enpresa medikua
                    • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                    • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                    • Titulu koordinatzailea
                    • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                      IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

                      • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                      • Zerbitzu Akademikoak:
                        • Izena ematea eta matrikula
                        • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                        • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                        • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                        • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                        • Doktoregoa kudeatzea
                      • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                      • Erreprografia Zerbitzua.
                      • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                      • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                        • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                        • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                        • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                      • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                      Irakasleak

                      Elektronika Ingeniaritza Graduko irakasleak.

                      Campusa

                      Graduondoko tituluak

                      Graduondoko tituluak / Títulos de posgrado

                      Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                      Kalitatea

                      Kalitatea

                      Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                      • GEPeko zuzendaria
                      • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                      • AZPko ordezkari bat
                      • Departamentuetako koordinatzaile bat
                      • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                      • Ikasle bat

                       

                      SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                      EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                      Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                      Gehiago irakurri

                       

                      verifica

                      Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                      ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                      Homologaziorako eskari-txostenak

                      ANECAren behin-betiko informeak

                      Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                       

                      Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua

                      2008 2008
                      2012 2012

                      RUCTeko linka

                       

                      MONITOR

                      Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                      Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                      Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua

                      2014/15 2014/15

                       

                      Jarraipen Adierazleak14-1513-1412-13
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 50 58 94
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.81 0.93 0.86
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.12 0.24 0.07
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.91 0.95 0.95
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.93 7.43 6.78
                      Industria elektronikako ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.91 8.62 8.70
                      Irakasle ikertzaile doktoreek Industria elektronikako ingeniaritza graduko  tituluan ematen dituzten kredituen portzentajea    

                       

                      MODIFICA

                      Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                      Aldaketen behin-betiko

                      informea

                       Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua

                      2012 

                      ACREDITA

                      Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                      AutotxostenaBehin betiko txostena

                      Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua

                      2012/2013

                      2014

                       

                      Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

                       

                      Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                      Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                      Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                       

                      DOCENTIA

                      Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                      Gehiago irakurri