Graduak

Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan

Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan

Tituluaren helburu nagusia diseinuko ingeniariak formatzea da, produktu, kontzeptu eta zerbitzu berriak sortzeko gai direnak eta enpresari eta merkatuari balio erantsia emango diotenak. Industria diseinatzaileak diziplina anitzeko izaera duen ingurune batean garatzen dute euren jarduera profesionala, non sormenak eta berrikuntzak garrantzia handia duten.

Industria diseinatzailearen lana inguratzen gaituzten produktuei forma ematea da, pertsonen egunerokoa erraztuz: sakelako telefonoak, ontziak, kontsumo produktuak… hau guztia, modu sortzaile eta berritzailean, beti ere, ingurumena errespetatuz.

Industria Diseinua enpresa berrikuntzarekin harreman estua duen jarduera bat da, industria diseinuko ingeniaria baita, industriak etorkizunean gauzatuko dituen proposamen berriak planteatzeko ardura duena.

Industria diseinuko profesionalak diseinua, fabrikazioa eta produktuaren garapena bezala kontzeptuak menperatu behar ditu. Bere lana kontsumitzaile eta erabiltzailearen beharrak ezagutzetik hasten da eta produktuaren komertzializazioarekin amaitu. Diziplina anitzeko ingeniaritza honek industria diseinuko profesionalari enpresa bateko departamentu askotan lan egiteko aukera ematen dio.

1

Zerk bereizten gaituen

    Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Graduak EUR-ACE nazioarteko zigilua lortu du. EUR-ACE zigilua  baimendutako agentzia batek MONDRAGON UNIBERTSITATEAri Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Graduko tituluagatik ematen dion ziurtagiria da, Europako Goi Mailako  Hezkuntza Eremuan aurreikusten diren kalitate printzipioen arabera.

    sello-eurace

    2

    Bekak eta Diru Laguntzak

    MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu.

    3

    Irteera profesionalak

    • Produktu garapena
    • Freelance diseinatzailea
    • Sortzailea
    • Product manager-a
    • ....
    4

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizartean gertatzen diren aldaketetara irekia dagoen unibertsitatea da. Praktikara bideratua dago eta honek etengabe lan munduarekin eta enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea ahalbidetzen du, ikasleari praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak enpresetan egitea errazten diolarik.

    Informazioa eta izen ematea

    Kontaktua
    Josune Benito
    Telefonoa
    664298547
    E-posta
    jbenito@mondragon.edu

    Inskripzioa eta matrikula

    Zatoz gu ezagutzera

    Laburpen taula

    Titulazio ofiziala
    Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua
    Kreditu kopurua
    240 ECTS
    Hizkuntzak
    Euskara, gaztelania eta ingelesa
    Eskaintzen den tokia
    Arrasate
    Iraupena
    4 urte
    Modalitatea
    Presentziala

    Zerk bereizten gaituen

    Zerk bereizten gaituen / Qué nos diferencia

    Gaitasunetan oinarrituta ikaskuntzak. Gaitasun horiek egungo gizartearen benetako arazoei irtenbidea emateko helburua duten proiektuen bidez lantzen dira. Ikasleek gertuko enpresa-inguruneko produktuen diseinuari begira garatzen dituzte proiektuak, irakasgai bakoitzeko irakasle tutoreek eta adituek lagunduta.

    Industria Diseinuko eta Produktuen Garapeneko graduatuaren diziplina anitzeko profilak. Profil hori indartu egiten dute Ingeniaritza Fakultateko gainerako ezagutza-arloek: Mekanikak, Industria Antolakuntzak, Elektronikak, Telekomunikazioek... Horrez gain, arlo horietan guztietan, baita Industria Diseinuaren Berrikuntzan ere, ikasleek hainbat laborategi dituzte, haientzat ikastea jarduera dinamiko eta praktikoagoa izan dadin.

    Industria Diseinua 12 urte luzez Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurunean soilik irakatsi izanak. Gainera, etengabeko eboluzioan egon den irakasgaia dugu, irakasleak Italian, Frantzian, Holandan eta Danimarkan trebatuta daudelako eta Industri Diseinuko kabinete profesionalekin elkarlanean jardun ohi dugulako.

     

    Erakusketak eta hitzaldiak antolatzeko eta diseinu-azoketan parte hartzeko dinamismoak.

    Diseinuaren garrantzia hedatzea eta ikasleak hedatze-lan horretan partaide bihurtzea dira dinamismo horren helburuak, ikasleek gerora beteko duten eginkizunaren garrantzia gizartean eta enpresen artean ezagutarazteko.

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

    Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


    • Taldea osatu
    • Arazoaren ertz guztiak aztertu
    • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
    • Ikertu
    • Eztabaidatu
    • Probak egin
    • Frogatu

    Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

    Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

    Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

    Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    Praktikak eta gradu bukaerako lana / Prácticas y trabajo de fin de grado

    Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

    Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

    Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

     

    TEstigantzak

    Iratxe Arbulo Ramos  TFG: "Martillería I+D+i" CORPORACIÓN PATRICIO ECHEVERRÍA  S.A.-n (Legazpi)

    Testimonio. Iratxe Arbulo

     

    “Corporación Patricio Echeverría, eraikuntza, nekazaritza eta lorezaintza alorrean garrantzia handiko enpresa da. Gradu amaierako proiektu honen helburu nagusia, mailuen heldulekuen kontzeptu berriak sortzea eta garatzea izan da, kostuak gutxituz baina erresistentzia, zehaztasuna, ergonomia, erabilgarritasuna  edo diseinua bezalako balore  ezinbestekoak mantenduz beti ere. Proiektu honek balio izan dit material berrien ezagutza handitzeko, kontzeptu berriak garatzeko eta produktu berrien industrializazio fasera gerturatzeko."

     

    Iván González Alonso TFG: "Modernizaziorako kontzeptuen azterketa eta garapena" mu-DBZ - Diseinuko departamentua-n

     

    “Espainian jasokuntza liderra den Orona enpresaren, LKS Diara diseinu estudioaren eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren lankidetzari esker, gaur egungo enpresen errealitateari egokitzen zaion ikerketa proiektu batean lan egin ahal izan dut. Lanaren ardatza izan da modernizazioa babesteko kontzeptu berritzaileak aztertu, hobetzeko aukerak identifikatu eta garatzea, Orona markaren balion bitartez. Oso esperientzia positiboa izan da, eta bertan disfrutatu, nire ezagutza praktikan jarri eta, batez ere, ikasi ahal izan dut. Gaur egun antzeko ezaugarriak dituen beste proiektua batean jarraitzen dut lantaldean murgilduta, graduondoko ikasketetan jarraitzen dudan bitartean”.

     

    Informazio gehiago

    Gure ikasketa eredua

    Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

    Mugikortasuna eta nazioartekotasuna / Movilidad e internacionalización

    Mugikortasun datuak

    Ondoren Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira.

    IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
    2014-2015 Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua % 25,42 % 1,69 % 8,48 % 35,59

    Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

    Beste aldetik, hauek dira beste gradu guztietako mugikortasun datuak:

    IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
    2014-2015 Graduak

    % 24,78

    % 0,45

    % 9,91

    % 35,14

    Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Graduko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

    Nazioartekotzea

    Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

    ERASMUS

    Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

    GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

    Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

    SICUE

    SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

    Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

    Irakaskuntza programa

    Helburuak eta Konpetentziak

    Helburuak eta konpetentziak. Objetivos y competencias

    Industria Diseinua eta Produktuen Garapenean Ingeniaritza tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

    • Produktu, kontzeptu eta zerbitzuak diseinatu, birdiseinatu eta garatu.
    • Merkatu globalizatuan berrikuntzarako aukerak aztertu eta identifikatu, oraingo beharrrizan sozialei eta etorkizunekoei erantzuteko.
    • Produktu guztiek beraien bizitza zikloan ingurumenean duten eragina identifikatu eta murriztu
    • Produktuaren erabiltzailearen beharrizanak aztertu eta identifikatu: ergonomia (fisikoa eta mozionala), erabilera eremua, pertzepzioa...
    • Produktuarekin desio sentsazioak sortu erabiltzailearengan, horretarako komunikazio estrategiez, estetikaz, eta abarrez baliatuz.
    • Materialen eta prozesuen ikuspuntutik teknikoki eta ekonimikoki bideragarriak izan daitezkeen soluzioak proposatu.

    Titulu honek ez du erregulatutako lanbideetan jarduteko gaitasunik ematen.

    Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

    Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

    Irakaskuntza programa

    Ikasketa plana

    Ikasketa Plana / Plan de estudios

     

    2017KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

    * IKASKETA PLANA EGIAZTATZEN PROZESUAN

    E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

    1. MAILA 1. seihilekoa 2. sehilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Matematikak I
    OP 6 E,C Matematikak II
    OP 6 E,C
    Adierazpen Grafikoa I
    OP 6 E,C Kimika OP 6 E,C
    Informatikako oinarriak OP 6 E,C Enpresa
    OP 6 E
    Fisika I
    OP 6 E,C Fisika II
    OP 6 E,C
    Oinarri metodologikoak
    D 6 E,C Estetika l
    D 3 E,C
    Sorkuntza D 3 E,C
    Guztira 30 Guztira 30
    2. MAILA 3. seihilekoa 4. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Adierazpen Artistikoa I OP 6 E,C Materialak II D 4,5 E,C
    Adierazpen Grafikoa II OP 6 E,C Adierazpen Grafikoa III D 6 E,C
    Fabrikazio Prozesuak I D 4,5 E,C Prototipatzea D 3 E,C
    Diseinuaren metodologia I D 6 E,C Fabrikazio Prozesuak II D 4,5 E,C
    Materialak I D 4,5 E,C Estetika Il D 3 E,C
    Produktu elektrikoen diseinua H 3 E,C Materialen elastikotasuna eta erresistentzia D 6 E,C
    Alternantziako praktikak I H 3 E,C Produktu mekanikoen diseinua H 3 E,C
    Ingelesa zientzia eta teknikarako H 3 I Alternantziako praktikak II H 3 E,C
    Ingeniaritza eta aldaketa sozialak H 3 E Testu zientifiko-teknikoen idazketa ingelesez H 3 I
    Euskara zientzia eta teknikarako H 3 E Testu zientifiko-teknikoen idazketa euskaraz H 3 E
    XXI. mendeko enpresa erronkak H 3 E,C
    Guztira 30 Guztira 30
    Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 5 irakasgaietatik Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 5 irakasgaietatik
    3. MAILA 5. seihilekoa 6. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Erabilgarritasuna
    D 3 E,C,I Enbasea eta Enbalajea
    D 3 E,C
    Ingurumen alderdiak
    D 3 E,C Marketina eta Komunikazioa
    D 3 E,C
    Diseinuaren metodologia II
    D 4,5 E,C,I Diseinu Grafikoa D 6 E,C
    Ordenagailuz Lagundutako Diseinua I D 6 E,C Ordenagailuz Lagundutako Diseinua II
    D 4,5 E,C
    Adierazpen Artistikoa II
    D 4,5 E,C Lege alderdiak
    D 3 C
    Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoena
    D 4,5 E,C,I Estatistika
    D 6 E
    Akaberen diseinua H 4,5 E,C Diseinu soziala H 4,5 E,C
    Alternantziako praktikak III
    H 4,5 E,C Alternantziako praktikak IV
    H 4,5 E,C
    Guztira 30 Guztira 30
    Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 irakasgaietatik               Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 irakasgaietatik
    4. MAILA 7. seihilekoa 8. seihilekoa
    IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
    Erabiltzailearen esperientzia
    H 6 E,C Praktikak Enpresan (2. zatia)
    H 18 E,C,I
    Pertsonen kudeaketa
    H 3

    E,C 

     Gradu Bukaerako Lana GBL 12 E,C,I
    Diseinu proiektuen kudeaketa H 3 E,C
    Kalitatea H 3 E,C
    Praktikak Enpresan (1. zatia) H 15 E,C,I
    Oinarrizko industri automatizazioa (**)
    H 3 E,C
    Teknologia Elektrikoa (**)
    H 4,5 E,C
    Estrukturen eta industria eraikuntzen teoria (**)
    H 3 E,C
    Makina eta mekanismoen teoria (**)
    H 3 E,C
    Elektronikako oinarriak (**)
    H 4,5 E,C
    Matematikak III (**)
    H 6 E,C
    Oinarri biomedikoak (*)
    H 6 E,C
    Biomaterialak (*)
    H 4,5 E,C
    Osasun ziurtagiriak eta araudiak (*)
    H 4,5 E,C
    Komunikazio sareak eta informazio sistemak (*)
    H 3 E,C
    Bioseinaleak eta seinale prozesamendua (*)
    H 6 E,C
    Biomekanika (*)
    H 4,5 E,C
    Guztira 30 Guztira 30

    (*) Teknologia Biomedikoetako Masterrean sarbidea izateko egin beharreko ikasgaiak

    (**) Industria Ingeniaritzako Masterrean sarbidea izateko egin beharreko ikasgaiak

    • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
    • D.- Derrigorrezkoak
    • H.- Hautazkoak
    • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

     

    AURREKO IKASKETA PLANAK

    2008ko planaren ikasketen antolaketa

    2013ko planaren ikasketen antolaketa

     

    Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

    Egutegi akademikoa Imagen pdf

    Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
    Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
    Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

    Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

     

    TUTORETZA

    Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

    Irakaskuntza programa

    Gida eta Arautegiak

    Gida eta arautegiak / Guías y normativas

    Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

    Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

     

    Arautegi akademikoa pdf
    Egokitza ikastaroen arautegi akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
    Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
    Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

    Irakaskuntza programa

    Irteera profesionalak

    Irteera profesionalak. Salidas profesionales

    Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako graduatuak, gradua amaitutakoan, ikasten jarraitu, lan-merkatura irten edo bere enpresa sortzea aukera dezake. Egin ditzakeen ibilbide akademikoak honako hauek dira:

    Master-ibilbidea, ikasten jarraitu nahi duten ikasleentzat edo, lan-merkatura irten nahi badute, azken urtea hainbat gai ikasteko aprobetxatu nahi dutenentzat. Ibilbide horretan 12 ECTSko gradu-bukaerako lana egingo dute. Ikasle bakoitzak bakarka egingo du lana, eta berak nahi duen motakoa izango da: benetako proiektua, proiektu solidarioa, ikerlana edo nazioarteko lehiaketa.

    Enpresa-ibilbidea, beren karrera enpresa batentzako proiektu bat garatuz amaitu nahi duten ikasleentzat. Karrera-bukaerako proiektuek 42 ECTS dituzte eta enpresan edo Unibertsitatean bertan egin daitezke. Enpresarako benetako proiektu bat edo Unibertsitateko ikerkuntza-lerro baten garapena izan behar dute.

    Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzak honako irteera profesional hauek eskaintzen ditu:

    • Produktu Garapenaren Departamentuko diseinatzailea.
    • Berrikuntza Departamentuko diseinatzailea.
    • Marketin eta Komunikazio Departamentuko diseinatzailea.
    • Industria Diseinuko kabinete bateko diseinatzailea.
    • Freelance diseinatzailea, nork bere enpresa sortuta. Titulazioaren 13 urteko ibilbidean, 5 diseinu-estudio sortu dira ikasleen ekimenez.
    • Garatutako produktu propioa ustiatzeko bere enpresa sortzen duen ekintzailea. Eko3r enpresa Industria Diseinuko karrera-bukaerako proiektu baten ondorioz jaio zen. Diseinuko eta Mekanikako ikasleek jarri zuten abian, Saiolan ekintzailetza-zentroak lagunduta.

    Empresa eko3r

      Irakaskuntza programa

      Egokitzapen ikastaroa

      Egokitzapen ikastaroak. Cursos de adaptación

      Graduko titulua lortzeko Ingeniaritza Teknikoko titulua duten ikasle ohiei zuzendutako formazioa.

      Industri Diseinuan Ingeniaritza Teknikoa gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

      • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
      • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
      • Profesionalki eguneratzea.

      Gehiago irakurri

      Irakaskuntza programa

      Ikasten jarraitzeko aukera

      Bere formazioa osatu nahi duen Intrustria Diseinuko eta Produktu Garapenerako Ingeniariak, master hauetara sarrera zuzena izango du:

      Eta ikasgai osagarriak egiten dituenak, master hauetara sarrera izango du:

       

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Sarrera eta onarpena taula

        PLAZA KOPURUA:

          Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 70 da.

           

            SARRERA ETA ONARPENA

            2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

             

            Hizkuntz Betekizunak

            Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

            HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
            Euskera C C C
            Erdara C C C
            Ingelesa B C B

            C: zuzen.

            B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

            Ikasle berriak

            Inskripzioa eta matrikula

            Inskripzioa eta matrikula / Inscripción y matrícula

            INSKRIPZIOA

            NOIZ EGIN DAITEKE?

            • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
            • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

             

            NON EMAN DAITEKE IZENA? 

             Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

            NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

             

            MATRIKULA

             Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan.

            OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

            EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

            Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

            Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

            Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

            Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

             

            Matrikulatutako ECTSak

             

            Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan Gradua

            GUTXIENEKOA - 9 ECTS
            GEHIENEKOA - 60 ECTS

             

            IKASLE BERRIENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

            Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
            • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
            • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
            • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
            • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
            • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
            • 15,6 hazbeteko pantaila
            • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

              Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu  portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

               

              Ikasle berriak

              Prezioak

              Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

              Kreditu kopurua: 60 ECTS

              2017-18 aurreikusitako zenbatekoa: 6.060€

              Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

              Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.


               

               

              Ikasle berriak

              Bekak eta diru laguntzak

              Bekak eta diru laguntzak / Becas y ayudas

              BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.

              MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.

              Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.

              BEKA OFIZIALAK

              Deialdi orokorrak

              Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

              Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

              Prezio publikoen diru-laguntzak

              • Familia ugarientzako diru-laguntzak
              • Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
              • Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
              • Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak

              Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

              UNIBERTSITATEAREN DIRU-LAGUNTZAK

              • Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
              • Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
              • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
              • Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
              • Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik

              KONTAKTUAK

              Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE

              Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

              Goi Eskola Politeknikoa
              Tel: 664268352
              Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu

               

                Ikasle berriak

                Ostatua eta Garraioa

                Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                Ostatua

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                GARRAIOA

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                Ikasle berriak

                Kredituak aitortzea

                Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos

                1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

                Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia' jasotzen da

                Campusa

                Aurkezpena

                Aurkezpena / Presentación

                Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

                Arrasateko campusa

                Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

                • Mekanikako Ingeniaritza
                • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
                • Industria antolakuntzako ingeniaritza
                • Industria elektronikako ingeniaritza
                • Informatikako ingeniaritza
                • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
                • Ingeniaritza Biomedikoa

                Campusa

                Instalazioak

                Laborategiak eta baliabideak

                Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko ikasleek hainbat laborategi dituzte, graduan zehar erabiltzeko. Laborategi horietan ikasturte bakoitzeko praktikak egiten dituzte eta seihilekoetako POPBLak laguntzeko materiala dute eskura. Horrela, mekanikarekin eta materialekin zerikusia duten teoriak hobeto barneratu, maketa fisikoak egiteko trebetasunak garatu eta edozein lan-ingurunetan ordena, garbitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko behar diren trebetasunak landuko dituzte ikasleek.

                Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroan (DBZ) erabilgarri dauden laborategiak honako hauek dira:

                Maketa-, pintatze- eta akabera-lantegia

                Taller de maquetas, pintado y acabadoLantegi horretan maketa estatikoak eta funtzionalak egiteko behar diren materialak eta ekipamenduak daude.

                Materialak (poliuretano, DM…) ebaki eta lixatzeko espazio bat dago, baita maketak eta prototipoak eskuz edo pistolaz pintatzeko kabina bat ere.

                Sormenerako espazioa

                Taller de maquetasIkasleek espazio malgu batzuk dituzte, talde-dinamikak errazteko: mahai mugikor eta desmuntagarriak, arbelak, panelak eta antzeko komunikazio-euskarriak…

                Irudia atzitu eta tratatzeko laborategia

                Laboratorio de captura y tratamiento de imagenAgertoki itxurako espazioa du, eta kalitateko irudiak atzitzeko hondo neutroa, ikasleek beren maketen argazkiak atera eta, ondoren, argazkiak zenbait software erabiliz manipulatzeko. Orobat, Bamboo, Intuos eta Cintiq txartel grafikoak dituzte, errenderrak zuzenean eta formatu digitalean marraztu eta koloreztatzeko. Azkenik, laborategian argazki-kamera eta bideo-kamera eramangarria daude, landa-ikasketak egiteko.

                Prototipatu azkarreko laborategia

                Laboratorio de prototipado rápidoLaborategi horretan, birtualki modelatutako produktuak 3Dan inprimatzen dituen (ABS materialekin) plotter bat dago. Horrela, produktuak 3Dan marraztu ondoren, produktu fisikoa zenbait ordutan sor daiteke, eta horren neurriak eta formak ikasleek irudikatu nahi zituztenak direla egiaztatu.

                Industri Diseinurako berariazko softwareak

                Graduan zehar, diseinatzeko tresnak erabiltzen ikasiko dute ikasleek. Gehien erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira: 2Dan maketatzeko berariazko softwarea, 3Dan modelatzekoa, errendatzekoa, diseinu zehatzekoa eta diseinu parametrikokoa. Jarraian, ikasturte honetan erabilitako softwareak ikus daitezke (urtero-urtero berrikusten dira, eguneratuta mantentzeko).

                Software específicos para Diseño Industrial

                Campusa

                Zerbitzuak

                Zerbitzuak / Servicios

                ZERBITZU OROKORRAK

                HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                • Erakundeko enpresa medikua
                • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                • Titulu koordinatzailea
                • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                  Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                  • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                  • Zerbitzu Akademikoak:
                    • Izena ematea eta matrikula
                    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                    • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                    • Doktoregoa kudeatzea
                  • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                  • Erreprografia Zerbitzua.
                  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                  • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                    • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                    • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                    • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                  • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                  Irakasleak

                  Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda.

                  Campusa

                  Graduondoko tituluak

                  Graduondoko tituluak / Títulos de posgrado

                  Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                  Kalitatea

                  Kalitatea

                  Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                  • GEPeko zuzendaria
                  • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                  • AZPko ordezkari bat
                  • Departamentuetako koordinatzaile bat
                  • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                  • Ikasle bat

                   

                  SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                  EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                  Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                  Gehiago irakurri

                   

                  verifica

                  Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                  ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                  Homologaziorako eskari-txostenak

                  ANECAren behin-betiko informeak

                  Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                   

                  Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua

                  2008 2008
                  2013 2013

                  RUCTeko linka

                  2017

                   

                  MONITOR

                  Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                  Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                  Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua

                  2015/16

                   

                  Jasotzeke

                   

                  Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 55 64 71
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.71 0.73 0.75
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.12 0.25 0.30
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.94 0.94 0.97
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.90 7.39 7.39
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.60 8.47 8.76
                  Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza graduko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 17 15  14

                   

                  MODIFICA

                  Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                  Aldaketen behin-betiko

                  informea

                   

                  Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan

                  2012 
                  2013  

                  ACREDITA

                  Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                  AutotxostenaBehin betiko txostena

                  Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan

                  2014/2015

                  2016

                  Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

                   

                  Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                  Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                  Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                   

                  ACREDITA PLUS

                  Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

                  AutotxostenaBehin betiko txostenaInformazio gehiago

                  Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan

                  2014/2015

                  2016

                  EUR-ACE®

                   

                  ANECA

                   

                  Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduak "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortu du 2016ko Abenduaren 15etik 2022ko Abenduaren 15erarte

                   

                  sello-eurace

                   

                  DOCENTIA

                  Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                  Gehiago irakurri