Graduak

Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan

Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan

MGEPeko Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu direnek lehiakor eta iraunkor egiten dituzte industri eta zerbitzu-jarduerak. Ildo horretan, produktuen, zerbitzuen eta teknologi prozesuen hobekuntza eta berrikuntza sustatzen dute, eta baita antolakuntza-ereduena ere. Antolakundearen barruan hainbat ardura-lanpostutan aritzen diren profesionalak dira. Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu dena taldeetako liderra izaten da, eta pertsonen partaidetza eta inplikazioa sustatzen ditu enpresen erronka estrategikoak aurrera eramateko. Gainera, ikuspegi globala eta estrategikoa kontuan hartuta hartzen ditu erabakiak, interes-taldeak aintzat hartuta, hala nola, hornitzaileak, bezeroak, lan-taldeak, akziodunak, gizartea, ...

1

Zerk bereizten gaituen

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduak EUR-ACE nazioarteko zigilua lortu du. EUR-ACE zigilua  baimendutako agentzia batek MONDRAGON UNIBERTSITATEAri Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduko tituluagatik ematen dion ziurtagiria da, Europako Goi Mailako  Hezkuntza Eremuan aurreikusten diren kalitate printzipioen arabera.

sello-eurace

2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu.

3

Irteera profesionalak

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatzean enpresaren funtzionamendu-sail askotako arduradun izateko gai izango zara, hala nola, produkzioa, erosketak, banaketa, kalitatea edota mantenua.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizartean gertatzen diren aldaketetara irekia dagoen unibertsitatea da. Praktikara bideratua dago eta honek etengabe lan munduarekin eta enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea ahalbidetzen du, ikasleari praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak enpresetan egitea errazten diolarik.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen / Qué nos diferencia

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako graduan uztartu egiten dira ingeniaritzaren berezko gaitasunak eta kudeaketakoak, eta ondorioz, profil profesionala balioanizduna da. Ikasgaiak, seihilekoak, proiektuak eta ibilbide teorikoak eta praktikoak aipatutako gaitasunak lantzeko, ebaluatzeko eta barneratzeko diseinatzen dira. Gradua diseinatzerako orduan kontuan hartu dira irakasleek, ikasleek, enpresek, teknologi zentroek eta beste unibertsitate batzuek egindako ekarpenak. MGEPek enpresekin duen etengabeko harremanari eta hurbiltasunari esker, ikaslearen egunerokoari lotuta dago enpresen errealitatea.

Hala enpresa handietan nola ertain eta txikietan, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako gradua oso maiz eskatzen duten profila da, eskaintzen duen moldakortasunagatik eta ikuspegi globalagatik.

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua dena, produktuekin eta makinekin bakarrik ez, pertsona taldeekin ere lan egin behar duen ingeniaria da, modu horretan enpresa-erabakiak hartzeko. Egungo enpresak lehiakorragoak egitea eta etorkizuneko enpresa-jarduerak lantzea du xede, enpresa erabakietan oinarrituz.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


  • Taldea osatu
  • Arazoaren ertz guztiak aztertu
  • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
  • Ikertu
  • Eztabaidatu
  • Probak egin
  • Frogatu

Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatean, enpresetatik gertu gaudenez, ingeniaritza mekanikoa oso modu praktikoan eskaintzen dugu.

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

 

TEstigantzak

Aitor Insausti eta Ander Etxeberria 2013-2014 GBL: Aluminox-en

Testimonio. Ander+Aitor

 

“Gure Gradu Bukaerako Lana Aluminoxen egiteak, GEPen landuriko ezagutzak aplikatu  eta konpetentzien garapen sakonago bat lortzeko balio izan digu.Arlo akademikotik landutako ezagutzak, hala nola, logistika, kalitatearen kudeaketa, ekoizpenaren programazioa edo hornitzaileekin harremana eta negoziazioa lan eremu errealean bizi ahal izan ditugu. Aho batez esan dezakegu esperientzia hau oso positiboa izan dela, bai guretzako eta baita enpresarentzako ere, behin proiektua bukatuta Aluminoxen lanean jarraitzen bait dugu, baina orain enpresako lan taldeko partaide bezala."

 

Eider Goñi 2013-2014 GBL: "Kalitate Gestorea" Ulma Packaging-en

Testimonio. Eider

 

“Ekoizpen zein kudeaketa prozesu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza, enpresen errendimentu jasangarriaren giltzarri da. Ulma Packaging, errealitate honen ezagutzaile izanik, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean dihardu Gradu Bukaerako Lanen garapenenan ikasleen formazioa ahalbideratuz. Zentzu honetan, Industria Antolakuntzako Gradu Bukaerako Lana garatzen duten ikasleen lan eremua kalitatearen eta ekoizpenaren kudeaketa, logistika eta prozesuen kudeaketa izan ohi dira. Azken urte hauetan, enpresarentzako oso onuragarriak izan diren proiektuak garatu dituzte Industria Antolakuntzako ikasleek, hauetako hainbat, behin Gradu Bukaerako Lana bukatuta, gure enpresa proiektuaren partaide izatera pasa direlarik."

 

Informazio gehiago

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

Mugikortasun datuak

Ondoren Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduko ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira.

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua % 20,69 % 0 % 27,59 % 48,28

Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

Beste aldetik, hauek dira beste gradu guztietako mugikortasun datuak:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiSICUEProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Graduak

% 24,78

% 0,45

% 9,91

% 35,14

Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Graduko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

Nazioartekotzea

Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

ERASMUS

Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

SICUE

SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

Helburuak eta konpetentziak. Objetivos y competencias

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa arlo batean ezagutzak izatea eta eta ulertzea; maila hori testu liburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, beste hainbat alderdi ere hartzen ditu, eta horrek esan nahi du ikasketa eremu horretako abangoardiatik datozen ezagutzak daudela.
  • Ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzea, eta argudioak landuz eta defendatuz eta norberaren ikasketa arloan arazoak konponduz frogatu ohi diren konpetentziak edukitzea.
  • Datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (eskuarki beren ikasketa eremuaren barruan), iritziak emateko eta hausnarketa bat egiteko, izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuetan.
  • Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzea publiko espezializatuari zein espezializatu gabeari.
  • Aurreragoko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezko ikasketa trebetasunak garatzea.
  • Produktu berriak ateratzea proposatzea, zuzen planifikatzeko, fabrikatzeko eta kudeatzeko jardunbide egokiak identifikatuz, eta bizitza ziklo osoan ingurumen eragina minimizatuz.
  • Proiektuak definitu, planifikatu eta kontrolatzea muga nagusiei dagokienez (denbora, epeak, kostuak, baliabideak…).
  • Tresna ofimatikoak eta informatikoak erabiltzea planifikazio, kudeaketa, kontrol, koordinazio eta antzeko jardueren euskarri gisa.
  • Erakunde baten prozesuak eta prozedurak definitu, martxan jarri eta jarraipena egitea.
  • Barne zein kanpo dokumentazioa sortu, kudeatu eta ulertzea/interpretatzea (orokorra zein teknikoa), dokumentazioa identifikatu, artxibatu eta banatzetik hura eguneratu eta deuseztatzeraino.
  • Balio katearen funtsezko parametroak kudeatzea, industri prozesuak eta jarduerak eta zerbitzuetakoak eraginkortasunez administratzeko.
  • Zeregin profesionaletan pertsona taldeak koordinatzea eta dinamizatzea, baita horretarako beharrezko bitarteko materialak ere.
  • Industri ingurune bateko industri prozesu eta instalaziorik ohikoenen oinarriak identifikatzea.

Titulu honek ez du erregulatutako lanbideetan jarduteko gaitasunik ematen.

Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Ikasketa plan / plan de estudios

 

2017KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

* IKASKETA PLANA EGIAZTATZEN PROZESUAN

E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

1. MAILA 1. seihilekoa 2. sehilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Matematikak I
OP 6 E Matematikak II
OP 6 E
Adierazpen grafikoa
OP 6 E Oinarrizko estatistika OP 6 E
Informatikako oinarriak OP 6 C Fisika II
OP 6 E
Fisika I
OP 6 E Kimika
OP 6 C
Oinarri metodologikoak D 6 E Enpresa
OP 6 E
Guztira 30 Guztira 30
2. MAILA 3. seihilekoa 4. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Industria estatistika D 3 E Industria sistema fluidikoak D 3 E
Kalitateko ingeniaritza D 6 E Kalitatea, segurtasuna eta ingurumena D 4,5 C
Matematikak III OP 6 C Logistika I D 6 E
Fabrikazio prozesuak D 6 I Aktibo fisikoen kudeaketa D 3 E
Materialen zientzia eta ingeniaritza D 6 E Fabrikazioko ingeniaritza D 6 E
Ingelesa zientzia eta teknikarako (*) H 3 I Industria antolamenduko metodo kuantitatiboak I
D 4,5 E
Hobetzeko teknikak eta tresnak H 3 E Optimizazio teknikak eta tresnak I H 3 I
Euskara zientzia eta teknikarako H 3 E Testu zientifiko-teknikoen idazketa euskaraz H 3 E
Ingeniaritza eta aldaketa sozialak H 3 E XXI. mendeko enpresa erronkak H 3 E
Alternantziako praktikak I H 3 E,C Testu zientifiko-teknikoen idazketa ingelesez (*)
H 3 I
Alternantziako praktikak II H 3 E,C
Guztira 30 Guztira 30
 Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu
(*) Ikasketa Planeko hautazko ikasgaiak dira, eta asmoa B2 mailaren pareko ingeles maila egiaztatzen ez duten ikasleak edo 1. mailaren amaieran egingo zaien ingeleseko 2. mailako proba gainditzen ez dutenak matrikulatu daitezen.
3. MAILA 5. seihilekoa 6. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Industria antolamenduko metodo kuantitatiboak II
D 6 I Kudeaketa ereduak
D 4,5 C
Nazioarteko finantzak eta merkataritza
D 4,5 C,I Informazio sistemak
D 6 I
Proiektuen kudeaketa
D 6 C,I Pertsonen kudeaketa D 4,5 E
Logistika II D 6 C,I Sorkuntza teknikak
D 4,5 I
Optimizazio teknikak eta tresnak II
D 3 I Ingurumeneko ingeniaritza D 6 C
Teknologia energetikoa
H 4,5 I Produktuaren ingeniaritza
H 4,5 E
Alternantziako praktikak III
H 4,5 E,C Alternantziako praktikak IV
H 4,5 E,C
Guztira 30 Guztira 30
 Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu                                                                          Ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu
4. MAILA 7. seihilekoa 8. seihilekoa
IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
Prozesuen hobekuntza
H 6 C Enpresako praktikak II
H 18 E,C,I
Azaleratzen ari diren sektore berriak H 6 C,I Gradu Bukaerako Lana GBL 12 E,C,I
Lan orientazioa H 3 E
Enpresako praktikak I H 15 E,C,I
Oinarri biomedikoak (*)
H 6 E,C
Biomaterialak (*)
H 4,5 E,C
Biomekanika (*)
H 4,5 E,C
Osasun ziurtagiriak eta araudiak (*)
H 4,5 E,C
Bioseinaleak eta seinale prozesamendua (*)
H 6 E,C
Komunikazio sareak eta informazio sistemak (*)
H 3 E,C
Oinarrizko industri automatizazioa (**)
H 3 E,C
Teknologia elektrikoa (**)
H 4,5 E,C
Ingeniaritza termikoa eta fluidoena (**)
H 4,5 E,C
Materialen elastikotasuna eta erresistentzia (**)
H 3 E,C
Estrukturen teoria eta industria eraikuntzak (**)
H 3 E,C
Adierazpen grafikoa II (**)
H 6 E,C
Makina eta mekanismoen teoria (**)
H 3 E,C
Elektronikako oinarriak (**)
H 4,5 E,C
Guztira 30 Guztira 30

(*) Teknologia Biomedikoetako Masterrean sarbidea izateko egin beharreko ikasgaiak

(**) Industria Ingeniaritzako Masterrean sarbidea izateko egin beharreko ikasgaiak

  • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
  • D.- Derrigorrezkoak
  • H.- Hautazkoak
  • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

 

AURREKO IKASKETA PLANAK

2008ko planaren ikasketen antolaketa

2013ko planaren ikasketen antolaketa

 

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
Ordutegia 7:45-13:00 13:15-18:30 7:45-13:00 13:15-18:30

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

 

TUTORETZA

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Mondragon Unibertsitateko graduko gida eta arautegia.

Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

Arautegi akademikoa pdf
Egokitza ikastaroen arautegi akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

Irakaskuntza programa

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak. Salidas profesionales

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu dena enpresaren funtzionamendu-sail askotako arduradun izateko gai da, hala nola, produkzioa, erosketak, banaketa, kalitatea edota mantenua. Era berean, produktuen, prozesuen eta erakundearen kudeaketaren berrikuntzaz arduratzeko gaitasuna du, eta ildo horretan, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasunaren erronkari aurre egiten laguntzen du. Horretarako, logistikari, produkzio-kudeaketari, fabrikazio-prozesuei, proiektu-kudeaketari, kalitate-kudeaketari, mantenu-kudeaketari, erlazionaturiko metodoak, tresnak eta ezagutzak erabiltzen ditu, besteak beste. Horren guztiaren xedea industri edo zerbitzu-jardueren eraginkortasuna eta efizientzia erdiestea da.

Industria Antolakuntzako ingeniariek honako eginkizun hauek izaten dituzte, beste batzuen artean:

  • Produkzio-arduraduna: instalazioetan ekoiztu beharreko erreferentziak definitzearekin lotutako lanak egiten ditu, produktuaren enpresa barruko mugimendua kudeatzen du, eta ekoizpena efizientea izan dadin instalazioek behar duten antolaketa eta kokapen egokia diseinatzen ditu.
  • Erosketa-arduraduna: produktuak ekoizteko beharrezkoak diren materiekin hornitzen du enpresa, merkatuan hornitzailerik onena aurkitzen saiatzen da, merkatuak aztertzen ditu, eta lehengaien, osagaien edo zerbitzuen hornitzaileekin kontratuak negoziatzen ditu.
  • Banaketaren koordinatzaile logistikoa: produktuen banaketa salmenta punturaino helaraztea kudeatzen du.
  • Kalitate-arduraduna: lanak modurik efizienteenean burutzeaz arduratzen da, kalitate-estandarrak finkatuz eta betetzen direla ziurtatuz.
  • Mantenu-jardueren koordinatzailea: instalazioak eta prebentziozko mantenu-lanak kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da, ekonomi eta ingurumen-efizientzia lortzeko.
  • Proiektu-kudeaketaren arduraduna: proiektuak kudeatzeaz gain enpresan proposatzen diren berrikuntza-prozesuetan liderra da.

Era berean, etengabeko hobekuntza landuko du enpresan eta bere lanpostuan. Ildo horretan, merkatu-nitxo berriak bilatuko ditu eta produktu edo prozesu berriak sortzeko lankide izan litezkeen hornitzaile berriekin harremanak jorratuko ditu. Modu horretan, prozesuen efizientzia areagotuko du fidagarriagoak izan daitezen, eta garraio-bide berriak finkatuko ditu kostua murrizteko, betiere arduratsu.

Irakaskuntza programa

Egokitzapen ikastaroa

Egokitzapen ikastaroa / Curso de adaptación

Graduko titulua lortzeko Ingeniaritza Teknikoko titulua duten ikasle ohiei zuzendutako formazioa.

Mekanikan Industri Ingeniaritza Teknikoa eta/edo Industria Ingeniaritza gradura egokitzeko online ikastaroa lan esperientzia duten profesionalei honako hau eskaintzen die:

  • Goi mailako Europako hezkuntza esparrura egokitutako titulu bat lortzea.
  • Modu malguan eta zure beharren arabera ikasi eta gaitzea.
  • Profesionalki eguneratzea.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza programa

Ikasten jarraitzeko aukera

Bere formazioa osatu nahi duen Ingeniari Mekanikoak, master hauetara sarrera izango du:

 

    Ikasle berriak

    Sarrera eta Onarpena

    Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

    PLAZA KOPURUA:

      Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

       

        SARRERA ETA ONARPENA

        2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

         

        Hizkuntz Betekizunak

        Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

        HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
        Euskera C C C
        Erdara C C C
        Ingelesa B C B

        C: zuzen.

        B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

        Ikasle berriak

        Inskripzioa eta matrikula

        Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

        INSKRIPZIOA

         NOIZ EGIN DAITEKE?

        • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
        • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

         

        NON EMAN DAITEKE IZENA?

        Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30

        NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

         

        MATRIKULA

        Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

        OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

        EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

        Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

        Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

        Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

        Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

         

        Matrikulatutako ECTSak

         

        Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan Gradua

        GUTXIENEKOA - 9 ECTS
        GEHIENEKOA - 60 ECTS

         

        IKASLE BERRIENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

        Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
        • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
        • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
        • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
        • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
        • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
        • 15,6 hazbeteko pantaila
        • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

          Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

          Ikasle berriak

          Prezioak

          Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

          Kreditu kopurua: 60 ECTS

          2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

          Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

          Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

          Ikasle berriak

          Bekak eta diru laguntzak

          Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

          BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.

          MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.

          Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.

          BEKA OFIZIALAK

          Deialdi orokorrak

          Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

          Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

          Prezio publikoen diru-laguntzak

          • Familia ugarientzako diru-laguntzak
          • Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
          • Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
          • Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak

          Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

          UNIBERTSITATEAREN DIRU-LAGUNTZAK

          • Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
          • Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
          • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
          • Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
          • Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik

          KONTAKTUAK

          Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE

          Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

          Goi Eskola Politeknikoa
          Tel: 664268352
          Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu

           

            Ikasle berriak

            Ostatua eta Garraioa

            Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

            Ostatua

            MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

            PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

            Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

            Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

            Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

            Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

            • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
            • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

            *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

            PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

            Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

            GARRAIOA

            MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

            GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

            Ikasle berriak

            Kredituak aitortzea

            probarako irudia

            1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

            Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

            Campusa

            Aurkezpena

            Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena

            Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

            Arrasateko campusa

            Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

            • Mekanikako Ingeniaritza
            • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
            • Industria antolakuntzako ingeniaritza
            • Industria elektronikako ingeniaritza
            • Informatikako ingeniaritza
            • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
            • Ingeniaritza Biomedikoa

            Campusa

            Zerbitzuak

            Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

            ZERBITZU OROKORRAK

            HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

            Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

            • Erakundeko enpresa medikua
            • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
            • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
            • Titulu koordinatzailea
            • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

              Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

              • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
              • Zerbitzu Akademikoak:
                • Izena ematea eta matrikula
                • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                • Doktoregoa kudeatzea
              • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
              • Erreprografia Zerbitzua.
              • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
              • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
              • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

              Irakasleak

              Industria antolakuntza ingeniaritza graduko irakaslegoa:

              Campusa

              Graduondoko tituluak

              Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

              Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

              Kalitatea

              Kalitatea

              Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

              • GEPeko zuzendaria
              • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
              • AZPko ordezkari bat
              • Departamentuetako koordinatzaile bat
              • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
              • Ikasle bat

               

              SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

              EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

              Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du

              Gehiago irakurri

               

              verifica

              Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

              ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

              Homologaziorako eskari-txostenak

              ANECAren behin-betiko informeak

              Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

               

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua

              2008 2008
              2013 2013

              RUCTeko linka

              2017

               

              MONITOR

              Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

              Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua

              2015/16

               

              Jasotzeke

               

              Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 41 34 29
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduaren graduatze-tasa 0.88 0.55 0.97
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduaren uzte-tasa 0.14 0.04 0.04
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduaren eraginkortasun-tasa 0.96 0.96 0.98
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.87 6.93 6.82
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduaren profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.78 9.00 8.50
              Industria antolakuntzako ingeniaritza graduko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 17 12 12 

               

              MODIFICA

              Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

              Aldaketen behin-betiko

              informea

               

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua

              2012 
              2013  

              ACREDITA

              Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

              AutotxostenaBehin betiko txostena

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua

              2014/2015

              2016

              Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

               

              Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

              Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

              Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

               

              ACREDITA PLUS

              Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

              AutotxostenaBehin betiko txostenaInformazio gehiago

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua

              2014/2015

              2016

              EUR-ACE®

               

              ANECA

               

              Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduak "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortu du 2016ko Abenduaren 15etik 2022ko Abenduaren 15erarte

               

              sello-eurace

               

               

              DOCENTIA

              Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

              Gehiago irakurri