Graduak

Gradua Ikus-Entzunezko Komunikazioa

Gradua Ikus-Entzunezko Komunikazioa

Komunikazioaren eta informazioaren alorreko balio anitzeko profesionalak prestatzea du helburu titulazioak. Graduatuak edozein komunikazio-eremutan lan egiteko gauza izan behar du, batez ere ikus-entzunezko eremuan.

1

Zerk bereizten gaituen

Ikuspegi praktikoak bereizten gaitu. Ikusi, bestela, gure ikasleek egindako lanak.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

3

Irteera profesionalak

Ikus-entzunezko komunikazioko graduatuak, gradua amaitutakoan, ikasten jarraitu, lan-merkatura irten edo bere enpresa sortzea aukera dezake.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitateak orientazio praktikoa du eta bere egiten ditu gizartean etengabe gertatzen diren aldaketak. Horregatik, ziurtatu egiten du ikasi bitartean bere ikasleek harreman zuzena izango dutela lan munduarekin, esperientzia horrek osa ditzan unibertsitate ikasketak.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943714157
E-posta
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Ikus-Entzunezko Komunikazioan Gradua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskaraz
Eskaintzen den tokia
Aretxabaleta
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Gure ikasleek arlo desberdinetan egiten dituzte lanak eta proiektuak. Erakusten diren lanak sei arlotan banatzen dira:

  • Bideoak
  • Audioak
  • Idazlanak
  • Diseinua
  • Grafismoa
  • Argazkiak

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Mondragon Unibertsitateko heziketa proiektuak Mendeberri du izena.

Delors txostenaren (1996) gomendioei jarraituz gure hezkuntza-sistemak lau oinarri nagusi ditu:

  • Ezagutzen ikasi: Informazioa ulertzeko eta hura lortzen eta hautatzen jakiteko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea, eta memoria biologikoa zein memoria artifiziala erabiltzea.
  • Egiten ikasi: ezagutzak aplikatzea eta, hartara, norberaren ingurunean eragin ahal izatea.
  • Elkarrekin bizitzen ikasi: giza jarduera guztietan parte hartzen eta besteekin batera lan egiten ikasi.
  • Izaten ikasi: aurreko hiruetatik hartutako elementuak dituen oinarrizko prozesua, pertsonari bere burua ezagutzeko eta askatasunean erabakitzeko tresnak ematen dizkiona.

Hori dela eta, honela definitzen dugu Mendeberri Proiektuaren helburu nagusia:
“Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-proiektuaren berringeniaritza egitea, proiektu horretan sartuz bai tituluei dagozkien ezagutza tekniko espezifikoak, bai ekintza eta balio gaitasunekin zerikusia duten alderdiak, eta hori guztia gizartearen behar guztiei erantzuteko helburuarekin egitea, informazio eta komunikazio teknologia berrien ahalmen osoa erabiliz horretarako.”

Metodologiaren inguruko informazio gehiago hemen.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Praktikak enpresetan

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Hirugarren mailan daudenean, ikasleek praktikak egiten dituzte enpresa edo erakundeetan, beti ere komunikazioaren alorrarekin lotuta, eta horren truke jasotzen dituzte 12 ECTS. Bi hilabete edo gehiagoan, ikasleek aukera dute mundu errealean txertatu eta gertutik probatzeko zelan egiten den lan inguruko enpresa eta erakundeetan. Aldi horretan, enpresak agindutako lana egiten dute, baina, horrezaz gain, hausnartu eta eztabaidatu egiten dute izandako esperientziaren gainean. Denbora guztian unibertsitateak eta enpresak gidatu egiten dute ikaslea praktika horietan, tutoreak erabilita.

Gradu Amaierako Proiektuak

Laugarren maila egindakoan, berriz, ikasleek Gradu Amaierako Proiektua egiten dute banaka zein taldeka, eta, ordainez, 18 ECTS jaso. Ikerkuntza lan osatuagoa da proiektua, epaimahai baten aurrean defendatu beharrekoa. Hemen ere, proiektua egin bitartean ikasleek tutore bat izaten dute bai enpresan eta baita fakultatean ere. Gradu titulua jasotzeko ezinbestekoa da Gradu Amaierako Proiektua gainditzea, eta berau egiteko ikasleek gaindituta izan behar dituzte irakasgai guztiak.

Enpresa kolaboratzaileak

Praktikak eta gradu amaierako proiektuak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa eta erakunde ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: 28 kanala, Argia, Arteman, AZK, Bergarako Udala, Baleuko, Berria, Bertsozale elkartea, Bideografik, Boolab (Bartzelona), Cicautxo,  EITB, Enpresagintza, Erlo Telebista, Garabide elkartea, Goiena Komunikazioa, Goierri Telebista, Hamaika Telebista, Idem Producción Audiovisual, Kirol Jokoa, Lanki ikertegia, Lekukom, Mondraberri, Mundukide Gobernuz Kanpoko Elkartea, Noticias de Gipuzkoa, Oizmendi Telebista, Pausoka, Portaloi Kultur Elkartea, Publiescena, Renderizarte, Segura Irratia, Silverspace Animation Studios, Teledonosti, Ulma, Urdaibai TV, Uztarria, Xiberoko Boza, Zosmamedia, etab.

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mundura erabat konektatuta lan egin nahi dugu, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Venezuela, Nikaragua, Guatemala, Brasil, Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Eskozia, Ingalaterra, Gales eta Amerikako Estatu Batuak.

Atzerrian egonaldia egiteko bi era nagusi dituzu:

ERASMUS egonaldi akademikoak atzerriko unibertsitateetan.

PRAKTIKAK nazioartean, eskola edo enpresetan, batzuk  Erasmus-Praktika Programaren bidez.

Egonaldiak atzerrian

  • Praktikak eta Gradu Amaierako Lana atzerrian egiteko aukera.
  • Erasmus programaren bidez Europako herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera.

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

Gradu honen helburu nagusia da multimedia komunikatzaileak prestatzea. Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntzari zein tresneriari buruzko ezagutzak barneratuko dituzte; horrez gain, talde-lanean jardungo dute eta komunikazio eta giza trebetasunak jorratuko dituzte.

Profesional arduratsu, sortzaile eta konprometituak hezi nahi ditugu, errealitatearen interoretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen jakingo dutenak.

Mondragon Unibertsitateko zeharkako konpetentziak

Mondragon Unibertsitateak erabaki zuen Mendeberri Hezkuntza Proiektuaren barruan hezkuntza-gaitasun komun batzuk garatzea ikasleen artean. Honako dokumentu honetan bilduta daude gaitasun horiek:

Hona hemen zehaztuta gaitasun edo konpetentzia horiek, bai eta haien definizioa ere:

  • Talde-lana: Helburu komunak lortzera zuzendutako lanetan beste batzuekin batera aritzea, ekintzak modu koordinatuan planifikatuz, informazioa trukatuz, erantzukizunak nork bere gain hartuz, eta gertatzen diren gatazka eta arazoei aurre eginez.
  • Komunikazio eraginkorra: Han-hemen dagoen informazioa eskuratu, egiaztatu eta tratatzetik hasita, informazioa erabili, transmititu eta/edo sortu, dokumentazioa, gauzak egiteko modu berriak eta harreman errazak eta eraginkorrak sortuz egin beharreko lanen testuinguruan.
  • Arazoak konpontzera bideratutako pentsamendua: Proaktiboki jardun agertzen diren arazoen aurrean, erantzun alternatibo desberdinak planteatuz eta egin beharreko lanen testuinguruan aplikatzeko eta ebaluatzeko orduan erantzunik eraginkorrena hautatzeko aukera emango duten erantzun posible batzuk aurreratuz.
  • Erabaki-hartzea: Neurri bat, proposamen bat hautatu eta aplikatu, egin beharreko lanen testuinguruan planteatutako premiei eta/edo halabeharrei denbora eta modu egokian erantzuteko.
  • Lanaren ikuspegi orokorra: Ikasturtean zehar aurrera eraman beharreko zeregin eta jardueren irudi zabala izan, modu planifikatu eta antolatuan jokatu ahal izateko, baliabideak aurreratuz eta indarrak neurtuz, egin beharreko lanen arabera; heziketa-aldiak irauten duen bitartean irudi zabala eraikiz hautatuko lanbideaz, lanbidea horrek gizartean duen garrantziaz, eta denboran izan dezakeen bilakaeraz, irakaslea lan-munduan txertatzea errazteko eta haren karrera profesionala modu egokian planifikatu ahal izateko.
  • Buruzagitza: Beste pertsona batzuekin batera lan egiten jakin, pertsona horiek helburu komun bat lortzera zuzendutako dinamika batean inplikatzen eta gidatzen jakin, egin beharreko lanaren eta lan horrek dituen ezaugarrien (kalitatea, epeak, eta abar) ikuspegi orokorra eskainiz, norberaren eta taldearen interesak orekatuz.
  • Ikasten ikasi: Aurretiaz eskuratutako ezagutzak eta estrategiak aplikatu, ikaskuntza berriak sortzeko, prozedura eta testuinguru egokienez hausnartuz, sortzen diren egoera guztietan ezagutza eskuratu, garatu, eta beste egoera batzuetara transferitzeko.

Horiek dira, beraz, titulu desberdinetan lantzeko asmoz oro har zehaztu ziren zazpi zeharko gaitasunak edo konpetentziak, baina esan beharra dago, ikasgai bakoitzetik xeheago eta zehatzago landu beharreko gaitasunak identifikatuko direla, gaiaren eta aurrera eraman nahi diren agertoki metodologikoen arabera. Gaitasun horiek lan-sistema desberdinen bidez lantzen dira, gradu-tituluaren aldi desberdinetan.

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

IKASKETA PLANA

1. MAILA. Materiak

MATERIA
ECTS Mota
Ikus-entzunezko komunikatzailea: definizioa, funtzioak eta testuinguratzea
2
DE
Ahozko komunikazioa
6
DE
Idatzizko komunikazioa
6
DE
Diseinuaren oinarriak
6
DE
Argazkigintza eta irudiaren lanketa digitala
6
DE
Konpetentzia digitalak eta informaziozkoak
6
OF
Web eta multimedia diseinua
4
DE
Ikus-entzunezko hedabideen historia
6
OF
Komunikazioaren oinarriak
6
OF
Irudiaren teoria
6
OF
Proiektua: komunikazio digitala
6
DE

2. MAILA. Materiak

MATERIA
ECTS Mota
Ikus-entzunezko hizkuntza
6
DE
Kazetaritza idazketa
6
DE
Irudiaren diskurtsoa eta deontologia
6
DE
Gizarte aldaketa eta informazio aroa
6
DE
Multiplataforma albistegiaren proiektua
6
DE
Ikus-entzunezko generoak
6
OF
Arte garaikidea
6
DE
Zinemaren historia
6
OF
Ikus-entzunezkoen zuzenbidea
6
OF
Publizitate kanpainaren proiektua
6
OF

3. MAILA. Materiak

MATERIA
ECTS Mota
Ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena
4
DE
Ikus-entzunezko proiektuen errealizazioa
4
DE
Soinu eta argiztapen tailerra
3
DE
Grafismo tailerra
3
DE
Gidoigintza sarrera
4
DE
Ikus-entzunezko narratiba
4
OF
Dokumentalaren proiektua
6
DE
Ikus-entzunezko lanen analisi eta interpretazioa
4
OF
Ikus-entzunezko animazioa
4
OF
Irrati programen sortzearen proiektua
4
OF
Praktikak 12 DE
Aukera askeko ikasgaiak 8
DE

4. MAILA. Materiak

MATERIA
ECTS Mota
Audientzien ikerketa
4
DE
Aktoreen zuzendaritza
4
DE
Ikus-entzunezko sistemen egitura
6
DE
Komunikazio interkulturala
4
DE
Film laburraren proiektua
6
DE
Ikus-entzunezko enpresen sortze eta kudeaketa
4
OF
Telebista programaren proiektua
6
DE
Aukera askeko ikasgaiak 8
OF
Gradu amaierako proiektua
18
OF
OF-Oinarrizko Formazioa
DE- Derrigorrezkoa

MODULUAK :

Komunikazioa, Hizkuntza eta Generoak
48 ECTS
Irudiaren lanketa teknikak
52 ECTS
Irudiaren teoria
54 ECTS
Proiektuak
40 ECTS
Praktikak/GAP
30 ECTS
Hautazkoak
16 ECTS

Hezkuntza Eredua

Gida eta Arautegiak

Graduko Arautegi Akademikoa
pdf

Praktiketako gida akademikoa

pdf
Erasmus egonaldien gida eta arautegia pdf

Hezkuntza Eredua

Irteera profesionalak

Ikus-entzunezko komunikazioko graduatuak, gradua amaitutakoan, ikasten jarraitu, lan-merkatura irten edo bere enpresa sortzea aukera dezake.

Titulu honetako graduatuen profila oso anitza da. Hauek dira profil desberdinak:

  • Ikus-entzunezkoen zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea.
  • Ikus-entzunezkoen produktorea eta kudeatzailea.
  • Ikus-entzunezko produkzioaren eta postprodukzioaren diseinatzailea.
  • Ikus-entzunezko ikerketen ikertzailea, irakaslea eta aditua.
  • Informazio-erredaktorea edozein euskarri motatan.
  • Atarien kudeatzailea eta edukien editorea.
  • Komunikazio korporatiboaren arduraduna.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

1) Izena emateko epeak

2012.12.03tik 2013.06.14ra. Ordutegia: 8:30-12:00 eta 14:30-17:30.

Eskabidea aurkeztea: Inskripzioa egiteko: www.mondragon.edu/inskripzioak. Erantsi beharreko dokumentazioa: NAren fotokopia.

 

2)   Dokumentazioa ekarri

  • Batxilergoa: selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa (bertan batezbesteko kalifikazioa agertu behar da).
  • Unibertsitate tituludunak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Ziurtagiri akademikoa eta, dagokienean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

Dokumentazioa ekartzeko epea: ekainaren 21era arte.

 

3) Onartuen jakinarazpena

Hautatze prozesua amaitzen denean, ikasleei onartuak izan diren edo ez jakinaraziko zaie inskripzioa egin duten plataformaren bitartez, data honetan: uztailaren 1ean.

Matrikula epea bukatutakoan, erreserban gelditzen diren hautagaiekin telefonoz jarriko gara harremanetan plaza libreak sortzen diren heinean.

 

4) Matrikula formalizatu

Onartua izan bazara, matrikula egitera etorri behar duzu HUHEZIra, honako datetan:

DATA: uztailaren 1etik 8ra.

ORDUTEGIA: 8:30-12:30.

Matrikula egiteko ekarri beharrekoa:

  • Argazki bat, originala, karneterako neurrikoa (izen-abizenak idatzita atzekaldean).
  • NAren fotokopia.
  • Kontu korronteko libretaren fotokopia.

Oharra: uztailean plaza libreak geldituz gero irailean beste matrikula epe bat zabalduko da.

Ikasle berriak

Prezioak

Zentroa Ikasketak 1.mailako kreditu kopurua Ikasturtearen
zenbatekoa

GRADUAK
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Ikus-Entzunezko Komunikazioa
60 ECTS
4.683 €
Haur Hezkuntza
60 ECTS
4.332 €
Lehen Hezkuntza
60 ECTS
4.332 €

UNIBERTSITATE MASTERRAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra
60 ECTS
5.458 €

Berrikuntza Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan (BERRIMET) unibertsitate masterra
60 ECTS
5.458 €

Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan (EKOMU) unibertsitate masterra 60 ECTS
5.458 €
  • Zenbateko hauek 2012/2013 ikasturteari dagozkie.

  • Modu zatikatuan ordaindu ahal izango da, lehenengo ordainketa eginez eta gero hainbat ordainketa eginez.

  • Araudi Akademikoaren 1.2 artikuluaren arabera, ezabatutako matrikulengatik ordaindutako diru-kopuruak ez dira inolaz ere itzuliko.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Mondragon Unibertsitateak ziurtatu nahi du inork ez dituela ikasketak utziko gure unibertsitatean arrazoi ekonomikoengatik. Horretarako, honako beka eta diru laguntzak ditu matrikula, ikas-material, garraioa, egoitza, eta osabidezko laguntza ordaintzen laguntzeko.

  • Beka horiek, garraiorako beka izan ezik, lehenengo deialdian eskatzen dira. Beka guztiak urtero berritu behar dira.
  • Familia ugari bateko kideentzat eta ohorezko matrikulak lortzen dituztenentzat
  • Familian kideren bat elbarritua duren familientzako dirulaguntzak
  • Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak
  • Biteri Ikastetxe Nagusian bizi direnentzat ere badaude bekak.
  • Leonardo eta Erasmus bekak, urte betean atzerrian ikasi nahi duten ikasleentzat.
  • Bekak karrera amaierako proiektua egiteko.
  • Diru laguntzak ikasten eta lanean ari direnentzat. Ikasleak uztar ditzake ikasketak eta lana ALECOP kooperatiban edo beste enpresa batzuetan.
  • Bekak unibertsitateko departamentuetan kolaboratzeagatik
  • Aurreko guztiaz gain, Bekabide programa dago, eta horren bidez ikasleak jasotzen ditu laguntza bereziak eta laguntasuna ziurtatzeko ordaindu ahal izango dituela ikasketak.

Mondragon Unibertsitateak konpromisoa hartzen du diru laguntzak emateko, baldin eta ikasleak erakunde honetan egiten baditu ikasketak eta egoki parte hartzen badu bertako jardueretan.

Zalantzarik izanez gero, edo zure kasua aurreikusi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz hartuko zaitugu.

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak

Mondragon Unibertsitateak 2012-13 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.

Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.

Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:

Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00

HUHEZI: 943.71.41.57

Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09

2012-13rako geltokiak eta ordutegiak ikusi

Eskutitza eta tarifak

Izen-emate orria

Fitxa administratiboa

Ibilbideen grafikoa

Garraio publikoaren ordutegiak

Lurraldebus

Bizkaibus

Euskotren

Renfe

Ba Goaz

Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?

BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.

sartu

Ikasle berriak

Kredituak aitortzea

KREDITUAK AITORTZEAZ

Hauxe esan nahi du kredituak aitortzeak: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Graduko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.

Espedientea beste edozein unibertsitatetatik Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera lekualdatzekotan, edo, Mondragon Unibertsitatean bertan, irakaskuntza ofizialak aldatzekotan, oinarrizko formazioko kredituak automatikoki aitortuko zaizkio ikasleari, baldintza hauek betetzen badira:

  • Gizarte eta Zuzenbide Zientzia adarrekoak izatea kredituak.
  • Baliokideak izatea bai edukietan eta baita kreditu kopuruan ere.

Gainerako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Graduan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera.

Aurreko paragrafoetan jasotakoaren arabera aintzat harturiko kredituak zenbakizko noten bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

KREDITUEN TRANSFERENTZIA

Kredituen transferentzia terminoak hauxe adierazten du: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.

Campusa

Aurkezpena

Nagusia1.jpg

Lehenengotan Irakasle Eskola izan zen, 1976an sortua, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Gero Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu zen, HUHEZI, eta horren jarduera nagusia zabaltzen joan da beste arlo batzuetara, hezkuntzaz kanpo: Humanitateak, Psikopedagogia eta Komunikazioa eremuak.

Fakultate honek hiru helburu ditu: prestatu hezkuntzako profesionalak, gai izango direnak gazteak hezteko, jakintzak eta gaitasunak landuta; prestatu enpresako profesionalak, batez ere enpresak kudeatzeko eta pertsonak koordinatzeko; eta sortu komunikazio profesionalak, gai izango direnak arlo teorikoak zein praktikoak erabiltzeko komunikazioan.

Eskolak Eskoriatzan eta Aretxabaletan ematen dira. Hala ere, ikasleek aukera dute zenbait ikasketa on line egiteko, hala nola Irakasleentzako Gradurako Egokitze Kurtsoak eta hainbat master eta graduondo.

Campusa

Zerbitzuak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie bere ikasleei ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

Batetik, HUHEZIko ikasleek ostatu har dezakete Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzan. Hala ere, nahiago duenak beste ikasle batzuekin bizi etxebizitza batean, balia dezake horretarako unibertsitatearen zerbitzua pisuak alokatzeko.

Eskoriatzan, bestalde, fakultateko tabernan ez ezik, ingurukoetan ere prezio onean jan dezakete bai ikasleek eta baita langileek ere, horrela nahi izanez gero.

Ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte ikasketa tokietara joateko, garraio bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta azkenik, baina ez azkena, fakultateak kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirolaz goza dezaten.