Graduak

Gradua Haur Hezkuntza

Gradua Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako irakasle tituluaren helburu nagusia da ikasleen hezkuntza premia guztiei aurre hartzeko eta, beraz, haien ikasleen egungo eta etorkizuneko premiei erantzuteko gai izango diren profesionalak prestatzea (ikasleen ingurune familiarra eta soziokulturala kontuan hartuta).

Ondorengo taulan, gradu hau bereizten duten ezaugarriak aurkezten dizkizugu:

1

Zerk bereizten gaituen

  • Bi modalitate: aurrez aurrekoa eta online
  • Ikasketa praktikoak
  • Hezkuntza eredu propioa
  • Atzerrian ikasteko aukera
  • Diziplinartekotasuna
2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, arazo ekonomikoengatik inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

3

Irteera profesionalak

Haur Hezkuntzako irakasleek haur eskolako esparru ez-derrigorrezkoan dihardute lanean, bi ziklotan, 0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrekin.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Ikasleen praktikak hezkuntza programari eusten dioten zutabe nagusietako bat dira. Haur Hezkuntzako Irakasle Graduaren plangintzak 44 ECTS ditu derrigorrez egin beharreko praktiketarako.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943714157
E-posta
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Haur Hezkuntzan Gradua
Titulu honetan Haur Hezkuntzako irakasle lanbidean jarduteko prestakuntza jasotzen da
Nori zuzendua
Esperientzia bat bizitzera prest dagoen jendearen bila gabiltza
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskaraz
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentzia / Erdi presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen. Qué nos diferencia

Ikasketak bi modalitatetan eskaintzen ditugu: presentziala eta online erdi-presentziala.

  • Presentziala: Eskoriatzan
    • 18 urtetik gorakoentzat
    • Goi mailako zikloren bat dutenentzat
  • Online erdi-presentziala. Modalitate horretan, badira hiru aukera:
    • Irakasle Ikasketetako diplomatuentzat, gradua lortzeko.
    • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduatuentzat, bigarren gradua edo aipamen bat lortzeko.
    • Aurretik goi mailako ikasketak (diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura) edo Lanbide Heziketako goi mailako modulu ikasketak dituztenentzat eta goi mailako kirolarientzat, gradua lortzeko.

Alde batetik, ikasketa horien iraupenagatik, eta bestetik, hainbat esparrutatik abiatuta tituluan bat egiten duten ekarpenengatik, hauek dira abantailak:

  • Practicumerako espazio zabala izatea.
  • Ikasgaiak diziplinartekotasunetik planteatzeko aukera.
  • Ikaslearen jardueran oinarritutako curriculum garapena.
  • Konpetentzietan oinarritutako lana.
  • Ikaslearen lan autonomoa suspertzea, garatzea eta bultzatzea.
  • Zereginak dibertsifikatzea eta irakaslearen lanarekin zerikusia duten helburu zabalago eta garrantzitsuetan integratzea (arazoei irtenbidea ematea, auziak konpontzea, proiektuak egitea).

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    Metodologia. Metodoligía

    EREDU BERRITZAILEA

    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk egungo eta biharko gizartearen erronkei heltzeko egokitu du bere hezkuntza eredua, puntu hauetan oinarriturik: konpetentzietan oinarritutako prestakuntza, ikasle eta irakasleen arteko harreman estua, talde lana, etengabeko ebaluazioa, prestakuntza praktikoa enpresa eta erakundeetan, berrikuntza, ekintzailetza eta nazioarteko prestakuntza.

    KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Zeharkako konpetentziak lantzeari esker, ikasleak ez ditu gaitasun teknikoak soilik bereganatuko; jakintzaz gain, egoten, ekiten eta izaten ere ikasiko du. Komunikazio eraginkorra, inplikazioa, erantzukizuna, lidergoa eta horrelako gaitasunak bereganatuko ditu.

    hainbat metodologietan OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Ikaslea da ikaste prozesuaren ardatz eta eragile nagusia. Honako metodologia hauek erabiltzen ditugu: kasu errealen simulazioak ikasgai guztietan; arazoetan, kasuetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza; praktikak, ikerketak...

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

    Praktikak eta gradu bukaerako lanak. Prácticas y trabajo de fin de grado.

    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Haur Hezkuntzako ikastetxeen sare bat sortu du, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleek practicuma bertan egin ahal izan dezaten. Era berean, ikasleek hezkuntza lana edo prestakuntza lana egiten duten edozein erakundetan egin ditzakete praktikak (eskoletan, erietxeetan, eskolatik kanpoko ekipamenduetan, jolas zentroetan, eta abar).

    Esan beharra dago Fakultateak garrantzi handia eman diola hasieratik bertatik Unibertsitatearen eta Eskolaren arteko harremanari. Izan ere, bistan denez, etorkizuneko irakasleen hezitzaileek ongi ezagutu behar dute eskola eta haren garapena, ikasleen prestakuntza premia aldakor horietara egokitzeko.

    PRAKTIKAK

    Praktikek mugikortasuna ematen diete titulazioko ikasleei, nazio barruko erakundeetan zein naziotik kanpoko erakundeetan, bai eta gauzen gaineko ikuspegi desberdina izateko eta prestakuntza programa osatzeko aukera ere. Mugikortasun mekanismoak prestakuntza programaren helburuetara egokitzen dira. Europakoen artean, aipagarriak dira ETEN (European Teacher Education Network) izeneko unibertsitate sareko eskolak, NETT (Network for the education and training of teachers) sarekoak, eta Eskoziako eta Galeseko beste eskola batzuek egindako itunari atxikitakoak. Ameriketako eskolei dagokienez, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako zenbait herrialderekin dugu egina ituna, hala nola Venezuela, Nikaragua, Guatemala eta Brasilekin.

    GRADU BUKAERAKO LANAK

    Ikasle gehienek, prestakuntzan zehar, harreman estua izaten dute zenbait erakunderekin; zenbait eskola motarekin eta eragile hezitzaileekin, kasurako. Hala ere, ikaslearen eta erakundearen artean ikaslearen profil profesionalaren ezaugarrietara egokitutako harremana sortzea du helburu Gradu Bukaerako Lanak.

    ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK

      Gure ikasketa eredua

      Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

      Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

      Fakultatearentzat, garrantzi handia dute bertako ikasleen mugikortasunak eta beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleen harrerak. Horretarako, filosofia baten barruan biltzen du helburu hori. Hona hemen filosofia horren helburu nagusiak:

      Ikasle trukea eta Europako beste unibertsitate batzuetan sartzea erraztea.

      • Erasmus egonaldi akademikoak
      • Praktikak Europan
      • Irakaslearen eta ikerketaren nazioartekotzea bultzatzea.
      • Fakultatea nazioartekotzea.
      • Nazioarteko ikasleak gure Fakultatera erakartzea.
      • Nazioarteko irakasle eta ikertzaileen bisitak sustatzea.

      ERASMUS PROGRAMA

      ERASMUS programaren bitartez, atzerriko unibertsitateetan egonaldi akademikoak egiteko parada izango duzu. Programa honen bitartez, ikasleen mugikortasuna sustatzen da, atzerriko sona handiko unibertsitateekin MONDRAGON UNIBERTSITATEAk egiten dituen hitzarmenei esker. Atzerriko egonaldiaren ostean, “learning agreement”ean adostutako kredituak aitortuko zaizkie ikasleei.

      GRADU BUKAERAKO LANA ETA PRAKTIKAK ATZERRIAN

      ERASMUS-Praktika programaren bitartez, ikasleek Gradu Bukaerako Lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresetan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira, eta ikasleei “learning agreement”ean adostutako kredituak aitortuko zaizkie.

      Praktikek mugikortasuna ematen diete titulazioko ikasleei, nazio barruko erakundeetan zein naziotik kanpoko erakundeetan, bai eta gauzen gaineko ikuspegi desberdina izateko eta prestakuntza programa osatzeko aukera ere. Mugikortasun mekanismoak prestakuntza programaren helburuetara egokitzen dira. Europakoen artean, aipagarriak dira ETEN (European Teacher Education Network) izeneko unibertsitate sareko eskolak, NETT (Network for the Education and Training of Teachers) sarekoak, eta Eskoziako eta Galeseko beste eskola batzuek egindako itunari atxikitakoak. Ameriketako eskolei dagokienez, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako zenbait herrialderekin dugu egina ituna, hala nola Venezuela, Nikaragua, Guatemala eta Brasilekin.

      Irakaskuntza programa

      Helburuak eta Konpetentziak

      Helburuak eta konpetentziak. Objetivos y competencias

      HELBURU OROKORRAK

      Haur Hezkuntzako Graduaren helburua da ikasleen hezkuntza behar guztiak aurreikusteko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Ikasleek haurren ingurua –familia, gizartea eta kultura– kontuan hartuko dute, haien beharrei erantzun egokia emateko asmoarekin. Profesional sortzaileak eta konprometituak izango dira, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak. Haurrak ulertzeko gaitasun enpatikoa garatuko dute, giro abegikorra sortuz eta aurkikuntza eta ikerketa didaktiko eta pedagogikoetan parte hartuz.

      Profil orokorrez gain, profil zehatzago bat ere garatu ahal izango dute, aukeratutako aipamenen arabera:

      • Haur Hezkuntzako aipamena
      • Atzerriko Hizkuntzako aipamena

       

      KONPETENTZIAK

      Bestalde, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk zeharkako zenbait konpetentzia komun zehaztuak ditu bere hezkuntza proiektuan, gradu guztietarako. Hauek dira gaitasun horiek:

      • Ikasten ikastea
      • Talde lana eta lidergoa
      • Komunikazio eraginkorra
      • Arazoen eta gatazken kudeaketa
      • Ikuspegi globala

       

        Irakaskuntza programa

        Ikasketa plana

        irakaskuntza programa.Programa formativo

        KREDITUEN BANAKETA

        Oinarrizko Formazioa  100 ECTS
        Didaktiko Dizipinar Formazioa  60 ECTS
        Praktikak  44 ECTS
        Proiektua 6 ECTS

        ikasketa plana

        1. MAILA
        IRAKASGAIAMOTAECTS: 60
        Irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua  OF 10
        Begirada orokorra errealitateari: pertsona, jendartea eta natura OF
        Hezkuntza Europan eta mundu globalean; jardunbide egokiak OF
        Guztiontzako eskola OF
        Haur Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak OF 8
        Hezkuntzan esku-hartzeko oinarrizko irizpideak OF
        Arreta goiztiarraren oinarriak OF
        Haur hezkuntza antolatzeko irizpide psikopedagogikoak OF
        Komunikazio-trebetasunak OF

         

        2. MAILA
        IRAKASGAIAMOTAECTS: 66
        Hezkuntzaren funtzioak eta erronkak OF 6
        Kultura arteko hezkuntza eta balioen hezkuntza OF
        Eskola-antolamendua eta familiaren parte-hartzea OF
        Esku-hartzea arreta goiztiarrean  OF
        Estrategia metodologikoak eta ebaluazioa haur hezkuntzan OF 10
        Behaketa ikasgelan, irizpide didaktiko orokorretatik abiatuta OF
        Bigarren hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntza goiztiarra testuinguru eleanitzetan D
        PRACTICUM I D 8
        - ATZERRIKO HEZKUNTZA AIPAMENA

        Informazio- eta komunikazio-teknologien ekarpena gaitasun eleaniztasunaren garapenari

        H 6
        - HAUR HEZKUNTZA AIPAMENA
        Informazio- eta- komunikazio-teknologiak hezkuntzan H

         

        3. MAILA
        IRAKASGAIAMOTAECTS: 72
        Hizkuntza idatzia eta haur literatura D 6
        Ahozko hizkuntza eta literatura Haur Hezkuntzan D
        Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta matematiken ikaskuntza D
        Ingurumenaren eta matematikaren ezagutza-esperientziak Haur Hezkuntzan D
        Diziplinarteko tratamendua eta esku-hartzea arte-hezkuntzan D 6
        Musika-, plastika- eta gorputz- adierazpenaren oinarriak D

        Jarduera soziokulturalak: diziplinarteko proiektuen kudeaketa

        D 6
        PRACTICUM II D 6
        - ATZERRIKO HEZKUNTZA AIPAMENA
        Hirugarren hizkuntzetn didaktika: esku-hartzea H 6
        Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruetan H
        - HAUR HEZKUNTZA AIPAMENA
        Norberaren zaintzarako hezkuntza H
        Bestearen zaintzarako eta bizikidetzarako hezkuntza H

         

        4. MAILA
        IRAKASGAIAMOTAECTS: 72
        Hizkuntza-prestakuntza diziplinarra OB 6
        Ikuspegi globalizatzailea eta integratzailea haur hezkuntzan OB
        PRACTICUM III OB 30
        Gradu Bukaerako Lana GBL
        - ATZERRIKO HEZKUNTZA AIPAMENA
        Ikerketa eskolan H 6
        Bizitza, ikasteko lekua H
        - HAUR HEZKUNTZA AIPAMENA
        Ikerketa eskolan H
        Bizitza, ikasteko lekua H

         

        • OF: Oinarrizko Formazioa
        • D: Derrigorrezkoa
        • H: Hautazkoa
        • GBL: Gradu Bukaerako Lana

        Ikasketa hauek amaitzerakoan, eta Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 Dekretuaren arabera, HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZI BATERATUKO C1 MAILA baliokide den euskara ziurtagiria jaso dezake.

        Irakaskuntza programa

        Gida eta Arautegiak

        Gida eta arautegiak. Guías y normativas

        Tituluak honako gida eta arautegi hauek ditu.

        Hain zuzen, irakaskuntzaren garapen egokia aurrera eraman ahal izateko ikasleek, irakasleek eta langileek kontuan hartu behar duten arautegi eremua osatzen dute.

        Araudi Akademikoa

        pdf

        Erasmus egonaldien gida eta arautegia

        pdf

        Kanpo praktiken araudia

        pdf
        Egutegi Akademikoa pdf

        Irakaskuntza programa

        Irteera profesionalak

        irteera profesionalak. Salidas profesionales

        Profesional gehienek eskoletan jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoetan, dela pribatuetan, dela itunduetan, Haur Hezkuntzaren eremuko bi zikloetan, 0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrekin.

        Material didaktikoa diseinatzen eta hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete, hala nola egoera berezietan dauden haurrak hezten, ikastetxetik kanpo.

        Irakaskuntza programa

        Egokitzapen ikastaroa

        Iraunkortasun normatiba. Normativa de permanencia.

        Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, 2016-2017 ikasturtean, Gradura Egokitzeko Ikasketak eskainiko ditu online modalitatean, Irakasle Ikasketetan diplomatuak direnentzat. Beraz, edozein irakaslerentzako eskaintza da: duela gutxi diplomatura ikasketak bukatu dituenarentzat zein urteetan irakasle lanetan aritu denarentzat. 

Goi mailako hezkuntza esparrura egokitzeko prozesuan ezarritako planen arabera (1393/2007 ED), Irakasle Ikasketak graduko ikasketak izatera pasatu dira, hau da, goi mailako ikasketak. Hori dela eta, gure eskaintzaren helburua da aukera ematea aurretik diplomatuak direnei gradu titulua lortzeko.



        Informazio gehiagorako egin klik hemen.

         

              Irakaskuntza programa

              Ikasten jarraitzeko aukera

              Formazioa osatu nahi duen Haur Hezkuntzako graduatuak graduondoko masterretan sartzeko aukera zabala izango du. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk unibertsitate master hauek eskaintzen ditu hezkuntza arloan:

              Ikasle berriak

              Sarrera eta Onarpena

              Sarrera eta onarpena. Acceso y admisión

              SARRERA ETA ONARPENA

              2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

               

              Ikasle berriak

              Inskripzioa eta matrikula

              Inskripzioa eta matrikula. Matricula y inscripción

              INSKRIPZIOA

              NOIZ EGIN DAITEKE?

              • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
              • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

               

              NON EMAN DAITEKE IZENA? 

               Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

              NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

               

              MATRIKULA

               Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

              OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

              EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

              Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

              Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

              Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

                  Ikasle berriak

                  Prezioak

                  Prezioak. Precios.

                  HAUR HEZKUNTZA GRADU PRESENTZIALA

                  2017-2018 ikasturterako prezioa: 4.740 €

                  * Zenbateko hau behin-behinekoa da. Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

                  Ordainketa: matrikula egiterakoan, matrikula aurrerakina ordainduko da. Gainerako kopurua bederatzi kuotatan banatuko da, urritik ekainera.

                   

                  HAUR HEZKUNTZA ON-LINE

                  2017-2018 ikasturterako prezioak:

                  Sarrera kuota: 900 €

                  Kreditu bakoitzaren prezioa:

                  1. Gradura egokitzeko ikasketak, aldez aurretik Irakasle Ikasketetan diplomatuak direnentzat: 90 €
                  2. Bigarren gradua / aipamena, aldez aurretik Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan graduatuak direnentzat: 90 €
                  3. Gradua bere osotasunean online egingo dutenentzat: 75 €

                  * Prezio horiek behin-behinekoak dira; Errektore Kontseiluaren onarpena falta da.

                  Ordainketa: matrikula egiterakoan, sarrera kuota ordainduko da. Ikasturteko kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.

                   

                   

                  Ikasle berriak

                  Bekak eta diru laguntzak

                  Bekak eta diru laguntzak. Becas y ayudas

                  MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat diru-laguntza eta finantzaketa bide eskaintzen ditu arazo ekonomikoengatik inork ikasteari utzi ez diezaion.

                  BEKA OFIZIALAK

                  Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat

                  • Beka Orokorra (Eusko Jaurlaritzarena).    
                    • Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka.
                    • Errendimendu handiko ikasleak saritzeko bikaintasun akademikoko beka.
                  • Prezio publikoen diru laguntza (Eusko Jaurlaritza eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren arteko hitzarmena). 

                  Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzat

                  • Beka Orokorra (MECD). 

                  HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAK ESKAINITAKO LAGUNTZAK

                  • Batxilergoan ohorezko matrikula ateratzeagatik laguntza.
                  • Familia ugarientzako laguntza.
                  • Genero indarkeriaren biktimei laguntza.
                  • Terrorismoaren biktimei laguntza.
                  • Fakultatean arlo ezberdinetan bekadun aritzeko aukera. Curriculumaz kanpoko praktikak.
                  • MONDRAGON UNIBERTSITATEko Bekabide programarekin ordainketak egokitu ahal izateko aukera. Bekabide.huhezi@mondragon.edu

                  MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK

                  BESTELAKO FINANTZAKETA AUKERAK

                  Hemen aurkituko duzu informazio guztia beka eta laguntzei buruz.

                    Ikasle berriak

                    Ostatua eta Garraioa

                    Ostatua eta Garraioa. Transporte y alojamiento.

                    OSTATUA

                    PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                    • Non dago: Arrasateko campusean.
                    • Leku kopurua: 197.
                    • Gela motak: banakakoak eta binakakoak. Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.
                    • Izena emateko epea: 2014-12-01etik 2015-06-12ra.
                    • Matrikula epea: 2015eko uztailaren 1etik 7ra.

                    PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                    Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dizun zerbitzu honen bitartez, pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar zaitezke, edota pisua alokatzeko aukerak ikus ditzakezu. Esteka honetan sartu besterik ez duzu egin behar: www.mondragon.edu/eps/OferDeman

                    GARRAIOA

                    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina badago campusetara hurbiltzeko garraio publikoa. Garraio konpainia hauen webguneetan, ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                    GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                    Ikasle berriak

                    Kredituak aitortzea

                    Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos.

                    KREDITUAK AITORTZEAZ

                    Hauxe esan nahi du kredituak aitortzeak: ikasleak MONDRAGON UNIBERTSITATEAn zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Graduko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.

                    Espedientea beste edozein unibertsitatetatik MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera lekualdatzekotan, edo, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn bertan, irakaskuntza ofizialak aldatzekotan, oinarrizko formazioko kredituak automatikoki aitortuko zaizkio ikasleari, baldintza hauek betetzen badira:

                    • Gizarte eta Zuzenbide Zientzia adarrekoak izatea kredituak.
                    • Baliokideak izatea bai edukietan eta baita kreditu kopuruan ere.

                    Gainerako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Graduan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera.

                    Aurreko paragrafoetan jasotakoaren arabera aintzat harturiko kredituak zenbakizko noten bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

                    KREDITUEN TRANSFERENTZIA

                    Kredituen transferentzia terminoak hauxe adierazten du: ikasleak MONDRAGON UNIBERTSITATEAn zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.

                    Campusa

                    Aurkezpena

                    Aurkezpena. Presentación

                    Irakasle Eskola sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba bat izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Fakultatea, Euskal Herrian errotua. Era berean, ezagutzari lotutako formazioari, ikerketari, aplikazioari eta transferentziari dagokienez, HUHEZI irekita dago mundu osoan arlo horretan diharduten beste zentro, pertsona eta erakunde batzuekiko elkarlan eta hartu-emanetara.

                    Sortu zenetik MONDRAGON UNIBERTSITATEA eratu arte, Irakasle Eskolaren eginkizuna irakasleak prestatzea izan zen; hori dela eta, soil-soilik irakasle tituluak eskaintzen zituen. 1998an, Mondragon Unibertsitatea sortzearekin batera, enpresara egokitutako Humanitate Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

                    Hezkuntzako tituluei dagokienez, Irakasle tituluen eskaintza zabaldu egin zen, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira txertatuz. Horrez gain, 2000-2001 ikasturtean, Psikopedagogia Lizentziatura ezarri zen Hizkuntzen Psikopedagogiaren lerroan, eta, 2002-2003 ikasturtean, Esku-hartze Psikopedagogikoaren lerroa ireki zen. 2005ean, Ikus-entzunezko Komunikazioko Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

                    2009-2010 ikasturtean, Bolonia prozesuaren ondorioz, europar esparrura egokitutako titulazio berriak eskaintzen hasi zen; zehazki, honako hauek:

                    Graduak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

                    Masterrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate master ofiziala.

                    2011-2012an, bi unibertsitate master ofizial eskaintzen hasi zen: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan masterra, eta Berrikuntza Didaktiko eta Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan masterra.

                    2012-2013an, Vic-eko unibertsitatearekin batera diseinatutako eta antolatutako doktorego programaberri hau jarri zen abian: Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan programa.

                     

                    ESKORIATZAKO CAMPUSA

                    Eskoriatzako campusa bi eraikinek osatzen dute: eraikin nagusia (5.544 m2) eta Dorleta eraikina (2.000 m2).

                     

                    ARETXABALETAKO CAMPUSA

                    2013. urtean inauguratu zen. Guztira, 3.228,69 m2 ditu.

                    Campusa

                    Instalazioak

                    ESKORIATZAKO CAMPUSA

                    HUHEZIko Eskoriatzako (Gipuzkoa) campusean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dira. Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate master ofiziala ere eskaintzen da, bai eta beste zenbait aditu titulu eta ikastaro ere.

                    Eskoriatzako campusak bi eraikin ditu: Irakasle Eskola, 1976an inauguratua (Dorleta eraikina), eta ondoko San Viator eraikin historikoa (XVII. mendekoa), Gizabidea Fundazioak 1999ean erosia (eraikin nagusia).

                     

                    ARETXABALETAKO CAMPUSA

                    2013. urtean inauguratu zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak ematen dira, bai eta beste zenbait aditu titulu eta ikastaro ere. Instalazio guztiak ikasketa guztiz praktikoak izateko egokituta daude.

                    Eraikinak baditu hiru solairu eta 2.700 metro koadro erabilgarri. Beheko solairuan, honako atal hauek daude: atondoa eta ikasleentzako zerbitzu orokorrak; areto nagusia, hainbat ekitaldi eta talde lanetarako erabiltzen dena; eta platoa, croma sistemaz jantzita dagoena eta hainbat eginkizunetarako balio duena, hala nola aktore zuzendaritzarako. Eta, azkenik, wifiz hornitutako ikasketa gela handi bat ere badago solairu horretan.

                    Lehen solairuan, 40 ordenagailuz hornitutako “infogela” handi bat, ikasgela handi bat, tamaina ertaineko beste hiru ikasgela eta hiru ikasgela txiki egokitu dira. Bigarren eta azken solairuan, komunikazio berrikuntzako laborategia, irakasle gela, irrati estudioa, multimedia tailerra, animazio gela eta zortzi edizio gela daude.

                     

                    Campusa

                    Zerbitzuak

                    Zerbitzuak. Servicios

                    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie ikasleei, ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

                    ZERBITZU OROKORRAK

                     

                    IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

                    • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta ikasturteko tutore-taldeak hartzen dute parte.
                    • Zerbitzu akademikoak:
                      • Izena ematea eta matrikula
                      • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                      • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                      • Gradu eta Master Bukaerako Lanak kudeatu eta esleitzea
                      • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                      • Doktoregoa kudeatzea
                      • Campus birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                      • Erreprografia zerbitzua.
                      • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.

                    Irakasleak

                    Haur Hezkuntza Graduko irakasleak.

                    Campusa

                    Graduondoko tituluak

                    Graduondoko tituloak. Titulos de postgrado

                    Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk graduondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai unibertsitate masterretan, bai ikerketarako master ofizialetan, bai master mailako titulu propioetan, bai eta aditu ikastaroetan eta ikastaro aurreratuetan ere. Informazio gehiago.

                    Ikerketa

                    Ikerketa. Investigación.

                    HUHEZI fakultatean, ikerketa eta transferentzia arloa hiru eremutan ari da garatzen: hezkuntzan, komunikazioan eta lankidetzan, hain zuzen. Esparru horietan, hiru ikerlerro nagusi identifikatzen dira:

                    Ikerlerro bakoitzean, zenbait ikertalde daude atxikita. Haietako bakoitzak hainbat jarduera akademiko eta hainbat ikerketa eta transferentzia proiektu gauzatzen ditu: argitalpenak, jardunaldi zientifikoetarako ekarpenak, proiektu finantzatuak eta transferentzia jarduerak (bai administrazio eta erakunde publikoetan, bai enpresa eta erakunde pribatuetan).

                    Ezagutu gure ikertaldeak.

                    Kalitatea

                    Kalitatea

                    SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                    Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.

                    Arrazoi hori dela eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.

                    Kalitate-manuala

                    Prozesuak eta prozedurak

                    VERIFICA

                    Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                    ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                    Onarpen memoria

                    Onarpen ebazpena

                    Ofizialtasuna emateko eta RUCTn

                    erregistratzeko akordioak

                    Haur Hezkuntza Gradua

                    2012 

                     

                    RUCTera lotura

                     

                    MONITOR

                    Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                    Jarraipen-txostena

                    UNIBASQeko txostena

                    Haur Hezkuntza Gradua

                     

                    JARRAIPEN ADIERAZLEAK

                    Haur Hezkuntza Gradua11-1212-1313-1414-1515-16
                    Matrikulatutako ikasle berri kopurua 103 109 79 85 114
                    Graduatze tasa --- %90,20 %88,66 %85,82 %80,73
                    Uzte tasa %4,85 %3,77 %1,44 %4,70 %3,50
                    Eraginkortasun tasa --- %98,63 %97,88 %98,41 %99,16
                    Kanpora joandako ikasle kopurua 4 6 11 34 40
                    Ikasleen asebetetzea (0-tik 10-era) 7,87 7,90 7,78 7,58 7,43
                    Egresatuen asebetetzea (0-tik 10-era) --- 6,71 7,11 7,47 ---
                    Enplegu tasa --- %84,59 %90,84 %75,97 ---

                      

                    ACREDITA

                    Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                     

                    IRADOKIZUN ETA PROPOSAMENAK

                     

                    Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak. Hobetzeko iradokizun edota proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau mesedez: Formularioaren lotura.

                    Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin kontaktuan. Eskerrik asko!!

                     

                    DOCENTIA

                    Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                    DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
                    KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA