Gradua Haur Hezkuntza

Gradua Haur Hezkuntza

Tituluaren helburua da haurren garapen integrala bideratzeko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Profesional horiek haurren familia, gizarte, eta kulturaingurua kontuan hartuko dute eta, ondorioz, haien beharrei erantzun egokia emango diete.

Zerk bereizten gaituen

Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Haur Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin.

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

Gehiago irakurri

Gradua amaitu ostean, zer?

HUHEZI lan handia egiten ari da graduondoko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin. Momentu honetan hiru Master Ofizial eta hiru Aditu Titulu eskaintzen ditu.

Gehiago irakurri

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Gehiago irakurri

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Haur Hezkuntzan Gradua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskaraz
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza
Iraupena
4 urte

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943714157
E-posta
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zerk bereizten gaituen

Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Haur Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin.
Profesional horiek material didaktikoa diseinatzen edo hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete, hala nola egoera berezian dauden haurrak hezten, ikastetxetik kanpo.

EGONALDIAK ATZERRIAN:

  • Practicum-a atzerrian egiteko aukera dute.
  • Erasmus programaren bidez Europako beste herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera dute.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Mondragon Unibertsitateko heziketa proiektu berriak Mendeberri du izena.

Lan munduko erronka berriei aurre egin ahal izateko gaitasun pertsonalak, sozialak eta profesionalak izango dituzten pertsonak heztea du helburu Mendeberrik.

Mendeberriren xedea da ikasleek gaitasuna izatea haien heziketa onartzeko, taldean lan egiteko, proiektuak zuzentzeko, erabakiak hartzeko, negoziatzeko eta komunikatzeko.

Horrelako pertsonak hezteko ezinbestekoa da hezkuntza eredu klasikotik, ikaslearen autonomia sustatuko duen beste eredu batera igarotzea. Izan ere, eredu klasikoa ezagueren transmisio hutsean oinarritzen da eta bertan irakasleak du protagonismo osoa.

Eredu berriak irakaslearen rolak eta funtzioak ere aldatu eta dibertsifikatzen ditu. Irakasleak ikaslea zuzendu eta orientatuko duen tutore funtzioa ere hartzen du.

Edukien tratamendua ere aldatzen da hezkuntza proiektu berrian. Edukiak ez dira  modu isolatuan aurkezten, haien artean harremanik egongo ez balitz bezala. Aitzitik, diziplina arteko planteamendu batean oinarritzen da, eta horrek jakintza-alor ugariren arteko harremana sustatzen du. Modu horretan, ikaslea harreman konplexuak egitera ohitzen da. Horrek arazoei aurre egiten eta errazago konpontzen lagunduko dio.

Mendeberrik lan egiteko modu berriak proposatzen ditu. Maisu-eskolak gutxitzen dira neurri handi batean eta talde txikietan eginiko lana heziketa proiektuaren zutabe nagusi bihurtzen da. Tutore batek gidatutako talde hauek lan kooperatiboa egiten dute eta taldekideek beraien ikasketaren ardura  bere gain hartzen dute.

Heziketak irauten duen denboran ikasleek talde ezberdinetan egingo dute lan. Modu horretan, komunikazio eta giza abileziak garatu ahal izango dituzte. Hain zuzen, ezaugarri horiek lagunduko diete bizitza profesionaleko erronkei arrakastaz aurre egiten.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuak betidanik izan dira Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri bat, hasiera-hasieratik garbi izan dugu-eta berauen bidez ikasleak hobeto kontrastatuko dituela teoria eta praktika, eta hurbiletik ezagutuko duela lan giroa, hain justu gero berak lan egingo duen alorrean, dela enpresa, irakaskuntza, nahiz komunikazioa.

Horregatik, garrantzi handia ematen diegu praktikei, horien ondorioz, ikaslea harremanetan jarriko da-eta lan munduarekin. Mondragon Unibertsitatea MCC korporazioko kide da. MCC 230 enpresak eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute. Horrezaz gain, unibertsitatea elkarlanean ari da Euskal Herriko ehunka enpresa, ikastetxe eta hedabiderekin, berauetan praktikak egin ditzaten gure ikasleek.

Harreman estu horri esker, badakigu inguruko enpresek, ikastetxeek eta hedabideek zer premia dituzten. Ondorioz, gai gara gure eskaintza premia horietara egokitzeko. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, kasu guztietan jarraipen estua egiten zaie ikasle guztiei, unibertsitatean, enpresan, ikastetxean nahiz hedabidean, non ari den ikaslea praktikak egiten.

Praktikak atzerrian

Zenbait kasutan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere eskaintzen dugu, beste ikastetxe batzuekin egindako hitzarmenei esker. Irakasle ikasketak diharduten ikasle asko herrialde hauetara joaten dira praktikak egitera, hango ikastetxeetara: Gales, Eskozia, Ingalaterra, Irlanda, Nikaragua eta Venezuela, besteak beste.

Horiekin batera, eta Mundukide Fundazioaren laguntzarekin, beste ikasle batzuek aukeratzen dituzte Hego Ameriketako zenbait herrialde praktikak egiteko, hala nola Kolonbia, Brasil, Guatemala, Kuba, etab.

 

HUHEZIko ikasleek Karrera Amaierako Proiektua (KAP) egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresa, ikastetxe edo hedabide batean, ikaslea zer ikasten ari den.

Horrela, ikasleek aukera izango dute karreran jasotako jakitateak praktikan jarri eta praktika profesionalean beren gain hartu beharko dituzten errutinetara ohitzeko, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Karrera amaierako proiektuak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak iraun lezake 4 eta 10 hilabete artean . Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Ikastetxeak

Halaber, ikastetxe askok lan egiten dute HUHEZIrekin gure ikasleek beraien artean egin ditzaten praktikak: Arizmendi Ikastola, Goieskola, Ibaizabal Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Luis Ezeiza herri eskola, Kurtzebarri Ikastetxea, Txantxiku Ikastola, San Martin Eskola, Anaitasuna Ikastola, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Hazitegi Ikastola, eta abar.

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mundura erabat konektatuta lan egin nahi dugu, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Venezuela, Nikaragua, Guatemala, Brasil, Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Eskozia, Ingalaterra, Gales eta Amerikako Estatu Batuak.

Atzerrian egonaldia egiteko bi era nagusi dituzu:

  • ERASMUS egonaldi akademikoak atzerriko unibertsitateetan.
  • PRAKTIKAK nazioartean, eskola edo enpresetan, batzuk  Erasmus-Praktika Programaren bidez Harremanetarako.

Txema Egaña, Nazioarteko Harremanen burua. Erasmus egonaldien arduraduna. Telefonoa: +34 943714157, luz. 119
Julia Barnes, Praktika arduraduna Irakasle ikasketetan Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlandarako. Telefonoa: +34 943714157, luz. 141
Joxe Aranzabal, Europako praktika arduraduna Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 192
Onintza Belategi, Praktika arduraduna Hegoamerikako kasuetan Irakasle Ikasketak eta Ikus-entzunezko Komunikazioan. Telefonoa: +34 943714157, luz. 191

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

IKASKETA PLANA

1. MAILA

MATERIA
Kredituak
Irakasle-lanbidearen definizioa eta kontestualizazioa eta gaitasun orokorren garapena.
10
Errealitateari begirada orokorra: pertsona, gizartea eta natura.
6
Hezkuntza europan eta mundu globalean; jardunbide egokiak.
6
Guztiontzako eskola.
6
Haur Hezkuntzaren Oinarri Psikopedagogikoak.
8
Hezkuntzan esku hartzeko oinarrizko irizpideak.
6
Arreta goiztiarraren oinarriak.
6
Haur Hezkuntza antolatzeko irizpide psikopedagogikoak. 6
Komunikazioa trebetasunak.
6

2. MAILA

MATERIA
Kredituak
Hezkuntzaren funtzioak eta erronkak.
6
Kultura arteko eta balioetan oinarritutako hezkuntza.
6
Ikastetxearen antolamendu eta familiaren parte-hartzea.
6
Arreta goiztiarraren esku-hartzea.
6
Haur Hezkuntzako estrategia metodologikoak eta ebaluazioa.
10
Ikasgelako behaketa, irizpide didaktiko orokorretatik abiatuta.
6
Bigarren hizkuntza irakaste eta ikaste goiztiarra testuinguru eleaniztunetan.
6
Practicuma I
8
AH Ibilbidea: Informazio eta komunikazio teknologien ekarpena gaitasun eleaniztasunaren garapenari 6
HH Ibilbidea: Informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzan 6

3. MAILA

MATERIA
Kredituak
Hizkuntza idatzia eta haur literatura.
6
Ahozko hizkuntza eta literatura Haur Hezkuntzan.
6
Gizarte-zientzien, zientzia esperimentalen eta matematiken ikaskuntza.
6
Ingurumenaren eta matematikaren ezagutza-esperientziak Haur Hezkuntzan.
6
Diziplinarteko tratamendua eta esku-hartzea arte-hezkuntzan.
6
Musika, plastika eta gorputz adierazpenaren oinarriak.
6
Jarduera soziokulturalak: diziplinarteko proiektuen kudeaketa.
6
Practicuma II 6
AH Ibilbidea: Hirugarren hizkuntzen didaktika: esku-hartzea
6
AH Ibilbidea: Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruetan
6
HH Ibilbidea: Norberaren zaintzarako hezkuntza
6
HH Ibilbidea: Bestearen zaintzarako eta bizikidetzarako hezkuntza
6

4. MAILA

MATERIA
Kredituak
Hizkuntza-prestakuntza dizplinarra.
6
Ikuspegi globalizatzailea eta integratzailea Haur Hezkuntzan.
6
Practicuma III.
30
Gradu bukaerako lana.
6
AH Ibilbidea: Ikerketa eskolan.
10
AH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua.
6
HH Ibilbidea: Ikerketa eskolan.
6
HH Ibilbidea: Bizitza, ikasteko lekua. 6

Hezkuntza Eredua

Gradua amaitu ostean, zer?

HUHEZI lan handia egiten ari da graduondoko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin. Momentu honetan hiru Master Ofizial eta hiru Aditu Titulu eskaintzen ditu.

Master eta Aditu ikastaro hauetan 3 arrazoik ezberdintzen gaituzte beste eskaintza batzuekin, hala nola, Garapen Profesionala, Enplegarritasun Kualifikatua eta Etengabeko Berrikuntza.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du.

Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, dagokion Fakultatearekin harremanetan jarri beharko da, honek inskripzio gutunazala bidal dezaiokeen.

Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:

  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • NANaren fotokopia.

Eskatutako dokumentuetako edozein faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.

Ikasle berriak

Prezioak

Zentroa Ikasketak 1.mailako kreditu kopurua Ikasturtearen
zenbatekoa

 


GRADUAK
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Ikus-Entzunezko Komunikazioa
60 ECTS
4.475 €
Haur Hezkuntza
60 ECTS
4.124 €
Lehen Hezkuntza
60 ECTS
4.124 €
2. ZIKLOA
Psikopedagogia
77,5
4.826 €

UNIBERTSITATE MASTERRAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen Duen Unibertsitate Master Ofiziala
60 ECTS
4.950 €
  • Aurreikusitako zenbatekoak, Kontseilu Errektoreak eguneratuko ditu 2011/2012 ikasturtearen hasieran.

  • Araudi Akademikoaren 1.2 artikuluaren arabera, ezabatutako matrikulengatik ordaindutako diru-kopuruak ez dira inolaz ere itzuliko.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Mondragon Unibertsitateak ziurtatu nahi du inork ez dituela ikasketak utziko gure unibertsitatean arrazoi ekonomikoengatik. Horretarako, honako beka eta diru laguntzak ditu matrikula, ikas-material, garraioa, egoitza, eta osabidezko laguntza ordaintzen laguntzeko.

  • Beka horiek, garraiorako beka izan ezik, lehenengo deialdian eskatzen dira. Beka guztiak urtero berritu behar dira.
  • Familia ugari bateko kideentzat eta ohorezko matrikulak lortzen dituztenentzat
  • Familian kideren bat elbarritua duren familientzako dirulaguntzak
  • Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak
  • Biteri Ikastetxe Nagusian bizi direnentzat ere badaude bekak.
  • Leonardo eta Erasmus bekak, urte betean atzerrian ikasi nahi duten ikasleentzat.
  • Bekak karrera amaierako proiektua egiteko.
  • Diru laguntzak ikasten eta lanean ari direnentzat. Ikasleak uztar ditzake ikasketak eta lana ALECOP kooperatiban edo beste enpresa batzuetan.
  • Bekak unibertsitateko departamentuetan kolaboratzeagatik
  • Aurreko guztiaz gain, Bekabide programa dago, eta horren bidez ikasleak jasotzen ditu laguntza bereziak eta laguntasuna ziurtatzeko ordaindu ahal izango dituela ikasketak.

Mondragon Unibertsitateak konpromisoa hartzen du diru laguntzak emateko, baldin eta ikasleak erakunde honetan egiten baditu ikasketak eta egoki parte hartzen badu bertako jardueretan.

Zalantzarik izanez gero, edo zure kasua aurreikusi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz hartuko zaitugu.

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak

Mondragon Unibertsitateak 2009-10 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Hain zuzen ere, bi autobus lerro ezarri ditu, bata Urola Kostatik datorrena, bestea Durangaldetik eta astelehen eta ostiraletan Bilbotik. Bi autobusak Arrasateko Eroskiko gunean elkartuko dira eta batek Oñatiko Fakultatera eta besteak Arrasatera eta Eskoriatzaraino jarraituko du bidea. Horrela, hiru Fakultateetako jatorri ezberdinetako ikasleek erabili ahal izango dute zerbitzua.

Izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:

Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00

HUHEZI: 943.71.41.57

Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09

2010-11rako geltokiak eta ordutegiak ikusi

Pesako zerbitzua Gasteizetik eta Donostiatik

Ordutegiak ikusi

Lurraldebuseko zerbitzua

Ordutegiak ikusi

Ba Goaz

Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?

BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.

Campusa

Aurkezpena

Nagusia1.jpg

Lehenengotan Irakasle Eskola izan zen, 1976an sortua, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Gero Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu zen, HUHEZI, eta horren jarduera nagusia zabaltzen joan da beste arlo batzuetara, hezkuntzaz kanpo: Humanitateak, Psikopedagogia eta Komunikazioa eremuak.

Fakultate honek hiru helburu ditu: prestatu hezkuntzako profesionalak, gai izango direnak gazteak hezteko, jakintzak eta gaitasunak landuta; prestatu enpresako profesionalak, batez ere enpresak kudeatzeko eta pertsonak koordinatzeko; eta sortu komunikazio profesionalak, gai izango direnak arlo teorikoak zein praktikoak erabiltzeko komunikazioan.

Eskolak Eskoriatzan ematen dira. Hala ere, ikasleek aukera dute zenbait ikasketa on line egiteko, hala nola Psikopedagogia lizentzia eta hainbat master eta graduondo.

Campusa

Zerbitzuak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie bere ikasleei ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

Batetik, HUHEZIko ikasleek ostatu har dezakete Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzan. Hala ere, nahiago duenak beste ikasle batzuekin bizi etxebizitza batean, balia dezake horretarako unibertsitatearen zerbitzua pisuak alokatzeko.

Eskoriatzan, bestalde, fakultateko tabernan ez ezik, ingurukoetan ere prezio onean jan dezakete bai ikasleek eta baita langileek ere, horrela nahi izanez gero.

Ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte ikasketa tokietara joateko, garraio bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta azkenik, baina ez azkena, fakultateak kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirolaz goza dezaten.

Campusa

Graduondoko tituluak

HUHEZI lan handia egiten ari da graduondoko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin. Momentu honetan hiru Master Ofizial eta hiru Aditu Titulu eskaintzen ditu.

Master eta Aditu ikastaro hauetan 3 arrazoik ezberdintzen gaituzte beste eskaintza batzuekin, hala nola, Garapen Profesionala, Enplegarritasun Kualifikatua eta Etengabeko Berrikuntza.

Inskripzioa eta Matrikula.

Graduondoko Programen inskripzio eta matrikulen daten inguruan informazioa nahi izanez gero ondoko telefonora deitu mesedez: 943 71 41 57 begin_of_the_skype_highlighting 943 71 41 57 end_of_the_skype_highlighting.

Unibertsitate Master Ofizialak


Aditu Tituluak