Graduak

Gradua Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan (GADE)

Gradua Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan (GADE)

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuak enpresa publikoak nahiz pribatuak modu eraginkorrean gidatzeko gaitasuna dute. Garapen profesionalari dagokionez, honelako funtzioak betetzen dituzte: analisia, diseinua, kudeaketa, administrazioa, aholkularitza, plangintza, komunikazioa, sustapena eta berrikuntza; eta enpresa proiektuaren helburuen alde lan egitean, gizartearen garapena bultzatzen dute.

Ondorengo taulan, gradu hau bereizten duten ezaugarriak aurkezten dizkizugu:

1

Zerk bereizten gaituen

  • Lan merkaturanzko orientazio nabarmena: murgildu zaitez enpresan
  • Metodologia berritzailea: zu zara protagonista
  • Irakasleen hurbiltasuna
2

Bekak eta Diru Laguntzak

Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Horretarako dauzkagu bai dirulaguntza ofizialak, baita gure unibertsitatekoak ere:  BEKABIDE programa.

3

Irteera profesionalak

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Graduak gaitasuna ematen dizue edozein erakunde edo enpresatan lan egiteko edo, bestela, zuen negozio ideia propioa garatzeko.

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Graduaren ikasketen zehar ikaslegoak Praktikak-Proiektuak egin behar ditu, eguneroko benetazko problematikei ekinez, gure inguruko edo atzerriko enpresetan eta erakundetan.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Rosa Igarza - Campus Oñati; Iraitz Oiartzabal - Campus Bidasoa
Telefonoa
Oñati: 943 718009 / Bidasoa: 943 639129
E-posta
Campus Oñati: rigarza@mondragon.edu; Campus Bidasoa: ioiartzabal@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Enpresen Adminstrazioan eta Zuzendaritzan Graduatua Mondragon Unibertsitatean.
Nori zuzendua
Esperientzia bat bizitzera prest dagoen jendearen bila gabiltza
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Hirueledun ibilbidea: euskera-gaztelania-ingelesa. Elebidun ibilbidea: gaztelania-ingelesa
Eskaintzen den tokia
Oñati (Ibarra Zelaia, 2) eta Bidasoa (Palmera Montero Eraikina, Leandro Agirretxe Plazatxoa, 1. Irun)
Iraupena
10 hilabete- Irailetik Ekainera-
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen. Qué nos diferencia

Mondragon Unibertsitateko EAZG titulazioaren bereizgarritasunak hauek dira:

    1. Lan merkaturantz zuzendutako orientabide garbia. Gure “leit motiv”-a hau da: “murgildu zaitez enpresan”. Ze esan nahi du honek zuentzat?

      • Gradua amaituko duzue, benetako proiektu bat eginez, benetako enpresa batean, eta benetako arazo bati erantzunez.
      • Enpresa eredua aukeratu duzuenok, lehenengo momentutik izango duzue enpresa ezagutzeko aukera, inguruko enpresetan lan eginez, alternantzia gisako eredu bat jarraiturik.
      • Garatuko duzuen ikasketa plana (trebetasunen eta jarreren garapena oso garrantzitsua izango da, enpresen eta erakundeen beharretan egongo da oinarrituta.
      • Programan zehar benetako eta hurbileko kasuak landuko dira, irakasleen, enpresetako profesionalen eta MIKeko (Kudeaketa Ikerketarako Zentroa) ikertzaileen eskutik.
      • Gradua bukatutakoan, esperientzia laborala eta enpresaren errealitatearen ezagutza sakona izango duzue zuen curriculumean. 

    2. Metodologia berritzailea. Hemen ikasle bakoitza bere ikasketaren protagonista izango da. Zer esan nahi du honek zuentzat?

        • Zuetariko bakoitzak, ikasketa pertsonalizatua izango du eta zuen prestakuntza aldia, praktika hau garatzen duzuen enpresara lotuta egongo da.
        • Ezagutzak lantzeaz gain, trebetasunak eta jarrerak ere, landuko dituzue, hala nola, talde lana, iniziatiba, proaktibitatea, ahozko zein idatzizko komunikazioa, erantzukizunak hartzea edo arazoen ebazpena.
        • Beste errealitate batzuk ezagutu ahal izango dituzue, bai bertakoak, bai nazioartekoak. Horretarako, denok izango duzue esperientzia bat kanpoan.
        • Zuen ikaskideekin batera, talde lana, zuen prestakuntzaren tresna metodologiko garrantzitsuenetariko bat dela ikasiko duzue.
        • Metodologia honen bidez, nahi duzuen beste ikasi ahal izango duzue.
        • Metodologia aktiboekin egingo duzue lan. Hauek lagungarriak eta aberasgarriak baitira zuen ikasketetarako.
        • Ebaluaketa etengabekoa izango da. Horrela, honen bidez, errazago lortuko dituzue aurreikusitako konpetentziak eta trebetasunak.
        • Kultura digitala eta 2.0. zuen bidaiaren kidea izango da

      3. Irakaslearen hurbiltasuna eta konpromisoa ikaslearen ikasketa prozesuan. Zer esan nahi du zuentzat?

        • Fakultatean tutore bat izango duzue eta enpresan aholkulari bat. Hauek, gradu osoaren zehar lagunduko dizuete.
        • Fakultatearen erabaki prozesuetan parte hartuko duzue.
        • Izen-abizenak dituzten pertsonak izango zarete, ez bakarrik zenbaki bat.

       

      Gure ikasketa eredua

      Metodologia

      Metodologia.  Metodología.

      Unibertsitatearen nortasunarekin koherenteak izanez, graduaren ikasketa metodologia, hiru agenteetan oinarrituta dago: Ikaslea, unibertsitatea eta enpresa / erakundea. Agente hauen partaidetza aktiboa, oso ikasketa ekosistema aberatsa sortzen du  eta gizarteak eskatzen duenari moldatzen da.

      Enpresen administrazioa eta zuzendaritza (GADE) graduko metodologia parte-hartzailea da eta beharrezkoak diren konpetentziak eta trebetasunak lortuko dituzu arlo profesionalari arrakastaz aurre egiteko. Besteak beste, hurrengo metodologiak garatuko dira: “work based methodology”, kasuaren metodologia edo arazotan oinarritutako ikasketa. Gainera, metodologia hauei esker, hurrengo trebetasunak garatuko dituzu: talde lana, proaktibitatea, arazoen ebazpena, erantzukizunak hartzea edo iniziatiba, besteak beste.

      Titulazioaren modulu, materia eta ikasgaien arteko diziplinartekotasunak ikuspegi globala eta ezagutzen integrazioa bermatzen ditu, enpresa nahiz erakundeen benetako munduan gertatzen den moduan.

      Ikasketa eredu  honek, rol berriak hartzea suposatzen du, bai ikaslearen zein ikasleen aldetik: irakasleek eginkizun aktibo eta pertsonalizatua hartzen dute ikasleekiko, irakaskuntzaren laguntzailea edo gidaria izanez, eta ikasleak beraien ikasketen protagonistak dira, modu autonomo eta proaktiboan ikasten.

      Etengabeko ebaluazioa da, profilari lotutako ezagutzak eta gaitasunak barneratzean oinarrituta.

      Gure ikasketa eredua

      Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

      Praktikak eta gradu bukaerako lanak. Prácticas y tranajo fin de grado.

      MONDRAGON UNIBERTSITATEAK enpresa eta erakunde ugariekin daukan harreman estuei esker, gure ikasleek, lan merkatuak eskatutako konpetentziak eta trebetasunak lortzeko aukera izango dute.

      Horretarako, nahi duen ikasleak, graduko lehenengo ikasturtetik hasita, lana eta ikasketak aldi berean egin ahal izango ditu. Enpresa ereduko ikasleek “Work Based methodology” pean ikasiko dute.

      • Gelan ikasitako ezagutzak era errazagoan barneratuko dituzte. Hauen erabilgarritasuna “in situ” ikusi ahal izango baitute.
      • Lan esperientzia hartuko dute (3,5 urteko esperientzia gradua amaitutakoan).
      • Ikasketa prozesua burutzen duten erakundeetan, harreman eta kontaktu sarea egingo dute.
      • Gainera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasle guztiek (eredu akademiko nahiz enpresakoak), euren prestakuntza aldia, enpresatan edo erakundetan egin beharreko praktika batzuekin bukatuko dute.

      Enpresa eta erakundeen zerrenda

        Gure ikasketa eredua

        Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

        Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

        Nazioarteko esperientzia, Enpresagintza titulazio ezberdinen prestakuntza programen aspektu funtsezkoenetariko bat da.

        Hori dela eta, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko gure ikasle guztien partaidetza sustatu eta erraztu egiten dugu mugikortasun programetan. Programa hauek ikasleari honako hau ahalbideratzen diote: unitate akademiko ezberdinetan parte hartzea, metodologia berriak esperimentatzea, beste herrialde batzuen  errealitate soziala , kulturala eta enpresetakoa ezagutzea eta era berean atzerriko hizkuntza hobetu dezakete.

        Europa, Amerika eta Asiako unibertsitate eta erakundeekin sinatutako lankidetza hitzarmenei esker, gure ikasle guztiek nazioarteko esperientzia disfrutatzeko aukera izango dute.

        Nazioarteko hitzarmen zerrenda

        ATZERRIAN IKASI programak esperientzia hau bizitzeko, hurrengo modalitateak eskaintzen ditu:

        • Atzerriko unibertsitateetan egonaldi akademikoak
        • Atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktika espezializatuak
        • Graduko Bukaerako Lana atzerrian.

        Fakultateak "Atzerrian Ikasi" programan parte hartzen duten ikasleei finantza laguntza kudeatzen die; laguntza hau jarraian ikusten diren entitateek ematen dute:

        ENTITATEALAGUNTZA MOTA

        Eusko Jaurlaritza

        Naparrako Gobernua

        Atzerrian edozein lekutara

        ERASMUS Europear Unibertsitateetan Egonaldiak
        Gipuzkoako Foru Aldundia Aquitaniako Unibertsitateetan Egolnadiak

        Kutxa

        Caja Vital

        BBK

         

        Atzerrian edozein lekutara

         

        Irakaskuntza programa

        Helburuak eta Konpetentziak

        Helburuak eta konpetentziak.Objetivos y competencias

        HELBURUAK

        Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Graduaren helburu orokorra da enpresa publikoak zein pribatuak eraginkortasunez gidatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea. Profesional horiek gehienbat eskatzen dituzten sektoreak industria eta zerbitzuak dira, eta lanpostuak, besteak beste, arlo hauei lotuta egongo dira:

        • Finantzarioa (Bankuak, Aseguruak, finantza merkatuak
        • Merkataritza (marketin, salmentak, bezeroak …)
        • Logistika (logistika, garraiolaritza, nazioarteko merkataritza … )
        • Pertsonen Zuzendaritza eta koordinazioa.
        • Enpresa ekimen berriak.
        • Aholkularitza eta ikuskaritza
        • Enpresa Informazio Sistemak (Ezagutzaren kudeaketa, komunikazioa…)
        • Irakaskuntza eta ikerkuntza

        Tituluaren KONPETENTZIA OROKORRAK:

        • Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzari buruzko ezagutzak ulertzea eta interpretatzea.
        • Enpresa edo erakunde bat kudeatu eta administratzeko gai izan.
        • Enpresa edo erakunde baten edozein arlo funtzionalean integratzeko eta edozein kudeaketa lana burutzeko gai izan.
        • Enpresaren informazioa identifikatu eta ebaluatzeko gai izan, erabakiak hartzeko.
        • Enpresako arlo funtzionalen enpresa proiektuak elaboratu, ebaluatu eta administratzeko gai izan.
        • Harremanak ezarri eta mantendu enpresako barne eta kanpoko esparruan.
        • Aukerak detektatu negozio berriak hasteko, berristeko edota produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.
        • Gizarte eraldaketa bokazioa izango duten enpresa proiektuak lideratzeko gai izan.
        • Pertsona eta taldetan oinarritutako lidergo kolaboratzailea garatzeko gai izan.
        • Kultura anitza eta globaleko enpresa ingurunean moldatzeko gai izan.

        Zeharkako konpetentziak

        • Talde lana
        • Komunikazio eraginkorra
        • Pentsamendua, arazoak ebaztera bideratuta
        • Erabakiak hartzea
        • Lanaren Ikuspegi globala
        • Ikasten ikasi
        • Informazio konpetentziak
        • Konpetentzia digitalak
        • Ekintzailetasun konpetentziak

         

        Irakaskuntza programa

        Ikasketa plana

        Irakaskuntza programa.Programa formativo

        2014 ko ikasketa planaren antolaketa

         

        1. KURTSOA 1. seihilabetea 1. KURTSOA 2. seihilabetea
        IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
        Zuzendaritza gaitasunak
        -- -- Zuzendaritza gaitasunak OP 7
        Matematikak enpresan -- -- Matematikak enpresan OP 8
        Business Communication Skills I
        -- -- Business Communication Skills I OP 6
        Finantza kontabilitatea -- -- Finantza kontabilitatea OP 9
        Makroekonomia
        -- -- Makroekonomia OP 6
        Mikroekonomia -- -- Mikroekonomia OP 6
        Zuzenbidea enpresan I -- -- Zuzenbidea enpresan I OP 6
        Estrategia eta antolakuntza
        -- -- Estrategia eta antolakuntza OP 6
        Enpresa estatistika
        -- -- Enpresa estatistika OP 6
        Guztira -- Guztira 60
        2. KURTSOA 3. seihilabetea 2. KURTSOA 4. seihilabetea
        IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
        Lan zuzenbidea
        D 3 Pertsonen arteko harremanak
        D 3
        Espainiako ekonomia
        D 5 Kosteak I
        D 3
        Ekonometria I
        D 3 Ekonometria II D 3
        ETT-en kontabilitatea D 4 Finantza kudeaketa
        D 3
        Zerga zuzenbidea D 3 Marketina
        D 3
        Enpresa estrategia I
        D 3 Enpresa estrategia II D 2
        Business Communication Skills II D 4 Fiskalitatea D 4
        Ekintzailetasuna I D 3 Ekintzailetasuna II D 3
        Informazio sistemak D 4
        Gaitasun komertzialak D 4
        Guztira 28 Guztira 32
        3. KURTSOA 5. seihilabetea 3. KURTSOA 6. seihilabetea
        IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
        Nazioarteko ingurumenaren analisia
        D 5 Kosteak II D 3
        Finantza egoeraren analisia
        D 3 Pertsonak lantaldean I D 6
        Innbertsioa eta finantzazioa I
        D 3 Inbertsioa eta finantzazioa II D 3
        Kulturen kudeaketa
        D 3 Marketin plana
        D 4
        Global Strategic Management
        D 4 Erlazio salmenta
        D 4
        Merkataritza eta finantzazio baliabideak
        D 5 Bikaintasuna kudeaketan
        D 4
        Berrikuntzaren kudeaketa
        D 6 Balio katearen kudeaketa
        D 4
          Erosketen kudeaketa
        D 3
        Guztira 29 Guztira 32
        4. KURTSOA 7. seihilabetea 4. KURTSOA 8. seihilabetea
        IKASGAIAMOTAECTSIKASGAIAMOTAECTS
        Enpresa handien kontabilitatea
        D 3 Ownership Entreprise H 3
        Kontu-ikuskaritzan hastapena
        D 3 Finantza merkatuak
        H 3
        Komunikazio integrala
        D 5 Pertsonen kudeaketa
        H 4
        Erabakiak hartzeko ikerketa
        D 5 Enpresa irekia
        H 6
        Praktikak I D 6 Praktikak II H 6
        Pertsonak lantaldean II D 6 Gradu bukaerako lana
        H 6
        EKintzailetasuna III H 4
        Beste unibertsitate batzuetan egonaldiak
        H 26
        Guztira 28 Guztira 32
        • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
        • D.- Derrigorrezkoa
        • H.- Hautazkoa

        2008 KO IKASKETA PLANAREN ANTOLAKETA

        Gehiago irakurri

        titulazioaren egutegi eta txandak

        2015/16 ko Egutegia Mondragon Unibertsitateko egutegia

        Kurtsoa 1. 2. 3. 4.
        Txanda Goizez Arratsaldez Goizez

        Arratsaldez

        Ikaslegoak kurtso desberdinetako ikasketen ordutegi zehatza moodle-n kontsultatu dezake.

        IKASKETA PLANAREN ESTRUKTURA

        Ikasketa Plana 4 kurtso, 8 seihilabete, eta 7 modulutan diseinatuta dago.

        Katalogo osoa ikusi nahi baduzu hurrengo link-ean topatuko duzu:

        Katalogo Digitala (Acrobat PDF-an)pdf logoa

        ECTS KREDITUEN BANAKETA

        KURTSOADERRIGORREZKO MATERIAKHAUTAZKO MATERIAKOINARRIZKO PRESTAKUNTZAGUZTIRA
        1. 0 0 60 60
        2. 60 0 0 60
        3. 60 0 0 60
        4. 34 26 0 60
        GUZTIRA 154 26 60 240

        TUTORIAK

        Irakasleen ordutegi zabalak(jornada osoa) ikasleen galdera eta kontsultei erantzuteko disponibilitatea errazten du, aurrez eskatutako txandei dagokionez

        Irakaskuntza programa

        Gida eta Arautegiak

        Mondragon Unibertsitateko graduko gida eta arautegia.

        Ondoren daukazun irakasle-gidan unibertsitate-hezkuntza ofizialen egitura berria jasotzen da, sarbide eta onarpen baldintzak, kredituen balioztatzea, transferentzia, eta abar.

        EAZG Irakaskuntza gida 2015/2016    2014 plana  pdf logoa 

        EAZG Irakaskuntza gida 2015/2016   2018 plana (amortizazioan) pdf logoa

        Honetaz gain, tituluak hurrengo gidak eta arautegiak dauzka:


        * Oharra: PDF-ak gaztelaniazko bertsioak dira.

        Irakaskuntza programa

        Irteera profesionalak

        Irteera profesionalak. Salidas profesionales

        Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan gradua  bukatu ondoren, hurrengo aukerak dauzkazue:

        1. Lanean hasi. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduak gaitasuna ematen dizue edozein erakunde edo enpresatan lan egiteko edo bestela, zuen negozio ideia propioa garatzeko.

        Enpresaren barruan, lanpostuak hurrengo arloekin egongo dira erlazionatuta: finantzarioa, merkataritza, pertsonen zuzendaritza eta koordinazioa, Zuzendaritza kudeaketa, Enpresa ekimen berriak, aholkularitza,Enpresa Informazio Sistemak edo nahi izanez gero, irakaskuntza eta ikerkuntza.

        2. Ikasten jarraitu: gradua bukatutakoan, zuen prestakuntzan sakondu nahi baduzue, Master espezializatua egin dezakezue gurekin (5. ikasturtea), edo baita Ikerkuntzan sar zaitezkete eta Doktoretza burutu.

        Irakaskuntza programa

        Egokitzapen ikastaroa

        egokitzapen ikastaroak. Cursos de adaptación

        MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultateak gradura egokitzapen kurtsoa eskaintzen du, online modalitatean eta Enpresa Zientzietan diplomatuentzat zuzendurik.

        Egokitzapen kurtso honek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza gradu titulura sarbidea ahalbideratuko du eta, ondorioz, Europako Unibertsitate Sisteman hobeto kokatzeko aukera. Informazio gehiago.

        Irakaskuntza programa

        Ikasten jarraitzeko aukera

        Gradua egin ondoren zure prestakuntzan sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN, graduondoko master aukera zabalera sarrera izango duzu:

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

        PLAZA KOPURUA:

          Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 150 da.

           

            SARRERA ETA ONARPENA

            2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

             

            Hizkuntzen betekizunak

            Oñatiko CampusaBidasoako Campusa
            Gaztelera Irakurri, idatzi eta ulertu Irakurri, idatzi eta ulertu
            Euskera Irakurri, idatzi eta ulertu
            Ingelesa (*) Irakurtzea, idaztea eta ulertzea gomendatua (*) Irakurtzea, idaztea eta ulertzea gomendatua

            (*)Titulazioaren lehenengo bi kurtsotan ingelesa ikasteko eta sakontzeko klaseak emango dira, enpresagintzaren hizkuntza teknikoa azpimarratuz. 3. kurtsotik aurrera hainbat ikasgai ingelesez emango dira.

            Ikasle berriak

            Iraunkortasun normatiba

            Iraunkortasun normatiba. Normativa de permanencia.

            Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Graduko titulazioa Iraunkortasun Normatiba ezartzerakoan bi fase jasotzen ditu:

            Hautaketa fasea, lehenengo matrikula

            Matrikula osoa:

            • Kreditu kopurua:
                • Gutxienez.- 60 ECTS (lehenengo kurtsoari dagozkion kreditoak).
                • Gehienez.- 60 ECTS

            Matrikula partziala:

            • Kreditu kopurua :
                • Gutxienez.- 30 ECTS
                • Gehienez.- 60 ECTS

              Iraunkortasunaren baldintzak
              Bi kasutan, ikasleak matrikulatuta dagoen kredituen %20a gainditu beharko du.
              Portzentai hori ez gainditzerakoan, ikasleak titulazioa bertan behera utzi beharko luke.

               

              Hurrengo matrikulen fasea

              Matrikulazio osoa:

              • Kreditu kopurua :
                • Gutxienez.- 30 ECTS
                • Gehienez.- 90 ECTS

              Matrikula partziala:

                • Kreditu kopurua:
                  • Gutxienez.- 30 ECTS.
                  • Gehienez.- 90 ECTS

                Iraunkortasunaren baldintzak

                Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 4. deialdiarekin mugatu ohi da, dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da. Graziazko deialdi Fakultateak ez onartzerakoan edo ikasleak deialdi hau ez gainditzerakoan, ikasleak titulazioa bertan behera utzi beharko luke.

                Ikasle berriak

                Inskripzioa eta matrikula

                INSKRIPZIOA

                NOIZ EGIN DAITEKE?

                • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
                • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

                 

                NON EMAN DAITEKE IZENA? 

                 Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

                NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

                 

                MATRIKULA

                 Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

                OHIZKO EPEA: 2017ko ekainaren 22tik 28ra.

                EZOHIZKO EPEA: 2017ko uztailak 19, 20 eta 21ean.

                Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

                Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

                Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

                MATRIKULAREN MODALITATEA ETA KREDITU KOPURUA

                • Modalitatea: Presentziala
                • Kreditu Kopurua:
                  • Matrikula lehen aldiz: Sartu berriak diren ikasle berriek derrigor egin beharko dute lehen urteari dagozkion kreditu guztien matrikula. Hezkuntza arloko behar bereziak direla eta, edo salbuespen moduan, ikaslearen egoera pertsonalaren arabera eta Fakultateko dekanoari zuzendutako eskaera bidez, hark baimendu ahal izango du matrikulako kreditu kopurua aurreko paragrafoan azaltzen dena baino txikiagoa izatea. Dena den, sekula ezingo du izan hurrengo matrikuletako ikasleei eskatu ohi zaien gutxieneko kreditu kopurua baino baxuagoa.
                  • Hurrengo matrikulak:
                    Unibertsitatean irauteko baldintza gainditu ostean, ikasleak, gutxienez, 30 kredituko matrikula egin beharko du titulazioa amaitzeko geratzen zaion kredituen guztizko kopurua ezarritako gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa den kasuetan izan ezik. Azken kasu horretan, geratzen zaizkion kreditu horien guztien matrikula egin beharko du.
                  • Ikasleak aukeratutako ikasgaien baitan, derrigor sartu beharko ditu aurreko ikasturtean egin, baina gainditu ez zituenak, nahiz eta ikasgai horiekin titulaziorako ezarritako kredituen gutxieneko kopurua gainditu.
                • Irautea: Lehen ikasturteko ikasle berriek, lehen urtean, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 20 gainditu beharko dituzte.
                  Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 4. deialdiarekin mugatu ohi da. Dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da.

                Ikasle berriak

                Prezioak

                Prezioak. Precios.

                Kreditu kopurua: 60 ECTS  

                2017-18 aurreikusitako zenbatekoa (ibilbide akademikoa):  6.000€
                2017-18 aurreikusitako zenbatekoa (enpresa ibilbidea): 7.000€
                Prezio hauetan ez daude sartuta, hirugarren mailako urtean burutuko den nazioarteko esperientziari lotuta dauden gastuak.
                 

                Ikasle berriak

                Bekak eta diru laguntzak

                Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

                “Zailtasunak ez daitezela oztopo  izan gure unibertsitatean ikasi ahal izateko”.

                Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Horretarako, hainbat finantzaketa bide dauzkagu:

                ENPRESEN LAGUNTZA POLTSA

                Enpresa eredua jarraitzen duten ikasleek, bere prestakuntza programa burutzen ari diren enpresaren edo erakundearen diru laguntza jaso ahal izango dute. Diru kopuru hori aldez aurretik ezarrita egon ez arren, gutxi gora-behera matrikularen zenbateko guztiaren %40 izaten da. Horretaz gain, 3. Edo 4. Mailan, praktikak burutzen dituzten eredu akademikoko ikasleek, diru laguntza hori ere jasoko dute.

                BEKABIDE PROGRAMA

                Programa honen bidez, ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa aztertzen dugu, ikasketa bakoitzari dagozkion ordainketak egokitzeko eta, bere kasuan, beka bat aurkitzen eta bideratzen laguntzeko.

                Programa honetaz aparte, honako beka eta laguntza hauek eskaintzen dira:

                 

                BEKA OFIZIALAK - DEIALDI OROKORRAK

                Beka ofizialak: Matrikula, Material didaktikoa, Joan-etorriak, Egoitza, Osabidezkoa, Garraiorako bekadeialdia, Lankidetza bekak (4. mailakoentzat).

                UNIBERTSITATEAREN LAGUNTZAK

                • Familia ugarientzako dirulaguntzak.
                • Familian kideren bat elbarritua duten familientzako dirulaguntzak.
                • Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak.
                • Batxilergoan ohorezko matrikulak lortzeagatiko dirulaguntzak.

                ERASMUS BEKAK

                • Ikasketak atzerrian egiteko dirulaguntzak.
                • Mugikortasunerako dirulaguntza osagarriak.

                UNIBERTSITATEAK KUDEATURIKO BEKAK

                • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeko bekak.
                • Gradu Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa.

                ALECOP

                Ikasketak eta lana aldi berean.

                KONTAKTUAK

                Enpresagintza fakultatea: Rosa Igarza (rigarza@eteo.mondragon.edu, 943718009)

                * Urtero berritzen da.

                Ikasle berriak

                Ostatua eta Garraioa

                Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                ostatua

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                GARRAIOA

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                  Ikasle berriak

                  Kredituak aitortzea

                  Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos.

                  2007 /1393 Errege Dekretuak, bere 6. Artikuluan, ikaslearen mugikortasuna izateko asmoz, hurrengoa ezartzen du: unibertsitateek publikoa egin beharko dutela, kredituak balioztatu eta transferitzeko daukaten arautegia.

                  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduari dagokionez, jarraian hurrengoa jasotzen da: kredituen balioztatze eta transferentziaren sistemaren arautegia. 

                  Campusa

                  Aurkezpena

                  Aurkezpena. Presentación

                  Oñatiko Campusa

                  Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea.
                  Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu:

                  • irakaskuntzarako gelak
                  • informatika gelak
                  • bilera gelak
                  • pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak
                  • atseden hartzeko guneak
                  • kafetegia eta office-ak
                  • liburutegi argitsua taldeentzako lan gelekin
                  • irakurketa gela,
                  • isiltasun gela
                  • mediateka
                  • 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea
                  • parking handia

                  Bidasoako campusa

                  Bidasoako campusa “Palmera Montero” izeneko eraikinean dago, 5.240 m–k orube batean, hauetatik 2.560 betetzen dituela eraikinak. Behe-solairua eta bi solairu gehiago ditu, eta bere inguruan lorategiak eta plaza publiko bat ditu.
                  Zerbitzuak:

                  • irakaskuntzarako gelak
                  • informatika gelak
                  • bilera gelak
                  • pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak
                  • atseden hartzeko guneak eta office-ak

                  Campusa

                  Instalazioak

                  Oñatiko Campusa. Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu: irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak,  eta kafetegia eta office-ak. Honetaz gain, taldeentzako lan gelak dituen liburutegi argitsu bat ere badauka, eta baita ere irakurketa gela,  isiltasun gela, mediateka, 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea eta parking handi bat.

                  Bidasoko Campusa. 

                  Bidasoako campusa “Palmera Montero” izeneko eraikinean dago, 5.240 m–k orube batean, hauetatik 2.560 betetzen dituela eraikinak. Behe-solairua eta bi solairu gehiago ditu, eta bere inguruan lorategiak eta plaza publiko bat ditu. Eraikinaren azalera, guztira, 3.641,33 m2-koa da bi hiru solairutan banaturik: behekoak 754,84; lehenak 2.134,88 eta bigarrenak 751,61 m2  ditu. Eraikina eraikuntza berrikoa da eta 2016ko abenduan inauguratu zen. Orokorrean, eraikuntzak 9 gela ditu, eta horietako bakoitzak arbelak, kanoiak, pantaila eta sistema multimedia mugikorrak ditu. Gainera, beste gela txiki batzuk ditu, taldeak zabaltzeko erabiltzen direnak, irakasketa aktiboagoen teknikak praktikan jartzea ahalbidetzen dutenak. Talde-lanean aritzeko sarrera libreko espazio espezifikoak ere baditu, baita eskaripeko gelak, ekipamendu informatikoak dituenak, eta baita ikasleek erabiltzeko gela irekiak ere. Campus osoak haririk gabeko wi-fi sarea dauka. Zentroaren bibliotekak ikasgai bakoitzeko irakasleek aholkatzen duten oinarrizko bibliografia osoa dauka. Biblioteken arteko liburuen eta dokumentuen erreproduzioen mailegu zerbitzua ere badago.  

                  Campusa

                  Zerbitzuak

                  Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

                  Zerbitzu orokorrak

                  Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                    • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                    • Zerbitzu Akademikoak:
                      • Izena ematea eta matrikula
                      • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                      • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                      • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                      • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                      • Doktoregoa kudeatzea
                    • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                    • Erreprografia Zerbitzua
                    • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                    • Irakaskuntzarako gelak
                    • Informatika gelak
                    •  Bilera gelak
                    • Liburutegia
                        • Irakurketa Gela
                        • Isiltasun Gela
                        • Mediateka
                    • Areto polibalentea

                  Irakasleak

                  Irakasle-tutoreak, Mondragon Unibertsitateako Ikertzaile eta irakasle adituak dira.

                  Campusa

                  Graduondoko tituluak

                  Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                  Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propietan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                  Ikerketa

                  Ikerketa. Investigación.

                  Ikerketa zure garapen profesionalerako alorra izan daitekeela uste baduzu, sar zaitez lotura honetan. Fakultatean 40 pertsonako talde bat dago Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan diharduena, batez ere MIK-en bitartez bideratzen den Erakunde Gestioaren arloan.

                  Campusa

                  Online Formazioa

                  Online formazioa. Formación online

                  Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Masterrak badauka bere onlineko bertsioa. Informazio gehiago.

                  Enpresa Kooperatiboen Kudeaketako Masterra programak parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz.

                  Kalitatea

                  Kalitatea

                  Kalitatea/Calidad

                  SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                  Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.


                  Arrazoi hori dela eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.

                  Kalitate-manuala

                  Prozesuak Prozedurak

                   SGICa ezarri izanaren ziurtagiriaren lorpena   

                  Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                  Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                  Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                   

                  VERIFICA

                  Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                  Homologaziorako

                  eskari-txostena

                  ANECAren informea

                  Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioa

                   

                  Gradua Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan

                  2008  2008 
                  2013  2013 

                  RUCTeko linka

                  2014  2014 

                  RUCTeko linka

                  MODIFICA

                  Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

                  Aldaketen behin-betiko

                  informea

                   

                  Gradua Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan

                  2013 
                  2014  

                    

                  jarraipen adierazleak

                  Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-1412-13
                  Matrikulatutako ikasle berri kopurua 131 116 99 85
                  Graduatze Tasa 58,82% 57,58% 64,14% 73,81%
                  Efizientzia Tasa 92,53% 92,23% 92,03% 96,82%
                  Uzte Tasa 26,72% 20% 18,18% 26,42%
                  Titulazioarekiko  Ikasleen asebetetzea 6,8 7,41 6,84 7,25
                  Proiektuarekiko Enpresen asebetetzea   4,21 / 5 4,36 / 5 4,4 / 5 4,45 / 5

                  ACREDITA

                  Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                  Bisita agendaAudientzia Publikoa

                  Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

                  Eguna: Abenduak 16, Asteazkena

                  Gela: 030

                  Ordua: 18:00

                   

                  ACREDITA PLUS

                  Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko EUR-ACE® zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

                   

                  DOCENTIA

                  Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                  DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
                  KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA