Graduak

Gradua Energiaren Ingeniaritzan

Gradua Energiaren Ingeniaritzan

Etorkizun jasangarriago baten alde, energia ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea du helburu MONDRAGON UNIBERTSITATEko Energiaren Ingeniaritza Graduak. Energiaren sorkuntza sistemak aztertu eta diseinatzeko (energia berriztagarriak adb.) eta banaketa eta metaketa-sistemez arduratzeko (bateria adb.) prestatuko ditugu etorkizuneko energiaren ingeniariak. Egungo behar energetikoak antzeman beharko dituzte, enpresen beharrei erantzunez, ikerketaren bidez eta sistema, prozesu eta produktu berriak diseinatuz.

Egun, energiaren kontsumoa historiako handiena den honetan, sekula baino garrantzitsuagoa da lan egiteko ohiturak aldatzea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatuz.

1

Zerk bereizten gaituen

• Hezkuntza eredu propioa: berritzailea eta praktikoa
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
• Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
• Urte bateko gradu bukaerako lana bekarekin
• Orona Ideo 

2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.”
• BEKABIDE
• Lan-ikaste partekatzeagatik beka
• Gradu bukaerako lanagatik beka
• Beka ofizialak

3

Irteera profesionalak

• Erreferentzi sektorea
• Funtzio profesionalak
• Enpleagarritasun maila altua

4

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

• Urte bateko iraupena
• Ingurune erreal batean: Enpresa, Zentro Teknologiko, Unibertsitateko Laborategiak
• Lan mundura sartzeko kanala
• Gradu bukaerako lanagatik beka

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
664298547
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Energiaren Ingeniaritzan Graduatua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Orona Ideo
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Características específicas de la ingeniería de la energía de Mondragon Unibertsitatea. Orona IDeO-innovation city.

    HEZKUNTZA EREDU PROPIOA: BERRITZAILEA ETA PRAKTIKOA

    Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzen irakaskuntza ereduak honako ezaugarriak ditu:

             - Konpetentzietan oinarritutako heziketa
             - Formazio guztiz praktikoa
             - Ikasle eta irakasleen arteko harreman estua
             - Enpresatik gertutasuna
             - Talde-lana
             - Ebaluazio jarraia eta orokorra
             - Nazioarteko mugikortasuna
             - Eredu hirueleduna

     

    PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Metodologia honen filosofia honako hau da: ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

    Seihileko bakoitzaren amaieran klaseak eteten dira ikasleek taldean proiektu bat garatu dezaten. Arazo erreal bat planteatzen zaie eta klaseetan ikasitako ezagutza horiek eta ezagutza berriak ikasiz irtenbidea eman behar diete.

    Gauzatutako proiektuen adibide batzuk:

         - Kontrapisuzko garabia
         - Energia sorkuntza eta biltegiratze sistema automatizatua
         - Efizientzia energetikoa igogailuetan – Flywheel baten diseinua

     

    LANA ETA IKASKETAK PARTEKATZEKO AUKERA

    Lana eta ikasketak partekatzeko aukera dago. Lan-esperientzia eta heziketa uztartzea heziketa proposamen gisa ikusten dugu, laneko egoerak ikasteko egoeretan bilakatuz. Ekintza honek  ikasleari hainbat kredituen aitorpena eta bere ikasketak finantzatzeko diru-iturri garrantzitsua (hileko 500€ gutxi gora-behera) eskaintzeaz gain, enpresa munduan esperientzia hartzeko aukera ematen dio.

    Lan hau enpresetan, zentro teknologiko edota gure ikerkuntza laborategietan egin daiteke.

     

    URTE BATEKO GRADU BUKAERAKO LANA BEKAREKIN

    Graduko azken urtean, ikasleak dedikazio osoz 10 hilabeteko gradu bukaerako proiektu bat gauzatzen du, non ingurune erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerkuntza laborategi) graduan zehar jasotako ezagutza eta gaitasunak praktikan jartzen dituen.

    Kasu gehienetan hileko 500€-ko beka dute ikasleek.

    Informazio gehiago Praktikak eta Gradu bukaerako lanak atalean.

     

    PUNTA-PUNTAKO INSTALAZIO ETA LABORATEGIAK

    Orona Ideo berrikuntza ekosistema bat da; bertan, ezagutzak (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan-IK4) bat egiten dute berrikuntza sare bat sortzeko helburuarekin. Agente guztiak sinergiak batuz lan egiten dute ondorengo helburuekin: etorkizuneko erronkei erantzun, berrikuntzaren emaitzak aplikatu eta ingurunea ezagutza berriekin aberastu.


    Informazio gehiago campusa -> aurkezpena atalean.
     

      Gure ikasketa eredua

      Metodologia

      MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.

      Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:


      • Taldea osatu
      • Arazoaren ertz guztiak aztertu
      • Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
      • Ikertu
      • Eztabaidatu
      • Probak egin
      • Frogatu

      Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.

      Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .

      Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:

      Ez irakatsi, ikas dezaten utzi.

      Gure ikasketa eredua

      Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

      Mondragon Unibertsitatean, enpresetatik gertu gaudenez, ingeniaritza mekanikoa oso modu praktikoan eskaintzen dugu.

      Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasean gauzatzen dira lanaldi osoko 10 hilabeteko iraupenarekin, non aktibitate hezigarria den eta bere burutzea nahitaezko betebeharra den titulua lortzeko.

      Ondo burutzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politekniko honetan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua gestionatu eta ikasleek egindako Gradu Bukaerako Lanak izendatu eta ikuskatzeaz arduratzen direnak.

      Ikasleak Gradu Bukaerako Lana burutzen duen bitartean Enpresetan, Unibertsitate eta Zentro teknologikoetan, nazional eta atzerrikoetan, dituzten beharrak beteko dituen esperientzia profesionala bizitzeko aukera profesionala dute. Proiektuan zehar, ingurugiro erreal batean ikasleek formazio akademikoan zehar ikasitako konpetentziak aplikatzen dituzte eta berri batzuk eskuratzen dituzte, hauen bitartez jarduera profesionaletara prestatzen diote eta garatutako instituziotan integrazioa errazten dute edota beraien enpresa propioarekin hasteko ekimen enpresariala bultzatuz..

      MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoko LANBIDEKO 2012ko hirugarren hiruhileko txostenaren arabera, ingeniaritzako ikasleen %30 a kontratatuak izan ziren gradu bukaerako lana bukatu ostean enpresa berdinean (unibertsitateko sistema barneko tasarik altuenetariko bat).

      Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek ikasteekiko laguntza-poltsa bat jasotzen dute hileko 500€ ingurukoa (aurreko ikasturtean Goi Eskola Politeknikoko ikasleetatik %98ak jaso zuen beka hau).

       

      Informazio gehiago

      Gure ikasketa eredua

      Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

      Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikako ikasleek atzerrian ikasteko hainbat aukera dauzkate.

      Nazioartekotzea

      Ikasleen mugikortasunerako dauden programen bitartez, ingeniaritzako ikasleak ikasketak osatu, gradu bukaerako lanak garatu, lan esperientziak bizi eta graduondoko tituluak jasotzeko aukera izango du Europa, Asia eta Latinoameriketako hainbat herrialdetan.

      ERASMUS

      Erasmus Programaren bitartez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero sinatzen dituen aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek atzerrian ikasketa egonaldiak izan ditzakete sona handiko unibertsitateetan. Egonaldiak, seihileko bat edo urte osokoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-ean adostu diren kreditu aitortza egingo zaie.

      GRADU BUKAERAKO LANA ATZERRIAN

      Programa honen bitartez, ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro edo enpresatan. Egonaldiak seihileko bat edo urte osokoak izango dira.

      SICUE

      SICUE programaren bitartez urtero sinatzen diren aldebiko hitzarmenei esker, ikasleek estatuko Unibertsitateetan iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte, seihileko bat edo urte osokoak. Esate baterako, Madril, Valentzia...

      Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

      Irakaskuntza programa

      Helburuak eta Konpetentziak

      Mondragon Unibertsitateak Orona IDeO-innovation cityn eskaintzen duen Energiaren Ingeiniaritzako helburuak. Objetivos del grado en Ingeniería de la Energía de Mondragon Unibertsitatea.

      Energiaren ingeniaritzako ikasleak jakintza-alor anitzeko arazoei aurre egiteko prestatuko dira (energiaren sorkuntza, bihurketa, garraioa, pilaketa, kontsumoa…) egungo teknikak eta tresneria hobetu eta etorkizunean modu eraginkorragoan lan egiteko asmoz:

      • Energia sistemak ezagutu, gaurko eta etorkizuneko beharrak identifikatu eta aztertu, ikuspuntu zientifiko tekniko batetik eta ingurumena kontuan hartuz.
      • Energia makinak sortu, jariakinen mekanika, termodinamika eta beroaren transferentzia oinarritzat hartuz.
      • Makinak dimensionatu energia eraginkortasuna optimizatuz.
      • Prozesu energetikoak eta sare adimenduak kudeatzen ikasi.
      • Energia berriztagarri zein arruntaren sorkuntza ezberdinak aztertu, aukeratu eta dimensionatu eraginkortasuna optimizatzeko.

      Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.

      Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

        Irakaskuntza programa

        Ikasketa plana

        Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza mekanikako ordutegi eta egutegia

        E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

        1. MAILA 1. seihilekoa 1. MAILA 2. seihilekoa
        IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
        Kalkulua I
        OP 6 E Aljebra lineala
        OP 6 E
        Adierazpen grafikoa
        OP 6 E Kalkulua II
        OP 6 E
        Fisika I
        OP 6 E Kimika
        OP 6 E
        Informatika oinarriak
        OP 6 E Fisika II
        OP 6 E
        Sistema energetikoen hastapena
        D 6 E Energia eta iraunkortasuna
        D 6 C
        Guztira 30 Guztira 30
        2. MAILA 3. seihilekoa 2. MAILA 4. seihilekoa
        IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
        Matematikan sakontzea OP 6 E Makina elektrikoak
        D 6 E
        Teknologia elektronikoa I
        D 4,5 I Kontrola eta tresneria
        D 4,5 E
        Automatizazioa I
        D 3 C Enpresen administrazio eta kudeaketa
        OP 6 C
        Materialen zientzia eta teknologia D 4,5 E Teknologia elektronikoa II
        D 4,5 I
        Makina eta mekanismoen teoria
        D 4,5 E Energia termikoa
        D 6 E
        Jariakinen mekanika
        D 4,5 E Automatizazioa II H 3 C
        Elektronika digitala H 3 E
        H
        3
        E
        Alternantziako kanpo praktikak I
        H 3 E
        Ingelesa II
        H
        3
        I
        Ingelesa I H 3 I
        Guztira 30 Guztira 30
        *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da                                       *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
        3. MAILA 5. seihilekoa 3. MAILA 6. seihilekoa
        IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
        Energia elektrikoaren bihurketa
        D 6 I Efizientzia energetikoa osagaietan
        D 4,5 E
        Prozesuen kontrola
        D 4,5 I Datuak eskuratzeko eta monitorizaziorako sistemak
        D 6 E
        Energia metatzeko teknologiak
        D 4,5 I Energia elektrikomekanikoaren bihurketa
        D 6 E
        Sorkuntza termofluidikoaren zikloak
        D 6 I Energia elektrikoaren sorkuntza eta garraioa
        D 4,5 E
        Energiaren eraginkortasuna eraikuntzan eta industrian
        D 4,5 I Sorkuntza banatua eta energia berriztagarriak
        D 4,5 E
        Ekoizpen eta fabrikazio sistema H 4,5 I Pertsonen kudeaketa
        H 4,5 E
        Alternantziako kanpo praktikak III H 4,5 I Materialen erresistentzia H 4,5 E

        Alternantziako kanpo praktikak IV
        H 4,5 E
        Guztira 30 Guztira 30
        *Hautazko 2 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da                                       *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
        4.MAILA 7. seihilekoa 4.MAILA 8. seihilekoa
        IKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZAIKASGAIAMOTAECTSHIZKUNTZA
        Industri antolakuntza
        D 4,5 E Humanitate eta gizarte zientziak II
        H 3 E
        Proiektuen kudeaketa
        D 4,5 E Industri Informatika II
        H 3 E
        Humanitate eta gizarte zientziak I
        H 3 E Praktikak enpresan II
        H
        12
        E, C, I
        Industri informatika I H 3 E Gradu Bukaerako Lana
        GBL
        12
        E, C, I
        Praktikak enpresan I
        H 18 E, C, I
        Guztira 30 Guztira 30
        *Hautazko 3 ikasgaietatik 1 aukeratu beharko da
        ZEHAZTUGABEKO MAILA
        IKASGAIAMOTAECTS
        Euskara Teknikoa I H 3
        Euskara Teknikoa II H 3

         

        • OP.- Oinarrizko Prestakuntza
        • D.- Derrigorrezkoak
        • H.- Hautazkoak
        • GBL.- Gradu Bukaerako Lana

        Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

        Egutegi akademikoa Imagen pdf

        Ikasmaila 1. 2. 3. 4.
        Txanda Goizez Arratsaldez Goizez Arratsaldez
        Ordutegia 8:00-13:15 13:30-18:45 8:00-13:15 13:30-18:45

        Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

        TUTORETZA

        Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

        Irakaskuntza programa

        Gida eta Arautegiak

        Gida eta arautegiak / Guías y normativas

         

        Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

        Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

         

        Arautegi akademikoa pdf
        Gradu Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
        Gradu Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf
        Eskolaz kanpoko jarduerengatik kredituak aitortzea pdf

        Irakaskuntza programa

        Irteera profesionalak

        Mondragon Unibertsitateko energiaren ingeniaritzako irteera profesionalak. Salidas profesionales del grado en ingeniería de la energía de Mondragon Unibertsitatea.

        GORANTZA DOAN SEKTOREA

        Energiaren sektorea Euskadiko ekonomiaren motorrik garrantzitsueneko bat da. Inbertsio energetikoaren efektu traktorea jarduera indartsu bat eta balio kateko maila guztietan ezagutzak finkatzeko aprobetxatu da. Esaterako, efektu hori ekipamendu-ondasunen fabrikazioan edo azpiegitura energetikoen mantentze-lanetan nabaritu da.

        Energiaren sektorea Euskadin dinamikoa eta lehiakorra da. 350 enpresa baino gehiagok osatzen dute, 44.000 milio euroko fakturazio bolumena sortzen dute eta 68.000 pertsonentzako enplegua.

        I+G+b jarduera esanguratsua garatzen da. Kalkulatzen da enpresa horiek 400 milioi euro inguruko gastua egiten dutela I+G+bn urteko. Esfortzu teknologiko hau batez ere Euskadin gauzatzen da, horrela lurraldean bertan geratzen dira sortutako ezagutzak eta balio erantsi handieneko lanak.

         

        IRTEERA PROFESIONALAK

        Energiako Ingeniaritzan graduatutako ikaslearen irteera profesionalak asko eta desberdinak dira. Hauek dira horietariko batzuk:

        • Energia sorkuntza, garraio, banaketa eta kontsumo arloko ekipamendu eta instalazioak aztertu, diseinatu, mantendu eta integratu, ingurunearen iraunkortasuna eta ingurumen inpaktua kontuan hartuz.
        • Zentral eta sare energetikoen ikuskapena eta mantentze-lana, energia berriztagarriei arreta berezia eskainiz.
        • Energia kontsumo handia duten enpresa eta erakundeetako sistemak koordinatu.
        • Enpresako sail guztietako produktu eta zerbitzu energetikoen salerosketa administratu, nazioarteko hornitzaileek modu eraginkor batean komunikatuz.
        • Berrikuntzaren kudeaketa egin, aukeratu berriak antzeman eta merkatura eraman.
        • Energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko, energiarekin lotutako teknologia, produktu, zerbitzu eta produktuen inguruan pertsona eta enpresei aholkua eman.

         

        ENPLEAGARRITASUN MAILA ALTUA

        2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetarikoa bat).

        Irakaskuntza programa

        Ikasten jarraitzeko aukera

        Bere formazioa osatu nahi duen Energiako Ingeniariak, master hauetara sarrera zuzena izango du:


        Datozen urteotan MU-k espezializazio master berriak jarriko ditu abian arlo honetan.

        Ikasle berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Mondragon unibertsitateko sarrera eta onarpen baldintza ingeniaritza mekanikoan sartzeko

        plaza kopurua:

        Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

         

          SARRERA ETA ONARPENA

          2017-2018 sarbide eta onarpenerako irizpideak hemen daude eta eguneraketa guztiak ere bertan egingo dira:

           

          Hizkuntz Betekizunak

          Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

          HizkuntzaIrakurriHitz eginIdatzi
          Euskara C C C
          Gaztelania C C C
          Ingelesa B C B

          C: zuzen.

          B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

          Ikasle berriak

          Inskripzioa eta matrikula

          Mondragon Unibertsitateko inskripzio epea ingeniaritza mekanikoko graduan

          INSKRIPZIOA

          NOIZ EGIN DAITEKE?

          • Arrunta :  2016ko azaroaren 7tik, 2017ko maiatzaren 31ra.
          • Apartekoa : 2017ko ekainaren 1etik, 2017ko uztailaren 20ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan)

           

          NON EMAN DAITEKE IZENA? 

           Ordutegia: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30 

          NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

           

          MATRIKULA

           Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. Datei buruz jakinaraziko da. 

          Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

          Leku libreak geratu diren karreretan, ekainaren 1etik uztailaren 20ra izena emateko beste epe bat egongo da. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

          Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

          Matrikulatutako ECTSak

           

          Energiaren Ingeniaritzan Gradua

          GUTXIENEKOA - 20 ECTS
          GEHIENEKOA - 60 ECTS

          ikasle berrientzako informazio baliagarria

          Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

            • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa
            • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
            • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
            • Disco gogorra: 500Gb edo gehiagokoa
            • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
            • 15,6 hazbeteko pantaila
            • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

              Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

               

                Ikasle berriak

                Prezioak

                Mondragon Unibertsitateko matrikula epea ingeniaritza mekanikoko graduan

                Kreditu kopurua: 60 ECTS

                2017-18 aurreikusitako zenbatekoa6.060€

                Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

                Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

                Ikasle berriak

                Bekak eta diru laguntzak

                Mondragon Unibertsitateak beka eta diru laguntza ugari eskaintzen dizkizu ingeniaritza mekanikoa ikas dezazun.

                Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
                Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
                Goi Eskola Politeknikoa
                Irati Lamariano
                Tel: 664268352 /  ilamariano@mondragon.edu


                UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

                BEKABIDE
                BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

                • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
                Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 500€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

                • GRADU BUKAERAKO LANAGATIK BEKA
                Gradu bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez lanaldi-osoko iraupenarekin, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
                Beka hau hileko 500€ ingurukoa da.


                BEKA OFIZIALAK

                • Deialdi orokorrak
                Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

                Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

                • Prezio publikoen diru-laguntzak
                               - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                               - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                               - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                               - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

                Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

                 

                  Ikasle berriak

                  Ostatua eta Garraioa

                   

                  Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                  Ostatua

                  Donostialdeko eskualdean ostaleku eskaintza zabala dago: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.

                  Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.

                  Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak

                  http://www.enalquiler.com/alquilar/alquiler-pisos-baratos-donostia-san-sebastian_2_17702_23.html

                  http://www.pisocompartido.com/alquiler-habitaciones-donostia_san_sebastian

                  http://www.easypiso.com/guipuzcoa/piso-compartido-san-sebastian

                  http://www.milanuncios.com/pisos-compartidos-en-san-sebastian%7Cdonostia-guipuzcoa/

                  Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak

                  RESIDENTZIAK ETA IKASTETXE NAGUSIAKHELBIDEA
                  COLEGIO MAYOR OLARAIN Pº Ondarreta 24. Donostia – San Sebastián
                  RESIDENCIA LA SALLE Paseo Maddalen Jauregiberri, 2 . Donostia-San Sebastián
                  RESIDENCIA EL CARMELO Ilumbe, 8. Donostia-San Sebastián
                  RESIDENCIA MARIA INMACULADA Avda. Ategorrieta, 17. Donostia-San Sebastián
                  RESIDENCIA VILLA ALAIDI Pº de Heriz, 95. Donostia-San Sebastián
                  RESIDENCIA COMPAÑIA DE MARIA Camino Alto de San Bartolomé. 24. Donostia-San Sebastián
                  RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL (RESA) Paseo de Berio, 9. Donostia-San Sebastián

                  Garraioa

                  Orona Ideo Galarretan (Hernani) dago.  Kokaleku horretatik hurbil daude Hernani, Donostia, Lasarte, Andoain, Pasaia… hiriguneak.

                  Gaur egun Galarretan geldialdia egiten duten garraio publikoaren (Lurraldebus) lineak ondorengoak dira:

                  Lurraldebus

                  G1: Hernani-Aiete-Donostia (15 minututik behin).

                  G2: Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (30 minututik behin).

                  G3: Andoain-Osasun Hiria (ordubetetik behin).

                  E70: Usurbil-Lasarte-Hernani-Astigarraga (30 minututik behin, eskolen hasiera eta amaiera orduetan).

                  Gainera, Euskotrenek eta Renfek Galarretatik gertu geralekuak dituzte, goian aipatutako autobus lineekin konexioak dituztenak.

                  Garraio publikoaren ordutegiak

                  Lurraldebus

                  Euskotren

                  Renfe

                  Moveuskadi

                  Ikasle berriak

                  Kredituak aitortzea

                  Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos

                  1393/2007 Errege Dekretuak bere 6. artikuluan ezartzen duenez, ikaslearen mugikortasuna egiazki eraginkorra izan dadin, unibertsitateek Kredituen Aitortzari eta Transferentziari buruz duten araudia publiko egin beharko dute.

                  Energiaren Ingeniaritza Graduari dagokionez ondoren ‘Kredituen aitortza eta transferentziarako sistemaren esparru araudia’ jasotzen da pdf

                  Campusa

                  Aurkezpena

                  Eraikuntzak.jpg

                  Orona Ideo berrikuntzaren ekosistema bat da; bertan, ezagutzak (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan-IK4) bat egiten dute berrikuntza sare bat sortzeko helburuarekin.

                  Agente guztiek sinergiak batuz lan egingo dute ondorengo helburuekin: etorkizuneko erronkei erantzun, berrikuntzaren emaitzak aplikatu eta ingurunea ezagutza berriekin aberastu.

                  EZAGUTZA - ENPRESA - IKERKETA

                   

                  Hiru arlo horien arteko gertutasunari esker, gure ikasketak praktikoagoak, errealagoak eta aplikagarriagoak dira. Parke osoa etorkizuneko teknologien eta esperimentazioaren laborategi bat da. Bertan ikasleak, ikasketak – heziketa programa eguneratua dutenak- eta praktikak aldi berean egiteko aukera izango du.

                  Orona Ideo hiri-ingurunean modu ezin hobean txertatuta dagoen berrikuntza zentroa da. Zero energiako eraikuntzak eta arkitektura garaikidea izan dira iraunkortasunaren ardatzak proiektu hau eraikitzerakoan. Eraikuntza guztiek prozesu berriztagarrien bidez energia ekoizteko gaitasuna dute, hori guztia `Energy Service Company`ren bidez kudeatuta.

                  Nabarmenki funtzionala den diseinua du, eta beste zerbitzu batzuen artean ondorengoak ditu: irakasteko eta ikerketarako laborategiak, proiektuen gelak, ikasgelak eta liburutegia. Proiektua bere osotasunean bukatzen denean, aisialdirako guneak eta hiri-gune berritzaileak izango ditu, esate baterako EcoBoulevard-a.

                  Campusa

                  Zerbitzuak

                  Zerbitzu orokorrez gain, Mondragon Unibertsitateak ikaslearen intereseko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

                  ZERBITZU OROKORRAK

                  HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                  Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                  • Erakundeko enpresa medikua
                  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                  • Titulu koordinatzailea
                  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                    Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                    • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                    • Zerbitzu Akademikoak:
                      • Izena ematea eta matrikula
                      • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                      • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                      • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                      • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                      • Doktoregoa kudeatzea
                    • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                    • Erreprografia Zerbitzua.
                    • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                    • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                      • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                      • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                      • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                    • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                    Irakasleak

                    Energia Ingeniaritza Graduko irakasleak.

                    Campusa

                    Graduondoko tituluak

                    Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

                    Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propioetan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

                    Kalitatea

                    Kalitatea

                    Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                    • GEPeko zuzendaria
                    • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                    • AZPko ordezkari bat
                    • Departamentuetako koordinatzaile bat
                    • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                    • Ikasle bat

                     

                    SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                    EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                    Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                    Gehiago irakurri

                     

                    verifica

                    Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                    ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                    Homologaziorako eskari-txostenak

                    ANECAren behin-betiko informeak

                    Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                     

                    Energiako Ingeniaritza Gradua

                    2013 2013
                    2014 2014

                    RUCTeko linka

                     

                    MONITOR

                    Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                    Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                    Energiako Ingeniaritza Gradua

                    2014/15 pdf logoa 2014/15 pdf logoa

                     

                    Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
                    Energiaren ingeniaritza graduan matrikulatutako ikasle berriak (zk) 28 42 65
                    Energiaren ingenieritza graduaren uzte-tasa 0.15 0.14 0.09
                    Energiaren ingenieritza graduko ikasleen asebetetze maila 6.66 6.48 7.04
                    Energiaren ingenieritza graduko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 13.00 8.00 2.00

                     

                    ACREDITA

                    Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                     

                    Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                    Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                    Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                     

                    DOCENTIA

                    Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                    Gehiago irakurri