Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak
Honako hau da tituluaren helburu nagusia: elikagaiak produzitu eta lantzeko sistemak eta goi-mailako gastronomia-zerbitzuak diseinatu, ezarri eta koordinatuko dituzten profesional kualifikatuak trebatzea, hainbat enpresa/jatetxe motatan edota elikadura eta gastronomiaren sektoreko beste edozein enpresatan aritzeko, bezeroen premiei eta interesei lotuta eta pertsona-taldeak kudeatuz. Era berean, gaitasuna izango dute produktu, zerbitzu eta negozio berriei buruzko proposamenak sortu eta garatzeko, eta jatetxeen eta gastronomiaren esparruan aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzeko, beti ere ikuspegi berritzaile batekin eta hainbat hizkuntzatan, IKTak erabilita.
Zerk bereizten gaituen
Zientzia Gastronomikoen Fakultatea - Basque Culinary Center da unibertsitateko ikasgeletan gastronomia, sukaldaritza eta ostaralitzako jarduera profesionalak biltzen dituen lehen proiektua Espainian.
Bekak eta Diru Laguntzak
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduko ikasleek bai Beka Ofizialak eta bai Mondragon Unibertsitatekoak jaso ditzakete.
Irteera profesionalak
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako graduak garatzen duen esparru profesionalak orotariko irtenbide profesional ugariak ditu.
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Centerrek gastronomia-sektorearekin, ostalaritzarekin eta elikagaien industriarekin duen harreman estuari esker, ikasketan zehar lan-munduari buruzko ezagutza praktiko eta erreala izateko aukera izango dute ikasleek.
Informazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Idoia Elizalde
- Telefonoa
- 902 540 866
- E-posta
- ielizalde@bculinary.com
Laburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua
- Kreditu kopurua
- 240 ECTS
- Hizkuntzak
- Gaztelania eta ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Donostia
- Iraupena
- 4 urte
Zerk bereizten gaituen
Hain zuzen ere zeregin horretarako, gastronomia alorrean mundu osoan punta-puntakoak diren sukaldari-belaunaldi batengan oinarritzen da.
Fakultateaz gain, Elikaduran eta Gastronomian Ikertzeko eta Berritzeko Zentroa ere badauka Basque Culinary Centerrek
Gure ikasketa eredua
Metodologia
Europako Goi-mailako Hezkuntza Eremuak bultzatzen duen hezkuntza-erreformaren alderdietako bat irakaskuntza-metodologia berrien ezarpena da, ohiko eskola magistralak baztertuta. Hezkuntza-eredu berriak irakaskuntza praktikoa eta etengabeko ebaluazioa eskatzen du.
1999an bertan, Mondragon Unibertsitateak irakaskuntza-prozesuari eta horri lotutako metodologiei buruzko hausnarketa-prozesuari ekin zion eta, horren ondorioz, Mendeberri Eredua delakoaren oinarriak finkatu zituen. Ikaslearen prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala da eredu horren helburua, eta ikasleari bere prestakuntzarekin bat egitea, lan-taldean aritzea, proiektuak egitea, erabakiak hartzea, negoziatzea eta egoki komunikatzea eskatzen dio.
Proposamen horretan oinarrituta, Zientzia Gastronomikoen Fakultatea-BasqueCulinary Centerren ezarri den hezkuntza-ereduak paradigma-aldaketa bat bultzatzen du. Hau da, protagonista nagusia irakaslea den irakaskuntza-eredutik, protagonista nagusia ikasle den ikaskuntza-eredura igarotea. Hezkuntza-eredu hori gaitasunetan oinarrituta dago (gaitasuna = ezagutzak + trebetasunak + jarrera) eta, beraz, oso orientazio praktikoa du. Halatan, edukiak ez dira azaltzen bakartuta edo irakasgai bereizi moduan. Aitzitik, hianbat ezagutza-esparruren arteko lotura sustatzen duen diziplina-arteko planteamendua lantzen dugu, horri esker, ikaskuntza osoa gaitasunetan, eta ez ezagutza bereizietan, oinarritzeko. Horretarako, ikasteko eta lantaldean aritzeko metodologia aktiboak erabiltzen ditugu.
Hezkuntza-eredu horretan, funtsezkoak dira bere ikaskuntza-prozesuan era aktiboan parte-hartzeko ikaslearen konpromisoa eta prozesu horrekiko irakasle-taldearen konpromisoa. Konpromiso horrek ikasleari eskatzen dio eskoletara joango dela eta proposatutako ariketak, praktikak eta POPBLak (POPBL - Project Oriented Problem Based Learning) egingo dituela, etengabe eta parte-hartze aktiboareki, grina, ahalegina eta konpromisoa eskatuko dizkion jarrera proaktiboa medio.
Ebaluazioa etengabea eta orokorra izango da, beti ere gaitasunak ebaluatuz. Hain zuzen, feedback-a edo irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa izango da ebaluazio horren ardatz nagusia. Komunikazio zehatza eta unean unekoa, irakasleak jakin dezan ikasleak nola egiten dituen gauzak, haren ikaskuntza-prozesua hobetuko duen erreakzio egokia edukitzeko moduan.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Gure kasuan, ikasleek kanpo-praktikak egingo dituzte graduaren lau mailetan zehar. Tutoretzapeko praktika-prozesua, ikasketa-planean txertatua, lehen mailako gastronomiaren eta elikagaien errealitatea ezagutu eta harekin esperimentatzeko aukera eskainiko diena ikasleei, profesionalik onenekin batera arituz.
KANPOKO PRAKTIKAK 1. MAILAN
Iraupena: 100 ordu (4 ECTSren baliokidea)
Geografia-esparrua: Euskal Herria
KANPOKO PRAKTIKAK 2. MAILAN
Iraupena: 150 ordu (6 ECTSren baliokidea).
Geografia-esparrua: Espainia
Praktikak Espainiako jatetxerik hoberenetan eta Espainiako lehen mailako elikagaien enpresetan.
KANPOKO PRAKTIKAK 3. MAILAN
Iraupena: 350 ordu (14 ECTSren baliokidea).
Geografia-esparrua: Espainian eta nazioartean (bost kontinenteetan)
Praktikak Munduko jatetxerik hoberenetan eta nazioarteko lehen mailako elikagaien enpresetan.
GRADU AMAIERAKO LANA 4. MAILAN
Iraupena: 750 ordu (30 ECTSren baliokidea).
Geografia-esparrua: Espainia eta nazioartea
Formatua: 6 hilabete
Praktiken ezaugarriak: benetako proiektu bat (enpresak eskatuta) edota aukeratutako ibilbideari lotutako ekintzailetza-proiektu bat.
Gure ikasketa eredua
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Gastronomia Zientzien Fakultateak duen helburuetako bat, bere ikasle eta irakasleen mugikortasuna bultzatzea da. Horretarako, CIA (Culinary Institute of America) bezalako erakundeekin dituen lankidetzan hitzarmenetan oinarritzen da.
Hortaz gain, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako graduko ikasleek munduko jatetxerik onenetan eta lehen mailako nazioarteko enpresetan garatu ahalko dituzte kanpo-praktikak eta gradu amaierako lana.
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Ikasketak amaitzen dituztenean gradu hori egin duten tituludunek eskuratuta izango dituzte ondoren azalduko diren gaitasunak, jardun profesionalean beteko dituzten eginkizunei lotuta.
| kod. | lanbide eginkizunaren deskribapena | gaitasunaren deskribapena |
|---|---|---|
| LE.1 | Elikagaiak produzitu eta lantzeko sistema eta teknika ugari identifikatu eta garatzea, oinarrizko eta eguneroko eskaera gastronomikoei nahiz prestakuntza konplexu eta sortzaileak eskatzen dituzten eskakizueni erantzuteko. Jardun hori burutzeko, tokian tokiko erabilerak eta ohiturak, eta sektoreko joera eta proposamen berritzaileenak ezagutzea. | G.01. Menuen eta eskaintza gastronomiko berritzaileen prestakuntza diseinatu eta planifikatzea. Horretarako, lehengai edo/eta prozesuekin esperimentatzea, testuingurua, eskaera eta bezeroen aurreikuspenak kontuan hartuta. Hori guztia, kalitateko eta laneko eta elikagaien segurtasuneko irizpideak ezarrita. |
| G.02. Bezeroarentzako zerbitzuaren eta arretaren esparruan, prozesu berritzaileak identifikatu eta baloratzea, eskaintza gastronomiko osoa eta goi-mailakoa egin ahal izateko. | ||
| LE.2 | Ostalaritza-enpresak kudeatzea eta, horretarako, halako erakundeetako berezko prozesuak (plangintza, hornikuntza, ekoizpena eta prestakuntza, bezeroaren arreta, sorkuntza eta berrikuntza...) gainbegiratzea, arreta berezia jarrita bere kargura dauden langileen zuzendaritzan eta koordinazioan, produktuen eta zerbitzuaren kalitatean eta negozioaren iraukortasunean. | G.03. Pertsonen kudeaketarako ezagutzak eta teknikak identifikatu, definitu eta ezartzea, sektorearen berezko testuinguruan. |
| G.04. Prozesuak (zerbitzuari laguntzeko prozesuak, ekoizpen-prozesuak eta merkaturatzeko eta marketin-prozesuak) kudeatzeko tresnak eta teknikak identifikatu eta ezartzea, kontuan hartuta bezeroaren orientazioa, negozioaren errentagarritasuna eta indarrean dagoen araudia. | ||
| G.05. Ostalaritza-enpresetako negozio-ereduen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa aztertzea, eskainitako kalitate eta zerbitzuen eta enpresaren iraunkortasunaren arteko oreka bermatzeko. | ||
| LE.3 | Sukaldaritza-alorreko negozio-proposamen berritzaileak diseinatu eta garatzea, eta informazioa partekatzea gastronomia-alorreko pertsonekin, enpresekin, elkarteekin... teknologia eta komunikazio-sareak erabiliz, tokiko merkatuetan eta merkatu globaletan presentzia aktiboa eskuratu eta finkatu ahal izateko. | G.06. Nazio- nahiz nazioarte-mailan, kultura gastronomikoaren alderdi eta joera nagusiak identifikatu eta baloratzea, eta esparru horretan eremuak identifikatzea, ideia edo/eta jarduera berriak garatzeko. |
| G.07. Gastronomiaren esparruan negozio-proposamen berritzaile, bideragarri eta iraunkorra definitu eta garatzea, edota dagoeneko badiren proposamenetarako hobekuntzak ekartzea. | ||
| LE.4 | Aholkularitza edo/eta kontsultoretza lanak egitea sukaldaritzako produktu edo/eta kontzeptuen diseinu eta garapenari eta negozio-ereduak ezartzeari lotuta. Ildo horretan, eremu bakoitzari dagozkion gastronomia-ezagutzak zorrotz eta eraginkortasunez ezartzea, sektorearen premiak eta ingurune soziokulturala kontuan hartuta. | G.08. Gastronomiaren alorreko produktu, kontzeptu eta zerbitzu berriak diseinatu eta garatzeko prozesuaren faseak identifikatu eta aztertzea, kontuan hartuta osasunaren, ingurumenaren eta laneko segurtasun eta prebentzioaren alorrean indarrean dagoen legeria eta araudia. |
| G.09. Gastronomiaren alorreko aholkularitza-esakera bati erantzuteko, lan-proiektuak diseinatu eta ezartzeko lanean parte hartzea, era sistematikoan, profesionaltasunez eta zorroztasunez. | ||
| LE.5 | Sukaldaritza-sektoreko prozesu eta teknikei lotutako jarduera berritzaileetan parte-hartzea (produktuak eta lehengaiak, prestatzeko prozedurak; elikagaiak eta edariak tratatu eta kontserbatzea; lanerako eta zerbitzurako eremuak eta giroak diseinatzea; bezeroen jokabideak, gustuak eta joerak antzematea; bezeroa heztea; etab.), bere ikasketa-alorreko lan-metodologiako alderdi teoriko eta praktikoen ulermenean oinarrituta, eta ezagutzaren aitzindari izateko sakontasun-mailarekin. | G.10. Produktu eta lehengaiei, teknologiari, elikagaien tratamenduari, bezeroen joerei... lotutako lan eta proiektuetan, zientzia-izaerako kontzeptu, teknika eta metodoak ezartzea, sukaldaritzaren esparruan. |
| G.11. Sukaldaritzaren alorrean informazio- eta zaintza-sistema erraza diseinatu eta mantentzea, geroago norberaren prestakuntza-premiak antzeman eta ezagutza eskuratzeko aukera izateko, autonomia-maila altu batekin. | ||
| LE.6 | Sukaldaritza-alorreko hainbat gai eta alderdiri buruzko ondorioak oinarritzeko datuak eta informazioak bildu eta interpretatzea, horren arabera ezagutza, ideiak, arazoak eta irtenbideak komunikatzeko, aditu-mailan nahiz sektoretik kanpoko pertsonekin. | G.12. Informazio- eta komunikazio-tresnak eta -baliabideak eragikortasunez erabiltzea, sektoreari buruz sortu den informazioa jaso eta baloratzeko, eta horren inguruko informazioa sortu eta transmititzeko diziplina anitzeko taldeetan eta kultura anitzeko taldeetan. |
| G.13. Dibulgazio- eta trebakuntza- jarduerak egitea, sektoreko profesionalei nahiz kanpoko jendeari zuzenduak, norberaren lanetan eta proiektuetan oinarrituta, eta trebakuntzako hainbat tresna eta euskarri erabiliz. |
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Matrikula-aldia: 2012ko uztailaren 2tik 9ra
Ikasturtearen hasiera: 2011ko urriaren 3a
Ikasketen emaitzen behin betiko balorazioa: 2010ko otsailaren 20a eta uztailaren 2a.
Ikasturtearen amaiera: 2012ko ekainaren 29a
Feedbackak: 2012ko otsailaren 27a eta uztailaren 6a
Egun bereziak:
- 2012ko urtarrilaren 20a: San Sebastian eguna.
- 2011ko abenduaren 24tik 2012ko urtarrilaren 9ra: Eguberriak - Oporraldia
- 2012ko apirilaren 5etik 2012ko apirilaren 16ra: Aste Santua - Oporraldia
Hezkuntza Eredua
Irteera profesionalak
Prestakuntza bukatu ondoren, lan-etorkizun handia duten honako jarduera hauek egiteko gai izango da ikaslea:
- Elikagaiak produzitu eta lantzeko sistemak identifikatu eta garatzea.
- Ostalaritza-enpresak kudeatzea, bertako prozesu guztiak zuzentzea eta pertsona-taldea koordinatzea.
- Sukaldaritza-alorreko negozio-proposamen berritzaileak diseinatu eta garatzea.
- Berrikuntzan eta komunikazioan oinarritutako aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzea.
- Elikagaien sektorean, ikerketa- eta berrikuntza-jardueretan parte hartzea.
Jarduera horiek guztiak honako eremu profesional hauetan burutu ahal izango dira: sukalde-burua, jatetxeko gerentea, jatetxeetako zerbitzu eta bezeroen arretako zuzendaria, elikagaien enpresako elikagai-ekoizpeneko zuzendaria, elikagaien industriako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ikertzaile teknikoa, aholkulari gastronomikoa, ekimen gastronomiko berrien aholkulari eta sustatzailea, komunikazio alorreko teknikari arduraduna, etab.
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
Sarbidea
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasketak egiteko, honako baldintza hauek bete behar dituzte ikasleek:
- LOGSE Batxilergoko titulua edo baliokidea izan eta unibertsitaterako sarbide proba gaindituta izatea.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua izatea.
- Indarrean dagoen legeriaren arabera, Batxilergoaren edo Goi-mailako Lanbide Heziketaren baliokidea den atzerriko titulua izatea.
- Ingeleseko B1 maila edo altuagoa dutela egiaztatzea.
Onarpena
Aurreko baldintzak bete ondoren, selektibitate-azterketan lortutako emaitzaren arabera edo, Lanbide Heziketaren kasuan, espedienteko bataz besteko notaren arabera, eta hautaprobetan lortutako emaitzen arabera egingo da onarpena. Aurreko ikasturtean selektibitatea gainditu edo prestakuntza-zikloa amaitu berri dutenek izango dute lahentasuna. Nolanahi ere, Unibertsitaterako sarbide-proba (edota, hala bada, Goi Mailako Prestakuntza Zikloa) 1. deialdian gainditu dutenek lehentasuna izango dute, bigarren deialdian edo hurrengoetan gainditu dutenen arurretik.
Ikasle berriak
Inskripzioa eta matrikula
Izen-ematea
Eskaintzen diren lekuak: 100 leku
Izena emateko epeak: 2011.12.01etik 2012.06.15era
MUko edozein Fakultatetan fomralizatu ahalko da izen-ematea. Aukeratzen dituen karreretan, zer lehentasun duen adierazi behar du ikasleak, ordenan.
Hala nahi duenak, Unibertsitatearen webgunean eman dezake izena, bertan agertzen diren jarraibideak jarraituz, edota posta ziurtatuz, bestela. Postaz egiten badu, Fakultatearekin harremanean jarri beharko du, Fakultateak izena emateko gutun-azala bidal diezaion. Bi kasu horietan, honako agiri hauek erantsi behar dira:
- Izena emateko eskaera, egoki beteta.
- NANaren fotokopia
Esakturiko edozein agiri faltsutuz gero, izen-ematea deuseztatuta geldituko da.
Agiri osagarriak:
- Batxilergoa: selektibitate-txartela eta eskolatze-liburuaren fotokopia bat.
- GMHZ: ikasketen ziurtagiria.
- Unibertsitateko tituludunak eta 25 urtetik gorakoak, sarbide-proba gainditu dutenak: egindako ikasketak egiaztatzeko ikasketen ziurtagiria eta, hala bada, sarbide-proba gainditu duelako ziurtagiria.
- Ingeleseko mailaren egiaztagiria. Jatorrizko ziurtagiririk eduki ezean, hautaprobetan ebaluatu ahal izago da ingeleseko ezagutza.
Agiri horiek ematen ez dituzten ikasleek ez dute parte hartuko hautaketa-prozesuan.
Hautaketa
Hautaketa-prozesua egin ondoren, interesdunei jakinaraziko zaie onartuak izan direla, 2012ko ekainaren 21ean web-orrian zerrenda argitaratuta.
Matrikuula
Epea: 2012ko uztailaren 2tik 9ra.
|
Ikasketa zehatz batean onartuak izan ez direnek bertan egoteko interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku libreak gelditu eta uztailean edo irailean 2. hautaketa-prozesu bat egongo balitz, kontuan hartuak izan daitezen. Irailean izena emateko beste epealdi bat egongo da, 3tik 9ra bitartean, leku libreak dituzten karreretan. Irailean onartuak izango direnei zuzenean jakinaraziko zaie noiz izango den matrikulatzeko epea. Izen-ematea ohiko epealdian egin dutenek lehentasuna izando dute, irailean egin dutenen aurretik. |
|---|
Ikasle berriak
Prezioak
2012/2013 ikasturterako matrikula 8.240 eurotakoa da. Matrikulak bere baitan hartzen ditu lanerako arropa eta baita ere laban eta sukaldeko tresna maleta.
Aukeratuak izan diren ikasleek plaza erreserba gisa, 1.000 eurotako ordainketa egiten dute. Gainontzeko matrikularen kopurua, 9 hilabetetan banatuta ordaintzen da, urrian hasi eta ekainerarte biak barne.
Gastronomia Zientzien Fakultateko ikasleek Basque Culinary Center Fundazioko beka eska dezakete. Laguntza hauek, Eusko Jaurlaritza edo Hezkuntza Ministeritzak ematen dituzten bekekin bateragarriak dira, beti ere gainfinantziaziorik ez badago.
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
Beka ofizialak
- Beka orokorrak, eguneroko garraiorako eta urritasuna duten ikasleen garraiorako, unibertsitateko ikasketak eta bestelako goi mailako ikasketak egiteko (Eusko Jaurlaritza)
- Unibertsitateko ikasleentzako beka eta laguntza orokorrak, eta mugikortasunerako bekak eta laguntzak (Hezkuntza Ministerioa).
- Udan atzerrian hizkuntzak ikasteko bekak (Eusko Jaurlaritza).
- Erasmus eta nazioarte-mailako unibertsitate-mugkortasunerako beste programa batzuetarako bekak (Eusko Jaurlaritza)
- Ikasketa-bikaintasunerako eta goi mailako errendimendua duten ikasleak aitortu eta saritzeko bekak (Eusko Jaurlaritza).
Beka propioak
- Prezio publikoak murriztu eta salbuesteko laguntza.
- 1. graduko ikasleentzako laguntza, batxilergoan ohorezko matrikula lortu izanagatik.
- Basque Culinary Center Fundazioaren bekak.
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Garraioa
Donostia hiri txikia da: 61,3 km2-ko azalera du eta 170.000 biztanle. Hain txikia izanik, erraza eta bizkorra da Donostian ibiltzea.
Hirian leku batetik bestera joateko modurik egokiena hiri-autobus sarea erabiltzea da. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori. Bere webgunean ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio osatua eskaintzen du. Webgune horrek, gainera, leku batetik bestera autobusez joateko ibilbidea ikusteko aukera eta ibilbide horren iraupena kalkulatzeko aukera ere eskaintzen ditu.
Basque Culinary Center Juan Avelino Barriola pasealekuko 101. zenbakian dago, Donostiako hegoaldeko muino batean, Miramon izenekoan, izen berbera duen Teknologia Parkearen barruan. Ingurune horri Ospitaleak ere deitzen zaio, hainbat osasun-zentro daudelako bertan.
Miramonera joateko hainat autobus daude, Donostiako leku askotan har daitezkeenak:
| eremua | autobusa |
|---|---|
|
ERDIGUNEA ETA ALDE ZAHARRA San Bartolome /Easo kale-kantoia Boulevard zumardia |
31 eta G1 (Lurraldebusen autobusa) 28, 31 |
| GROS | Boulevarderaino hainbat eta 28 |
| LOIOLA | 26 edo 27 Amararaino eta 28 |
| AIETE | 31 y G1 (Lurraldebusen autobusa) |
| ANTIGUO | 35 (orduro) erdiguneraino hainbat, eta 31, G1 eta 28 |
| AMARA | 28 |
| BCCko geralekuak 28: Miramón; 31, G1 y 35: Oriamendi, 112 | |
Donostiako Udalaren webguneak kale-izendegia dakar. Kaleak ez ezik, hiri-autobus guztien ibilbideak ere agertzen dira.
Erresidentzietan edo Ikasle Egoitza Nagusietan ostatu hartzea
Erresidentzietan edo ikasle-egoitza nagusietan ostatu hartzeko aukera mugatua du Donostiak. Ondorioz, halako ostatua nahi baduzu, ahalik eta lasterren erreserbatu behar duzu tokia.
Erresidentzia erlijiosoak
Donostiako erresidentzia-eskaintza handiena erlijiosoa da. Halako erresidentziak txikiak dira, eta sartzeko ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo bikoitzak izan daitezke, eta ez dute izaten beti bainugela. Gerta daiteke mantenu osoa eskaintzen dutenek ez eskaintzea halakorik asteburuetan. Erresidentzia horietan onartua izateko, familiekin aurrez-aurreko elkarrizketa eskatzen dute. Ondoren zerrendatuko diren prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
| emakumezkoentzako erresidentziak | Bculinarirako autobusak |
|---|---|
|
MARÍA INMACULADA ERRESIDENTZIA Ategorrieta etorbidea, 17 Tel: 943270151 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 530€ - 570€/hileko |
Hainbat Boulevarderaino, eta 28 |
|
COMPAÑÍA DE MARÍA ERRESIDENTZIA San Bartolome gaineko kalea, 24 Tel: 943464795 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 625€/hileko |
31 eta G1 |
|
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN Zumalakarregi jeneralaren hiribidea, 11 Tel: 943210800 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 580€ - 615€/hileko Egoiliarrek erresidentzia utzi behar dute asteburuetan, azterketa-garaian izan ezik. |
35 (orduro) erdiguneraino hainbat, eta 31, G1 eta 28 |
|
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN Fedearen pasealekua, 34 Tel: 943456072 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 350€ - 490€ |
31 eta G1 |
|
VILLA ALAIDI E.A.M ERRESIDENTZIA. Heriz pasealekua, 95 Tel: 943910866 Erregimena: mantenu erdia edo mantenu osoa Prezioa: 450€-tik 590€-raino/hileko Gela gehienak asteburuetan hustu behar dira. Hustu behar ez diren geletan ez da bazkaririk eskainiko, baina sukalde bat dago, nahi duenak erabiltzeko. |
18 Artzain Oneraino, eta 28 |
|
EL CARMELO PASIÓN ERRESIDENTZIA Ilumbe, 8 Tel: 943456600 Erregimena: mantenu osoa Prezioa 540€ - 605€/hileko |
28 |
|
ÁNGELES CUSTODIOS ERRESIDENTZIA Intxaurrondo kalea, 12 Tel. 943290182 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 300€/hileko |
33 erdigunerino eta 31, G1 eta 28 |
| gizonezkoentzako erresidentziak | bculinaryrako autobusak |
|---|---|
|
Aiete paseabidea, 25 Tel: 943211000 Erregimena: mantenu osoa Prezioa: 1055€/hileko |
31 eta G1 |
| erresidentzia mistoak | Bcuinaryrako autobusak |
|---|---|
|
Maddalen Jauregiberri paseaslekua, 2 Tel: 943454400 Erregimena: logela eta gosaria Prezioa: 270€ - 290€/hileko |
26 edo 27 Amararaino eta 28 |
Erresidentzia laikoak
Honako erresidentzia hauek mistoak dira eta erresidentzia erlijiosoak baino handiagoak dira. Normalean ez dute sartzeko ordutegirik.
| erresidentzia mistoak | buses a bculinary |
|---|---|
|
OLARAIN IKASLE EGOITZA NAGUSIA Ondarreta pasealekua, 24 Tel: 943003300 Erregimena: ostatua eta gosaria, mantenu erdia edo mantenu osoa Prezioa: 790€-tik 1090€-raino/hileko Ez dago sukalderik egoiliarrentzat |
35 (orduoro) erdiguneraino hainbat, eta 31, G1 eta 28 |
|
MANUEL AGUD QUEROL ERRESIDENTZIA Berio pasealekua, 9 Tel: 943563001 Erregimena: ostatua Prezioa: 370€-tik 775€-raino/hileko Euskal Herriko Unibertsitatearen erresidentzia. EHUko ikasleek lehentasuna dute baina gerta daiteke leku libreak edukitzea. |
35 (orduoro) erdiguneraino hainbat, eta 31, G1 eta 28 |
|
Igeldo paseabidea, 25 Erreserbak egiteko: 943482803 Erregimena: ostatua eta gosaria Prezioa: 11,40€/eguneko Aterpetxe gisa funtzionatzen du, baina gela hirukoitz batzuk gordetzen ditu ikasleentzat. Ikasleek eremu erkideak eta sukaldea partekatzen dute aterpetxean daudenekin. Oinarrizko ostatua. |
35 (orduoro) erdiguneraino hainbat, eta 31, G1 eta 28 |
Etxebizitzetan ostatu hartzea
Donostian ostatua hartzeko modurik merkeena etxebizitzak edo gelak alokatzea da. Eremuaren, etxebizitzaren eta logelaren arabera, partekatutako pisu batean, 250€-tik 350€-ra/hileko izan daiteke prezioa.
Ikasleen pisuen kalitatea oso aldakorra da batetik bestera eta, beraz, alokatzeko konpromisoa hartu aurretik, etxebizitza bisitatzea gomendatzen dugu.
| informazio puntuak |
|---|
|
BASQUE CULINARY CENTERREN IKASLEEN BULEGOA Jabeek alokairuko etxebizitzei eta gelei buruz igorri duten informazioa igorriko dizue Basque Culinary Centerren Ikasleen Bulegoak. Era berean, interesdunek baimena eman ondoren, BCCko beste ikasle batzuekin etxebizitza partekatu nahi duten ikasleen arteko harremana bultzatuko dugu. |
|
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN CAMPUSA Ikasturtea bukatu ondoren, Ibaetako Campuseko (Berio Paseabidea) fakultaeetako iragarki-taulak alokairuan dauden etxebizitzen eta gelen iragarkiz betzen dira. |
|
Atari horretan, alokairuan dauden etxebizitza eta gelen iragarkiak ikusi ahalko dituzue. Zeuon iragarkia jartzeko aukera ere izango duzue. |
| ikasleentzako gelak alokatzeko agentziak |
|---|
|
FLAT RENTING, S.L. San Martín kalea, 15 Tel: 943433373 Gelak edo etxebizitzak alokatzen dizkie ikasleei. Normalean, graduondoko atzerriko ikasleekin lan egiten du, baina ez du arazorik lehen mailako ikasleak ere hartzeko. |
Campusa
Aurkezpena
Zientzia Gastronomikoen Fakultatea-Basque Culinary Center 15.000 metro koadroko eta bost solairuko eraikin batean dago. Miramon Teknologia Parkean dago, Donostian, naturan eta ingurnean ederki txertatuta, eta irudi berritzaile, iradokitzaile eta ausarta eskaintzen du. Eraikin funtzionala da, ekipamendurik hoberenaz hornituta, ikasleek ahalik eta era arinenean eta praktikoenean egin ditzaten ikasketak.
Fakultateak punta-puntako instalazioak eskaintzen ditu. Bertan, hainbat eta hainbat eremu aurkituko dituzte ikasleek: sukalde-praktikarako tailerrik hoberenak, dastaketak egiteko aretoak, zentzumen-probak egiteko aretoak, laborategiak, sukaldaritzan ezarritako goi teknologia, praktikak egiteko jatetxeak, argazkigintza eta bideo postprodukziorako tailerra, lan- eta ikasketa-eremuak, liburutegia eta auditoriuma.
Campusa
Zerbitzuak
Idazkaritza Birtualaz, Liburutegiaz, eta Kirol eta Jangela Zerbitzuaz gain, Zientzia Gastronomikoen Fakultatea-Basque Culinary Centerrek honako zerbitzu hauek ere baditu.
Orientazio zerbitzua: tituluko zuzendariak eta sehileroko irakasle-taldeak hartzen dute parte bertan.
Ikasleen bulegoa: honako hauek dira beraren jarduera nagusiak.
- Izen-ematea eta matrikula.
- Ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzea.
- Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak emateko eskaera.
- Ikasketa-lana koordinatzea.
- Kanpo-praktikak koordinatzea.
Campus birtuala: Moodel plataformak jarduera malguak eskaintzen ditu irakasleak eta ikasleek elkarri eragiteko, eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren hainbat alderdi lantzeko. Halako jarduerak eta ikasleen esku dauden baliabideak eta materialak (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrietarako estekak) egoki konbinatuta, ikaskuntza osoagao eta raginkorragoa lor daiteke.


