Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Gradua
Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuak enpresa publikoak nahiz pribatuak modu eraginkorrean gidatzeko gaitasuna dute. Garapen profesionalari dagokionez, honelako funtzioak betetzen dituzte: analisia, diseinua, kudeaketa, administrazioa, aholkularitza, plangintza, komunikazioa, sustapena eta berrikuntza; eta enpresa proiektuaren helburuen alde lan egitean, gizartearen garapena bultzatzen dute.
Zerk bereizten gaituen
EAZGren elementu bereizgarriak hauek dira: 1. Lan merkaturanzko orientazio nabarmena, gure leit motivaren ondorioz: 1.- murgildu zaitez enpresan; 2.- metodologia berritzailea, non zuen ikaskuntzaren protagonistak izango zareten, eta 3.- irakasleen hurbiltasuna zuen ikaskuntza prozesuari dagokionez.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara Mondragon Unibertsitatean.
Horretarako, zure eskueran bai ofizial dirulaguntzak bai gure unibertsitate berezkoak- BEKABIDE programa. Deitu edo jarri harremanetan gurekin. Oso gustora erantzungo dizugu. Tel: 943718009. Rosa Igarza/ rigarza@eteo.mondragon.edu
Gehiago irakurriGradua amaitu ostean, zer?
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Graduak gaitasuna ematen dizue edozein erakunde edo enpresatan lan egiteko edo, bestela, zuen negozio ideia propioa garatzeko. Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, Master espezializatu bat ere egin dezakezu gurekin (5. maila)
Gehiago irakurriPraktikak eta Gradu bukaerako lanak
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Graduaren ikasketen zehar ikaslegoak Praktikak-Proiektuak egin behar ditu, eguneroko benetazko problematikei ekinez, gure inguruko edo atzerriko enpresetan eta erakundetan, alde teorikoa eta praktikoa elkartuz, helburu argi batekin: gure ikasleak ondo prestatzea lan-merkatuan hobeto sartzeko.
Laburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Enpresen Adminstrazioan eta Zuzendaritzan Graduatua Mondragon Unibertsitatean. BOE, 2008ko irailak 26a eta 2009ko ekainak 27.
- Nori zuzendua
- Esperientzia bat bizitzera prest dagoen jendearen bila gabiltza
- Kreditu kopurua
- 240 ECTS
- Hizkuntzak
- Hirueledun ibilbidea: Euskera-Gaztelania-Ingelesa. Elebidun ibilbidea: Gaztelania-Ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Oñati (Ibarra Zelaia, 2) eta Bidasoa (Ducourau Jauregi, Hendaia 8. Irun)
- Iraupena
- 10 hilabete- Irailetik Ekainera-
- Modalitatea
- Presentziala
Informazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Rosa Igarza - Campus Oñati; Iraitz Oiartzabal - Campus Bidasoa
- Telefonoa
- Oñati: 943 718009 / Bidasoa: 943 639129
- E-posta
- Campus Oñati: rigarza@mondragon.edu; Campus Bidasoa: ioiartzabal@mondragon.edu
Zerk bereizten gaituen
EAZGren elementu bereizgarriak hauek dira:
1. Lan merkaturanzko orientazio nabarmena, gure leit motivaren ondorioz: Murgildu zaitez enpresan: Zer esan nahi du zuentzat?
- Gradua amaitzeko BENETAKO proiektu bat egingo duzue BENETAKO enpresa batean, BENETAKO arazo bati erantzunez.
- Garatuko duzuen ikasketa plana definitzeko enpresen eta erakundeen beharren perspektiba erabili da.
- Karreran zehar praktikak egiteko aukera izango duzue.
- Programan zehar BENETAKO eta hurbileko kasuak landuko dira, irakasleen, enpresetako profesionalen eta MIKeko ikertzaileen eskutik (Kudeaketa Ikerketako Zentroa).
2. Metodologia berritzailea, non ikaslea bere ikasketaren protagonista bihurtzen den. Zer esan nahi du horrek zuentzat?
- Zuen kideekin batera ikasiko duzue, talde lana izango da zuen prestakuntzaren tresna metodologikorik garrantzitsuenetakoa
- Nahi beste ikasteko aukera emango dizuen metodologia.
- Metodologia aktiboekin lan egingo duzue, zuen ikaskuntza laguntzeko eta aberasteko.
- Ebaluazioa etengabea izango da, aurreikusitako konpetentziak eta trebetasunak lortzen laguntzeko.
- Beste errealitate batzuk ezagutu ahal izango dituzue, zuen prestakuntza prozesuaren parte gisa.
- Kultura digitala edo 2.0 izango duzue bidaide.
eta
3. Irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesutik hurbil eta konprometituta egongo dira. Zer esan nahi du horrek zuentzat?
- Tutore/hezitzaile bat izango duzue (nahi baduzue) graduan zehar laguntzeko.
- Fakultatean erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartuko duzue.
- Izen-abizenak dituzten pertsonak izango zarete, ez zenbaki bat.
Gure ikasketa eredua
Metodologia
GADEko metodologia parte-hartzailea da eta beharrezkoak diren konpetentziak eta trebetasunak lortuko dituzu arlo profesionalari arrakastaz aurre egiteko. Horrela, talde lana, problema eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza edo kasuaren metodologia, beste batzuen artean erabiliko dituzu zure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.
Titulazioa osatzen duten askotariko modulu, gai eta ikasgaien arteko diziplina artekontasuna, ikuspegi global eta ezagutzen integrazioa bermatzeko.
Ikasleen eta irakasleen rol berriak funtsezko aldatze bat ematen diete ikasketeei: irakasleek eginkizun aktibo eta pertsonalizatua hartzen dute ikasleekiko, irakaskuntzaren laguntzailea edo gidaria izanez, eta ikasleak beraien ikasketen protagonistak dira, modu autonomo eta proaktiboan ikasten.
Etengabeko ebaluazioa, profilari lotutako ezagutzak eta gaitasunak barneratzean oinarrituta.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Gradu bukaerako lanak
Mondragon Unibertsitateak enpresa eta erakunde ugariekin dauzkan harreman estuak gure ikaleei hainbat posibilitate eskeintzen die, horien artean, beraien ikasketen bitartean benetazko lan munduaren ezagutza teorikoa eta praktikoa ikasi eta handitu, Merkatuaren eta Gizartaren benetazko beharretan oinarrituta diren praktikak-proiektuak garatuz.
Harreman hau era desberdinetan jar daitezke:
- Gradu Amaierako Lana: Praktikak-Proiektuak enpresetan eta erakundeetan garatzen dira, merkatuaren eta gizartearen benetazko eta gaur egungo problematikei ekinez. Ikasle guztiek derrigorrez egin behar dute hau Graduko azken lauhilabetean, lanaldi osoan, beraien ikasketak amaitzeko lan-merkatuan sartu baino lehen.
- Praktikak: Teoriko eta praktiko ezagutzak osatu nahi izanez gero, ikasleek kudeaketaren edozein arlotan praktikak egin dezakete, lanaldi erdian, bai inguruko bai atzerriko enpresetan edo erakundeetan.
Praktikak-Proiektuak gure inguruko edo atzerriko enpresetan eta erakundeetan garatuko dira.
Praktikak-Prioektuak enpresak ezarritako dirulanguntza bat eta istripuen aseguru osagarri baten estaldura izango dituzte ikasleek.
2010/2011ko Praktikak eta Proiektuak, Enpresen eta Erakundeen Zerrenda
Gure ikasketa eredua
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Gure ikaslegoa bere titulazioan atzerrian esperientzia batekin disfrutatzea nahi dugu. Atzerrian Ikasi programaren bitartez zure ikasketen zati bat egin dezakezu hitzarmenak dauzkagun eta gure partnerrak direla Europako eta Latinomaerikako Unibertsitateetan.
Modalitateak hauek aukeran daukazue:
- Atzerriko unibertsitateetan egonaldiak
- Atzerriko enpresetan praktika espezializatuak
- Atzerrian Graduko Bukaerako Lana.
Fakultateak "Atzerrian Ikasi" programan parte hartzen duten ikasleei finantza laguntza kudeatzen die; laguntza hau jarraian ikusten diren entitateek ematen dute:
| Entitatea | Laguntza Mota |
|---|---|
|
Eusko Jaurlaritza Naparrako Gobernua |
Atzerrian edozein lekutara |
| ERASMUS | Europear Unibertsitateetan Egonaldiak |
| Gipuzkoako Foru Aldundia | Aquitaniako Unibertsitateetan Egolnadiak |
|
Kutxa Caja Vital BBK |
Atzerrian edozein lekutara |
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Graduaren helburu orokorra da enpresa publikoak zein pribatuak eraginkortasunez gidatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea. Profesional horiek gehienbat eskatzen dituzten sektoreak industria eta zerbitzuak dira, eta lanpostuak, besteak beste, arlo hauei lotuta egongo dira:
- Finantzak (Bankua, Aseguruak, Finantza merkatuak...)
- Komertziala (Marketina, Salmentak, Bezeroak...)
- Logistika (Logistika, Garraioa, Nazioarteko komertzioa....)
- Pertsonen zuzendaritza eta koordinazioa
- Zuzendaritzako kudeaketa
- Enpresa ekimen berriak
- Aholkularitza
- Enpresa Informazioko Sistemak (Ezagutzaren kudeaketa, Komunikazioa…)
- Irakaskuntza eta ikerkuntza
Konpetentziak
- Ezagutzak ulertzea eta interpretatzea gai hauei buruz:
- Enpresa eta bere ingurunea
* Mikroekonomiaren printzipioak: Eskaintza/Eskaria eta prezio sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, lehiaren oreka eta merkatuaren akatsak, merkatu ez lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoak eta ongizatearen teoria.
* Makroekonomiaren printzipioak: errentaren fluxu zirkularra, makroekonomiako oinarrizko adierazleak, Eskaintza/Eskari erantsia, ekonomiaren oreka orokorra, politika ekonomikoaren hazkundea eta tresnak.
* Ingurune ekonomikoaren aldagaien arteko harremana: arazo makroekonomikoak eta irtenbideak, Espainiako eta munduko ekonomia, ekoizpen sektoreak, sektore publikoa, erakunde ekonomikoak eta hauen bilakaera.
* Erabaki hartzearen ezaugarria eta deskribatzeko erabilitako teoriak.
* Enpresaren izaera eta portaera: enpresa eta bere ingurunea, enpresaren arlo funtzionalak.
* Kontabilitatearen printzipioak: Marko kontzeptuala, Urteko Kontuak eta Kontabilitate taldeen analisia.
* Zuzenbide Zibilaren, Merkataritza Zuzenbidearen, Zuzenbide Fiskalaren eta Lan Zuzenbidearen printzipioak.
* Kooperatibismoaren Gizarte Ekonomiako enpresen egiturazko ezaugarriak.
* Soziologiaren printzipioak: erakundea sistema gisa.
- Enpresa zuzendaritza eta antolaketa
* Erakunde mota nagusiak eta hauen ezaugarriak: antolaketa egitura, antolaketa ereduak eta kudeaketa ereduak.
* Zuzendaritza Estrategikoaren printzipioak: estrategia kontzeptua, enpresa estrategiak, Zuzendaritza Estrategikoaren prozesua.
* Egoeraren diagnostikoa egiteko erabilitako printzipio eta prozedurak , baita enpresaren emaitzenak eta fondoen aldaketak.
* Kosteak kalkulatzeko teknika nagusiak eta dagokion erabaki hartzea.
* Estrategiaren eta merkataritza politikaren printzipioak: Marketing-a, Marketing Mixa.
* Inbertsio proiektuen, finantziazio egituren, kapitalaren kostea eta arrisku-errentagarritasunaren printzipioak.
* Ekoizpen, Logistika eta Garraioan erabilitako teknika nagusiak: Erosketak eta Hornikuntzak, Eragiketak eta Ekoizpena, Biltegiak, Banaketa eta Garraioa.
* Pertsonen Zuzendaritza eta Koordinazioan erabilitako printzipio eta prozedurak: Pertsonak lanean hastea, Garapen Profesionala, Ordainketa Sistema, Pertsonen Kudeaketako Arazoak eta Joerak.
* Kalitatea kudeatzeko ereduen propietateak: Bikaintasuna, Kudeaketa Ereduak, Prozesu bidezko Kudeaketa.
* Informazio Sistemak ezartzeko printzipio eta prozedurak: Lengoaia, azpiegitura, Kudeaketa eta Informazio Sistemetako pertsonak.
* Berrikuntza eta Ekintzailetzako teknika nagusiak.
* Kooperatibak Kudeatzeko printzipioak: Kooperatiben zuzenbidea, Kooperatiben Kontabilitatea, Kooperatiben fiskalitatea, Kudeaketa Eredu Kooperatiboa.
- Ezagutza instrumentalak
* Matematikaren printzipioak eta enpresari aplikatutako estatistika: Aldagai bakarreko funtzioak, Aldagai anitzeko funtzioak, Estatistika deskriptiboa, Denborazko Serieak, Probabilitateak, Ausazko aldagaik, Erregresio ereduak.
* Enpresan aplikatzeko tresna informatiko nagusiak: Windows ingurunea, Testu prozesadorea, Orri elektronikoa, Datu baseak, Aurkezpenak.
* Enpresara Aplikatutako ingeles ezagutzak.
- Aurreko ezagutzak etorkizuneko egoera profesionaletara aplikatu eta lantzen duen ikerketa arloko argumentuak sortu eta defendatzeko eta azaroak ebazteko konpetentziak garatu.
* Enpresa edo erakunde bat kudeatzeko eta administratzeko gai izatea.
* Enpresa edo erakunde bateko arlo funtzional batean integratzeko eta edozein gestio lan egiteko gai izatea.
* Kudeaketa globaleko enpresa proiektuak edo enpresako arlo funtzionalak gauzatu, ebaluatu edo administratu.
* Garrantzia duten informazio ekonomikoari buruzko iturriak eta edukiak identifikatu.
* Erakundeko kideen talentua administratu eta garatu.
* Negozio berriak hasteko, berritzeko eta produktu berriak garatzeko aukerak detektatu.
* Informazio sistemak formulatu eta doitu.
* Planifikazio estrategikoa, taktikoa eta operatiboa garatu.
* Erakundeetako negozio prozesuak identifikatu eta optimizatu.
* Enpresaren barneko zein kanpoko harremanak landu.
- Gai sozial, zientifiko edo etikoetan hausnarketa duten epaiak egiteko datu aipagarrienak jasotzeko eta interpretatzeko gaitasuna.
* Enpresa eta merkatuetako egoera zehatzen inguruko aholkularitza txosnak egin.
* Enpresaren informazioa erabakiak hartzeko interpretatu eta ebaluatu.
* Lana egiteko informazio eta komunikazio teknologia erabili.
- Hartzaile espezializatuei edo ez espezializatuei informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititu.
* Hizkuntza batean baina gehiagotan irakurri eta komunikatu eta batez ere ingelesez.
* Komunikazio eraginkorra: hainbat iturri jarraituz, kontrastatuz eta landuz informazioa erabili, transmititu edo sortu, dokumentazioa, egiteko moduak eta harreman eraginkorrak sortuz, egiteko lanen testuinguruaren barruan.
* Arazoen ebazpena: arazoen aurrean proaktiboki jokatu, hainbat erantzun planteatuz eta hainbat emaitza aurreikusiz, ondoren eraginkorrena aplikatu ahal izateko eta egin beharreko lanen testuinguruan ebaluatu ahal izateko.
* Lidergoa: pertsonekin lan egiten jakin, helburu komun batera bideratzeko dinamika batekin zuzenduz, garatu beharreko lanaren eta izan beharreko ezaugarrien (kalitatea, epeak...) ikuspegi global bat edukiz, norberaren interesak eta taldearenak orekatu.
* Ikuspegi globala: ikasturtean zehar garatu beharreko egitekoak eta jarduerak argi izan, modu planifikatu eta antolatuan jarduteko eta baliabideak eta indarrak neurtuz egin beharreko lanen arabera; formazio denboran profesioaren irudi argi bat izan ahal izateko, honek gizartean duen lekua eta horrela lanean hastea erraztu eta karrera profesionala planifikatu ahal izateko.
* Ikasten ikasi: aurrez jasotako ezagutzak eta estrategiak aplikatu ikaskuntza berriak sortzeko, sortzen diren aukera guztietan ezagutza jaso eta garatu prozedura eta testuinguruen inguruan hausnartuz eta ondoren transferitu.
* Talde lana: beste batzuekin lan egin helburu komun bat lortzeko, jarduerak planifikatuz, informazioa partekatuz, ardurak hartuz eta arazoei aurre eginez, beti ere errespetu osoz eta gizon eta emakumeen berdintasunean.
* Erabakiak hartzea: hainbat aukeren artean neurri, proposamen… aukeratu eta aplikatu, egin beharreko lanaren beharrei erantzuteko- dagokion moduan-.
Zeharkako konpetentziak:
- Eragorkitasun komunikazioa
- Arazoak konpontzea
- Lidergoa
- Ikuspegi globala
- Ikasten ikasi
- Talde lana
- Erabakiak hartzea
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Titulazioaren egutegia eta ordutegia
| Oñatiko Campusa | Bidasoako Campusa | |
|---|---|---|
| 1. kurtsoa |
Goizeko txanda (08:00-13:30) | Goizeko txanda (08:00-13:30) |
| 2. kurtsoa | Arratsaldeko txanda (13:30-18:30) | Arratsaldeko txanda (14:00-19:00) |
| 3. kurtsoa | Goizeko txanda (08:00-13:30 | Goizeko txanda (08:00-13:30 |
| 4. kurtsoa | Arratsaldeko txanda (13:30-18:30) | Arratsaldeko txanda (14:00-19:00) |
Ikasketa Planak 4 urtekoa, 8 seihilabete, da eta 7 modulutan antolatuta dago:
- Kudeaketarako Trebetasunak
- English for Business Studies
- IKT-ak Kudeaketan
- Enpresa testuinguru Lehiakor eta Globalizatuan
- Enpresa Zuzendaritza eta Kudeaketa
- Gradu Amaierako Lana
- Ibilbidea: -Finantza Zuzendaritza; -Merkatal Zuzendaritza; -Logistika eta Nazioarteko Merkataritza.
Katalogo osoa ikusi nahi izanez gero klikatu hemen:
Katalogo Digitala (Acrobat PDF)
Titulazioaren ezaugarri akademikoak:
| TITULAZIOA: | Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradua 2007ko urriaren 30eko BOEren araberako 1393/2007 Errege Dekretua egokituta |
|---|---|
| CAMPUSAK: | OÑATI eta BIDASOA |
| ECTS KREDITU KOPURA: | 240 ECTS |
| IRAUPENA: | 4 urte |
| Maila | Derrigorrezkoak | Hautazkoak | Oinarrizko Prestakuntza | GUZTIRA |
|---|---|---|---|---|
| 1º | 0 | 0 | 60 | 60 |
| 2º | 60 | 0 | 0 | 60 |
| 3º | 54 | 6 | 0 | 60 |
| 4º | 26 | 34 | 0 | 60 |
| Guztira | 140 | 40 | 60 | 240 |
| 1. | Oinarrizko Prestakuntza | Oinarrizko Prestakuntza |
|---|
|
| Derrigorrezkoak | Derrigorrezkoak | |
|---|---|---|
| 2. |
|
|
| Hautazkoak | Derrigorrezkoak | |
|
3º |
|
|
| Hautazkoak | Derrigorrezkoak |
|
4º |
|
|
|---|
Campus-eko ikasgaiak eta irakaslegoa
Hautazkoak:
- Finantza Zuzendaritza
- Merkatal Zuzendaritza
- Logistika eta Nazioarteko Merkataritza
- Derrigorrezko Gradu Amaierako Lana-Memoria.
- Gradu Amaierako Lanak Hautzako hiru ibilbide ditu:
• Praktika espezializatuak: enpresa edo erakundeetan burutzen da, izan inguruan, izan estatuan edo atzerrian.
• Ikasketa osagarriak beste Unibertsitate batzuetan.
Hezkuntza Eredua
Gradua amaitu ostean, zer?
Gradu egin ondoren bi aukera daude:
1- Lan egin- Enpresa ibilbidea: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak edozein enpresa-erakundetan lan egiteko prestatzen zaitu edo, bestela, zuen negozio ideia garatzeko.
Enpresaren barneko hainbat arlotan lan egin ahalko duzue: kontabilitatea eta auditoria, zerga-erregimena, zuzendaritza estrategikoa, giza baliabideak, marketing-a eta merkatu ikerketa, nazioartekotzea, berrikuntzaren kudeaketa, azterketa ekonomikoa, eta nahi izanez gero irakasletza eta ikerketa aukeratu dezakezue.
2- Ikasten jarraitu- Masterrera sartzeko ibilbidea: Gradua egin ondoren zure prestakuntzan sakondu nahi baduzu, Master espezializatu bat egin dezakezu gurekin (5. Maila) eta nahi izanez gero Ikertzen eta doktoretzarekin amaitu.
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
Fakultateko bi Campus artean (Oñati eta Bidasoa) 150 ikasleentzat eskeintzen ditugu titulazioaren ikasketak.
Logse Batxilergotik edo Baliokidetik:
Lehentasuna USP-Selektibitateko aukera: Zientifiko-Teknikoa, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak.
Ez da plaza mugarik jarri.
Goi Mailako Heziketa Zikloetatik:
Lehentasuna adar hauei: Nekazaritza eta Abelzaintza, Administrazioa eta Kudeaketa, Arte Grafikoak (Diseinua eta Ekoizpen Editoriala), Merkataritza eta Markentinga, Komunikazio, Irudi eta Soinua (Ikusentzunezkoen Ekoizpena, Irratia eta Ikuskizunak), Hostalartitza eta Turismoa, Irudi Pertsonala (Irudi Pertsonalaren Aholkularitza), Informatika eta Komunikazioak.
% 15 eta 30 bitarteko plazak erreserbatzen dira.
25 urtetik gorakoentzat eta 45 urtetik gorakoentzat sarrera:
Gutxieneko % 15 plazak erreserbatzen dira eta %30en azpitik
Unibertsitate tituludunentzat sarrera:
Ez da mugarik jarri.
%33ko ezintasun.maila edo handiagoa dutenentzat sarrera:
Ez da mugarik jarri.
Hautaketa eta Onarpena:
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikaketetan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz:
Onarpena jakinaraztea: 2012ko ekainaren 21a
Unibertsitatean sartzeko proba -PAU: 2010 urtetik aurrerako haztatze parametroak, fase espezifikoko modalitateko gaien kalifikazioei aplikatzekoak.

|
Sarrera Mota | Matrikulatuta dauden Ikasle berrien notarik baxuena. | |
|---|---|---|
| Oñatiko Campusa |
Bidasoako Campusa |
|
| Selektibitatea | 5,400 | 5,002 |
| Goi Mailako Heziketa Zikloak | --- | 6,50 |
| 25 urtetik gorakoentzat froga | --- | --- |
| 45 urtetik gorakoentzat froga | --- | --- |
Hizkuntzen betekizunak
| Oñatiko Campusa | Bidasoako Campusa |
|
|---|---|---|
| Gaztelera | Irakurri, idatzi eta ulertu |
Irakurri, idatzi eta ulertu |
| Euskera | Irakurri, idatzi eta ulertu | |
| Ingelesa | (*) Irakurtzea, idaztea eta ulertzea gomendatua |
(*) Irakurtzea, idaztea eta ulertzea gomendatua |
(*)Titulazioaren lehenengo bi kurtsotan ingelesa ikasteko eta sakontzeko klaseak emango dira, enpresagintzaren hizkuntza teknikoa azpimarratuz. 3. kurtsotik aurrera hainbat ikasgai ingelesez emango dira.
Ikasle berriak
Inskripzioa eta matrikula
Inskripzioa:
Izena emateko Epea: 2011/12/01etik 2012/06/15ra.
Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Nahi duenka unibertsitatearen webgunetik ezena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikaturen bidez. Bigarren kasu honeta, dagokion Fakultatearekin harremanetan jarri behar da, honek insdirpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
- Inskripzioaren eskaera beterik
- NAN-aren fotokopia.
Elkarrisketa pertsonala.
Inskripzio epea ireki ondoren, abendutik ekainera, Eskaera Sortu taldeak inskripzioa osatutako hautagaiak deitzen ditu elkarrisketa pertsonala egiteko, horrela etortzen den ikaslegoaren profila ezagutzen da eta, horretaz gain egon daitezen zalantzak erantzuten dira eta titulazioari buruz informazio gehigarria ematen da, baita ere matrikula egiteko prozeduraren informazioa emanez.
Inskripzioa eta gero aurkezteko beste dokumentazioa:
- Batxilergoa: Selektibitate txartela eta eskola-liburuaren fotokopia bat.
-
Goi Graduko Prestakuntza Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
- Tituludun unibertsitarioak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokionean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen zirutagiria.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenak, aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.
Hautaketa
Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Fakultate bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz:
Onarpen jakinarazpena: ekainaren 21a.
Matrikula
Matrikula, ikaslea inskribatu zen fakultatean egin behar da:
EPEA: 2012ko uztailaren 2tik 9ra
ORDUTEGIA: 8:30etik 12:30era
-
Ikastetxe Nagusian zein Egoitzan matrikulatzeko epeak eta ikasketenak berdinak izango dira kasu guztietan.
- Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase batirekiz gero kontuan harutak izan daitezen, uztailean eta irailean.
-
Leku libreak geratu diren karreratan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da, irailaren 5etik 8ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.
-
Edonola ere, izen-ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean inskribatutakoen aldean.
MATRIKULAREN MODALITATEA ETA KREDITU KOPURUA:
Modalitatea: Presentziala
Kreditu Kopurua:
- Matrikula lehen aldiz:
Sartu berriak diren ikasle berriek derrigor egin beharko dute lehen urteari dagozkion kreditu guztien matrikula.
Hezkuntza arloko behar bereziak direla eta, edo salbuespen moduan, ikaslearen egoera pertsonalaren arabera eta Fakultateko dekanoari zuzendutako eskaera bidez, hark baimendu ahal izango du matrikulako kreditu kopurua aurreko paragrafoan azaltzen dena baino txikiagoa izatea. Dena den, sekula ezingo du izan hurrengo matrikuletako ikasleei eskatu ohi zaien gutxieneko kreditu kopurua baino baxuagoa.
- Hurrengo matrikulak
Unibertsitatean irauteko baldintza gainditu ostean, ikasleak, gutxienez, 30 kredituko matrikula egin beharko du titulazioa amaitzeko geratzen zaion kredituen guztizko kopurua ezarritako gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa den kasuetan izan ezik. Azken kasu horretan, geratzen zaizkion kreditu horien guztien matrikula egin beharko du.
Ikasleak aukeratutako ikasgaien baitan, derrigor sartu beharko ditu aurreko ikasturtean egin, baina gainditu ez zituenak, nahiz eta ikasgai horiekin titulaziorako ezarritako kredituen gutxieneko kopurua gainditu.
- Irautea
Lehen ikasturteko ikasle berriek, lehen urtean, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 20 gainditu beharko dituzte.
Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 4. deialdiarekin mugatu ohi da. Dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da.Matriculas sucesivas
Ikasle berriak
Prezioak
Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzan Gradua. Kreditu kopurau: 60 ECTS
Urteko zenbatekoa 2011-12: 4.853€
(Urteko zenbateko hau 2011-12 ikasturteari dagokio. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-13 ikasturtearen hasieran. Modu zatikatutan ordiandu ahal izango da).
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure Unibertsitatean ikasteko. Zure ikasketak finanziatzeko, BEKABIDE
Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu. Horretarako ondorengo dirulaguntzak dituzu:
- Beka ofizialak:
- Matrikula *
- Material didaktikoa *
- Joan-etorriak *
- Egoitza *
- Osabidezkoa *
- Garraiorako beka-deialdia *
- Lehen ikasmailako ikasleentzat dirulaguntzak
- Ikerketa proiektuetan parte hartzeagatik bekak.
- Irakaskuntzarekin lotutako ihardueretan laguntzeagatik bekak.
- Atzerriko Unibertsitateetan ikasten dutenentzat bekak.
- Mugikortasunerako dirulaguntza osagarriak (ERASMUS).
- Ikasketa Bukaerako Lana egiten ari direnentzat laguntza poltsa.
- Unibertsitateko departamentuetan laguntzeko bekak *.
- Ikasi eta lan egiteagatik dirulaguntzak.
- Biteri Ikastetxe Nagusiko Bekak.
- Familia ugariagatik dirulaguntzak *.
- Familian kideren bat elbarritua duten familientzako dirulaguntzak *.
- Guraso bakarreko familientzako dirulaguntzak *.
- Batxilergoan ateratako ohorezko matrikulagatik dirulaguntzak.
Aurreko guztiaz gain, BEKABIDErekin:
- Laguntza Bereziak emango dizkizugu.
- Egin beharreko ordainketak zure posibilítate ekonomikoetara egokituko ditugu.
- Planifikatutako dirulaguntzak emateko konpromisoa hartzen dugu.
Ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zure familiarentzat BEKABIDE
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.
Enpresagintza Fakultatea
Tel: 943718009
Rosa Igarza/ rigarza@eteo.mondragon.edu
* Urtero berritzen da.
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikastegitik gertu bizi zaitezen.
- Batetik, Arrasateko Ikastetxe Nagusian ostatu hartzeko aukera eskaintzen dizu.
- Baina Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean, beste ikasle batzuekin bizi nahi baduzu, orrialde honen bitartez, etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, baita pisua bilatu ere, orrialdean bertan eskaintzen direnen artean.
Horrela, pisua eta pisukideak bilatzen lagunduko dizugu.
Garraioa
Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak
Mondragon Unibertsitateak 2009-10 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Hain zuzen ere, bi autobus lerro ezarri ditu, bata Urola Kostatik datorrena, bestea Durangaldetik eta astelehen eta ostiraletan Bilbotik. Bi autobusak Arrasateko Eroskiko gunean elkartuko dira eta batek Oñatiko Fakultatera eta besteak Arrasatera eta Eskoriatzaraino jarraituko du bidea. Horrela, hiru Fakultateetako jatorri ezberdinetako ikasleek erabili ahal izango dute zerbitzua.
Izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:
Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00
HUHEZI: 943.71.41.57
Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09
Pesako zerbitzua Gasteizetik eta Donostiatik
Lurraldebuseko zerbitzua
Ba Goaz
Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?
BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.
Ikasle berriak
Kredituak aitortzea
Kredituak balioztatzea
Kredituak balioztatzea deitu ohi diogu ikasleak irakaskuntza ofizialetan, Mondragon Unibertsitatean edo beste unibertsitateren batean, lortu dituen kredituak onartzeari eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko irakaskuntzetan kontuan hartzeari titulu ofiziala lortu ahal izateko.
Espedientea beste unibertsitate batetik Mondragon Unibertsitatera igaroz gero edo Unibertsitate honen baitako irakaskuntza ofizialetatik aldatuz gero ikasleak eskuratu nahi duen titulua ezagutza adar berekoa bada, automatikoki balioztatuko zaizkio adar horren baitako oinarrizko prestakuntzako gaiei dagozkien kredituak. Horien irakaskuntzako guztizko karga aurreko ikasketetan lortu duela ziurtatutakoaren antzekoa izango da kredituei dagokienez.
Espedientea beste unibertsitate batetik Mondragon Unibertsitatera igaro edo Unibertsitate beraren baitan irakaskuntza ofizialak aldatu nahi izanez gero, ikasleak eskuratu nahi duen titulua ezagutza adar berekoa ez denean, automatikoki balioztatuko zaizkio lehen egindako ikasketetan lortutako oinarrizko prestakuntzako gaiei dagozkien kredituak lortu nahi duen titulu horren ezagutza adarrekoak badira. Horien irakaskuntzako guztizko karga aurreko ikasketetan lortu duela ziurtatu duenaren antzekoa izango da kredituei dagokienez.
Gainerako kredituak Enpresa Zientzien Fakultateak balioztatu ahal izango ditu ikasleak egindako gainerako gaiekin lotura duten eta ikasketa planean aurrez ikusitako gaitasunen eta ezagutzen arteko egokitzapenaren arabera. Aldiz, zeharkakoak badira ere balioztatu egin ahal izango dira ECTS kredituetan oinarritutako irakaskuntzako karga antzekoa baldin bada.
Gaur egun profesional experientzia ez da kontutan hartzen kredituak balioztatzeko.
Aurreko ataletan agertutakoaren arabera balioztatutako kredituak kalifikazio numerikoekin kalifikatuko dira 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluak xedatutakoa betez.
Kredituen transferentzia
Kredituen transferentzia deitu ohi zaio ikasle bakoitzak egindako ikasketak ziurtatzen dituzten dokumentu akademiko ofizialetan aurretik egindako irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak biltzeari. Kreditu horiek Mondragon Unibertsitatean edo beste unibertsitateren batean eskuratutakoak izan daitezke, betiere, haien bitartez titulu ofiziala lortu ez bada.
Campusa
Aurkezpena
Oñatiko campusa Ibarra Zelaia kaleko 2. zenbakian dago. 2010eko urrian inauguratu zen.
Bidasoko campusa Irungo Hendaia kaleko 8. zenbakian dago, Ducourau Jauregian. Campusaren zabalkunde hau 2011ko martxoan inauguratu zen.
Campusa
Instalazioak
Oñatiko Campusa. Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Baditu irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak, kafetegia eta indarra biltzeko officeak. Gainera, eraikin moderno honetako espazioa partekatzen duten pertsona guztien topalekua da. Baditu, halaber, liburutegi argitsu bat taldeentzako langelekin, irakurketa gela, isiltasun gela, mediateka, eta baita 250 pertsona har dezakeen Areto Nagusi bat ere, funtzionala eta polibalentea dena. Parking handi batek osatzen ditu instalazio orokorrak.
Bidasoko Campusa. Frantziar tankerako jauregi eder batean dago eta jauregiak eraikin moderno bat dauka erantsita. Instalazio horiek 1.500 m2 inguru daukate eta bertan uztartzen dira, batetik, jauregiaren edertasuna, eta bestetik, bertako gela eta espazioetako funtzionaltasuna, handitasuna eta argitasuna. Baditu irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak, indarra biltzeko officeak. Gainera, eraikin bakan honetako espazioa partekatzen duten pertsona guztien topalekua da.
Jauregia birmoldatzea aurreikusten da eta horrek ekarriko du campuseko instalazioak hobeto aprobetxatzea eta campuseko jardueraren hazkundeak sortu dituen beharrei erantzutea.
Campusa
Zerbitzuak
Ostatua eta Garrio zerbitzuez gain, Fakultateak hainbat zerbitzu interesgarriak ditu:
- Idazkaritza Birutala: http://idazkaritza.mondragon.edu/inicio.html
- Liburutegia: http://www.mondragon.edu/eu/biblioteka, http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/15-unibertsitateko-liburutegia/
- Servicio de Deportes: http://www.mondragon.edu/es/kirol-zerbitzua
- Kafetegia/Jantokia: MUko campus guztietan jantokia eta kafetegia daude, eta ikasleek egnera bazkal dezakete bertan, merke, beren ikasketa lekutik alde egin beharrik gabe. http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/18-unibertsitatean-jaten/
Irakaslegoa
|
IZENA |
HELBIDE ELEKTRONIKOA |
DOKTOREA |
IRAKASKUNTZA-PROFILA |
| Agiriano Gorostiza, Dorleta | dagirian@eteo.mondragon.edu | Hirueleduna | |
|
Aginagalde Elexpuru, Germán |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Aguirre Aramburu, Amaia |
Doktorea |
Elebiduna |
|
|
Aguirre Aramburu, Izaskun |
Doktorea |
Elebiduna |
|
| Aizpuru Garmendia, Amaia | aaizpuru@eteo.mondragon.edu | Irakasle-Ikertzaile Formazioan | Hirueleduna |
|
Altuna Erle, Rafael |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Alzola Berriozabalgoitia, Izaskun |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
Arenaza Bengoa, Iñaki |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
| Arando Lasagabaster, Saioa | sarando@eteo.mondragon.edu | Doktorea | Hirueleduna |
|
Arregui Aramburu, Luis |
Elebiduna |
||
|
Bediaga Escudero, Aitor |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Bengoa Urreta, Agurtzane |
Elebiduna |
||
|
Blázquez Díaz, Trini |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Calzada Mugika, Igor |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
De la Torre Bustamante, Arantza |
Hirueleduna |
||
|
Elio Cemborain, Eunate |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Esnaola Berriozabalgoitia, María |
Elebiduna |
||
|
Gago García, Mónica |
Doktorea |
Elebiduna |
|
|
Garmendia Aguirre, Fermín |
Doktorea |
Elebiduna |
|
|
Gaztañaga Atxa, Iñaki |
Elebiduna |
||
| Gil Díez, Begoña | bgil@eteo.mondragon.edu | Hirueleduna | |
|
Goikoetxea Etxeberria, Joseba |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
| Grellier Bilaun, Hervé | hgrellie@eteo.mondragon.edu | Irakasle-Ikertzaile Formazioan | Hirueleduna |
|
Herce Leceta, Beñat |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Irizar Etxebarria, Iñazio |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
Irureta Ibarbia, Ion Ander |
Elebiduna |
||
|
Ispizua Mendieta, Alvaro |
Doktorea |
Elebiduna |
|
|
Iturrioz, Arkaitz |
Elebiduna |
||
|
Jauregui Azkarreta, Camila |
Laueleduna |
||
|
Juaristi Arrieta, Elisabete |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Leibar Balzategui, Miriam |
Elebiduna |
||
|
Lekuona Izaeta, Garoa |
Elebiduna |
||
|
Lizarza Martín, Aitor |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
López Odriozola, Urko |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
López de la Calle Mitxelena, Antonio |
|
Ez Elebiduna |
|
|
Maiztegui Ugarte, Nekane |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Martin Muriel, Marian |
Hirueleduna |
||
| Mesonero De Miguel, Mikel | mmesonero@mondragon.edu | Doktorea | Hirueleduna |
|
Ormazabal Ruíz de Arcaute, Alberto |
Elebiduna |
||
|
Sánchez Bote, David |
Doktorea |
Hirueleduna |
|
|
Ugarte Anduaga, Begoña |
Irakasle-Ikertzaile Formazioan |
Elebiduna |
|
|
Uribeetxeberria Aldalur, Mireia |
Hirueleduna |
||
|
Valle Calleja, Juan Jesús |
Ez elebiduna |
||
| IRAKASLEGO PROFILAREN LUZAPENA | |||
Campusa
Graduondoko tituluak
Zure ikasketetan sakondu nahi baduzu, Mondragon Unibertsitateak graduatu ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan, bai Ikerketan Sartzeko Master Ofizialetan, bai Master, Aditu Ikastaro eta Ikastaro Aurreratu mailako Titulu Propioetan. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lotura honen bidez lor dezakezu: http://www.mondragon.edu/es/estudios/posgrados
Ikerketa
Ikerketa zure garapen profesionalerako alorra izan daitekeela uste baduzu, sar zaitez lotura honetan. Fakultatean 40 pertsonako talde bat dago Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan diharduena, batez ere MIK-en bitartez bideratzen den Erakunde Gestioaren arloan.
http://www.mondragon.edu/es/empresariales/investigacion
Campusa
Online Formazioa
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketako Masterrak bere Online bertsioa dauka dagoeneko. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, sar zaitez lotura honetan:
Kalitatea
Kalitatea
Sortu zenetik, Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Unibertsitatearekin batera, etengabeko hobekuntzaren bideari jarraitu dio, bere bezero ikasleei, enpresei eta, oro har, jendarteari, kalitatezko prestakuntza eta zerbitzu hobea emate aldera.
Bertako pertsonen kezken eta lanaren ondorioz, Fakultatea EFQM (European Foundation for Quality Management) Gestio Ereduan hasi zen lanean Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik, eta 2006. urtean Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen duen Zilarrezko Q ziurtagiria lortu genuen: http://www.euskalit.net/nueva/index.php.
Gaur egun, etengabeko hobekuntzaren helburuarekin jarraituz, erakunde egitura berri bat ari gara lantzen. Egitura horren gestio oinarria Mondragon Korporazioko kooperatibek aplikatzen dugun eta EFQM Eredutik oso gertu dagoen Gestio Eredu Korporatiboa da, eta arreta berezia jartzen diegu gure erakunde kooperatiboa ezaugarritzen duten balio eta printzipio kooperatibistei.
2009an, gainera, hizkuntza gestio onaren errekonozimendua jaso genuen, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Urrezko Bikain saria - Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren bidez: http://www.euskalit.net/bikain/
Era berean, 2010ean, gure Fakultatea izan zen, Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako erakunde kolaboratzaile gisa, Emakunderen ziurtagiria jaso zuen lehen unibertsitate zentroa. http://www.mondragon.edu/eu/enpresagintza/albisteak/201cemakume-eta-gizonen-arteko-aukera-berdintasunerako-lankide201d-aitortza-eta-ziurtagiria.
Emakundek lan eta gizarte arloan aukera berdintasunaren alde sortzen diren ekimenak sustatzen ditu. Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateari dagokionez, Berdintasunerako Plan bat landu dugu eta Euskal Herrian halako ekimen bat aurrera atera duen lehen unibertsitatea izan gara. http://www.emakunde.euskadi.net/u72-igualorg/es/contenidos/informacion/entidades/es_emakunde/entidades_colaboradoras_es.html#Marca44
UNIBASQ-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia), 2007an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ANECArekin (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) Unibertsitate Prestakuntzaren Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak Ikuskatzeko programan (AUDIT) parte hartzeko.
Gure etengabeko hobekuntza bideari jarraituz, Enpresagintza Fakultateak, UNIBASQ-eko AUDIT programan oinarrituta, bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak- KBBS- diseinatu du. Horrela Enpresagintza Fakultateak AUDIT programan aurkeztu zuen bere KBBSa eta 2011an ebaluazio-prozesua bukatu ondoren Balorazio Positiboa jaso zuen.
Gure KBBSa irakurri edo kontsulta egin nahi izanez gero sartu link honetan: Sistema de Garantía Interna de Calidad de Enpresagintza AUDIT-UNIBASQ.
Enpresagintza Fakultateak eta Mondragon Unibertsitateak gure eskaintza akademikoan ez ditugu barrik jartzen kalitatezko parametroak, ANECAk (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) ere bai ebaluatzen ditu gure graduak http://www.aneca.es/.
Informazio gehiago nahi baduzu gure Administrazio eta Zuzendaritzan Graduari buruz sartu link honetan: Memoria Final GADE
