Masterraren aurkezpena
Mundu globalizatuan hezkuntzari zuzenean eragiten dioten aldaketak sortu dira, besteak beste, egoera eleanitz eta kulturarteko berriak. Egungo hezkuntzak (formalak eta ez-formalak) eskatzen du egoera horiek kudeatzeko eta garatzeko formazioa.
Master honen bidez erantzun nahi zaio behar horri, izan ere, profesional gaituen bila dabil gizartea kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
