Sistema Txertatuetan Masterra

Sistema Txertatuetan Masterra

Sistema txertatuetan oinarritutako produktuak berritu, diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta bizi-ziklo osoan zehar horien fidagarritasuna bermatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea da tituluaren helburu nagusia.

Zerk bereizten gaituen

Mondragon Unibertsitateko Sistema Txertatuen Unibertsitate masterrak  :

  • Puntako espezializazioa eskeintzen du
  • Taldeen eta pertsonen kudeaketa
  • Ikuspegi praktikoa
  • Ikasketak eta lana bateratzeko aukera
  • Erreferentziazko laborategiak

AcuerdosEmbebidos.jpg

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu

Gehiago irakurri

Irteera Profesionalak

I+D+i departamentuetan lan egiteko kualifikatuak egonogo dira,aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuetan, ikerketa eta teknologi zentroetan eta irakaskuntzan.

Gehiago irakurri

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Gehiago irakurri

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Beatriz Guereñu
Telefonoa
943739629
E-posta
masteruni@eps.mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Sistema txertatuak unibertsitate masterra
Nori zuzendua
Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako alorretako tituludunei
Kreditu kopurua
120 ECTS
Hizkuntzak
Gaztelania eta Ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
2 Urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

eraikuntzak.jpg


Puntako teknologiak:

  • Sistema txertatuak diseinatzeko, garatzeko eta programatzeko paradigma berriak
  • Komunikazio protokolo emergenteak
  • Sentsore sare espezializatuak
  • Errendimendu handiko prozesamendua
  • HW sistema aurreratuen diseinua/garapena

Indarrean eta onartzear dauden araudiak:

  • Segurtasuna eta fidagarritasuna
  • Eskuragarritasuna

Taldeen eta pertsonen kudeaketa:

  • Taldeen lidergoa
  • Proiektu konplexuen kudeaketa aurreratua

Ikuspegi praktikoa

Presentzialtasun txikia:

  • Irakastordu gutxiago
  • Garapen autonomo handiagoa
  • Hiru hizkuntzako eredua

Ikasketak eta lana bateratzeko aukera:

  • Ikerketa proiektuetan lan egiteko aukera
  • Master amaierako lana enpresetan :Ikerlan,eTic/Microsoft ,Traintic ,Orona

 

Acuerdos Con Empresas

 

Erreferentziazko laborategiak:

  • Sistema txertatuen laborategia
  • Informatika sistemen segurtasuneko laborategia
  • Irrati frekuentziako laborategi

Gora

Gure ikasketa eredua

Metodologia

metodologia.JPG

Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile ba

ten sorrera abian jarri da.

Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.

Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.

Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako proiektuak


Praktikak enpresetan

Praktikak.jpg

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

Master Bukaerako Lana

Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Master bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek master bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.

Gora

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

MugikortasunaErasmus – Atzerrian Ikasi

Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da hitzarmenak sinatuz atzerrian ikasketa egonaldiak garatzeko.

Mugikortasun programa honekin ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleari 15-60 kredituko errekonozimendua emango zaio. Programa honen bitartez ikasleek ikasketa egonaldiak egingo dute.

 

Proiektua Atzerrian

Programa honen bitartez ikasleek proiektua egiten dute atzerriko Unibertsitate, ikerketa zentru edo enpresatan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleei 15-60 kredituko errekonozimendua emango zaio.

Diploma Bikoitza

Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek ikasketak bukatzerakoan bi titulu lortzea izango litzake: bata Mondragon Unibertsitatekoa, eta beste titulua, Unibertsitate frantsesak ematen duena. Diploma Bikoitza programa ECN Nantes, INSA Toulousee eta ENSEEIHT Toulosse-en egiteko aukera eskaintzen du.

Gora

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

Helburu nagusia profesionalak prestatzea da, sistema txertatuetan oinarritutako produktuak berritzeko, diseinatzeko, garatzeko, balioesteko eta mantentzeko eta produktu horien fidagarritasuna bizitza ziklo osoan bermatzeko gai izan daitezen.

Gora

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2.

Txanda

Arratsaldez Goizez

Ordutegia

13:15-18:30

7:45-13:00

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Ikasketa Plana

1. MAILA






1. Seihilekoa




2. Seihilekoa



Ikasgaiak

MOTA

ECTS


Ikasgaiak

MOTA

ECTS

Sistema Txertatuen Bizi-Zikloa
D
5

Denbora Errealean Banatutako Sistemak
D
4
Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuetako Berrikuntza
D
3

Interkonexiorako HW Teknologiak
D
5
ESL, Kodiseinua eta Errendimendu Altuko Prozesaketa
D
3

Datuak Jaso eta Tratatzeko Sistemak
D
5
HW Arkitekturak eta Ereduak
D
4

Sistema Txertatuen Sareetarako Komunikazioak eta Teknologiak
D
5
Denbora Errealeko Sistemak
D
4

Egiaztapena eta Balidazioa
D
6
Programazio-Metodo eta Estandarrak
D
5

Sistema Txertatuen Hobekuntza eta Mantentzea
D
5
Fidagarritasuna eta Prestazioen Azterketa
D
6




ECTS Guztira

30


ECTS Guztira

30

2. MAILA






IBILBIDE AKADEMIKOA




 



1. Seihilekoa

2. Seihilekoa

Ikasgaiak

MOTA

ECTS

Ikasgaiak

MOTA

ECTS

Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuaren Kudeaketa Integrala
D
5

Master Bukaerako Lana
MBL
30
Araudiak eta Estandarrak
D
5




Praktikak Enpresetan
H
20




ECTS Guztira

30









IKERKUNTZA IBILBIDEA



 



1. Seihilekoa




2. Seihilekoa



Ikasgaiak

MOTA

ECTS


Ikasgaiak

MOTA

ECTS

Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuaren Kudeaketa Integrala
D
5

Ikerkuntza - Lana
MBL

30

 

Arautegi Estandarrak
D
5




Ikerkuntzarako Metodo Kuantitatiboak
H
3




Doktorego-Tesia Egiteko Jarraibide Metodologikoak
H
3




Testu Zientifikoen Ekoizpena eta Idazketa
H
3




Ikerkuntza-Proiektuen Kudeaketa
H
3




Modelaketa eta Simulazioa
H
3




Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria
H
5




ECTS Guztira

30

Oharra: Modulu horretan, guztira 50 ECTS ematen dituzten 9 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.

Oharra: Modulu horretan, guztira 60 ECTS ematen dituzten 2 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.

Diploma Bikoitza ibilbidea

1. Seihilekoa

2. Seihilekoa

Aukeratzen den diploma bikoitzaren arabera
D.- Derrigorrezkoak
H.- Hautazkoak
MBL.- Master Bukaerako Lana

Gora

Hezkuntza Eredua

Gida eta Arautegiak

Arautegi akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen gida akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema
pdf

Hezkuntza Eredua

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Titulua eskuratu eta berehala:

  • HW eta/edo SW diseinatzailea/garatzaileak

Epe ertainean:

  • Sistema txertatuen aholkulariak
  • Product Manager
  • Teknologia zentroetako ikertzaileak

Epe luzean:

  • I+G+b zuzendariak
  • Sistema txertatu fidagarrien ikuskatzaileak
  • Teknologia zentroetako ikertzaile arduradunak

Lan arloak eta esparruak:

  • Automozioa
  • Etxetresna elektrikoak
  • Aisia (joko kontsolak…)
  • Makina erreminta
  • Osasuna
  • Banku zerbitzuak

Lanpostuak:

  • I+G+b departamentuak
  • Ingeniaritzako aholkularitza enpresak eta zerbitzuak
  • Ikerketa edo teknologia zentroak
  • Irakaskuntza

Gora

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

 

Sarrera

a) Aurretiaz honako ikasketa hauek egin dituzten honako espainiar unibertsitate-titulu hauetakoren bat daukaten ikasleak sar daitezke master honetara, inongo formakuntza osagarririk gabe:

  • Ingeniari Tekniko Industriala, Elektronika Industrialean espezialitatea
  • Sistemetako Informatikan Ingeniari Teknikoa
  • Telekomunikazioetan Ingeniari Teknikoa (espezialitate guztiak) eta bere Graduko baliokideak
  • Elektronikan Ingeniaria
  • Informatikan Ingeniaria
  • Telekomunikazioetan Ingeniaria eta bere Masterreko bailokideak

b) Ingeniaritza eta Arkitekturako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master honetara, beti ere honako ikasgai hauek eginez gero —lehen eginak ez badituzte—: 10 ECTS 'Sistema digitalak' eta 'Konputagailuen arkitektura' ikasgaien artean; eta 10 ECTS 'Programazio aurreratua' eta 'Komunikazio sareak' ikasgaien artean.

c) Zientzia Fisikoetan ('Elektronika' espezialitatean) lizentziatutako ikasleak ere sar daitezke master honetara, beti ere honako ikasgai hauek eginez gero —lehen eginak ez badituzte—: 10 ECTS 'Sistema digitalak' eta 'Konputagailuen arkitektura' ikasgaien artean; eta 10 ECTS 'Programazio aurreratua' eta 'Komunikazio sareak' ikasgaien artean.

d) Atzerriko goi mailako titulu bat daukaten ikasleak ere sar daitezke, titulua Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza-erakunderen batek emana bada, eta tituluak  herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren, eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

e) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

Onarpena

Honako bi irizpide hauen arabera onartuko dira ikasleak: ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formakuntza egiaztatua) eta haien espediente akademikoa.

Ez da ezartzen ez sarrera-irizpiderik ez sarrerako baldintza edo proba berezirik.

KREDITUEN AITORPENA

Ondoren, tituluko kredituak aitortzeko irizpideak jasotzen dira, ikasketa hauek egiten dituzten ikasleentzat aplikagarriak direnak:

  1. Beste Unibertsitate batzuetan edo Unibertsitate honetan egindako ikasketa ofizialengatik lortutako kredituak aitortu ahal izango dira, betiere ECTS kredituen eskola karga antzekoa baldin bada, master bukaerako lanari dagozkion kredituak izan ezik. Atal honetan jasotakoaren arabera aitortutako kredituak zenbakizko kalifikazioen bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  2. Halaber, beste titulu ez ofizial batzuk lortzeko unibertsitate ikasketetan eskuratutako beste kreditu batzuk ere aitortu ahal izango dira. Kreditu horien errekonozimenduan ez da kalifikaziorik sartuko.
  3. Egiaztatutako lan eta lanbide esperientzia. Baldintzak:
  • Ikasleak laneko esperientzia agiri bidez egiaztatu beharko du, agiri hauek aurkeztuz:

· Lan bizitzaren laburpen eguneratua.

· Zuzendariaren edo goragoko arduradunaren ziurtagiria, eskatzailearen lanbide eta/edo lan esperientziaren fede ematen duena, eta horretan gutxienez agertuko dira: lan esperientziaren iraupena, eskatzaileak jardun duen lan eremua eta laneko eginkizunaren ezaugarriak.

· Eskatzaileak berak egindako deklarazioa, alderdi hauek azalduko dituena: garatutako jarduera profesionala, jarduera horren bitartez lortutako gaitasun profesionalak, lortutako ezagutzak, eta aitortza zein ikasgaitarako eskatu nahi duen.

  • Aitortzarako gutxieneko unitatea ikasgaia eta berari atxikitako konpetentziak izango dira.
  • Kredituak lortzeko esperientzia profesionalaren denbora horrela zehaztu da:

 

AITORTZEKO UNITATEAK Dedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa) Dedikazio partziala (garatutako jarduera profesionalaren %50en parekoa)

Aitortzeko gutxieneko unitatea: 3 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

12 hilabete

24 hilabete

0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete 4 hilabete

Aitortzeko gehienezko unitatea: 6 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

24 hilabete

48 hilabete

  • Enpresako praktikei dagozkien kredituak aitortu ahal izango dira, betiere Masterreko konpetentziak lortu direla egiaztatzen bada, baita konpetentzia horiek ikasgai zehatzetara esleitu ezin izan bazaie ere, edo esperientzia profesionala kasu bakoitzean dagokion ikasgaiaren ECTS guztiak aitortzeko nahikotzat jo ez bada ere.

Errekonozimendu horretarako esperientzia profesionala eskatuko da, ondoren zehazten denaren arabera:

AITORTZEKO UNITATEAK Dedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa)
Gutxieneko unitatea: 3 ECTS 12 hilabete
0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete
Gehienezko unitatea: 18 ECTS 72 hilabete
  • Eskaeraren idatzia interesdunarekin egingo den elkarrizketa batez osatuko da.
  • Lan eta lanbide esperientziagatik lortutako kredituek ez dute kalifikaziorik izango.

Lan edo lanbide esperientziaren ondorioz eta unibertsitate irakaskuntza ez ofizialen ondorioz aitortutako kredituen kopurua, guztira, ezingo da 18 ECTS baino handiagoa izan.

4. Espediente akademikoa

Ikaslearen espediente akademikoan, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko dira, titulua lortzeko, transferituak, aitortuak edo gaindituak izan, kasu bakoitzean dagokiona adierazita.

5. Tituluaren gehigarri europarra

Ikasleei emandako Tituluari egindako Gehigarri Europarrak, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak islatuko ditu, Espediente Akademikoan egindako zehaztapen berberekin.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Izena emateko epeak

  • Epea :  2011.12.01etik 2012.09.10era

Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin  harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • NANaren fotokopia.

Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.

Dokumentazio osagarria

  • 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa.

EPEA: uztailaren 8ra arte.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenek aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.

Hautaketa

Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz uztailaren 11an.

Matrikula

  • Uztailaren 12tik  15era
  • Irailaren 5etik 8ra

Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea, ikasketak egiteko matrikula epearen berdina da.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

Ikasle berriak

Prezioak

7.662€

URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2012-2013 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-2013 ikasturtearen hasieran.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

BEKA OFIZIALAK:

Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)

  • Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
  • Masterrean matrikulatuta eta langabezi egoeran dauden ikasleentzat laguntza (Hezkuntza Ministeritza)
  • Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
  • Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)

BEKA PROPIOAK:

  • Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
  • Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak

Gora

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

 

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturete osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.

Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusia: Arrasateko campusean dago, eta 197 leku ditu, banakako eta binakako geletan banatuak. Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.

Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.

Garraioa

Azken urteotan MU ahalegin handia egiten ari da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat eskualdetako ikasleak errazago irits daitezen bere campusetara. Garraio propio zerbitzu berri bat abiarazi da, Zornotzatik, Azpeititik eta Bilbotik datozen autobusen bitartez.

Halaber, LURRALDEBUSek kudeatzen duen garraio publikoan eskaintza zabala dago, bai Donostiatik bai Gazteiztik. Gainera, 2011-2012 ikasturteari begira, ikasleak Lurraldebusek eskaintzen duen txartelaren abantaila eta deskontu garrantzitsuez baliatu ahal izango da: Txartela irailetik aurrera eskuratu ahal izango da Mondragon Unibertsitateko Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan.

Hurrengo koadroetan unibertsitatearen beraren garraioaren eskaintza zein garraio publikoaren (Lurraldebus) zerbitzuena jasotzen dira, MUko ikasleen sarrera eta irteera ordutegiei egokitutako, goizeko txandarako zein arratsalderako.

Gora

Campusa

Aurkezpena

copy_of_eraikuntzak.jpg

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.

Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:

  • INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
  • INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.
  • I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
  • ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan

2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.

2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.

Campusa

Instalazioak

Sistema txertatuetako unibertsitate-masterra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean eskaintzen da. Zentroaren instalazioak Garaia Berrikuntza Gunean daude eta, han, ezagutza sortzen duten agenteak bizi dira elkarren ondoan: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza. Beste hitz batzuetan esanda, Unibertsitateak, Zentro Teknologikoak eta Enpresak.

El Campus de Mondragón se sitúa en el Centro del País Vasco a 40 km de Vitoria-Gasteiz y a 70 km de Donostia-San Sebastián y Bilbao.


Ikusi Mondragon Unibertsitatea mapa baten.

Campusak abangoardiako instalaziok dauzka: goi mailako ekipamendu zientifikoak eta teknologikoak eta hezkuntza-ereduaren araberako ikasketa-espazioak, zehazki. Masterreko ikasleak Elektronikako eta Sistema Txertatuetako Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoko Zentro berria daukan eraikinean daude kokatuta. Eskola magistraletarako ikasgelez eta laborategi espezializatuez gainera, ikasleek areto egoki batzuk dauzkate, taldean aritzeko, bilerak egiteko eta proiektuak garatzeko.

Laborategiak eta espazio esperimentalak:

copy_of_SistemasEnbebidosInst.jpg

Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterra tituluko ikasleek honako laborategi, lantegi eta espazio esperimental hauek dauzkate, Ikastetxeko praktiketarako, bakoitzarentzat zehazten den ekipamenduarekin:

  • Praktikak eta proiektuak garatzeko funtzio anitzeko ikasgelak
  • Mikroinformatikako laborategia
  • Irrati-frekuentziako laborategia
  • Sistema txertatuetako laborategia
  • Segurtasun informatikoko laborategia
  • Transmisio-sistemen laborategia
  • Ikusmen artifizialeko laborategia

Arriba

Campusa

Zerbitzuak

Servicios.jpegIdazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak

Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.

Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:

Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:

  • Izena ematea eta matrikula
  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
  • Doktoregoa kudeatzea

Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.  Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.

Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.

Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.

Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:

-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak

-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara

-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara

Habitatarekin harremanetan

Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

Kafetegia eta autozerbitzu makinak

Campusa

Irakaslegoa

Irakaslegoa.JPG

 

Tituluan klaseak ematen dituzten iraksleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.

Kalitatea

SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema

Kalitate-manuala
pdf
Prozesuak
pdf
Prozedurak
pdf
Hobekuntza plana
Ez daude

 

  • Verifica


Homologaziorako eskari-txostenak
UNIQUAL & ANECAren behin-betiko informeak
Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak
Jarraipen adierazleak
Sistema Txertatuetan Masterra pdf pdf pdf