Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Master Ofiziala
Doktorakuntza ikasteko Masterra
Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Master Ofizial honek eta Ikerketa- eta Doktoregorako Sarrera-Ibilbidea espezializazioak ezagutzaren sortze- eta transmisio-prozesuetan aktiboki parte hartzeko gai izango diren ikertzaileak prestatuko dituzte. Zalantzarik gabe, ezagutzaren gizartearen garapenak goi mailako hezkuntza-sistema bat diseinatzea eskatzen du, gizarteari ezagutza-arlora sarrera zabala erraztuko dioena eta informazioa ezagutza bihurtuko duen trebakuntza pertsonal analitikoa eta kritikoa emango dituena.
Programak ikuspegi multidiziplinarra duen eta zenbait ezagutza zientifiko barneratzen dituen enpresa-kudeaketaren ikusmoldea aurkezten du. Horretaz gain, etorkizuneko ikertzaileei trebakuntza integrala eta diziplinartekoa ematea lortu nahi du heziketa-prozesu berritzailearen bidez.
Helburuak
- Graduondoko gazteen eta jardunean dauden profesionalen talentua eta ikerketa-gaitasunak dinamizatzea.
- Espezializazio hori Fakultatean garatutako ikerketa-ildoekin duen harreman zuzenak eta lerrokadurak abalatzen du.
-
Ikerketarako gaitasunak eta lidergorako eta talde-lanerako gaitasunak garatzea.
-
Parte-hartzaileei tresna teoriko, metodologiko eta kooperatiba-enpresen kudeaketarako sistema aurreratuenak ematea.
-
Ikertzaile berriei Fakultatean garatutako ikerketa-ildoaren baitan, “Kooperatiba-erakundeen eta gizarte-ekonomiako erakundeen kudeaketan” heziketa espezializatua eskaintzea.
Programaren egitura
Programa nahitaezko 5 modulu komunek —guztira 15 kreditu— eta ikerketan espezializatutako 6 moduluk osatzen dute. Modulu hori aukerako moduluen eta modulu metodologikoen batura da. Ikerketan espezializatutako modulua osatzeko falta diren 25 kredituetatik 5 aukerako moduluetatik atera beharko ditu eta gainerako 20 kredituak modulu metodologikoetatik. Modulu bakoitzeko saioetan bisitak egingo dira kooperatiba-inguruneko enpresa eta erakunde esanguratsuetara.
Masterrak 60 iraupen-kreditu ditu eta honela banatzen dira:
|
A) Modulu komunak |
15 Kreditu |
|
1. modulua – kooperatiba-mugimenduaren historia eta MCCren kooperatiba-esperientzia |
3 k. |
|
2. modulua - Etika eta kooperatiba-enpresa: erantzukizun sozial korporatiboa |
3 k. |
|
3. modulua – Estrategia-zuzendaritza eta antolakuntza-diseinuak |
3 k. |
|
4. modulua – Ekonomia orokorra eta kooperatibismoa |
3 k. |
|
5. modulua – Lankidetzarako elkarrizketazko eskuduntzak |
3 c. |
|
B) Ikerketan espezializatutako moduluak |
25 kreditu |
|
Aukerako moduluak |
Aukeratu 5 kreditu |
|
1. modulua – Ekintzailetza kooperatiboa eta berrikuntza |
5 k. |
|
2. modulua – Kooperatiben estrategia-kudeaketa |
5 k. |
|
3. modulua – Kooperatiba-lidergoa |
5 k. |
|
4. modulua – Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta Zuzenbidea |
5 k. |
|
5. modulua – Kooperatibismoa eta etorkizuna |
3 k. |
|
6. modulua – Praktika egokiak kooperatiben kudeaketan |
2 k. |
|
Modulu Metodologikoak |
20 kreditu |
|
1. modulua - Ikerketa-proiektuen diseinura sarrera |
1 k. |
|
2. modulua - Doktorego-tesia egiteko jarraibide metodologikoak |
5 k. |
|
3. modulua - Psiko-soziologia, epistemologia eta metodologia |
6 k. |
|
4. modulua - Ikerketa-proiektuetan informazioa bilatzeko eta kudeatzeko metodologia |
2 k. |
|
5. modulua - Ikerketa-metodo kualitatiboak sakontzea |
2 k. |
|
6. modulua - Ikerketa-metodo kuantitatiboak sakontzea |
2 k. |
|
7. modulua - Jarduera ikertzailerako prestatzeko mintegi eta heziketa-jarduerak |
2 k. |
|
C) Tutoretzapeko ikerketa-proiektua (Tesi proiektua) |
20 k. |
|
Kreditu-kopurua, guztira |
60 kreditu |
Irakasleak
Modulu guztietan txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MONDRAGON UNIBERTSITATEko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.
Metodologia
Klaseak elkarreragileak dira eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatzen dute etengabe. Halaber, programan zehar, batetik, proiektuak egingo dira, banaka nahiz taldean, eta, bestetik, bisitak MONDRAGON UNIBERTSITATEAren inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara. Jarraipena eta tutore/bideratzaile bidezko laguntza pertsonalizatua etengabeak izango dira.
Ikerketa ildo euskarria
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketa Masterrak, bere ikerketa eta doktoradu sarrerako ibilbidean duen oinarrizko ikerketa ildo euskarria ondokoa da: ENPRESA KOOPERATIBO eta GIZARTE EKONOMIAKO ERAKUNDEEN KUDEAKETA.
Ikerketa-ildoaren HELBURU OROKORRA
Ildo honen helburua ondokoa da: gizarte ekonomiako hainbat enpresa aztertu, non langileen kopuru esanguratsu batek enpresako kapitalean parte hartzen duen - kooperatibak, lan elkarteak, ESOP-ak, edo partaidetza finantzarioa duten beste batzuek, beraien barneko lan-dinamikak ikertzeko, bere kudeaketa ereduak eta teknologi eraldaketak, egitura juridiko eta finantzario desberdinak eta izan ditzaketen ondorio psiko-sozial eta ekonomikoak, bai barnera eta bai gizarteari begira.
Ikerketa-ildoaren HELBURU ZEHATZAK
-
Ikerketa mota diferenteen eskutik, enpresa hauen funtzionamendua eta ondorio sozio-ekonomikoak hobeto ulertu. Enpresa hauek ulertzen eta ikertzen lagunduko duten teoria eta metodoak garatu.
-
Gizarte ekonomiako enpresekin elakrlana bultzatu hauen funtzionamendua arlo psiko-sozialean eta ekonomikoan hobetzeko asmotan. Helburu hori betetzen lagunduko duten teknika eta erremintak garatu.
-
Besteengandik ikasi, munduko kokapen desberdinetan, gizarte ekonomiara hurbilduz eta beraiekin batera ikerketetan parte hartu, sektoreko erakundeei laguntza teknikoa eskeiniz.
-
Ezagutza, publiko akademikoari, enpresei, gobernuei eta gizarteari zabaldu.
Sarrera baldintzak
Sarrera-profilak eta aldez aurreko prestakuntza.
Ikasleen sarrera-profilak eta prestakuntza-baldintzek aukera bikoitza ematen dute:
-
Ikasle diplomadunak edo gradu-titulu ofizialen batean 180 kreditu egin dituztenak.
-
Ikasle lizentziatuak edo gradu-titulu ofizialen bat amaitu dutenak.
Sarrera-baldintza orokorrak:
Espainiar gradu-tituluren bat (edo aurreko sistemen bidez lortutako titulu unibertsitarioa) edo atzerriko titulu baliokideren bat edukitzea.
Sarrera-baldintza espezifikoak:
Gradu titulurik eduki ez arren, lehen zikloko ikasketetako 180 kreditu gainditu dituela egiaztatzen duen ikasleak, beti ere, ikasketa horiek gradu-tituluetako heziketa-eduki komun guztiak barnebiltzen badituzte, onartuak izango dira. Horretarako, aldez aurretik interesatuak eskabide indibiduala eta arrazoitua aurkeztu beharko du.
Onartzeko irizpideak:
Behin betiko onarpena programaren ardura duen organo arduradunak eman behar du. Behin onartutakoan, programaren garapenaz arduratuko den organoak ikasle bakoitzak egin beharreko kreditu-kopurua eta materialak zehaztuko ditu.
Hasiera batean, edozein gradu-titulutik sartzeko aukera ematen da. Honako onarpen-irizpideak ezartzen dira:
-
Ikasketa-espedientea
-
CV
-
Beste merituak
-
Aurrez aurreko elkarrizketa
Iraupena eta egutegia
Iraupena, guztira, 40 kreditu teoriko/praktikokoa da eta tutoretzapean egingo den 20 kredituko bukaerako proiektu bat (tesi-proiektua).
Egutegia: 2007ko urritik 2008ko urrira.
-
Enborreko eta espezializazioko moduluak - 2008ko otsailetik uztailera
-
Modulu metodologikoak - 2007ko urritik 2008ko martxora
Titulazioa
Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Master Ofizialaren - Ikerketa eta Doktoregorako sarrera-Ibilbidea espezialitatearen titulua eskuratzeko beharrezkoa izango da ikastaroaren %80an parte-hartzea eta proiektuak egitea. .
Izen emateak eta kostua
-
Matrikula egiteko epea, 2007ko urriaren 22an bukatzen da.
-
Kostua 7.000 € da, jatorduak eta beste zerbitzuak aparte.
-
Programaren kostu osoa Caja Laboral - Euskadiko Kutxaren kreditu bidez finantzatzeko aukera.
Ostatua
Fakultateko ikasle-egoitzak ostatua eta mantenu-zerbitzua eskaintzen ditu.
Izena emateko baldintzak
Beharrezko dokumentazioa:
- Izena emateko orria
- Curriculum vitae
- Harremanetarako helbide elektronikoa eta posta-helbidea
- Bi argazki
- NANaren edo pasaportearen kopia
- Titulu akademikoaren kopia
- Aukerakoa: interesgarria izan daitekeen bestelako informazio osagarria
Bidali posta elektronikoz edo postaz helbide hauetara:
Posta elektronikoa: postgrado@eteo.mondragon.edu
Posta arrunterako helbidea:
Helbidea, Enpresa Kooperatiben Kudeaketa Masterra, Ikerketa Ibilbidea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Mondragon Unibertsitatea
Larraña 16, 20560 Oñati, Espainia
Koordinazioa
Zuzendaria: Jose Luis Abaunz, jlabaunz@eteo.mondragon.edu
Koordinatzailea: Fred Freundlich, ffreundlich@eteo.mondragon.edu
Tel. 943 71 80 09
