Jarduera Mekanikoa eta Materialak Master Ofiziala

 Doktorakuntza ikasteko Masterra

Programaren helburu espezifikoak:

  • Industria-ingeniaritzaren adarreko alorretako ezagutza espezifikoetan sakontzea, alegia: egituren eta makinen diseinua eta kalkulua, materialak ezagutzea eta fabrikazio-prozesua.
  • Ikaslea sakondutako alorrei lotutako teknika esperimentaletan trebatzea.
  • Programaren oinarri diren ikerketa-ildoei lotutako ikerketa-proiektuen kudeaketa- eta exekuzio-lan espezifikoak ikasleei irakastea.

Itzuli gora

Sarrera-profilak eta aldez aurreko prestakuntzaren baldintzak:

Gradu-ikasketak urtarrilaren 21eko 55/2005 Errege Dekretuaren babesean garatu ez direnez, ikasketetara sartzeko sarrera-profil egokienak, ez esklusiboak, honako hauek dira:

  • Industri ingeniaria,
  • Materialetako ingeniaria
  • Fisikan lizentziatua
  • Kimikan lizentziatua
  • Aipatutako tituluekin homologatuta dauden atzerriko goi-mailako tituluak dituzten titulatuak.
  • Aipatutako edozein titulaziorekin espainiar estatuan homologagarri diren atzerriko goi-mailako tituluak dituzten titulatuak, beti ere, titulua eman duen herrialdean graduondoko ikasketetara sarrera badute. Gainera, zerrendan duten ordenak ez du inolako lehentasunik ezartzen

 Itzuli gora

Sarrera-baldintza orokorrak:

Graduondoko ikasketa ofizialetan sartuko dira:

  1. Gradu-titulua edo espreski pareko aitortutako tituluren bat duten ikasleak.
  2. Aipatutako titulurik eduki ez arren, lehen zikloko ikasketetako 180 kreditu gainditu dituztela egiaztatzen duten ikasleak, beti ere, ikasketa horiek gradu-tituluetako heziketa-eduki komun guztiak barnebiltzen badituzte. Kasu horretan, onartuak izateko Errektorearen ebazpena beharko da, Zuzendaritza-Batzordearen aldez aurreko txosten lotesleaz gain.
  3. Atzerriko goi-mailako tituluak dituzten ikasleak titulu horri dagokion eta horra iristera gaituko duen pareko titulu espainiarrarekin homologatu aurretik.  
  4. Espainiar estatuan homologatu gabe dauden atzerriko goi-mailako tituluak dituzten ikasleak, beti ere, titulu horri dagokion espainiar gradu-tituluaren pareko prestakuntza-maila egiaztatzen badute eta titulua eman duen herrialdean graduondoko ikasketetara sarrera badute.

 Itzuli gora

Programa:

1. taula:      1. ikasturteko hautazko irakasgaiak.

1. IKASTURTEKO HAUTAZKO IRAKASGAIAK

PORTAERA MEKANIKOA ETA MATERIALAK MASTERRA

ECTS

Metodo matematikoak

6

Ingurumenaren zientzia eta teknologia

4,5

Elektronika

3

Materialen teknologia

3

Teknologia elektrikoa

3

Ingeniaritza termikoa eta fluidoena

4,5

Fabrikazio-teknologia eta makinen teknologia

6

Teknologia energetikoa

4,5

Sistemen eta prozesuen kontrola

3

Kudeaketa-ereduak

6

Garraio-ingeniaritza

3

Proiektuak

4,5

Enpresa-kudeaketa

3

Industria-egituren eta –eraikuntzen teoria

6

Testu zientifikoak editatzea

2

Maple oinarrizkoa

3

Ingeniaritzako ekuazio diferentzialak

4

 

2. taula:      2. ikasturteko hautazko irakasgaiak.

2. IKASTURTEKO HAUTAZKO IRAKASGAIAK

PORTAERA MEKANIKOA ETA MATERIALAK MASTERRA

ECTS

Makinen dinamika

3,5

Bibrazio mekanikoak

3,5

Seinalearen tratamendua

3,5

Ekoizpen automatizatua

3,5

Elementu finituak

3,5

Materialen mekanika

3,5

Produktuaren garapena

6

Lotura teknologiak

3,5

Material konposatuak

3,5

Materialen portaera mekanikoa

3,5

Galdaketa- eta moldekatze-teknologiak

3,5

Mekanizazio bidezko eraldaketa-prozesuak

3,5

Material polimerikoak

5

Materialen konformazioa

6

Material aurreratuak

5

Ingeniaritzako materialak

5

Makinen diseinua eta saiakuntza

5

Makinen portaera eta saiakuntza

3,5

Materialak ezagutzea eta materialen mekanika

4

Martxan daudenean duten portaera

3

Bibrazioak egituretan eta soinu-igorpenak

3

Fluidoen mekanika eta fluido-motak

3

Konformazio-prozesu aurreratuak

3

Errendimendu handiko mekanizazioa

3

Plastikoen eta konposatuen lanketaren oinarriak

3

 

3. taula:      2. ikasturteko nahitaezko ikasgaiak.

DOKTOREGORA SARTZEKO ESPEZIALITATEA

PORTAERA MEKANIKOA ETA MATERIALAK MASTERRA

ECTS

 

 

NAHITAEZKO IKASGAI ESPEZIFIKOAK

 

Prozesuen eta sistemen modelizazioa

6

Teknika esperimentalak

6

 

 

IZAERA METODOLOGIKOKO IKASGAIAK

(Ikasleak 10 kreditu egin behar ditu)

 

Doktorego-tesia egiteko jarraibide metodologikoak

5

Programazio-lengoaia: MATLAB eta SIMULINK

5

Ikerketa-proiektuak kudeatzea

5

Esperimentuak diseinatzea eta saiakuntzak egitea

5

 

 

IKERKETA-LANAK

 

Tutoretzapeko ikerketa-proiektuak

30

 Itzuli gora

Ikerketa-ildoak

Portaera Mekanikoa eta Materialen hirugarren ziklora sartzeko Masterra Goi Eskola Politeknikoko Mekanika eta Fabrikazioa departamentuetako “Produktuaren berrikuntza eta hobekuntza” eta “Materialak eraldatzeko prozesu aurreratuak” jakintza-arloen baitan kokatuta dago. Bereziki, Master hori ikerketa-ildo hauen oinarri da:

  • Akustika eta bibrazioak.
  • Berrikuntza produktuaren diseinuan eta garapenean.
  • Egiturazko integritatea.
  • Plastikoak eta material konposatuak.
  • Azaleren teknologiak.
  • Material eta prozesu adimendunak.
  • Fluidoen mekanika.
  • Materialen konformazio-prozesu aurreratuak.
  • Errendimendu handiko mekanizazio-prozesuak.

Ildo bakoitzak ikertzaile- eta doktoregai-talde eta pertsonal teknikoen taldea du ildo bakoitzak duen ikerketa-, garapen- eta zabalkunde-jardueren euskarri izango dena.

Ikerketa ildoak

Itzuli gora

Baliabideak eta laborategiak

Gelak eta laborategiak:

Portaera Mekanikoa eta Materialak graduondorako tituluak barnebiltzen dituen ikasgaiak irakasteko nahiko teoria-gela daude –bai kopuruari bai kalitateari dagokionez–. Gainera, ikasgai magistralak klase praktikoez osatzen dira. Klase praktikoak praktiketarako laborategi orokorretan edo ekipamendu espezifikoz hornitutako ikerketa-laborategietan gauzatuko dira. Jarraian, praktiketarako laborategi erabilgarrien zerrenda aurkezten da. 

  • Materialen portaerarako laborategia
  • Egiturazko integritaterako laborategia
  • Plastikoak eta konposatuak eraldatzeko laborategia
  • Tribologia- eta korrosio-laborategia
  • Laginak prestatzeko laborategia
  • Karakterizazio mekanikorako eta fisikorako laborategia
  • Mikroskopiarako laborategia.
  • Materialak konformatzeko laborategia
  • Mekanizaziorako laborategia
  • Metrologia-laborategia


Lanerako espazioak:

Doktoregora sartzeko espezialitateko ikasleek lana egiteko espazio fisikoa edukiko dute Portaera Mekanikoa eta Materialak Doktoregora iristeko graduondokoak aurreikusitako ikerketa-ildoen doktoregoko geletan. Era berean, MGEPko informatikako gelak eta liburutegiko ohiko lanerako lekuak ere eskura izango dituzte, irekiera-ordutegi zabalaz, gainera; alegia, goizeko 7:45etik 24:00etara.

Laborategiak

 Itzuli gora

Metodologia

Irakaskuntza-metodologia osatuko dute:

  • ikasgai magistral teorikoek; horiek gelan egindako problemekin osatuko dira, bakarka nahiz taldean ebatziko direnak. Ondoren, gainerako ikaskideen aurrean azalduko dira.
  • bertaratu gabe egingo diren jarduerak. Irakasleak ikaslearen lana gainbegiratuko du; horrela, ikasleengan mundu teknologikoko aukerak eta zailtasunak bakarka esperimentatzeko gaitasuna sustatu nahi da.
  • laborategiko klaseak. Ikasleek banakako nahiz taldekako ikerketa-lanak egingo dituzte ikaslearengan jarrera kritikoa eta sen ona sortzeko.

Enpresa eta erakundeetan lanbide-praktikak egiten dira: 

Ikasleek enpresetan eta erakundetan egonaldiak egiten dituzte tutoretzapeko ikerketa-proiektuan edo masterreko proiektuan –bakoitzak egindako espezialitatearen arabera– kokatutako ikerketa-lanak egiteko. Ezarritako helburu akademikoak lortuko direla bermatzeko, tutore bidezko jarraipenak egingo dira kasu guztietan.

Itzuli gora