Doktoregoa

Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Master Ofiziala

Doktorakuntza ikasteko Masterra

Programaren helburu  espezifikoak:

Masterrak, oro har, IKTen baitan ikerketa-teknikak lantzen hastea du helburu eta, bereziki, horri dagozkion ikerketa-ildoak lantzen hastekoa. Beraz, lortu nahi da:   

  • Berrikuntza eta aurrerapen zientifiko esanguratsuak egiteko testuinguru egokia sortzea.
  • Ikertzaile berrientzako heziketa zorrotza eskaintzea eta ikerketa-taldeak antolatzea, informatika testuinguru guztietara hedatzeak eta jakintzagai, teknika eta metodologiak barne hartzeak sortutako erronkari modu arrakastatsuan aurre egiteko gai izango diren ikerketa-taldeak, hain zuzen ere.
  • Oro har, IKTen alorreko ikerketa- eta garapen-jarduerak hobetzeko eta, bereziki, Goi Eskola Politeknikoaren interesgunekoak, interes berezia duten goi-mailako tituludunen garapen zientifikoa eta teknikoa hobetzea.

Itzuli gora

Sarrera-profilak eta aldez aurreko prestakuntzaren baldintzak:

Gradu-ikasketak urtarrilaren 21eko 55/2005 Errege Dekretuaren babesean garatu ez direnez, ikasketetara sartzeko sarrera-profil egokienak, ez esklusiboak, honako hauek dira:

  • Automatikako eta Industria Elektronikako ingeniaria,
  • Informatikako ingeniaria,
  • Telekomunikazioetako ingeniaria,
  • Elektronikako ingeniaria,
  • Matematiketan lizentziatua
  • Fisikan lizentziatua
  • Orain artekoan aipatutakoen antzeko espezialitateetan graduatutakoak.
  • Aipatutako tituluekin homologatuta dauden atzerriko goi-mailako tituluak dituzten titulatuak eta
  • Aipatutako edozein titulaziorekin espainiar estatuan homologagarri diren atzerriko goi-mailako tituluak dituzten titulatuak, beti ere, titulua eman duen herrialdean graduondoko ikasketetara sarrera badute. Gainera, zerrendan duten ordenak ez du inolako lehentasunik ezartzen.

Ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasleek ingelesean ezagutza aurreratuak eduki behar dituzte.

Itzuli gora

Sarrera-baldintza orokorrak:

Graduondoko ikasketa ofizialetan sartuko dira:

  1. Gradu-titulua edo espreski pareko aitortutako tituluren bat duten ikasleak.
  2. Aipatutako titulurik eduki ez arren, lehen zikloko ikasketetako 180 kreditu gainditu dituztela egiaztatzen duten ikasleak, beti ere, ikasketa horiek gradu-tituluetako heziketa-eduki komun guztiak barnebiltzen badituzte. Kasu horretan, onartuak izateko Errektorearen ebazpena beharko da, Zuzendaritza-Batzordearen aldez aurreko txosten lotesleaz gain.
  3. Atzerriko goi-mailako tituluak dituzten ikasleak titulu horri dagokion eta horra iristera gaituko duen pareko titulu espainiarrarekin homologatu aurretik.  
  4. Espainiar estatuan homologatu gabe dauden atzerriko goi-mailako tituluak dituzten ikasleak, beti ere, titulu horri dagokion espainiar gradu-tituluaren pareko prestakuntza-maila egiaztatzen badute eta titulua eman duen herrialdean graduondoko ikasketetara sarrera badute.

Itzuli gora

Programa

 

 

 

 

Ikasketa-plana

 

 

 

INFORMAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGIEN MASTERRA

Kred. Masterra

MOTA

IKASTURTEA

Konputagailuen arkitektura

9

HAU.

1.

Sistema elektroniko digitalak

6

HAU.

1.

Komunikazio-sistemen azterketa

6

HAU.

1.

Prozesu estokastikoak eta aldagai konplexua

4,5

HAU.

1.

Sistema telematikoak

6

HAU.

1.

Seinalearen teoria

9

HAU.

1.

Sistema informatikoetan eta komunikazioetan segurtasuna

6

HAU.

1.

Goi-maiztasunezko gailuak eta zirkuituak

9

HAU.

1.

Komunikazio-sistemen diseinua eta kudeaketa

4,5

HAU.

1.

Denbora errealeko sistema informatikoak

6

HAU.

1.

Pertzepzio-sistemak

6

HAU.

1.

Kontrol-ingeniaritza

4,5

HAU.

1.

Zenbakizko azterketa

4,5

HAU.

1.

Software-ingeniaritza

6

HAU.

1.

Adimen artifizialeko probabilitatezko metodoak

5

HAU.

1.

Sare neuronalak eta logika difusoa

6

HAU.

1.

Datu-base aurreratuak

6

HAU.

1.

Proiektuak

6

HAU.

1.

Maple oinarrizkoa

3

HAU.

1.

Testu zientifikoak editatzea

2

HAU.

1.

Ingeniaritzako ekuazio diferentzialak

4

HAU.

1.

Hardware-Software ko-diseinua

5

NAHIT.

2.

Sistema autonomikoak

5

NAHIT.

2.

Doktorego-tesia egiteko jarraibide metodologikoak

5

NAHIT.

2.

Programazio-lengoaia: MATLAB eta SIMULINK

5

NAHIT.

2.

Ikerketa-proiektuen kudeaketa

6

NAHIT.

2.

Esperimentuak diseinatzea eta saiakuntzak egitea

4

NAHIT.

2.

Tutoretzapeko ikerketa-proiektuak

30

NAHIT.

2.

 

 

 

 

 

Itzuli gora

Ikerketa-ildoak

Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien hirugarren ziklora sartzeko Masterra Goi Eskola Politeknikoko Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioen departamentuetako jakintza-arloen baitan kokatuta dago. Bereziki, Master hori ikerketa-ildo hauen oinarri da:

Seinalearen eta komunikazioen teoria:

  • Haririk gabeko komunikazioak eta txip bidezko sistemak ( SOC )
  • Seinalearen tratamendu digitala eta sistema enpotratuak

Segurtasun informatikoa:

Sistema banatuak:

  • Sistemen osagaiak eta konfigurazioa
  • Sistema banatuentzako metodoak

Software-ingeniaritza:

  • Definizioa eta software-prozesuak hobetzea
  • Software produktu-lerroak
  • Enpresa arkitekturak
  • Web teknologiak

Ikerketa ildoak

Itzuli gora

Baliabideak eta laborategiak

Gelak:

IKTen Doktoregora iristeko graduondokorako teoria-gelak –Iturripeko campusean eta Garaia campusean– eta informatikako gelak daude. Gainera, ikasgai magistralak klase praktikoez osatzen dira. Klase praktikoak praktiketarako laborategi orokorretan edo ekipamendu espezifikoz hornitutako ikerketa-laborategietan gauzatuko dira. Jarraian, praktiketarako laborategi erabilgarrien zerrenda aurkezten da:

  • Mikroinformatikako laborategia (3209 gela –Iturripe Campusa)
  • Mikroinformatikako laborategia (10021 gela – GARAIA Campusa)
  • Sare-laborategia (1108 gela – Iturripe Campusa)
  • Segurtasun informatikoko laborategia (1105 gela – Iturripe Campusa)
  • Irrati eta Telebistako laborategia (1106 gela – Iturripe Campusa)
  • Hardware-laborategia (1202 gela – Iturripe Campusa)
  • Software-laborategia (1211 gela – Iturripe Campusa)
  • Arkitektura-laborategia (1114  gela – Iturripe Campusa)

Bestetik, ikerketa-laborategi erabilgarriak honako hauek dira:

  • Irrati bidezko komunikazioetarako laborategia (10016 gela – GARAIA Campusa)
  • Seinalearen tratamendu digitalerako laborategia (10110 gela - GARAIA Campusa)
  • Transmisio-sistemen laborategia (10022 gela - GARAIA Campusa)

Lanerako espazioak:

Matrikulatutako ikasleek lana egiteko espazio fisikoa edukiko dute IKTen Doktoregora iristeko graduondokoak aurreikusitako ikerketa-ildoen doktoregoko geletan. Era berean, MGEPko informatikako gelak eta liburutegiko ohiko lanerako lekuak ere eskura izango dituzte, irekiera-ordutegi zabalaz, gainera; alegia, goizeko 7:45etik 24:00etara.

Laborategietan, tailerretan eta esperimentuen guneetan eskatutako baliabide materialen (jada badauden eta inbertsioa egitea eskatzen dutenak, zenbatuta) zerrenda:

Laborategietan beharrezko diren baliabide materialak, batez ere, honako hauek dira: 

  • Irrati-frekuentziak sortzeko eta aztertzeko ekipamendua (RF sorgailuak, Seinaleen analizagailu bektoriala, osziloskopioak, Modulazio digitalen sorgailuak, espektru-analizagailuak eta abar)
  • Goi-maiztasuneko zirkuituak eta mikrouhinak aztertzeko ekipamendua (mikrouhin-bankuak, sareen analizagailua eta bar)
  • Zuntz optikoa sortzeko eta aztertzeko ekipamendua (espektro optikoen analizagailuak, OTDR-ak, eta abar)
  • Hubsak, switchesak, routerrak, protokolo-analizagailuak, suebakiak, autentifikazio biometrikoko sistemak, firewallak, sarkinak detektatzeko sistemak, haririk gabeko sarpuntuak, urrakortasunen analizagailua, sare pribatu birtualak, zerbitzariak, nahiz Linux nahiz Windows sistemetan.
  • Sare-ziurtatzailea, sareko eskanerrak, Matrox txartel bideo harrapatzaileak, magnetoskopioa, DVCAM profesionala, telebistako buru-ekipoa, UHF antenak, TB entrenatzailea, TDT eta VoIP duten laborategiak.  

Egun, ekipo horiek ikerketa-laborategietan erabilgarri daude; beraz, graduondokoa ezartzeko ez da aparteko inbertsiorik egin behar.

Itzuli gora

Metodologia

Irakaskuntza-metodologia osatuko dute:

  • ikasgai magistral teorikoek; horiek gelan egindako problemekin osatuko dira, bakarka nahiz taldean ebatziko direnak. Ondoren, gainerako ikaskideen aurrean azalduko dira.
  • bertaratu gabe egingo diren jarduerak. Irakasleak ikaslearen lana gainbegiratuko du; horrela, ikasleengan mundu teknologikoko aukerak eta zailtasunak bakarka esperimentatzeko gaitasuna sustatu nahi da.
  • laborategiko klaseak. Ikasleek banakako nahiz taldekako ikerketa-lanak egingo dituzte ikaslearengan jarrera kritikoa eta sen ona sortzeko.

Enpresa eta erakundeetan lanbide-praktikak egiten dira: 

Ikasleek enpresetan eta erakundetan egonaldiak egiten dituzte tutoretzapeko ikerketa-proiektuan edo masterreko proiektuan –bakoitzak egindako espezialitatearen arabera– kokatutako ikerketa-lanak egiteko. Ezarritako helburu akademikoak lortuko direla bermatzeko, tutore bidezko jarraipenak egingo dira kasu guztietan.

Itzuli gora