MBA- Enpresa Zuzendaritzako Master Ofiziala
Doktorakuntza ikasteko Masterra
Sarrera
MBA – Enpresa Zuzendaritzako Master Ofiziala Ikerketa eta Doktoregorako sarrera-Ibilbidea espezialitatearen helburua graduondoko gazteen eta jardunean dauden profesionalen ikerketarako gaitasunak sustatzea da.
Programak ikuspegi multidiziplinarra duen eta zenbait ezagutza zientifiko barneratzen dituen enpresa-kudeaketaren ikusmoldea aurkezten du. Helburu horrekin, ezagutza akademikoez gain, beste zenbait gaitasun ere garatzen dira, ezagutzan oinarritutako gizarte berri honetan moldatzeko ezinbestekoak direnak, hain zuzen ere.
Helburuak
-
Etorkizuneko ikertzaileei trebakuntza integrala eta diziplinartekoa ematea.
-
Ikerketarako gaitasunak eta lidergorako eta talde-lanerako gaitasunak garatzea.
-
Parte-hartzaileei tresna teoriko, metodologiko eta enpresa-kudeaketarako sistema aurreratuenak ematea.
-
Ikertzaile berriei Fakultatean garatutako ikerketa-ildoaren baitan, “Dinamika emergenteak erakundeen kudeaketan” heziketa espezializatua eskaintzea.
Programaren egitura
MBA – Enpresa Zuzendaritzako Master Ofizialaren Ikerketa eta Doktoregorako Sarrera-Ibilbidea espezialitateak 60 iraupen-kreditu ditu eta honela banatzen dira:
|
A) Modulu komunak |
20 kreditu |
|
1. Ekintzailetza |
3 k. |
|
2. Pertsonen zuzendaritza |
2 k. |
|
3. Ekonomia eta finantzak |
3 k. |
|
4. Marketinga |
3 k. |
|
5. Berrikuntzaren kudeaketa |
3 k. |
|
6. Kudeaketa estrategikoa |
3 k. |
|
7. Zuzendaritza-gaitasunak |
3 k. |
|
B) Modulu Metodologikoak |
20 kreditu |
|
1. Ikerketa-proiektuen diseinuari sarrera |
1 k. |
|
2. Doktorego-tesia egiteko jarraibide metodologikoak |
5 k. |
|
3. Psiko-soziologia, epistemologia eta metodologia |
6 k. |
|
4. Ikerketa-proiektuetan informazioa bilatzeko eta kudeatzeko metodologia |
2 k. |
|
5. Ikerketa-metodo kualitatiboak sakontzea |
2 k. |
|
6. Ikerketa-metodo kuantitatiboak sakontzea |
2 k. |
|
7. Jarduera ikertzailerako prestatzeko mintegi eta heziketa-jarduerak |
2 k. |
|
C) Tutoretzapeko ikerketa-proiektua |
20 k. |
|
Kreditu-kopurua, guztira |
60 kreditu |
Irakasleak
Modulu guztietan txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.
Metodologia
Klaseak elkarreragileak dira eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatzen dute etengabe. Halaber, programan zehar, batetik, proiektuak egingo dira, banaka nahiz taldean, eta, bestetik, bisitak MONDRAGON UNIBERTSITATEAren inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara. Jarraipena eta tutore/bideratzaile bidezko laguntza pertsonalizatua etengabeak izango dira.
Ikerketa-ildo euskarriak
Enpresa Zuzendaritzan Masterrak (MBA), bere ikerketa eta doktoradutza sarrerako ibilbidean duen oinarrizko ikerketa ildo euskarria ondokoa da: Erakundeen kudeaketan goraka doazen dinamikak.
Ikerketa Ildoaren Helburu Orokorra
Pertsona aintzakotzak hartuz, kudeaketa joera berrien inguruan ezagutzak, erremintak, teoriak eta metodoak garatu, erabilpen ohikoetatik desberdinak, erakundeek daukaten ingurumenarekiko eraldatzeko eta aurreratzeko gaitasunaren arabera, beraien garapen iraunkorra bermatzeko.
Ikerketa Ildoaren HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Ikerketa aplikatuko lanak gauzatzea enpresa-kudeaketa eremuan; horretarako, azaleratzen ari den paradigma berri bateko planteamenduei jarraituko zaie.
- Ikasketak garatzeko gaitasun handia duten erakundeen sorrera ahalbidetu eta interkonexioen konplexutasuna tratatzeko aukera emango duten —eta, beraz, erakundeak kudeatzeko modu berri bat— ezagutzak, kontzeptuak, tresnak, teoriak eta metodoak ematea.
-
Ikerketa garatzeko eta erakundeengandik ikasteko haietako zenbaitekin lankidetzan aritzea.
- Ikerketen emaitzak zabaltzea: paperak, biltzarrak, argitalpenak eta abar.
Sarrera-baldintzak
Sarrera-profilak eta aldez aurreko prestakuntza.
Ikasleen sarrera-profilak eta prestakuntza-baldintzek aukera bikoitza ematen dute:
-
Ikasle diplomadunak edo gradu-titulu ofizialen batean 180 kreditu egin dituztenak.
-
Ikasle lizentziatuak edo gradu-titulu ofizialen bat amaitu dutenak.
Sarrera-baldintza orokorrak:
Espainiar gradu-tituluren bat (edo aurreko sistemen bidez lortutako titulu unibertsitarioa) edo atzerriko titulu baliokideren bat edukitzea.
Sarrera-baldintza espezifikoak:
Gradu titulurik eduki ez arren, lehen zikloko ikasketetako 180 kreditu gainditu dituela egiaztatzen duen ikasleak, beti ere, ikasketa horiek gradu-tituluetako heziketa-eduki komun guztiak barnebiltzen badituzte, onartuak izango dira. Horretarako, aldez aurretik interesatuak eskabide indibiduala eta arrazoitua aurkeztu beharko du.
Onartzeko irizpideak:
Behin betiko onarpena programaren ardura duen organo arduradunak eman behar du. Behin onartutakoan, programaren garapenaz arduratuko den organoak ikasle bakoitzak egin beharreko kreditu-kopurua eta materialak zehaztuko ditu.
Hasiera batean, edozein gradu-titulutik sartzeko aukera ematen da. Honako onarpen-irizpideak ezartzen dira:
-
Ikasketa-espedientea
-
CV
-
Beste merituak
-
Aurrez aurreko elkarrizketa
Iraupena eta egutegia
Iraupena, guztira, 40 kreditu teoriko/praktikokoa da eta tutoretzapean egingo den 20 kredituko bukaerako proiektu bat (tesi-proiektua).
Egutegia: 2007ko urritik 2008ko martxora.
-
Enborreko Moduluak - 2007ko urritik 2008ko urtarrilera.
-
Modulu metodologikoak - 2007ko urritik 2008ko martxora.
Titulazioa
MBA Enpresa Zuzendaritzako Master Ofizialaren - Ikerketa eta Doktoregora sarrera-Ibilbidea espezialitatearen titulua eskuratzeko beharrezkoa izango da ikastaroaren %80an parte-hartzea eta proiektuak egitea.
Izen ematea eta kostua
-
Izenemate epea 2007ko urriaren 22an bukatzen da.
-
Kostua 7.000 € da, jatorduak eta beste zerbitzuak aparte.
-
Programaren kostu osoa Caja Laboral Euskadiko Kutxaren kreditu bidez finantzatzeko aukera.
Informazioa eta izen-emateak
Ostatua
Fakultateko ikasle-egoitzak ostatua eta mantenu-zerbitzua eskaintzen ditu.
Izena emateko baldintzak
Beharrezko dokumentazioa:
- Izena emateko orria
- Curriculum vitae
- Harremanetarako helbide elektronikoa eta posta-helbidea
- Bi argazki
- NANaren edo pasaportearen kopia
- Titulu akademikoaren kopia
- Aukerakoa: interesgarria izan daitekeen bestelako informazio osagarria
Bidali posta elektronikoz edo postaz helbide hauetara:
Posta elektronikoa: postgrado@eteo.mondragon.edu
Posta arrunterako helbidea:
Helbidea, Enpresa Zuzendaritzan Masterra - MBA, Ikerketa Ibilbidea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Mondragon Unibertsitatea
Larraña 16, 20560 Oñati, Espainia
Koordinazioa
Zuzendaria: Jose Luis Abaunz, jlabaunz@eteo.mondragon.edu
Koordinatzailea: Amaia Agirre, aagirre@eteo.mondragon.edu
Tel. 943 71 80 09
