Doktorego programak

Doktorego-programa: “Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan”

Doktorego-programa: “Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan”

Doktorego-programak formazioa eskaintzen die aniztasun inguruneetan berrikuntza eta esku-hartze hezitzailean ari diren ikertzaileei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, HUHEZI) eta Viceko Unibertsitateak (Facultat d’Educació, Traducció i Ciències Humanes) eskaintzen duten unibertsitate arteko programa da.

1

Zer da doktoregoa?

Doktorego-aldiaren helburua da doktoregaiak ikerketa-proiektua garatzea, doktore-tesira egitera eramango duena. Proiektu horren zuzendaria doktorego-programara atxikitako ikertalde batetako doktorea izango da, MONDRAGON UNIBERTSITATEkoa zein Universitat de Vic-ekoa. Tesiak beste erakunderen bateko kozuzendaria ere izan dezake.

2

Zertan ikertu dezakegu?

Programa honek ondoko ikerlerroetan eskaintzen du formazioa:

1. ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan.

2. ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943 714157
E-posta
doktoregoa.huhezi@mondragon.edu

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
DOKTOREA, Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza Programan.
Nori zuzendua
Doktorego-tesia egin nahi duten pertsonei
Hizkuntzak
Euskera, gaztelania, ingelesa
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza eta Aretxabaletako kanpusak
Iraupena
Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago). Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago)
Modalitatea
Presentziala eta online

Zerk bereizten gaituen

Zer bereizten gaituen

 

  • Doktorego programa berria da; 99/2011 Errege Dekretuaren arabera diseinatu da  (errege dekretu hori doktoregoarekin lotuta araudirik berriena da, europar irizpideetan bermatuta). Programa Aneca eta Unibasq agentziek onartua izan da.
  • Bi unibertsitatek martxan jarritako programa da, bien jakintzak eta errekurtsoak uztartzeko asmoz: MONDRAGON UNIBERTSITATEA (MU) eta Universitat de Vic (UVic).
  • Doktoregaiaren formazioak berebiziko garrantzia dauka prozesuan zehar. Ikasleak tutore bat edukiko du bere ibilbidean laguntzeko eta jarraitzeko, tesi-zuzendariaz gain. Doktoregaiak hainbat formazio jardueretan parte hartu ahal izango du.

Zer da doktoregoa?

Zer da doktoregoa

Doktorego-programa MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta Universitat de Vicen arteko lankidetzatik sortu da, eta diseinatuta dago baliabideak eta sinergiak bateratzeko, historia, balio eta ezaugarri oso antzekoak dituzten bi unibertsitate hauen artean. Programak doktoregai guztien eskutan jartzen ditu haiek behar ditzaketen zerbitzu eta azpiegiturak, ikerketa gauzatzeko.

Doktoregaiarentzat, prozesua hasten da doktorego-programa honetan ematen duenean izena, eta hiru urteko iraupena du, prozesua lanaldi osoan eginez gero (epe hori beste bi urtez luza daiteke kasu berezietan). Aldiz, lanaldi murriztuan eginez gero, prozesuak bost urte irauten du (eta beste hiru urtez luza daiteke kasu berezietan).

Doktoregaiak urtero eman beharko du izena doktorego-programan. Prozesuaren hasieran, tutore bat esleituko zaio, eta berak bideratuko du doktoregaia eta lagundu egingo du haren jarraipenean. Programak zuzendari bat edo batzuk ere esleituko dizkio doktoregaiari, hiru hilabeteko epean, gehienez.

Doktoregaiak, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, Ikerketa Plana (IP) egingo du urtero; bertan azalduko du ikerketa-lana osoki garatzeko plangintza estrategikoa, eta orobat, ikasturteari dagozkion ikerketa- eta formazio-jarduerak jasotzen dituen urteko plangintza. Era berean, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, Jardueren Dokumentu Pertsonalizatua (JDP) osatuko du; bertan jasoko dira doktoregaiak ikasturtean zehar egiten dituen jarduera guztiak, dokumentuz justifikatuta. JDPa kualitatiboki ebaluatuko da doktore-tesia defendatzean.

Nazioarteko Doktorea izendapena lortu nahi izanez gero, doktoregaiak hiru hilabete edo gehiago eman beharko ditu Espainiar Estatutik kanpo dagoen ikertegiren batean edo goi-hezkuntzako erakunderen batean. Tesia defendatzeko, kontuan izan beharko du doktorego-programa honek duen araudia halako kasuetarako.

Tesia amaitutakoan, eta dagozkion izapideak burututakoan, doktoregaiak publikoki defendatuko du bere tesia izendatutako epaimahaiaren aurrean, eta programa honen arautegiari jarraiki.

 

Plaza-kopurua

Programaren barruan, 14 plaza eskainiko dira urtero.

 

Doktorego-programako batzorde akademikoa

Koordinatzailea: Pilar Sagasta.
Batzordekideak: Amelia Barquín, Txema Egaña.

 

Ikasleentzako Arreta

Edozein zalantza izatekotan, honako helbide honetara jo daiteke: abarquin@mondragon.edu.

Zertan ikertu dezakegu?

Zertan ikertu dezakegun

1. ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan

Lerro honetan biltzen dira hezkuntzako hainbat arlotan egiten diren berrikuntzak eta esku-hartzeak. Bertan, kontuan hartzen da egungo gizarteen izaera kulturanitza eta eleanitza, oro har; eta bereziki, gure gizartearena, non bertako kulturak eta hizkuntzak bat egiten duten azken urteotan heldu diren beste batzuekin, eta denak bizi diren mundu globalizatuak eragindako aniztasunean. Ikerlerro hau ondoko arloetan dago espezializatuta: familiaren, eskolaren eta lurraldearen arteko lotura, immigrazioa, hizkuntzen eta literaturen ikaskuntza/irakaskuntza eta ikerketa kulturalak.

Ikerlerro honen ikerketa-arloak honakoak dira:

  • Ikasleak gizarte kulturanitz eta eleanitzetan: ikasle etorkinen eta bertakoen ezaugarriak, aniztasunaren kudeaketa hezkuntza-sisteman, identitateen eraikuntza, eta familia, ingurunea eta eskolaren arteko harremanak.
  • Aniztasun kulturalaren erronkari erantzuteko abiarazitako estrategiak hezkuntza-eremuan –formalean eta ez formalean–: inguru-planak, lana sarean komunitatearekin, harrerarako baliabideak.
  • Hizkuntzen eta literaturen ikaskuntza eta irakaskuntza: hizkuntzaren ikaskuntza eta literatura ikastea, hizkuntza curriculumean, baliabide didaktikoak eta elkarrekintza ikasgelan.
  • Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza: hirueleduntasunaren kudeaketa eta teknologien erabilera kudeaketa horretan.
  • Ikerketa kulturalak eta hizkuntzen biziberritzea.
  • Irakasleen formazioa, ikerlerroak biltzen dituen arloetako berrikuntza eta esku-hartzeei begira.

 

2. ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan

Ikerlerro hau bideratuta dago hezkuntza inklusiboan egiten den berrikuntza eta esku-hartzera begirako ikerkuntzara. Egungo hezkuntzaren testuinguruaren ezaugarri nagusietako bat ikasleen profil askotarikoa da; hori hartuta aintzat, ikerlerro hau honako arloetan espezializatuta dago: ongizate eta garapen osoa haurtzaro goiztiarretik, pertsona guztien hezkuntza-beharren erantzuna (elbarritasunen bat edo bestelako ezaugarriak dituztenak), hezkuntza inklusiboak ezartzen duen erronkari dagokion berrikuntza metodologikoa (zehazki, ikaskuntza kooperatiboa, hedabideen erabilera eta inpaktua eta konpetentzien garapena).

Lerro honen ikerketa-arloak ondokoak dira:

  • Eskolako inklusiboari begirako praktiken azterketa eta hobekuntza ikastetxeetan: ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntzaren diseinu unibertsala.
  • Haurren garapen osasungarria (emozionala, soziala, kognitiboa, motorra eta linguistikoa), eta hezkuntza-komunitatearen eragina garapen horretan (hezitzailearen rola, denboraren eta espazioaren antolaketa).
  • Berrikuntza didaktiko-metodologikoa, ikasleen eta irakasleen ezaugarriekin lotuta: ikaskuntza-ikuspegiak, irudikapenak eta lortutako emaitzak.
  • Ikus-entzunezkoen erabilera eta eragina ikaskuntza-/irakaskuntza-prozesuetan.
  • Irakasleen prestakuntza, ikerlerroak biltzen dituen arloetako berrikuntza eta esku-hartzeei begira.

Gure ikerketa eredua

Ikerketa taldeak

Ikerketa taldeak

Hauek dira doktorego programa honi atxikitutako ikerketa lerroak:

Formakuntza Eredua

Formazio jarduerak

Formazio jarduerak

MUk eta UVicek ondoko formazio-jarduerak bultzatuko dituzte Hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzea izeneko doktorego-programaren barruan.

 

1. Zeharkako formazioa

    Doktoregaiak ikerketarekin lotutako formazio-jardueretan hartuko dute parte. Jarduera horiek urtero antolatzen dira unibertsitate bietan, eta haien helburua ikertzaileen prestakuntza iraunkorra da.

    Formazio honen helburua da doktoregaia gaitzea ikerketa-prozesu konplexuan eman beharreko urratsetan. Horrez gain, erraztu egin nahi zaio prestigiodun ikertzaileekiko harremana, bere ikerketa-prozesuan lagungarri izan dakion.

    Zentzu horretan, doktorego-programarekin lotutako unibertsitateek urtero programatuko dute zeharkako formazio-eskaintza. Eskaintza hori programan dauden doktoregai guztiei eskainiko zaie, dauden unibertsitatean daudela. Eskaintzaren helburua da bide ematea doktoregaiek ondoko zeharkako konpetentziak eskura ditzaten.

    • Informazio-trebetasunak garatzea.
    • Trebetasun linguistikoak eta komunikazioarekin lotutakoak garatzea.
    • Ikerketa arazo argi, esanguratsu eta egingarriak identifikatu eta lantzeko tresnak erabiltzea.
    • Zorroztasun metodologikodun proiektuak diseinatzea.
    • Ideia berri eta konplexuak aztertzea, kritikoki ebaluatzea eta sintetizatzea.
    • Ezagutza zientifikoa transferitzea, hots, ikerketen ondorioak komunitate zientifikoarekin partekatzea, eta gizartearekin, oro har.

     

    2. Formazioa konpetentzia espezifikoetan

      Konpetentzia espezifikoei dagokienez, doktoregaia hartzen duen ikertalde bakoitzak ezarriko ditu jarduera edo bide egokiak, doktoregaiak ondoko foroetan har dezan parte: a) taldearen lan-jardunak, b) eztabaida zientifikora bideratuta, aldizka egiten diren barne-mintegiak, c) taldean indarrean dauden ikerketa-proiektuak, eta d) ikertaldeko ikerlariek jardunaldi nazionaletan eta nazioartekoetan garatzen dituzten jarduerak, hezkuntza- eta ikerketa-berrikuntzara begira. Konpetentzia espezifikoetara begirako formazioaren xedea da doktoregaiak ondoren zehazten diren konpetentziak garatzea.

      • Ezagutza-arloa sistematikoki ulertzea, eta arlo horrekin lotutako ikerketa-trebetasun eta metodoak menderatzea.
      • Doktoregaiak ekarpenak egitea ikertaldean ezagutza hedatzeko xedez, maila nazionalean edo nazioartekoan erreferentziadun argitalpena merezi duen corpus esanguratsua osatuz.
      • Egindako lanen kontrastea.
      • Talde-lanean aritzeko gaitasuna, espezialitate bereko pertsonekin edota antzeko espezialitatekoekin.
      • Ikerketa-proiektuak eskatu eta kudeatzeko gaitasuna.
      • Ingurune zientifiko eta ez formalean modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna.

      Formazio-jarduera espezifikoak ikertaldeen barruan antolatuko dira, taldeko doktoregaiarentzat eta taldeko ikerlarientzat; baita haiekin ikerketa-proiektuetan ari diren doktorego-proiektuari atxikitako unibertsitateetako doktoregaientzat eta ikerlarientzat ere.

       

      3. Hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzeari buruzko ikerketa-mintegia

        Urtez urte, doktorego-programako batzorde akademikoak unibertsitate bien arteko ikerketa-mintegia antolatuko du; mintegi hori unibertsitate bien egoitzetan egingo da, txandaka, eta ondoko helburuak bilduko ditu.

        • Doktoregaien komunikazio-trebetasunak sustatzea, bai ahozkoak bai idatzizkoak, bermatzeko gai direla zientzialarien komunitateari eta gizarteari helarazteko beren ikerketaren emaitzak.
        • Bide ematea doktoregaiek eta doktorego-programara atxikitako ikertaldeetako ikertzaileek ikerketa-esperientziak parteka ditzaten, eta haiek aberastea azterketa kritikoaren bidez eta partehartzaile guztien ekarpenekin.
        • Unibertsitate bietako ikertaldeek elkarlanean garatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea.

        Formakuntza Eredua

        Gida eta Arautegiak

        Gida eta arautegiak. Guías y normativas

        Doktorego programak honako gida eta arautegi hauek ditu.

        Araudi Akademikoa

        pdf
        99/2011 urtarrilaren 28ko doktorego ikasketak arautzen dituen Errege Dekretua pdf
        Egutegi Akademikoa pdf

        Formakuntza Eredua

        Konpetentziak

        Konpetentziak

        Programaren helburua da doktoregaiak konpetentzia jakin batzuk garatzea prestakuntza-prozesuan zehar:

        • Proiektuak diseinatu, sortu, garatu eta abiaraztea hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzearen arloan.
        • Irtenbideen kritika eta defentsa intelektuala egitea hezkuntza-arloan.
        • Metodologia kuantitatibo eta kualitatiborako estrategiak menperatzea, ikerketa-proiektuak berrikuntza eta esku-hartze didaktikoan dituen beharren arabera.
        • Talde-lanean zein bakarka aritzea nazioarteko testuinguruan edota diziplinartekoan.
        • Erakustea gai direla ikertzeko ardura sozialez eta zintzotasun zientifikoz.
        • Modu eraginkorrean komunikatzea. Informazioa bilatu, erabili, transmititu eta/edo sortzea, dagoeneko beste iturri batzuetan dagoena eskuratu, kontrastatu eta landuta. Dokumentazioa sortzea, eta orobat, egiteko moduak, eta harreman on eta eraginkorrak, egin beharreko lanetan.
        • Ikasten ikastea. Aurretik lortutako ezagutza eta estrategiak aplikatzea gauza berriak ikasteko; horrekin batera, ezagutza lortzeko eta garatzeko testuinguru eta prozedura egokienei buruz hausnartzea bizi dituzten egoera guztietan, eta ezagutze horiek egoera berrietara eramatea.

        Doktoregai berriak

        Sarrera eta Onarpena

        Sarrera eta onarpena

        Doktoregorako izena ematea

        1393/2007 Errege Dekretuko 19. artikuluaren eta 99/2011 Errege Dekretuko 6. artikuluaren arabera, doktoregorako izena eman ahal izango dute:

        1. Gradu-titulua edo baliokidea izanik, Unibertsitateko Masterraren agiri ofiziala dutenek.
        2. Ondoko egoeran daudenek:
        • Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala izatea, edota Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste herrialderen batekoa, eta unibertsitate-titulu hori baliagarria izatea Masterrean izena emateko, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 16. artikuluan jasotakoaren arabera. Horrez gain, ikasleak gaindituta izan beharko ditu, gutxienez, 300 ECTS kreditu unibertsitateko ikasketa ofizialetan, eta horietatik, 60k gutxienez Master mailakoak izan beharko dute.
        • Espainiako gradu-titulu ofiziala izatea, eta haren iraupena, gutxienez, 300 ECTS kreditukoa, Europar Batasuneko zuzenbideak ezartzen duenari jarraiki. Ikasleek ezinbestean egin beharko dituzte formaziorako ikastaro osagarriak, ez bada graduko ikasketetan jaso dutela ikerketa-metodologiekin lotutako prestakuntza, eta prestakuntza hori masterreko ikasketetan eskaintzen denaren baliokidea dela.
        • Atzerriko hezkuntza-sistemen araberako titulua izatea, homologaziorik behar ez den kasuetan. Halakoetan, unibertsitateak aurretik egiaztatu beharko du ikasketetan eskainitako prestakuntza eta unibertsitateko master espainiarra baliokideak direla, eta titulua eman duen herrialdean, titulu horrek aukera ematen duela doktoregoko ikasgaiak egiteko. Onarpen horrek ez du ekarriko, inondik ere, interesdunak aurretik duen titulua homologatzea, ezta hura balioestea, doktoregoko ikasketetarako salbu. Horrela eskuratutako doktore-tituluak balio osoa izango du Espainian.
        • Apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren araberako Ikasketa Aurreratuen Agiria duten lizentziadun, arkitekto edo ingeniariak, edota 185/1985 Errege Dekretuan araututako ikerketa-gaitasuna erakutsi duten lizentziadun, arkitekto edo ingeniariak.
        • Beste doktore-titulu espainiar bat izatea, aurretiazko unibertsitate-ordenamenduen arabera lortutakoa.

        Hautagairen batek ez balitu beteko sartzeko baldintza orokorrak, dagokion unibertsitateko kudeaketa akademikorako sailak horrela jakinaraziko dio eta ez da abiaraziko onartze-prozesua.

         

        Formaziorako osagarriak

        Ikasleak ez balu aurretiko prestakuntzarik ikerketa-metodologietan (15 ECTS gutxienez), ondoko materiak eskainiko dira formaziorako osagarri gisa (bost kreditukoa bakoitza):

        • Ikerketa kualitatiboen metodologia
        • Ikerketa kuantitatiboen metodologia
        • Ikerketa-txosten eta proiektuen diseinua
        • Informazio-konpetentziak

           

           

          Onarpena

          Ikasleak ondoko dokumentuak aurkeztuko ditu idazkaritza akademikoan:

          • Aurretik egindako ikasketen espedientea, eta haiek egiaztatzen dituen dokumentazioa.
          • Curriculum vitaea.
          • Helburuen aitorpena. Bertan, ikasleak deskribatu egin beharko du zein den bere motibazioa eta zein helbururekin eskatzen duen doktorego-programan parte hartzea.
          • Ingelesaren edo hirugarren hizkuntza baten ezagutza.
          • Gomendio-gutun edo berme akademiko bat edo gehiago, halakorik izanez gero.

           

          Eskaerak baloratzeko prozedura

          Dokumentazio guztia jaso ondoren, Doktorego Programako Batzorde Akademikoak ebaluatu eta lehenetsi egingo ditu sarbide-eskaerak. Horretarako, aintzat hartuko ditu ondoren zehazten diren irizpideak, eta egoki baderitzo, aurrez aurreko elkarrizketa eska diezaioke eskatzaileari.

          • Kidetasun-maila, ikasketa-espedientea eta esperientzia profesionala.
          • Tesia doktorego programak eskaintzen dituen ikerlerroetako batean egiteko interesa.
          • Doktorego-aurreko laguntza izatea edo eskatu izana MU edo UViceko konkurrentzia-deialdi publikoren batean.
          • Beste meritu batzuk: gomendatze edo berme akademikoak, hirugarren hizkuntzaren bat jakitea.

           

           

          Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak

          Unibertsitate biek dute zerbitzu bat elbarritasunen bat duten ikasleentzako aholkularitza-zerbitzua. Zerbitzu honek aholkularitza eskaintzen die elbarritasuna duten doktoregai guztiei eta arreta jartzen du gainontzeko ikasleen aukera berak izan ditzaten programa jarraitzeko. Ikasleei banakako arreta eskaintzen zaie, haien beharrak identifikatzeko eta banan-banakako plana eskaini ahal izateko. Plan horren bidez, erantzun egokia ematen zaie dauden baliabideak ezagutaraziz, inguruen egokitzapen pertsonalizatuak eginez, laguntza-produktuen mailegua kudeatuz, eta curriculumak egokituz, betiere doktorego-programako konpetentziak garatzea bermatuz eta arrazoizko egokitzapenen barruan.

          Hezkuntza-behar bereziak dituzten doktoregaiek ezinbestean aurkeztu beharko dute txosten bat, aitortutako mediku-erakunde batek edo erakunde ofizial batek idatzita. Txosten horrek ikaslearen ezaugarriak deskribatu behako ditu. Elbarritasuna duten ikasleentzako aholkularitza-zerbitzuak aztertu egingo du doktoregaiaren egoera, eta emaitzaren arabera erabakiko du beharrezkoa den curriculuma, ibilbideak edo ordezko ikasketak egokitzea. Txosten hori Doktorego Programako Batzorde Akademikoari helaraziko zaio hark ebalua dezan.

           

           

           

          Lanaldi murriztuan diharduten ikasleak

          Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan izeneko doktorego-programak aukera eskaintzen die doktoregaiei lanaldi murriztuan jarduteko, baldin eta ondoren zehazten diren egoeraren batean daudela egiaztatzen badute:

          • Lanean aritzea eta frogatzea ikasturtean zehar lan-harremanen bat dutela. Lan-harremanaren egiaztagiri gisa hartuko dira lan-kontratua edo administrazio-izendapena.
          • Elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat izatea, ehuneko 33koa edo altuagoa.
          • Menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko ardura nagusia izatea; interesdunak horrela dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
          • 45 urte baino gehiago izatea.
          • Goi-mailako kirolaria eta errendimendu altukoa izatea; interesdunak horrela dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
          • Adin txikiko haurren ardura izatea; ; interesdunak horrela dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
          • Aukera hori jasotzen duten beste unibertsitate batzuekiko hitzarmenaren ezarpen-eremuan egotea.
          • Beste edozein egoera, ezinezko egiten duena doktoregaiak lanaldi osoz jardutea programan. Egoera horren frogak aurkeztu beharko dira eta Doktorego Programako Batzorde Akademikoak balioetsiko du.

          Kasu guztietan, lanaldi murriztuan aritzea eskatzen duen doktoregaiak prestutasuna erakutsi beharko du tesi-proiektua egiteko denborari dagokionez, eta beste unibertsitate edo ikertegi batzuetan egonaldiak egiteari dagokionez.

          Doktoregaiak modalitatea aldatu ahal izango du, baldin eta unibertsitate bietako baldintza akademikoak eta iraunkortasunari dagozkionak betetzen baditu.

          Doktoregai berriak

          Inskripzioa eta matrikula

          Inskripzioa eta matrikula

          Doktorego-ikasketetan antolatutako ikerketa-aldian onar ditzaten nahi duten ikasleek, inskripzio, matrikula eta izen emateko baldintzak bete beharko dituzte, eta eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute matrikula-prozeduran ezarritako epearen barruan.

          Inskripzio-egutegia

          Inskripzio-epea uztailaren 1etik 15era irekita egongo da. Doktorego-programan inskribatzeko jarraian duzuen eskabidea bete eta Huheziko Idazkaritza Akademikoan entregatu edo helbide honetara bidali beharko duzue, doktoregoa.huhezi@mondragon.edu

          Inskripzio eskabidea

           

          Matrikulazio-egutegia

          Matrikula-epea urriaren 17tik 31ra izango da.

           

          Informazio gehiago

          doktoregoa.huhezi@mondragon.edu edo 943-714157

          Doktoregai berriak

          Prezioak

          Prezioak

          Urteko prezioa modalitatearen arabera:

          • 3.000€ (lanaldi osoan)
          • 2.500€ (lanaldi murriztuan)
          • 6.200€ (ez presentzialean)

          Doktoregai berriak

          Iraupena

          Iraupena

          99/2011 Errege Dekretuaren arabera, formazio-epea, lanaldi osoan, hiru urtekoa da, doktoregaia programan onartzen denetik eta doktore-tesia aurkezten duenera arte. Doktorego-batzordeak urtebetez luza dezake epe hori, eta kasu berezietan, baita beste urtebetez ere.

          Lanaldi partzialean arituz gero, formazio-epea bost urtekoa izango da gehienez, doktoregaia programan onartzen denetik eta doktore-tesia aurkezten duenera arte. Epe hori beste bi urtez luza daiteke, eta kasu berezietan, baita beste urtebetez ere.

          Campusa

          Aurkezpena

          Aurkezpena. Presentación

          Irakasle Eskola sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba bat izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Fakultatea, Euskal Herrian errotua. Era berean, ezagutzari lotutako formazioari, ikerketari, aplikazioari eta transferentziari dagokienez, HUHEZI irekita dago mundu osoan arlo horretan diharduten beste zentro, pertsona eta erakunde batzuekiko elkarlan eta hartu-emanetara.

          Sortu zenetik MONDRAGON UNIBERTSITATEA eratu arte, Irakasle Eskolaren eginkizuna irakasleak prestatzea izan zen; hori dela eta, soil-soilik irakasle tituluak eskaintzen zituen. 1998an, Mondragon Unibertsitatea sortzearekin batera, enpresara egokitutako Humanitate Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

          Hezkuntzako tituluei dagokienez, Irakasle tituluen eskaintza zabaldu egin zen, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira txertatuz. Horrez gain, 2000-2001 ikasturtean, Psikopedagogia Lizentziatura ezarri zen Hizkuntzen Psikopedagogiaren lerroan, eta, 2002-2003 ikasturtean, Esku-hartze Psikopedagogikoaren lerroa ireki zen. 2005ean, Ikus-entzunezko Komunikazioko Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

          2009-2010 ikasturtean, Bolonia prozesuaren ondorioz, europar esparrura egokitutako titulazio berriak eskaintzen hasi zen; zehazki, honako hauek:

          Graduak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

          Masterrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate master ofiziala.

          2011-2012an, bi unibertsitate master ofizial eskaintzen hasi zen: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan masterra, eta Berrikuntza Didaktiko eta Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan masterra.

          2012-2013an, Vic-eko unibertsitatearekin batera diseinatutako eta antolatutako doktorego programaberri hau jarri zen abian: Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan programa.

           

          ESKORIATZAKO CAMPUSA

          Eskoriatzako campusa bi eraikinek osatzen dute: eraikin nagusia (5.544 m2) eta Dorleta eraikina (2.000 m2).

           

          ARETXABALETAKO CAMPUSA

          2013. urtean inauguratu zen. Guztira, 3.228,69 m2 ditu.

          Campusa

          Instalazioak

          ESKORIATZAKO CAMPUSA

          HUHEZIko Eskoriatzako (Gipuzkoa) campusean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dira. Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate master ofiziala ere eskaintzen da, bai eta beste zenbait aditu titulu eta ikastaro ere.

          Eskoriatzako campusak bi eraikin ditu: Irakasle Eskola, 1976an inauguratua (Dorleta eraikina), eta ondoko San Viator eraikin historikoa (XVII. mendekoa), Gizabidea Fundazioak 1999ean erosia (eraikin nagusia).

           

          ARETXABALETAKO CAMPUSA

          2013. urtean inauguratu zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak ematen dira, bai eta beste zenbait aditu titulu eta ikastaro ere. Instalazio guztiak ikasketa guztiz praktikoak izateko egokituta daude.

          Eraikinak baditu hiru solairu eta 2.700 metro koadro erabilgarri. Beheko solairuan, honako atal hauek daude: atondoa eta ikasleentzako zerbitzu orokorrak; areto nagusia, hainbat ekitaldi eta talde lanetarako erabiltzen dena; eta platoa, croma sistemaz jantzita dagoena eta hainbat eginkizunetarako balio duena, hala nola aktore zuzendaritzarako. Eta, azkenik, wifiz hornitutako ikasketa gela handi bat ere badago solairu horretan.

          Lehen solairuan, 40 ordenagailuz hornitutako “infogela” handi bat, ikasgela handi bat, tamaina ertaineko beste hiru ikasgela eta hiru ikasgela txiki egokitu dira. Bigarren eta azken solairuan, komunikazio berrikuntzako laborategia, irakasle gela, irrati estudioa, multimedia tailerra, animazio gela eta zortzi edizio gela daude.

           

           

          Campusa

          Zerbitzuak

          Zerbitzuak. Servicios

          Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie ikasleei, ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

          ZERBITZU OROKORRAK

           

          IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

          • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta ikasturteko tutore-taldeak hartzen dute parte.
          • Zerbitzu akademikoak:
            • Izena ematea eta matrikula
            • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
            • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
            • Gradu eta Master Bukaerako Lanak kudeatu eta esleitzea
            • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
            • Doktoregoa kudeatzea
            • Campus birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
            • Erreprografia zerbitzua.
            • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.

          Campusa

          Kalitatea

          Kalitatea

          SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

          EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

          Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, Huheziko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

          Kalitate-manuala

          Prozesuak eta prozedurak

          SGICa ezarri izanaren ziurtagiriaren lorpena   

           

          VERIFICA

          Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

          ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

          Homologaziorako eskari-txostenak

          ANECAren behin-betiko informeak

          Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

           

          Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzako Doktoretza programa

          RUCTeko linka

          MONITOR

          Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

          Jarraipen-txostena

          Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzako Doktoretza programa

          ACREDITA

          Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

          DOCENTIA

          Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

          DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
          KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA

          Campusa

          Iradokizunak

          Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak. Hobetzeko iradokizun edota proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau mesedez: Formularioaren lotura.

          Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin kontaktuan. Eskerrik asko!!