Albisteak

2016/06/25

Graduetan matrikula egiteko epea, uztailaren 4tik 8ra

2016ko uztailaren 4tik 8ra irekiko da epea Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan matrikula egiteko. Modalitate erdi-presentzialean, ostera, uztailaren 13an izango da matrikulatzeko eguna. Gainera, toki libreak egonez gero, aurrerago ere zabalduko da matrikulatzeko ezohiko epea. Hezkuntzako ikasleek Eskoriatzako campusean egin beharko dute matrikula, Ikus-entzunezko ikasleek, aldiz, Aretxabaletako campusean.

2016/06/23

Eugenio Astigarragak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

Gaur, 2016ko ekainaren 23an egindako doktorego tesi aurkezpenean, bikain cum laude nazioarteko aipamenarekin lortu du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eugenio Astigarraga ikertzaileak. Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "Escenarios para Mondragon Unibertsitatea al 2025" izeneko tesia.

2016/06/20

2016-2017 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2016-2017 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Curriculumak bidaltzeko epea zabalik dago 2016ko uztailaren 1a arte.

2016/06/17

Kimu Berrik saritu egin ditu 2015-2016 ikasturteko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen Gradu Bukaerako Lan onenak

Gaur, hilak 17, egin dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleen Bukaerako Lanen (GBL) aurkezpen publikoa. Gainera, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Kimu Berrik saritu egin ditu GBL eta aurkezpen onenak. Aurtengo irabazleak izan dira Jon Garate eta Xabier Aztiria. Saridunek 350 euro eskuratu dituzte Haztegi ikastolarentzako egindako dokumentalarekin.

2016/06/13

"Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak Eskoriatzako campusean elkartuko dira

Ekainaren 15etik 18ra elkartuko dira Eskoriatzako campusean "Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuko jardunaldian, bilduko dira Europako Hezkuntza fakultateetako 33 ordezkari. Bilkuraren helburua da sustatzea ikasle zein irakasleen nazioartekotzea hezkuntza arloan.