Teknologia zerbitzuak
Bai ikasleek eta baita langileek ere aukera dute teknologia berriak erabiltzeko HUHEZIk
eskaintzen dizkien zerbitzuei esker:
- Ordenagailuak. Langile guztiek dute berea. Horietaz gain, 110 ordenagailu daude ikasleek erabil ditzaten. Horietako gehienak daude infogeletan, gela berezi batzuk ordenagailuz eta eskanerrez hornituak. Dorleta eraikinean daude bi infogela, bigarren solairuan. Eraikin nagusian, berriz, bat. Dorleta eraikineko zenbait pasabidetan ere aurki daitezke ordenagailuak, ikasleek erabil ditzaten.
- Eskanerrak. Infogeletan banatuta daude, eta baita langileon esku departamentu desberdinetan.
- Inprimagailuak. Zuri-beltzean nahiz koloretan inprimatu daiteke Fakultatean ditugun inprimagailuetan. Infogela eta departamentu desberdinetan banatuta daude. Ikasturte hasieran ikasle guztiek kuota bat dute papera inprimatzeko: 1.500 orri. Hortik aurrera, ordaindu egin behar dute inprimatutako orri bakoitzarengatik.
- Ganbaraberri. Horixe da gure Intranetaren izena, eta hor gordetzen ditugu geure gauzak: administrazioari buruzkoak, azterketak, karpeta pribatuak, argazkiak, etab.
- Posta elektronikoa. Denok dugu posta helbide bat, bai ikasleek eta baita langileok ere. Posta helbide hori, gainera, bizi guztirako da. Horrezaz gain, denok dugu karpeta pribatu bat Ganbaraberrin, eta hor gure gauzak sartzeko aukera. Langileok 1GB material gorde ahal dugu karpetan; ikasleok, berriz, 500 MB.
- Wi-fi zerbitzua. Fakultateak wi-fi zerbitzua du, hau da, haririk gabeko sarbidea Interneten. Fakultate osoan egongo da (ikasgeletan, infogeletan, liburutegian, tabernan, klaustroan, ganbaran).
Ordutegiak
- 08:00 - 20:00 Astelehen, astearte eta asteazkenetan.
- 08:00 - 19:00 Ostegun eta ostiraletan.
