Taberna
Fakultateko taberna
Tomas Sanzberrok kudeatzen du taberna. Berau zabalik egoten da aste osoan, ordutegi honekin:
Ordutegia
- Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 07:00 - 20:00.
- Ostegunetan: 07:00 - 19:00.
- Ostiraletan: 07:00 - 18:00.
Eskaintza
Tabernan gosaldu ahal da, bazkaldu, kafea hartu edo hamarretakoa egin. Eskaintza hauxe du:
- Eguneko menuak (8 euro) bi aukera lehen platererako, beste 2 bigarrenerako, eta postrea.
- Plater konbinatuak. (4,50 euro)
- Ogitartekoak. (3,00 euro).
Gainerako tabernak
Fakultatetik kanpora bazkaldu nahi dutenek hainbat aukera dute berrehun metroren bueltan:
- Txalaparta. Aranburuzabala kalean dago, 26an, eta eguneko menuak eskaintzen ditu, 10 eurotan, kafe eta guzti.
- Otzeta. Aranburuzabala kalean dago, 7an, eta eguneko menuak eskaintzen ditu 10,05 eurotan, kafe eta guzti.
- Akeita. Santa Ana auzoan dago, 23an, bus geralekuaren ondoan, eta ogitartekoak saltzen ditu, entsaladak eta tortillak, enkarguz. 5 eurotan bazkal daiteke hor.
- Benta-Motz. Gaztainadui kalean dago, 21ean, eta menuak eskaintzen ditu 9-10 eurotan. Baita pintxoak eta ogitartekoak ere.
- Kokots. Aingeru ibiltokian dago, 4an, gasolindegiaren ondoan, eta hor ogitartekoak jan daitezke.
