Biblioteka

Mondragon Unibertsitateko biblioteka egokia da ikasteko, irakasteko, ikertzeko eta, oro har, unibertsitatearen baliabideak kudeatzeko. Liburutegiaren eginkizuna da, batetik baliabideak zabaltzea eta, bestetik, sortzea beharrezko baliabide teknologikoak unibertsitateko ikasprozesuak eta ezagutzak behar bezala gara daitezen.

Baliabideak

Guztira, 2.356 m2 ditu, hiru campusetan banatuta. Eraikinak berriak edo birmoldatu berriak dira. Hari gabeko sarea, 457 lanpostu, 19 gela banaka nahiz taldean lan egiteko, ordenagailuen gela, 83 PC, eskanerrak, fotokopiagailuak, inprimagailuak eta ikus-entzunezko ekipamenduak dituzte. Mailegu-zerbitzu bat ere badu, eta bertan mailega daitezke ordenagailu eramangarriak, argazki-kamerak, bideokamerak, hari gabeko txartelak, eta audio grabagailuak, besteak beste. Ikasleek liburutegiko ekipamendu informatikoetatik sarrera izango dute bakoitzarentzako ezarritako profilaren arabera, euren prestakuntzarako beharrezkoak dituzten aplikazio informatiko guztietara.

Bilduma

Bilduma 80.000 liburukik eta aldizkako 800 argitalpenek baino gehiagok osatzen dute, horietatik 250 formatu elektronikoan. Gainera, liburutegiko webgunearen bitartez, erabiltzailea sar daiteke 14 datu-base baino gehiagoko informaziora, informazio zientifiko garrantzitsuenetako atarietara, aurkibide elektronikoei dagokien aplikaziora eta  Refworks bibliografiaren kudeatzailera nahiz beste baliabide eta zerbitzu ugarietara.

Ordutegia

Goizeko 08:00etan irekitzen ditu ateak iluntzeko 21:00ak arte (ostiraletan 18:00ak arte).