Huhezi

Zerbitzuak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie bere ikasleei ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

Batetik, HUHEZIko ikasleek ostatu har dezakete Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzan. Hala ere, nahiago duenak beste ikasle batzuekin bizi etxebizitza batean, balia dezake horretarako unibertsitatearen zerbitzua pisuak alokatzeko.

Eskoriatzan, bestalde, fakultateko tabernan ez ezik, ingurukoetan ere prezio onean jan dezakete bai ikasleek eta baita langileek ere, horrela nahi izanez gero.

Ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte ikasketa tokietara joateko, garraio bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta azkenik, baina ez azkena, fakultateak kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirolaz goza dezaten.