Zer egin
Eskolaz kanpoko ekintzak
- Literatur-astea: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Literatur-astea antolatzen du urtero. Han ikasleek eta ikasle ez direnek ere hartzen dute parte.
- Haur-Literaturaren mintegia: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak haur-literaturari buruzko mintegia antolatzen du urtero. Eskualdeko zenbait irakasle eta liburuzainez osatutako talde honen helburua haur-literatura arloko ekoizpenak aztertu, ebaluatu, katalogatu eta zabaltzea da. Talde-lanaren emaitzak “Literatur Gida”n eta “Jakingarriak” aldizkarian argitaratzen dira urtero.
- Aldizkari/buletin informatiboa: Unibertsitateak MUniversitas aldizkaria argitaratzen du urtean hirutan; batez ere ikasleen gurasoei eta hedabideetako profesionalei eta enpresei zuzendua dago. Aldizkarian unibertsitateari buruzko berriak lantzen dira. Horrez gain, Mendeberriak aldizkariak Mendeberri hezkuntza proiektuaren garapenari buruzko informazioa ematen du. Bukatzeko, fakultate bakoitzak ikasleek eurek landutako aldizkari eta buletinak argitaratzen ditu.
- Ikastaroak: Era guztietako gaien inguruko ikastaroak antolatzen dira, ikasketekin osagarriak diren prestakuntza-arloekiko sentikortasuna eta interesa pizteko.
- Solasaldiak, hitzaldiak, jardunaldiak, e.a.: solasaldiak, hitzaldiak e.a. antolatzen dira, aukeratutako gaietan adituak diren pertsonak ekarriz.
- Jarduera artistikoak: Ikasleen gustukoak diren ekintza ugari sustatu eta dinamizatzen dira (musika, argazkigintza, modelismoa, bideoa, e.a.)
Ingurune naturala
Debagoienean hainbat gune natural interesgarri dago; besteak beste: Aizkorriko Parke Naturala eta Urkuluko Urtegiaren ingurua, Aretxabaletan.
Kanpoan ibili eta kirola egiteko aukera ugari dago.
