Kirola eta aisia

Aisia

Ikasketak burutzen dituzten bitartean, ikasleek Debagoieneko eskualdeak eskaintzen dizkien ekintza eta instalazio hauez gozatzeko aukera dute:

  • Zine-aretoak:

Arrasate: Amaia
Oñati: Santa Ana Antzokia
Ordizia: Herri Antzokia.

  • Antzerkia:

Arrasate: Amaia.
Oñati: Santa Ana.
Ordizia: Herri Antzokia.

  • Museoak:

Eskoriatza: Museo-Eskola (etnografia).
Leintz-Gatzaga: Gatzaren museoa.
Arrasate: Unión Cerrajeran Industria-erakusketa.

  • Auditorioak:

Bergara: Jam Aretoa (rock).
Arrasate: Amaia (klasikoa, euskal musika…).
Oñati: Santa Ana.
Elgeta: Espaloi Aretoa.

  • Erakusketa aretoak:

Arrasate: Harresi Aretoa eta Monterron.
Bergara: Nahikari taberna, Errotalde Jauregia eta Bearten egoitza.

  • Polikiroldegiak:

Arrasate: Musakola (ur berodun igerilekua eta kanpokoa) eta Iturripe.
Bergara: Ur berodun igerilekua eta kanpokoa.
Aretxabaleta: Ur berodun igerilekua.
Eskoriatza: Ur berodun igerilekua.
Oñati: Ur berodun igerilekua.

  • Pilotaleku profesionalak:

Arrasate: Uarkape.
Bergara: Herriko frontoia.

  • Gazteentzako lokalak:

Oñati: Gazteleku.
Arrasate: Gaztetxea.
Bergara: Gaztetxea.
Eskoriatza: Gaztetxea.

Gainera, Unibertsitatea erkidegoko hiru hiriburuetatik gertu dagoenez, ikasleak bertako aisialdi ekintzatan eta ikuskizunetan parte hartzeko aukera dauka.

itzuli gora

Kirola

HUHEZI Fakultateak Osasun eta Kirol saila dauka; sailak zerbitzu hauek eskaintzen ditu: 

  • Lehiaketa arloa:
  1. Barne-lehiaketak: frontenisa, saskibaloia, areto-futbola, xakea eta esku-pilota lehiaketak antolatzen dira.
  2. Kanpo-lehiaketa: MUk unibertsitateen arteko lehiaketetan parte hartzen du talde-kiroletan (futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, boleibola, hondartzako boleibola, errugbia eta waterpoloa) eta banako kiroletan (xakea, atletismoa, badmintona, krosa, neguko kirolak, golfa, judoa, karatea, orientabidea, squasha, taekwondoa, tenisa, mahai-tenisa, triatloia eta arku-tiroa).
  • Prestakuntza arloa: eskalada, arku-tiroa, aerobica, tenisa, masaje-erlaxazioa, bela, golfa, mendiko eskia, piraguismoa, euskal dantzak, parapentea eta urpekaritza ikastaroak eskaintzen dira.
  • Jolas-arloa: mendiko bizikleta, eskia, mendia, mendiko eskia, espeleologia, puentinga, bela, piraguismoa, kanoa, arroilak jaitsi, ekintza anitzak eta raftinga.
  • Aukera askeko kredituak: Unibertsitateak aukera askeko kredituak “Osasuna eta Bizi-Kalitatea” ikasgaiarekin baliozkotzeko aukera ematen du. Ikasgaiak jarduera fisikoaren eta osasun munduaren teoria eta kirol praktika uztartzen ditu (astean gutxienez hiru orduz jarduera fisikoa egiten da).
  • Kirolerako mediku-azterketa: interesa duen orori egiten zaio kirolerako mediku-azterketa.
  • Jarduera osagarriak: mintegiak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak.
  • Materiala alokatzeko zerbitzua: Osasun eta Kirol sailak kirol-material ugari dauka ikasleentzat. Gainera, informazio-zerbitzua ere badago, kirol-gaiei, aisialdi-lekuei, kirol-praktikari, entrenamenduei eta kirol-instalazioei buruzko argibideak emateko.
  • Aholkularitza eta informazio zerbitzua: MUko langileek eta ikasleek osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren inguruko aholkularitza eta informazio zerbitzua dute haien zerbitzura.
  • Oinez eta mendiko bizikletaz egiteko ibilbideak, eski-estazioak, aisialdirako tokiak, Debagoieneko kirol instalazioak, jantziak, entrenamendua, prestaketa fisikoa, materiala, e.a.

itzuli gora