Lan poltsa HUHEZIrako

HUHEZIk, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, nahi du lan poltsa iraunkor bat osatu, hemendik aurrera fakultatean sor daitezkeen irakasle beharrak asetzeko.

Helburua

Deialdi honen helburua da lan poltsa bat osatzea datozen bi urteetarako, eta balioko du ondoko egoeratan:

  • Irakasleak hartzeko, HUHEZIn eskolak eman ditzaten.

  • Gaur egungo irakasleen hutsuneak betetzea gaixotasun baja edo bestelakoengatik lanera etorri ezinean gertatzen direnean.

Irakasle baten beharra duen bakoitzean, HUHEZIk lan poltsara joko du. Ikasturtea bukatzen den bakoitzean, zerrenda berrituko da, lan-poltsa eguneratua egon dadin hurrengo ikasturteari begira.

Lan eremuak

Gure fakultateak hiru karrera ematen ditu: Irakasle ikasketak, Psikopedagogia eta Ikus-entzunezko komunikazioa, eta eremu akademiko hauek lantzen ditu:

Hezkuntza prozesuak

  • Hezkuntzaren teoria eta antolamendua

    • Hezkuntzaren teoria

    • Didaktika eta antolamendua

  • Garapena eta hezkuntzaren psikologia

  • Ikerketa eta berrikuntza

  • Didaktika espezifikoak

    • Matematika, zientzia esperimentalak eta gizarte zientzien didaktika

    • Adierazpen artistikoen didaktika

    • Hizkuntza eta bere didaktika

    • IKTen didaktika

    • Heziketa fisikoaren didaktika

Informazioa eta komunikazioa

  • Komunikazioaren teoria

  • Marketina eta publizitatea

  • Ikus-entzunezko komunikazioa

  • Komunikazio korporatiboa

Curriculumak

Nahi duenak gure lan poltsan parte hartu, bidal diezaiola, mesedez, bere curriculuma posta elektronikoz Nerea Zubiari, garbi adierazita ondoko informazioa:

  • Titulazioa

  • Formazioa

  • Esperientzia profesionala

  • Ikerketak

  • Gogoko esparruak

  • Esperientzia lantaldeetan

  • Prestasuna (ikasgai bat edo bi, egun erdiz, egun osoz…)