Guri buruz

Lan egin gurekin

HELBURUA

Zerbitzu honen helburua da curriculumen biltzea indarrean dagoen urte naturalerako, eta balioko du ondoko egoeratan:

  • Langileak hartzeko MONDRAGON UNIBERTSITATEKO fakultate desberdinetan lan egiteko (irakasle eta ikertzaileak eta administrazioa eta zerbitzuak).

  • Gaur egungo lagileen hutsuneak betetzeko gaixotasun baja edo bestelakoengatik lanera etorri ezinean daudenean.

Langile baten beharra duen bakoitzean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa horretara joko du. Lan-poltsa eguneratua egon dadin, urte naturala bukatzen denean, zerrenda berrituko da. Interesatuaren ardura izango da bidalitako curriculumak eguneratzea.  

fakultateko LAN EREMUAK

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, hiru jakintza esparru jorratzen dira: hezkuntza, komunikazioa eta kooperatibismoa. Hauexek dira lantze diren eremuak:

Hezkuntza

  • Hezkuntzaren teoria eta antolamendua:
    • Hezkuntzaren teoria.
    • Didaktika eta antolamendua.
  • Garapena eta hezkuntzaren psikologia.
  • Ikerketa eta berrikuntza.
  • Didaktika espezifikoak:
    • Matematika, zientzia esperimentalak eta gizarte zientzien didaktika.
    • Adierazpen artistikoen didaktika.
    • Hizkuntza eta bere didaktika.
    • IKTen didaktika.
    • Heziketa fisikoaren didaktika.

Komunikazioa

  • Komunikazioaren teoria.
  • Marketina eta publizitatea.
  • Ikus-entzunezko komunikazioa.
  • Komunikazio korporatiboa.
Kooperatibismoa
  • Gizarte berrikuntza.
  • Kooperatibismoa.
  • Garapenerako lankidetza.

bidali zure CURRICULUMA

Curriculuma bidali nahi duenak, bete beharko du bidalketa formularioa, bertan, interesatuak adieraziko du zein ikasketa maila duen eta zein jakintza arlotan lan egin nahiko lukeen.

---------

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak eta CVa urte batez gordeko ditugula. Helburua da MONDRAGON UNIBERTSITATEAk izan dezakeen beharren baterako kontuan hartzea. 
Nahi baduzu, aipatu Legean datuetan sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkatzeko aurreikusitako eskubideak baliatu ditzakezu, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: curriculumak@mondragon.edu