Kalitate politika
Oinarrizko printzipioak
Mondragon Unibertsitatearen Plan Estrategikoan jasotzen den bezala, kalitatea da bertan azaltzen diren erronketatik garrantzitsuenetarikoa.
Erakunde horren parte den heinean, Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultateak (HUHEZI) ezin du alde batera utzi erronka hori, eta kalitate-politika ezartzeko borondatea azaltzen du; bere izaera berezia aintzat hartzen duen kalitate-politika, eta aldi berean, bat datorrena MUk zehaztutakoarekin.
HUHEZIren lana hezkuntza arloarekin lotuta dago, batez ere, eta horrexek eragiten du aipatutako izaera berezia. Hona HUHEZIren jarduerari lotutako bereizgarri batzuk:
-
Kalitateak Unibertsitatea osatzen duten guztien parte-hartzea eta konpromisoa eskatzen du hobekuntza prozesuan. Langileetatik hasi, eta mailaz maila, ikasleetaraino, denek hartu behar dute parte hezkuntza prozesuak kudeatu eta hobetzen.
-
Formazioak bat etorri behar du bezeroek azaltzen dituzten beharrekin.
-
Eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea kontrolatu egin behar da prozesu osoan zehar bezeroaren formazio integralean.
Misiotik, printzipioetatik eta baloreetatik bertatik hasita, bezeroaren gogobetetzeak bideratu behar du, azken batean, fakultatearen jarduera. Horrek kalitatearen kudeaketa arduratsua eskatzen du. Alde horretatik, HUHEZIren ustez, kalitatea kudeaketa eredu gisa ulertu behar da, eta honako oinarriak izan behar ditu:
-
Kalitatea elkarri lotutako prozesuek osatzen duten sistema bezala ulertu behar da. Prozesu horiek bide eman behar dute fakultatean dihardutenen gogobetetzea bermatzeko, eta baita zerbitzu eta produktuak eskaintzen zaizkien bezeroena ere.
-
Kalitate-sistema ez da fakultatean garatzen diren eta garatu nahi diren prozesuen ikuskatze hutsa, ezpada prozesu horiek aztertu eta haien gainean hausnartzeko mekanismoa.
-
Kalitate-sistema integratzailea da; hau da, kontuan hartzen ditu erakundea osatzen duten arlo eta jarduera guztiak (irakaskuntza, ikerketa, administrazioa, kudeaketa).
-
Kalitate-sistemak kolektibo osoaren parte-hartzea bultzatzen eta errazten du (irakasleena zein irakasle ez direnena).
-
Kalitate-sistemak zenbait kudeaketa-tresna ditu (kalitate-komitea, prozedurak, adierazleak...). Tresna horiek aukera ematen dute kalitate-maila neurtzeko, jarraipena egiteko, eta behar izanez gero, beharrezko egokitzapenak eta aldaketak egiteko erakundean.
Laburbilduz, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema ezartzea planteatzen da. Kalitate-sistema horrek bere baitan bilduko ditu arestian aipatutako printzipioak, dokumentuetan jasota; bestalde, kalitate-sistema fakultatean garatzen diren prozesu eta ekintzen etengabeko berrikusketaz elikatuko da.
Helburuak
Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema definitu eta ezarrita honako helburuak lortu nahi dira:
-
Modu aktiboan hartzea parte MUk abiarazitako eta bere Kalitate-Planean zehaztutako etengabeko hobekuntza prozesuan.
-
Etengabeko hobekuntzara bideratutako jarrera bultzatzea fakultateko arlo guztietan.
-
Fakultatean garatzen diren prozesuak berrikusi eta garatzea, bezeroen eta langileen gogobetetzera bideratuz.
-
Erakundearen jarduerei ezar dakizkiekeen lege-arauak betetzen direla bermatzea.
-
Erakundean garatzen diren prozesuen etengabeko hobekuntzara bideratutako ekintzak sustatzea.
HUHEZIren Zuzendaritza Kontseiluak publiko egiten du Kalitate-Politika hau, eta bermatzen du irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan parte hartzen dutenek ezagutzen eta ulertzen dutela.
