Informazioa eta Komunikazioa
Mondragon Unibertsitatearen barruan, komunikazioari lotutako departamentua da Informazio eta Komunikazioarena. HUHEZI fakultatean kokatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren oinarrizko zutabeetako bat da. Orotariko komunikatzaileak sortzea da IK departamenduaren helburua, prestakuntza horixe eskatzen duelako inguruko hedabideen gaur egungo jarduerak. Fakultateko barne- eta kanpo-komunikazioaren ardura ere departamentu honi dagokio.
Jakintza esparruak
Departamentuan biltzen diren kideen jakintza arloak honako hauek dira:
- Teknologiak
- Multimedia
- Kazetaritza
- Ikus-entzunezkoak
- Komunikazio korporatiboa.
Horietako hainbat, jarduera profesionalean arituak eta adituak.
Graduondoko ikasketak
IK Departamentutik bakarra eskaintzen da: IKTak Formazioan Aditu Titulua.
Ikerkuntza
Gure departamenduko kide batzuk eta Hezkuntzako beste zenbait e-lema proiektuan dabiltza lanean.
IK departamenduko zenbait kide doktore tesiak egiten ari dira: pare bat erakundeetako komunikazio jarduerari buruz, beste pare bat zinemaren gainean, beste bi teknologia berriak eta ikus-entzunezkoen inguruan eta beste bat bikoizketaren garrantziaz.
