Hizkuntza

 

Hizkuntzen Departamentuak hizkuntzak kudeatzen ditu Mondragon Unibertsitatearen hainbat fakultatetan. HUHEZIko fakultatean honako hauetan: Irakasle Ikasketak, Hizkuntzen Psikopedagogia, Esku-hartze Psikopedagogikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa. Enpresa Zientzien Fakultatean, berriz, honako hauetan: Zuzendari Idazkaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentzia. Halaber, ondorengo gradu-ondoko ikasketekin ere lotura estua du: “Hizkuntzen kudeaketa” aditu titulua eta “Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna XXI. Mendean” master ofiziala.

Jakintza esparruak
Departamentuan biltzen diren kideen jakintza arloak hauek dira:

  • Hizkuntzaren didaktika. Euskararen, ingelesaren eta gaztelaniaren didaktika; hizkuntza curriculum bateratua; ahozko eta idatzizko hizkuntza; didaktikarako tresnak eta baliabideak.
  • Soziolinguistika. Euskararen erabilera; hizkuntza egoeren diagnosia; lanabesak eta baliabideak; jarrerak eta motibazioak; hizkuntzekiko identifikazio
  • Hizkuntzalaritza. Hizkuntzalaritza arloaren ezagutzen garapen kronologikoa eta gaur egungo ikerketa ildoak: hizkuntzaren ikuspegi sozio-diskurtsiboa; hizkuntzen eta diziplinarteko ikuspegien bateratzea, etab.
  • Euskara teknikoa eta zientifikoa. Testugintza espezializatua. Teknikaren eta zientziaren testuinguruetan euskaraz aritzeko trebakuntza, testu mailakoa, ahozkoa zein idatzizkoa eta terminologia alorrekoa.
  • Hizkuntzen jabekuntza testuinguru eleanitzetan: familian, eskolan.
  • Eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren trataera.

Ikerkuntza

Proiektuak

  • Comenius 2.1 (2004.2007). TERRA – Inter-Cultural Curriculum: “Training the Trainers”. Europako beste lau kiderekin batera, hiru urtean diseinatu eta frogatu ditugu formatzaileek formatzeko erak, hizkuntza gutxituen bidezko hezkuntza sistemak bultzatzeko. Gurasoak, etorkinak, murgiltze ereduak eta behar bereziak dituzten ikuspegi ezberdinetatik aztertuz.
  • Grundtvig 1. (2006-2008). LifeLearn. Mondragon Unibertsitearen HEZI Instituarekin lankidetzan. Kontestu ez akademikotan eta pertsona baten bizitzan bereganatzen den jakintza eta konpetentziak ofizialki akredita dezakeen proiektua bideratu nahi dugu Europako sei lurraldek.
  • Komunikazio garapena neurtzeko zerrenda
  • Hezkuntza prozesuen departamentuarekin elkarlanean eta beste erakunde batzuetako (EHUko ikertzaileak, Salamancako Unibertsitatekoak eta Seaskakoak) ikerlariekin batera. Helburua: ingelesez sortutako MacArthur-Bates Communicative Development Inventories (Fenson eta beste, 1993) tresnaren euskararako egokitzapena egitea.
  • Soziolinguistika Klusterra. Zuzendaritzan parte hartzen dugu eta bertako proiektu baten zuzendaritza dugu: euskararen normalizazio esperientzia aurreratuen kasuak.
  • Hizkuntzen portfolioa. Proiektu bat abiatu dugu hizkuntzen portfolioa, tresna moduan, esperimentatzeko.
  • Ahozko hizkuntza derrigorrezko hezkuntzan. Ahozko erabileren ikaskuntzaren azterketa ikastetxe batean eta bere testuinguruan. (2007-2009) Ikerketa honen bidez jakin nahi da ikastetxeak zer ahozko hizkuntza erabilera egiten dituen posible. Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza hobetzeko zenbait jarduera egingo dira irakasle guztiekin ikerketa-jarduera dela medio.

Taldeak

ELEA mintegia.

  1. Esku-hartze psikopedagogikoa testuinguru kulturanitzetan. Kulturartekotasunaren fenomenoari hainbat ikuspuntutatik begiratu zaio.
  2. Ahozko hizkuntza derrigorrezko hezkuntzan. Ahozko hizkuntza lantzeko eredua ikertzen ari gara.

Sareak

Beste ikerketa taldeekiko harremanak sustatzeko sareak dira.

Kulturarteko Hezkuntzaren sarea.

Hizkuntzen kudeaketa bateratua hizkuntza gutxituen testuinguruan.

Formazio iraunkorra eta aholkularitza

Ikastetxeekin kolaboratzen dugu beren helburuak lor ditzaten, eta aholkularitza eta formazioa eskaintzen diegu ondorengo esparruetan: ikastetxeko hizkuntza curriculuma; hizkuntza curriculum bateratua; hizkuntzen didaktika; eleaniztasunaren garapena; ahozko hizkuntza; kulturarteko hezkuntza; bertsolaritzaren curriculuma eta ikaskuntza-irakaskuntza metodologia.

Euskara teknikoa eta zientifikoa. Testugintza espezializatua. IVAPekin lankidetzan, herri administrazioetako langileak trebatzen ditugu, lan-arloko testugintzaren esparruan. Laugarren hizkuntza eskakizuneko saioak antolatu eta prestatzen ditugu, administrazioaren hizkera landu eta testugintza espezializatuan sakontzeko.