Ikerlerroak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI)  bere ikerlerroak hiru eremu ezberdinetan garatzen ari da: Hezkuntzan, Komunikazioan eta Lankidetza eremuan hain zuzen. Bertan garatutako ikerketa eta transferentziarako proiektuak bai administrazio edo elkarte publikoan zein enpresa eta erakunde pribatuetan gauzatzen dira.

Hezkuntza eremuan horrelako ikerlerroak aurkitzen dira:

  • Eleaniztasuna, Hizkuntzaren Didaktika eta Kulturartekotasuna. Bertan hiru ikertalde aurkitzen dira:
    • ELEA
    • MIKER
    • BAHI-IALE
  • Haurtzaroaren Garapena eta bere Ongizatea. Bertan bi ikertalde aurkitzen dira:
    • HAZITEGI
    • KGNZ
  • Berrikuntza Pedagogikoa. Bertan bi ikertalde aurkitzen dira:
    • KONPETENTZIAK
    • HEZIKOM
  • Euskal Nortasuna eta Kultura. Bertan ikertalde hau aurkituko da:
    • SORGUNEAK

Komunikazio eremuan, berriz, honako ikerlerroak topatuko ditugu:

  • Komunikazioa eta Hezkuntza. Bertan ikertalde hau aurkituko da:
    • HEZIKOM
  • Komunikazioa Erakundeetan
  • Euskarazko Ikus-Entzunezkoen Azterketa

Azkenik, hiru ardatzen inguruan egituratzen dira Lankidetzako ikerlerroak:

  • Kooperatibagintza Biziberritzea
  • Gizarte Berrikuntza
  • Sare: Garapenerako Zubigintza

Jarraian eremu bakoitzean aritzen diren ikerlerroak, bertako ikertaldeen deskribaketak eta azkeneko ikasturteetan egindako proiektuak zehazten dira.