Ikertaldeak

SORGUNEAK

Sorguneak, euskal kulturaren ikerketa gunea, 2008ko udazkenean sortutako ikerketa taldea da. Sorguneaken kezka eta ikerketa eremua euskal kultura da. Euskaraz sortu, hedatu eta transmititzen den kulturaren egoera ikertu, jakintza batu, zabaldu eta etorkizuneko urrats egokiak emateko bidea begitantzea du erronka, euskal kultur sektoreari eta euskal hiztun komunitateari begira lan eginez. 

Kode linguistikotik harago —kulturaren ikuspegi soziolinguistikotik— hizkuntzaren Kudeaketa, plangintza eta politika publikoak ikertzen ditugu.