LANKI

Ikerketa proiektuak

Disziplina-artea abiapuntutzat hartuta, bi ikerketa eremu garatzen ditugu:

Kooperatibagintza: Arrasateko Kooperatiba Esperientzia eta oro har kooperatibagintza da gure ikergai nagusia. Ikerketa aplikatuan, proiektu eta identitate kooperatiboa biziberritzeko estrategia integralak sortzen ditugu, beti ere, ardatz nagusi moduan hartuta hezkuntza kooperatibo berritzailea: hezkuntza partehartzailea, eraldatzailea, iraunkorra eta etengabe eguneratua.

Lurralde garapen komunitarioa: gizarte joeren eta erronken gaineko ikerketaren markoan, eta herrigintza eta berrikuntza prozesuak bultzatze aldera, sakontzen dugu autoeraketa komunitarioaren paradigman. Gainera, gure xedea dira ikertzea herritarren protagonismoan oinarrituriko gizarte eraldaketa eta lurralde garapena.