Ikertaldeak

LANKI

LANKI, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kooperatibagintza Ikertegia, 2000. urtean sortu zen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bi helburu nasusiekin sortu zen ikertegia:  Arrasateko Kooperatiba Esperientzia ikertu eta aztertu gertaera kooperatiboa, beti ere, diziplinarteko ikuspegitik.

Kooperatibagintza abiapuntu hartuta, LANKIk gizarte autoeratuagoa eta solidarioagoa eraikitzea eta herrigintza sustatzea ditu ipar. Horretarako, LANKI osatzen duten disziplina anitzeko adituek formakuntza, ikerketa aplikatua eta transferentzia proiektuak garatzen dituzte.