Ikertaldeak

HEZIKOM

"Gizartean berebiziko eragina duten bi ezagutza-arlotan lan egiten du HEZIKOM ikerketa-taldeak, Komunikazioak eta Hezkuntzak bat egiten duteneko eremua baita bere iker-arloa. Nola Komunikazioaren hala Hezkuntzaren garapena funtsezkoa da gizarte garaikidearen aurrerabidea eraikitzeko. Hori horrela dela sinetsita, talde honen helburua da ikertzea:

  • Ikus-entzunezko produktuen, komunikabideen eta Interneten proiekzio soziala eta beren eragina hezkuntza-eragile bezala, arreta berezia jarrita gertuko hedabideen gizarte-ekarpenari.

  • Ikasleen interakzioa ikus-entzunezko edukiekin, informazioarekin eta Internetekin.

  • Ikasleen konpetentzia digitalak eta informazio-konpetentziak.

  • Ikus-entzunezkoen erabilera ikaste-irakaste prozesuetan, eta baita ikasleen ikus-entzunezko produkzioa ikaskuntza esanguratsuari bide emateko tresna modura eta berauen sormenaren eta ekintzailetasunaren garapena ere”.