Ikertaldeak

HAZITEGI

HAZITEGI ikertaldea 2001. urtetik aritu da haurtzaroaren garapen osasuntsuaren inguruko ezagutza eraikitzen.  Zehazki, haurren garapen testuinguru ezberdinen zehazte lanetan murgilduta egon da. Garapen testuinguruak eskola, familia eta komunitatea dira. Hazitegi taldea, ezagutza zientifikoan oinarrituta, testuinguru horiek umearen garapen osasuntsua bermatzeko zer ezaugarri izan behar dituzten definitzen aritu izan da eta horretan dirau.

Testuinguru guztiak aintzat hartzen baditu ere, ikerketa taldeak bereziki eskolan lekutu ditu ikerlanak. Horren adibide dira haur eskola testuinguruan elkarren menpeko diren aldagaien inguruko ikerlanak:umearekin zerikusia duten aldagaiak, irakaslearekin lotutakoak, espazio eta materialekin lotutakoak …

Halaber, ikerlan horien ondoriozko hainbat argitalpen plazaratu ditu Hazitegik. Aipatzekoa da haur eskola garapen testuinguru modura definitzen duen proposamena jasotzen duen liburua. Horrekin batera, proposamena sustengatzen duen  oinarri teorikoak ere argitara eman ditu:

  • Barandiaran, A.; Larrea, I.; Lopez de Arana, E. & (Eds). (2011). Haurraren ongizatea I: Oinarri psikopedagogikoak. Arrasate: Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala. ISBN: 978-84-608-1255-5.
  • Barandiaran, A.; Larrea, I.; Lopez de Arana, E. & (Eds). (2011). Haurraren Ongizatea II: Hezkuntza proposamenak. Arrasate: Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala. ISBN: 978-84-608-1254-8.