Ikertaldeak

ELEA

ELEA taldearen ardatza Immigrazioa eta kulturartekotasuna hezkuntzan eta gizartean da. Arlo horretan honako gaiez arduratzen da: kulturarteko hezkuntza, etorkinak eta hizkuntzak, etorkinak eta identitatea, etorkinak gizartean, kultur aniztasuna produktu kulturaletan (literatura, musika…), gizarte anitzerako eta justurako hezkuntza etikoa.

ELEA taldeak arlo horietan ikertzen eta argitaratzen du, formazioa ematen du eta dibulgazio lanak egiten ditu (hitzaldiak, elkarrizketak, artikuluak etab.).