Ikertaldeak

BETA

BETA ikertaldea Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntzen Zientzien Fakultatean kokatzen da. Ikerketa-talde hau "Esku-hartzea eta berrikuntza hezkuntzan" doktorego programan integraturik dago ikerketa lerro honen bidez: “Berrikuntza eta esku hartzea hezkuntza inklusiboan”. Doktorego programa hau Joint Degree bat da Universitat de Vic eta Mondragon Unibertsitatearen artean.

BETA ikertaldea 2001ean abiatu zen, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutuaren (HEZI) babesean, eta langai du Didaktika eta Metodologiaren berrikuntza, betiere hezkuntza paradigmaren aldaketari lotuta. 2003 urtearen geroztik, eta 2009an egindako berregituraketa baten ondoren talde honek helburu dauka ikertzea oinarrizko gaitasunen garapenari begira ager daitezkeen alderdiak, horien artean, bereziki, ikaste-irakaste prozesuen azalpena, antolaketa eta hobekuntza.

 Gaur egun hauexek dira taldeak dituen lan esparruak:

  • Irakasleen konpetentzia profesionalen garapena errazten dituzten testuinguru formatzaileen azterketa
  • Ikasleak, haien ikasketa-ikuspegia eta nola irudikatzen dituzten ikaste- eta irakaste-prozesuak eta lortutako emaitzak.
  • Irakasleak, haien usteak ikaste- eta irakaste-prozesuen gainean eta haien eragina prozesuan esku hartzeko moduetan.
  • Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen eta Bigarren hezkuntzako ikasleen konpetentzia zientifikoari eta matematikei buruzko hautemateak eta ikaste-irakaste prozesuan duten eragina.
  • Baliabide metodologikoak eta haien eragina garapen prozesuaren antolaketan eta emaitzetan.
  • Kalitatezko hezkuntzaren garapenean herri/hirietako komunitatearen testuinguruak eta parte hartzerako prozesuak.
  • Hezkuntza testuinguruetan hobekuntza eta berrikuntza errazten dituzten aholkularitza prozesuak.