Ikertaldeak

BAHI-IALE

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertaldea da BAHI-IALE eta ikerketa lerro honetan kokatzen da: hizkuntza, literatura, kultura, eta gizartea testuinguru eleanitzetan. 

Taldea 2008an sortu zen helburu bikoitzarekin; alde batetik, konpetentzia eleanitza sustatzea eskola zein unibertsitate testuingurutan eta bestetik, aztertzea eta ikertzea atzerriko hizkuntzaren zein hizkuntza gehigarrien ikaste-irakaste prozesuetara bideratutako proposamen berritzaileak. Taldeko kide batzuk beste ikertalde batzuetatik etorri dira ibilbide profesionalean zehar egindako zenbait argitalpen, komunikazio eta ikerketa proiektuk aditzera ematen duten eran. Beraz, argi ikus daiteke ezagutza esparru desberdinetatik datozen ikertzaileek osatzen dute taldea: Filologia, Psikopedagogia, Psikodidaktika eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa. Aniztasun horrek ikerketa objektuarekiko hurbilpena ikuspegi desberdinetatik egitea ahalbidetzen du.

Gaur egun hauek dira taldeak dituen lan esparruak:

  • Irakaslearen esku-hartzea jakintza arloa eta hizkuntzaren integrazioan, derrigorrezko hezkuntzan eta goi-mailako hezkuntzan (Content and Language Integrated Learning: CLIL.
  • Etorkizuneko irakasleen eleaniztasunarekiko jarrerak eta horiek duten eragina ikertzea konpetentzia eleanitzaren garapenean.
  • Teknologien eraginaren eta potentzialaren azterketa ikasleen konpetentzia eleanitzaren garapenean.
  • irakurketa-idazketa prozesuak hirugarren hizkuntzaren garapenean.
  • Hizkuntzen erabilerarekiko eta ikastearekiko kontzientzia eta honen eragina
  • Praktika gogoetatsuaren eragina CLIL irakasleen heziketa prozesuan eta CLIL irakasle hezitzaileen garapen prozesuan