Ikerketa
HUHEZI fakultatean Ikerketa eta Transferentzia arloa hiru eremutan ari da garatzen: Hezkuntza, Komunikazioa eta Lankidetzaren eremuetan, hain zuzen. Esparru horietan hiru ikerlerro nagusi identifikatzen dira:
- Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan (Hezkuntzaren arloan)
- Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan (Hezkuntzaren eta Komunikazioaren arloetan)
- Kooperatibagintza, autoeraketa eta giza garapen iraunkorra (Lankidetzaren arloan)
Ikerlerro bakoitzean zenbait ikertalde daude atxikita. Haietako bakoitzak hainbat jarduera akademiko eta hainbat ikerketa eta transferentzia proiektu eramaten ditu aurrera: argitalpenak, jardunaldi zientifikoetan ekarpenak, proiektu finantzatuak eta transferentzia jarduerak (bai administrazio eta erakunde publikoetan bai enpresa eta erakunde pribatuetan).
Ezagutu gure ikertaldeak.
