On line ikasketak
Fakultatean bertan ematen diren eskolez gain, HUHEZIk aukera ematen die ikasleei zenbait ikasketa on line egiteko: Psikopedagogia lizentzia, eta Formazio Iraunkorra Hezkuntza Eremuan. Kasu horietan, ikasleak etxean egiten ditu ordu gehienak, ordenagailuaren laguntzarekin, eta aldian behin fakultatera dator, irizpideak batu eta ikasketen nondik norakoak finkatzeko.
Kasu horietan, ikasleak bi laguntza mota jasotzen ditu: akademikoa, tutoreak emana, eta teknikoa, fakultateak propio ezarritako call-center batetik jasoko duena. Izan ere, ikasleak hasieran ikastaro labur bat jasotzen du, ikasteko zelan mugitu gela birtualean, non aurkituko dituen: lan eremu bat, posta, foroak, iragarki ohola, dokumentazioa, kontsigna, agenda, berriketa gunea, laguntza informazioa eta gune bat talde lanerako.
Bestalde, HUHEZIk eskaintzen ditu hainbat irakasgai, aukera askekoak, on line ikasteko, Irakasle Ikasketetan eta Prestakuntza Pedagogikoan.
Ikasketak
- Formazio iraunkorra:
